Zelan irudikatzen duzu hemendik 10 urtera euskararen aldeko mugimendu soziala? (hiznet)
Nola irudikatzen duzu izango dela datozen 10 urteetan euskararen aldeko mugimendu soziala? Ez dakit zelakoa izango den hemendik 10 urtera euskararen aldeko gizarte mugimendua, baina bai badakit zeintzuk diren gaur egun dituen gabezia nagusiak. Hortaz, gabezia horietatik abiatuta helduko diot nola edo hala gaiari. Euskalgintzaren arazo larrienetako bat, gaur egun, gizarte diskurtso bat lantzeko eta zabaltzeko ezintasuna da. Nire ustez, falta da euskaltzaleon gizarte praktika eta ekimenak bildu...
Read MoreSustraiak barrenago, zuhaitza gorago
Karrikiriren webgunean Zaldi Eroaren tiraz gain, bestelako gauza batzuk ere badaude. Karrika aldizkari guztiak zintzilikatu dituzte. Eta horietan hilero iritzi artikulua agertzen da, sarritan soziolinguistikarekin harremanetan. Baina beste zenbait zenbakitan soziolinguistikaren oinarrizko kontzeptuak azaltzen dira. Oso interesgarriak dira artikuluok, batez ere soziolinguistika gizarteratzeko lanean. Hemen doaz artikulu...
Read MoreHizkuntza egoera genero ikuspegitik (hiznet)
Gure inguruko hizkuntza egoera aztertzeko garaian, zure ustez, zertan izan daiteke lagungarri genero ikuspuntua aplikatzea? Errealitatearen zein ezaugarri azaleratuko luke? Oso zaila da horrelako gogoeta bati ekitea, huts-hutsean. Izan ere, genero ikuspuntu batetik hizkuntza egoera aztertzean agertuko zaizkigun emaitzak aldez aurretik asmatzea, erokeria bat izan daiteke, dena aurre-hipotesien mailan geratuko bailitzateke, errealitatearen azaletik gertuago mamitik baino. Dena den, horixe da,...
Read MoreZaldiaren erokeriak
Gaurko zurrunbiloa gorabehera, nik beste kontu alaiago bat ekarri nahiko nuke hona. Karrikiri elkarteak argitaratzen duen Karrika aldizkarian Zaldi Eroak marrazten du zenbaki guztietan tira bat, eta denak euskararen inguruan. Almandotz izeneko batek tira guztiak igo egin ditu flickr-era eta handik batzuk lapurtu...
Read MoreQuebec ezagutzeko …..
Xavier Vila i Moreno Kataluniako soziolinguistak bloga du. Orain bera Quebecen dago eta bere blogean Quebeci buruzko hainbat artikulu idatzi ditu. Artikulu horiek (eta etorriko direnak) Quebeceko egoera ulertzeko oso baliagarriak dira eta arretaz jarraitu beharrekoak. Izan ere, gure herrian sarritan aipatzen da Quebec, baina nago hango egoeraz gutxi dakigula. – El Quebec: un lloc...
Read MoreSailburuourde banintz (hiznet)
Hiznet-eko beste ariketa bat: Ni Hizkuntza Politikarako Sailburuorde banintz, hizkuntza politika guztien helbururik garrantzitsuena euskararen komunitatea trinkotzea izan beharko litzateke, euskaraz natural-natural funtzionatuko duten guneak trinkotzea alegia. Horretarako, lehenik eta behin, euskararen transmisio naturala indartu beharko genuke. Hori lortzeko ekintza plan mamitsua ondu beharko litzateke, euskalgintzaren sektorean dauden eragile guztien elkarlana sendotuz. Bigarrenik,...
Read MoreEuskara elkarteak ibilian: jardunaldiak
Topaguneak ere 10. urteurrena du aurten. Eta hori dela eta, jardunaldiak antolatu ditu: e2i jardunaldiak. Webgune txukuna paratu du eta egitarau interesgarria ( ez da autobonbo, badakit hango langilea naizela, baina horrela dela uste dut). Egitaraua 9,00 – 9,15.- Harrera eta material banaketa 9,15 – 9,30.- Euskara elkarteen ibilbidea ikus-entzunezkoa. 9,30 – 10,15.- “Euskara Elkarteak ibilian”. Berbaro elkartea. 10,15 – 11,15.- “Norbanakoaren hizkuntzarekiko jarrera: TELP-en...
Read MoreZirrikituak ireki
Emunek antolatutako jardunaldietan Iñaki Eizmendik tailer bat dinamizatu zuen. Erdaldunak nola erakarri euskarara izan zen bere tailerraren izenburua. Oso interesgarri eta berritzailea iruditu izan zait berak esandako hainbat gauza. Zirrikituak irekitzearen ideia oso sinplea da: errazagoa da zerbaitekin lotura txiki bat duen pertsona lotura handiagoak hartzera animatzea, zuzenean lotura handietara jotzea baino. Lotura txikien bidez lotura handi batera iritsi gaitezke. Hau euskararen kasura...
Read MoreBizi-esperientziak
Nire lankide batek teoria soziolinguistikoek errealitatearekin topo egiten dutenekoaren gaineko artikulua idatzi du bere blogean. Oso interesgarria eta mamitsua.Bizi-esperientziak.
Read MoreSanchez Carrionen eta bizitasun etnolinguistikoaren teorien arteko berdintasunak eta ezberdintasunak
Hauxe da Hiznet-eko ariketen artean lehena. Txepetx eta bizitasun etonolinguistikoaren arteko antzeko eta ezberdintasunak. Apur bat astuna, baina tira. Lehenik eta behin, ezberdintasunei erreparatuko diet eta geroxeago berdintasunei. Dena den, bizitasun etnolinguistikoari dagokionez, kontuan hartuko dudan teoria izango da Harwood, Giles eta Bourshin-ek 1994an ondutakoa. Beraz, beste ezer esan barik ariketari ekingo diot. Lehenengo ezberdintasuna izango litzateke teoria bakoitzak zer helburu...
Read More

Iruzkin berriak