Jabetze eskola bati begira
Urrian, oraindik konfinamendua ez zegoenean, egun-pasa egin nuen Gasteizen. Erosketa batzuk egin, ondo bazkaldu eta lagun batzuekin tragoa hartu. Egun-pasa ederra izan zen. Erosi genuen dendetako batean bazegoen liburuxka potolo bat, Gasteizko Jabetze eskolaren urteko egitaraua zekarrena. Hartu nuen, poltsan sartu eta, ordutik, erdi ahaztuta izan dut. Pasa den astean, berriz, aurkitu nuen etxetik eta begiratzen hasi nintzen. Egitaraua itzela iruditu zait eta inbidia sentitu dut, inbidia hainbat...
Read MoreBixamona
Atzo bertan Kike Amonarrizek esaten zuen Euskaraldiaren egunik garrantzitsuena biharamuna dela. Bixamona, alegia, Deba Goiena aldean (udalekuetan ikasi nuen berba eta, ordutik, asko maite dut). Eta pentsatu dut niri zer bixamon utzi didan aurten Euskaraldiak. Lehenik eta behin, Gaztealdia aipatuko nuke. Orain bi aste ere aipatu nuen eta, harrez geroztik, elkarrizketa interesgarriak ikusi ditut han eta hemen (enmarkatzeko Onintza Iruretak egindako hau). Bigarrenik, nahiko oharkabean pasatu den...
Read MoreEuskararen eguna
Orain gutxi irakurri dut “Pedagogías queer” izeneko liburua, Mercedes Sánchez Sáinz-ek idatzia. Bertatik honako aipu hau ekarri dut, euskararen eguna eta antzekoen inguruan hausnartzeko baliagarria izan daitekeena, nire ustez: Egun baten enfasia jartzeak sendotzen du data horien protagonista garenon izaera arraro edo ezohikoa. Seguruenik, egun horiek planifikatzen duten pertsonen kontzientzia lasaituko du, baina, praktikan, mantentzen dituzte bere leku zehatz, bitxi eta arazotsuan...
Read MoreEntzun Gaztealdia
Euskaraldia hasi da, 150.000 pertsona ari gara parte hartzen, gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin. Errigorak 300.000 eurotik gora ekarriko die Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzei, EAJk ezetz esan dio euskara ikastea doako bihurtzeari, supremazistak oilartuta beste behin, Nafarroan enegarren erasoa euskaldunei, eta abar. Horiek guztiak izan dira pasa den asteko albisteak euskarari dagokionez. Hala ere, izan da beste albistea nahikoa oharkabean pasatu dena nire ustez horretan guztian:...
Read MoreNormala / normatiboa
Normalizazioa berba totema izan da euskalgintzetan urteetan zehar. Azken urteotan, berba horren eratorri batzuei itzelezko kritikak egin dizkie queer mugimenduak eta praktikak. Normala, normatiboa, patroi normatiboak eta normalizazioa bera izan dute jopuntuan. Gurean ere berba horrek urteekin espazioak galdu ditu eta gaur egun ohikoagoa da biziberritzea, normalizazioa baino. Normalizazio berba nagusi izan da gurean orain gutxira arte eta kontzeptua eta berba bera katalan herrietatik etorri...
Read MoreIrauntza (edo etengabeko iraultza)
Alda dezagun gidoia. Praktika eta identitatea lotuta daude, praktikak identitatea gure gorputzean ainguratzen baitu. Abangoardia eta tradizioa uztartu zituzten gure aurrekoek (Zumetak esate baterako) eta horretan ari gara gu ere: balio garaikideak gure komunitate-senarekin bateratzeko ahaleginetan. Pusketetatik osotasun berriak eraikitzen jarraitu beharko dugu, behetik eta elkarlanetik. Kode berriak nahasten eta sortzen, forma hibridoak esploratzen, eguneroko lanak eta arnas luzeko ametsak...
Read MoreTradiziozale?
Aurreko batean morroi batek tradiziozale deitu zidan. Eta ez nintzen bat ere identifikatuta sentitu. Seguruenik, horren atzean bestelako arrazoiak daude, tradizioari orokorrean jendarte honetan ematen zaion esanguragatik. Gerora, pentsatu dut horren inguruan, eta igual bai naiz tradiziozale, baina seguru ez naizela berak esandako esangura horrekin. Ea esplikatzen naizen. Tradiziozale naiz, bai. Baina niretzat, tradizioa mantentzea ez da suaren errautsak gordetzea, sua bera mantentzea baizik,...
Read More“Ardura duten erakunde askok hizkuntza folkloretzat dute”
Udako egun eguzkitsu eta bero bat. Euskaldun bi eta galiziar bat Portugalgo Miranda do Douro udalerriaren alde zaharreko kaleetan bueltaka: katedrala, estatuak, museo etnografikoa, argazkiak. Azkenik, gure helmugara iritsi gara, mirandesa hizkuntzaren etxera. Bertan dugu zain Alcides Meirinhos, mirandesa hizkuntzaren aldeko aktibista. Mirandesa Terra de Mirandan (Mirandako Lurraldea) hitz egiten da. Espainiako Estatuarekin Portugalgo mugan dagoen lurralde historikoa da. Mirandesa...
Read MoreIkas-prozesua autogestionatu
Lanagatik behin baino gehiagotan galdetu didate ea zein den euskaltegirik onena, edo zein den euskara ikasteko metodorik onena. Edo horren bariazio izan daitezkeen bestelako galderak ere. Eta batzuetan erantzun batzuk eman ditut, eta beste batzuetan beste batzuk. Baina, azken aldion, beti ematen dut erantzun bera: autogestionatu zure ikas-prozesua, gidatu ezazu zuk zure ikas-prozesua, hori baita biderik eraginkorrena. Ez txarto ulertu. Ez nabil esaten euskaltegira joan behar ez denik, ez nabil...
Read MoreNarrazioak
Orain ez asko, bati irakurri nion (ez naiz gogoratzen non ezta nori) narratzaile hobeak izatea dagokigula. Eta, jakina, bat nator. Fikzioek eta ipuinek, narrazioek, itzelezko indarra dute. Askotan ondo kontatutako istorio batek errealitatearen gainean argi gehiago egiten du teorizazio burutsu eta konplexuek baino. Ipuinak benetako egiak barneratzen laguntzen duten gezurrak dira. Narratzaile hobeak izateko bide horretan, oinarrian istorio onak daude. Gure istorioak, gure betaurrekoekin...
Read More

Iruzkin berriak