Guraso.com
Arrasateko Txatxilipurdi elkartekoek guraso.com zerbitzua jarri dute martxan, gurasoen premiak asetzeko webgunea. Horien artean, euskarari buruzkoak ere. Beste pauso bat soziolinguistika domestikoaren sozializazioan. Orain arte, bi artikulu eman du argitara webguneak, Irati Pagoagarenak: – Abestu, jolastu eta maitatu – Udalekuak Oraindik akaso goizegi da, baina nik aholku zehatzagoak espero nituen, zer egin egoera zehatz eta arruntetan. Dena den, biba bat...
Read MoreBaserria ez galdu
Asteburuan El Correo egunkarian Karmele Rotaetxek argitaratu zuen artikulu bat soziolinguistikari buruz. Oso artikulu dibulgatiboa, behintzat lehen erdian. Eta bertan topatu dut Joshua Fishmanen teoriak labur-labur azalduta eta denok ulertzeko moduan. Hona hemen (gaztelaniaz): What profiteth (sic) it Irish or Basque to gain Astrophysics and to lose Gaeltacht or the caserio?» («¿Qué beneficio le aporta al gaélico o al vasco ganar la (variedad de la) Astrofísica y perder la de la zona...
Read MoreUdaltop jardunaldien materialak eskura
Udaltop jardunaldien materialak denon eskura jarri dituzte. Horrez gain, badago ere hitzaldi guztien DVD-a doan eskatzerik. Aurrez aurreko jardunaren lekua HINBE saioetan (Mikel Zalbide) Gurasoak irakasleen norabide berean: Karmelo Ikastolako esperientzia (Karmele Aurrekoetxea, Iñaki Eizmendi Arsuaga) Duzun onena: hizkuntzen trataera familian (Rosa Ramos, Patri Arburua) Familia bidezko euskararen jarraipena Oarsoaldean: arian ekin, eki-nean ari (Joxe Luix Agirretxe) EAEko euskararen...
Read MoreHizkuntzaren oroimen historikoa
Astebete oporretan eta bloga lolo egon da. Atseden baten. Eta bueltan, ba zerbait idatzi behar, baina burua ez dabil oso fin bero sapa honekin. Beraz, kopiatu eta itsatsi. Gipuzkoa euskara webgunetik hartu dut artikulu hau, Paula Kasaresena. Hizkuntzalaritza liburuek desagertzeko arriskuan dauden mintzairen azken hiztunen aipamenak erruz bildu dituzte. Carme Junyent hizkuntzalariaren hitzetan, hizkuntzalaritzaren historia azken hiztunen nekrologiez josirik dago. Orain, Interneten ere...
Read MoreSoziolinguistikaz berripapera: 25. zenbakia
25. zenbakia / 2009ko ekaina Word dokumentua /Pdf dokumentua SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRAK LEZOKO EUSKARAREN KALE NEURKETAREN DATUAK AURKEZTU ZITUEN MAIATZAREN 28AN 2008ko azaroan egindako datu-bilketaren emaitza nagusiekin batera aurreko hamar neurketetako datuak ere aurkeztu ziren, horrela, 1990etik hona, hamazortzi urtetan, erabilerak izan duen bilakaeraren nondik norakoaren ...
Read MoreInkestak eta inkestak
Gaur goizean irakurri diogu Erramun Osari Nafarroako inkesta soziolinguistikari buruzko lehen balorazioa (gehiago etorriko ei dira). Eta gaur arrastian beste gauza baten bila beste inkesta bat topatu dut: Hizbegia. 2007koa da, Gipuzkoan zentratua, eta gipuzkoarren hizkuntza pertzepzioak aztertzea du helburu. Ez dakit horren moduko gehiago egin direnik eta interesgarria ematen du (115 orriko txostena da eta ez dut izan aztertzeko betarik). Eta, amaitzeko, gaur ere merkataritza euskalduntzeko...
Read MoreEkolinguistika, edo hizkuntzaren ekologia,
Aspaldiko partez (orain dela bi urte, zaharrak gara gero) Mikel izeneko batek eskatu zidan hizkuntzaren ekologia zer zen azaltzeko. Nik halamoduz azaldu nion eta gaur irakurri dut artikulu bat eta berarekin gogoratu naiz. Soziolinguistika eta hizkuntzaniztasuna ekologia konplexutik abiatutako hurbilketa Albert...
Read MoreHasarratzen garenien ….. erderaz
Atzoko ildoari jarraituz, txosten beretik ateratako beste kontu bat. Zergaitik haserrealdietan gaztelaniaz? Klusterrekoek hiru arrazoi posible aipatzen dituzte: – Berehalakotasuna: haserrealdi batean denbora mugatua da, ez dago nahi beste denbora pentsatzeko. – Ez gaude lasai: beraz, seguraski zailagoa da hizkuntzaren txipa izatea. – Segurtasun beharra: gutxiago menperatzen duzun hizkuntza batean norbera gutxiago dela hautematea ohikoa dela...
Read MoreBikoteen hizkuntza ohiturak zelan aldatu?
Soziolinguistika Klusterrak ikerketa aparta egin du bikoteen hizkuntza ohiturak aldatzeari buruz. Ikerketa berria, berritzailea eta oso-oso interesgarria. Txostenaren laburpen bat da hemen ekarritakoa, laburpen subjektiboa jakina. Txosten osoa euren webgunean dago eta merezi du osorik irakurtzea. Zein izan da ikergaia?Bikoteen arteko hizkuntza ohituren aldaketa. Hau da, bikote batzuk hartu dira lehen erdaraz egiten zutenak eta orain gehien bat euskaraz egiten dutenak. Aldaketa gauzatu duten...
Read MoreIrakurgaiak: Bat 69
Atzeratuta nabil azken aldion Bat aldizkariekin. 70. heldu da eta oraindik 69a amaitu barik. Baina gaur amaitu egin dut eta ohikoa denez, horren gaineko iruzkintxo bat egin nahi nuke. Bat 69an Hausnartu sarietako lan irabazleak datoz. Horien artean denetarik dago. Lehen saria ez zen eman, baina bigarrena Fermin Lazkanoren lanak irabazi egin zuen. Lana oso interesgarria da eta horri buruzko beste artikulutxo bat idatziko dut aurrerantzean. Hurrengoa Jone Miren Hernandezena da. Antropologiaren...
Read More

Iruzkin berriak