Aipatzen hasita
“Bertso eskolak euskara blindatzeko aukera ematen du. Izan ere, ez da gazte hauek ez dutela euskal identitaterik: nazio identitatea daukate, ideologikoki oso kokatuta daude Euskal Herriko egoera soziolinguistikoan, Euskara Eguna ospatzen dute urtero eta 3 urte dituztenetik ari dira lauburuak margotzen. Kontua da gazte bezala mundura azaldu nahi dutenean, beste gazteen egiteko moduekin eta balioekin identifikatzeko beharra dutela, eta inguru batekin zeinak utziko dien modu interesgarrian...
Read MoreAsanbleak agintzen duenean …
Martitzenean ezustean zendu zen Alvaro Aguilar, Tosepan kooperatibetako aholkulari nagusia. Harekin bizitako momentuak betirako eramango ditut barnean. Berari behin esan nion bezala, pasioa da hemen exijitzea zilegi den gutxieneko hori. Eta pasioa bazuen, jakintza eta egonarria beste. Tosepan, izan ere, bada bideragarritasuna eta bizigarritasuna uztartzeko ahalegina. Ahalegin lokaztua, noski, benetako ahaleginak diren bezalakoa. Praktika sustengarriak dakartza Tosepanek hainbat alorretan:...
Read MoreBerben indarra
Originala Berria egunkarian argitaratu nuen abuztuan, zutabe moduan, eta hauxe da original horren bariazioa. Txikia nintzenean, liluratu egiten ninduten aho korapiloek (Tres tristes tigres edo Akerrak adarrak okerrak ditu), berba jokoek, amamak asmatzen zituen berbek (Torre Infiel eta embrazar nire ustez enmarkatzeko modukoak dira), irakurtzen nituen komiki eta ipuinek (Gabai edo Elixabete lehoi domatzailea, esate baterako). Gaztetxoa nintzenean, berriz, zoratu egiten ninduten poesiak (Sarrik...
Read MoreHiztunak erosi
Maria Caiñaren artikulua, neuk euskaratua (originala Nós egunkarian argitaratua, 2020ko uztailaren 30ean). Hizkuntzek, ondare edo tresna diren zehatz jakitea zaila bada (modan dagoen kanpaina politiko-publizitarioaren folklorismoaren graduaren baitan), ez dute zerikusi handirik diruarekin. Edo hori iruditu ahal zaio, inozoki, ulertzen duenari lehen mailako gauzek ez dutela zertan moneta truke izan. Arnasketa edo digestioarekin gertatu bezala, hizketa jazotzen da, bera bakarrik irteten da...
Read MoreLizentzia libreko euskara
Hizkuntza gutxi izango dira munduan (proportzioan behinik behin) euskarak adina eduki libre sortzen duenik. Ez da ahaztu behar, adibidez, idatzizko euskarazko komunikabide gehienak lizentzia librearekin argitaratzen direla (Berria, Argia, tokiko komunikabideak, …). Hizkuntza akademia txit gureak ere lizentzia librearekin jarduteko hautua egin du. Gainera, hiztun kopuruari dagokionez, euskarazko wikipedia goialdean dago. Baina ez bakarrik artikulu kopuruari eta artikuluen kalitateari...
Read MoreHizkuntza ez da kultura
Yasnaya Aguilarren “La lengua no es cultura” artikuluaren bariazioa da artikulu hau. Itzulpen-bariazioa, ariketa librea, alegia. Jatorrizko herri askorentzat, lurra entitate fisiko zehatza da, baina lurraldearen kontzeptuak bere barne hartzen ditu lur horri lotutako bizitza eta entitate fisikoari lotutako adierazpen kulturalak, parte izateko zentzua eta harekin harremanetan jartzeko modua. Lurraldea, askotan esan den modura, ez da bakarrik lurra. Hizkuntza bat ez da bakarrik sistema...
Read MoreErresilientzia gaitasuna
Orain dela gutxi, Argia aldizkariak artikulu gogoangarria argitara eman du Aizarnako baserri lurren erabilera historikoari buruz egiten ari diren ikerketa dela eta. Nik, batez ere, azken lerrokada hau azpimarratu gurako nuke: Honek erakusten du eskualde honetako herri-sareak erresilientzia-gaitasun nabarmena izan duela, koiuntura historiko desberdinak gora-behera, egokitu eta bere oinarrizko fisionomia mantendu baitu. Beste aldetik, erresilientzia horren zergatiak aztertzerakoan, ezinbestekoa...
Read MoreGela bat norberarena
Virginia Woolf-ek esan zuen emakume batek sortu ahal izateko dirua eta gela bat behar zuela (guztiz gomendagarria, jakina, Consonnik euskaraz argitaratu zuen liburu hau). Euskaldunok ere beharko genuke gela bat norberaren sormena elikatzeko? Espazio fisikoei dagokienez, euskalgintzak Kafe Antzokiak sortu ditu han eta hemen (Bilbo izan zen lehena, gero etorri dira Durango, Elgeta, Ondarroa, Donostia, Derio eta, gutxi barru, Gasteiz). Baina espazio horiek propioak dira? Bai? Hein batean, bai....
Read MorePatologiak
Orain dela gutxi irakurri dut Ainize Madariagaren Komunitatea hats-bahiturik liburua. Bertan, hizkuntza patologia zuen pertsona baten ibilbidea berregin zuen egileak (zeharo interesgarria Kanaldudek grabatutako bideo hau). Bateratsu irakurri nuen Argia aldizkarian Marie Pourquieri egindako elkarrizketa antzeko gai baten inguruan … Eta akordura etorri zait orain dela urte batzuk nigana heldu zen kasu bat: ume baten kasua. Kontua da umeak berba egiteko zailtasunak zituela eta, orduan, gurasoek...
Read MoreIndigenak
Etxealdian egon garen bitartean milaka hitzaldi eta abar egon dira hor nonbait. Haietako bat izan da Francesc Bailón-ek eman duena Groenlandiari buruz. Francesc-ek beste mila gauzen artean (bi ordu eta erdi egon zen berbetan) honako hau aipatu zuen: Kalaallit Nunaat-en (Groenlandia bertako izenez) munduko lehen gobernu indigena dagoela. Berak indigena esan zuen. Beste leku batzuetan jatorrizko herri berba erabiltzen dute. Ez naiz sartuko bi termino horien arteko aldeetan. Ez du merezi. Baina...
Read More

Iruzkin berriak