Soziolinguistika domestikoa hostoberritzen (2018)
Soziolinguistika domestikoaren fana naizela badakizue zuok, irakurleok (baldin eta baten batek irakurtzen badit!). Ba, azken aldion soziolinguistika domestikoaren bidean hiru baliabide berriak “topatu” ditut. Batetik, Ebete zerbitzu enpresak askatu ditu irakasleekin, hezitzaileekin eta gurasoekin lantzeko eurek dituzten edukiak. Merezi du horiek guztiak aintzat hartzea hiru kolektibo horietako batekin lanean hasi behar baduzue. Bestetik, Emunek ere hitzartzen izeneko webgunea sortu du....
Read MoreBizipenak
Uztailean hiru ekimen interesgarri izan dira gurean, eta hirurek “galdutako” gaztaroa gogorarazi didate! Zer egingo diogu ba! Batetik, bigarren urtez Uemako herrietako gazteen udalekuak egin dituzte Zestoan, 15 eta 18 urte bitarteko gazteek. Udalekuetako ohiko jarduerez gain, soziolinguistikari lotutako hainbat kontu ere landu dituzte. Bigarrenik, aurten Euskarabentura espedizioa egin dute 100dik gora gaztek. Euskal Herri osoa zeharkatu dute gazteek, oinez, autobusez edo trenez. Berrian...
Read MoreBizkaia 26 geltokitan
Bere garaian Arabako biziberritzean 16 geltokiko bidaia proposatu nuen Vigoko unibertsitatean eman behar nuen berbaldi bat zela eta. Uztailean Euskarabenturako gazteei Bizkaiari buruzkoa eman behar genuen Jone Goirigolzarrik eta biok. Horretarako, Bizkaiko 26 geltokiko bidaia prestatu nuen. Azkenean, ez genuen erabili, baina tira …..eginda dagoenez, blogera ere balio du,...
Read MoreEuskararen borroka, Bitoriano Gandiaga
Irailean ere, poema soziolinguistikoa zuontzako. Bitoriano Gandiagaren hau, zeharo ezaguna. Euskararen borroka Hemen euskaldun izatea bezalako gudaririk ez dago. Hemen euskaraz irakurri eta euskaraz idaztea bezalako iraultzailerik ez dago. Hemen euskara indartzea bezalako indar politikorik ez dago. Hemen ez dago euskara adinako desafiorik inperio zurrupariaren aurka. Hemen ez dago euskara adinako askatasunaren aldeko itxarobiderik.
Read MoreEuskara doan
Irailean gaude, euskaltegien matrikulazio sasoi nagusienean. Badira urte batzuk euskara doan ikastearen inguruko aldarrikapena nolabait agendan dagoela. Ea inoiz agendatik desagertzen den eta benetako doakotasuna lortzen den. Aldarrikapenak aldarrikapen, euskara doan irakastea-ikastea praktikan jarri duenik bada gurean. Bilboko gau-eskolek esate baterako (Uribarrin eta Bilbo Zaharrean, behinik behin) 15 urte daramate doako euskara eskolak ematen. Errekaleor auzo askean ere bigarrenez antolatu...
Read MoreZorakeria!
Uztailaren akabuan, Markinan, Euskarabentura bertatik bertara ezagutzeko aukera izan nuen. Esperientzia pertsonalak eta kolektiboak lehen planoan jartzeko ahalegin betea iruditu zitzaidan, bizi-ikaskuntza hain zuzen ere (Paulo Freireren herri-hezkuntzatik ez oso urrun, bide batez). Han galdera batzuk egin zizkiguten Jone Goirigolzarriri eta bioi. Ahalduntze pertsonalaren bidean Euskarabentura urrats bat zela erantzun nuen haietako batean. Hau da, hizkuntza ohitura euskaran erabat finkatzeko...
Read MoreAipatzearen aipatzeaz
“Lurraldearen kontrolean oinarritutako eskematik gerrillen gerraren taktikara igarotzea komenigarria litzateke euskararen moduko hizkuntza gutxituen garabideak pentsatzeko orduan, erdarak nagusi diren inguruetan ere hegemonia-espazio txikiak irekitzeko aukera emango lukeelako” Gorka Salces “Euskarak tentsio militante bat behar du eta ez dugu galdu behar” Pello Elzaburu “Norbanako bakoitzaren borondatean, erabakimenean, burujabetzan hasten da erabakitzeko eskubide kolektiboa. Hortik...
Read MoreLur hau, Oier Guillan
Uztailean Galiziatik Euskal Herrira etorriko gara, Orereta aldera. Oier Guillan idazle eta aktorearen Lur hau poemara hain zuzen ere. Lur hau zeinari esaten diogun herria hitz bakarrean kabitzen den arren izateko hizkuntza oso bat behar duen orubea ez dakit zergatik esaten diogun lur airez osatua denean airez eta hatsez ahotsez ezkutatzen ez diren berbez lur hau zeinari esaten diogun herria da arnasten...
Read MoreGure kultura soziolinguistikoa (2)
Gure kultura soziolinguistikoa (1) Eta zelan astindu uste soziolinguistiko horiek? Zelan astindu uste horiek gorpuzten dituzten portaerak? Zaila da erantzutea, baina Pello Jauregiren berba eta idatzietan oinarrituko naiz horri erantzuntxo batzuk emateko. Batetik, ulertu behar dugu zelan eraikitzen diren hizkuntza-arauak eta, hortaz, hizkuntza-ohiturak. Pello Jauregiren berbetan, Harreman zirkular batean, subjektuek eraikitzen dute hizkuntza-araua, eta, atzera, hizkuntza-arauak erregulatzen ditu...
Read MoreGure kultura soziolinguistikoa (1)
Gure kultura soziolinguistikoan, hau da, gure jendartean errotuta dauden uste soziolinguistiko maioritarioetan, zer dago errotua? Oraingo honetan, batez ere, hizkuntza ohituren inguruan arituko naiz (bestelako uste soziolinguistiko asko daude hortik zehar). Horretarako, Pello Jauregik Irten armairutik liburutik atera duen taula bati egin nahiko nioke jaramon. Horrek, nire ustez, gutxi asko (hartu behar da aintzat aitortutako datuak direla eta, seguruenik, desbiazio bat izango dute datuek) gure...
Read More

Iruzkin berriak