Euskararen noranahikotasuna zalantzan
Gaurkoan ere atoan-en bidetik beste aipu bat. Euskara 21 blogean atera den iritzi interesgarri ia bakarra da hauxe, Barandiaran izeneko batek eginda. Bere pesimismoarekin bat ez banator ere, euskararen egoeraren gako batzuk ematen dituela uste dut. Txostenean esandako zerbaiti heldu nahi nioke. Txostenean zera esaten da: “poetak aipatu zuen harako euskara noranahiko hura biziberritu egin da urteotan, eta are noranahikoago izatera iritsi da, ezbairik gabe”. Lizardik noranahikoa nahi zuen...
Read MoreKibutz euskalduna
Gaur, atoan-en bidetik aipu bat, Jon Urruxulegik gaurko Berrian dakarrena. Ia erabat hutsik dauden herrietako bat euskaltegi bihurtzea. Bertara joan, herri batek behar duen administrazio guztia martxan jarri eta komunitate euskaldun bat eratu. Batzuk bertan biziko lirateke, agian, okupatutako etxe batean bezalatsu. Beste batzuk hilabete edo birako joango lirateke barnetegi klasiko batera joaten diren bezalaxe. Abereak, baratzeak, hitzaldiak, irakurketak, eztabaidak, bizitza. Zereginak banatzeko...
Read MoreGazte gara gazte …….
Aurrekoan irakurri nuen “gaztetxoen komandoak” osatzeko proposamen zoroa. Euskara bultzatzeko komandoak, badaezpada ere. Kontzientzia sortzeko komandoak, alegia. Proposamenak ez du ez hanka ez buru, baina tira. Honi oso lotuta galdera hau: Zergatik ez dute gazteek euskaraz egiten? Zenbat aldiz entzun dugu. Herri honetan oso ohituak gaude geure buruak zigortzera eta alarmen aldabak jotzera. Gazteek ez dute euskararik egiten, gureak egin du, eta halako mezu apokaliptikoak. Komandoak...
Read MoreDerioztarrak bost kontinenteetan
Pasa den astean nire herriko euskara elkarteak ekimen polit bezain interesgarria jarri zuen martxan: Derioztarrak 5 kontinenteetan. Eta zertan datza? Ba, aste osoan zehar hainbat derioztarrek kontatu zuten euren bidaiaren bat, euskaraz eta jendaurrean, argazkiz eta mapaz hornituta. Astelehenean Ozeania izan behar zen, baina emaleak, lan arazo batzuk tarteko, ezin izan zuen hitzaldia eman eta Txinari buruzko emanaldia egin zuen Udanek. Asteartean Afrika, asteazkenean Amerika eta ostegunean...
Read MoreJoxe Manuel Odriozola
Ez dakit nik Euskal Herrian nor den itzalik handiena duen soziolinguista (baldin eta horrelakorik esistitzen bada, inork ezagutzen al du bere burua soziolinguistatzat duen pertsonarik herri honetan?). Baina bai badakit zein den gai hauen inguruan liburu eta prentsa artikulu gehien idatzi dituena: Joxe Manuel Odriozola. Argitaratu dituen liburu guztiak irakurri ditut, eta prentsan ere jarraitzen dut. Dena den, ni ez nago berarekin ados oro har (bloga irakurri ohi duen edonor horretaz konturatuko...
Read MoreEuskara “salbatzeko” dekalogoa
Littlebearrek esan ez bezala, Pako Aristik sinesten du hamar pausorekin gure hizkuntza salba daitekeela. Gainera, berak esaten du blogetan-eta kopiatzeko eta zabaltzeko. Ba, hori egin dugu kopiatu (nahiz eta guztiz ados ez egon). Euskara salbatzeko dekalogoa Pako Aristi 1-Euskara politizatu beharra dago, alegia, alderdi guztiek sar dezatela euren hauteskunde-programako lehen postuan. PPk promesa itzelak egingo ditu bere zabalkundeari buruz; PNV, hori hausteko, urrunago joango da; PSOEk, bere...
Read MoreIrakurgaiak: Bertan Bilbo
“Bertan Bilbo: Bizkaiko hiriburua eta euskara XX. mendeko historia”, Aitor eta Pedro Zuberogoitia. Liburu bikaina atera dute Zuberogoitia anaiek. Euskararen (eta euskalgintzaren) historia soziala egiteke dagoen honetan, beste ale bat. Liburua oso bilbotarra da, Bilbori buruzkoa izateaz gain. Bilbotarrok (ala bilbotartuok!) ere harro egoteko milaka motibo plazaratu dizkigute anaiok. XX. mendeko euskara eta euskalgintzaren historia egin nahi izan dute. Bilbon, jakina. Eta baita lortu...
Read MoreSoziolinguistikaz 20. zenbakia
20. zenbakia / 2008ko maiatza Agenda : Udako Euskal Unibertsitateak dagoeneko prestatu ditu 36. Udak Ikastaroak Soziolinguistika Klusterrak aurtengo UEUko Udako Ikastaroetan ikastaro bat antolatuko du. Gaia “Euskararen legeak: esperientzia praktikoak eta aukerak”, ikastaro honetan euskararen erabileraren inguruan dagoen eztabaida eta abian dauden legeak landuko dira,...
Read MoreHizkuntzak eta inmigrazioa II. kongresua
Ikuspegik (Immigrazioaren Euskal Behatokiak) eta UNESCO Etxeak datorren maiatzaren 23an, Bilboko Euskalduna Jauregian, Hizkuntzak eta Immigrazioa II.Kongresura antolatu dute. Bertan, bi erakundeek eginiko ikerketaren emaitza eskeiniko da, Euskal Herrian immigrazioaren ondorioz hitz egiten diren hizkuntzei buruzkoa, hain zuzen. Ikerketak erakutsi duenez, gure herrian, gutxienik 100 hizkuntza hitz egiten dira. EGITARAUA 8.45 Parte hartzaileen harrera 9.00 Hitz instituzionala: Roberto Marro,...
Read MoreHizkuntza plangintza graduondokoa: matrikula zabalik
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa datorren ikasturteko Hiznet, Hizkuntza Plangintza graduondokoa prestatzen dabil jada. Beste urtebetez, Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Tituluen eskaintzaren artean ageri da eta Hizkuntza Politika Sailburuordetzaren bermea dauka. Hiznet, Hizkuntza Plangintza graduondokoa euskararen normalkuntzarako beharrezko diren soziolinguistika ezagutzaz osatua dago. Internet bitartezko ikastaroa da eta aurrez aurreko bost saiorekin osaturik dago. Bertako...
Read More

Iruzkin berriak