Deitado frente ao mar, Celso Emilio Ferreiro
Ekaineko poema soziolinguistikoa Galiziatik dator. Celso Emilio Ferreirok idatzi zuen “Deitado frente ao mar” poema. Hona hemen Dios ke te crew taldeak egindako bertsioa: Joseba Sarrionandiak ekarri zuen euskarara poema hau: ITSASOAREN AURREAN ETZUNIK... Ene herriko hizkuntza proletarioan Berez mintzo naiz, gustatzen zaidalako, Erizten diodalako, nahi eta gogoa dudalako; Barrutik sortzen zaidalako, gorbata jantzita Beren arbasoekiko amodioa eusten, Hilik dauden beren...
Read MoreAipamenak aipatuz
“Komunitatea berba autoantolaketarako gaitasunaren sinonimo da” Raul Zelik “Noizean behin, konplexurik gabe jokatzeko baimena eman behar diogu geure buruari, eta fikzioa, behintzat, euskararen territorio libre bihurtu” Gorka Lazkano “(Jende) kategoriak neurtu eta ebaluatu beharrean, (hizkuntza) praktikak neurtu eta ebaluatu behar dira. Bestela esan, gure iritziz errealitate soziolinguistikoa eraldatzen lagunduko diguten ikerlanek hizkuntza praktiketara jo behar dute eta praktiketan...
Read MoreEuskara elkarteek zer lortu dute?
Gaurkoan izenburuak tranpa dakar. Ez diot inola ere erantzungo izenburu horri post honekin. Izan ere, post hau autobonboa da, autobonbo hutsa ia-ia. Izenburuko galdera horri erantzuteko doktoretza-tesia egiten ari naiz orain dela ia bi urtetik. Orain arte, batez ere alderdi teorikoa “armatu” dut, eraiki dut, liburu eta artikuluak irakurriz eta haiei entresakak eginez. Gutxi asko (beti itzuli beharko da berriro alderdi teorikora) amaituta dago eta orain hasi naiz alderdi praktikoari haginka...
Read MoreKomunitatea ostera ere
Dei nazazue inozoa, agian arrazoia izango duzue, baina ezin badut mundua aldatu, metro koadro bat behintzat aldatuko dut. Dei nazazue idealista, agian arrazoia izango duzue, baina ezin badut bide osoa egin, urrats bat behintzat emango dut. Oier Guillan Zorionez, hizkuntza egitate komunitarioa da guztiz. Baina horrek ez du esan gura norbanakook eragiterik ezin dugun. Azken finean, komunitatea pertsonok osatzen dugu, ezta? Beraz, aldaketa sozialean hainbat faktorek eragiten du, baina, azken...
Read MoreHizkuntza praktikak vs. hiztunak
Bat aldizkariaren 104. zenbakian Eduardo Apodakak eta Jordi Moralesek oso artikulu mamitsua idatzi dute: “Hiztun kategorietatik hizkuntza praktiken erregistroetara: erabilera sustatzeko neurriaren bila”. Egin nezakeen artikuluaren laburpena, egin nezakeen kritika edo alabantza. Baina, ez bata ez bestea: amua jarri baino ez dut gura, eta artikuluko entresakarik deigarrienak izan daitezkeenak baino ez ditut batu. Horra hor: Baina, hizkuntza orotako kideek badute testuinguru linguistikoaren...
Read MoreArtisau
Bakearen artisauak agertu zitzaizkigun iaz indartsu. Horren harira, nik twitterren euskalgintzaren artisauak #kontzeptugisa txio laburra igo nuen. Horri lotuta, bati baino gehiagori aditu diot euskalgintzetako lanak artisaugintzaren tankerakoak direla. Tira, ez dakit horrenbeste den …are gutxiago irakurrita wikipediak ematen duen definizioa: Eskulangintza edo artisautza industriatik kanpo eginiko produktuen ekoizpena da, manufaktura ez dena. Eskulangile edo artisauak ekoizpenaren maila...
Read MorePatenteak
Patenteak dira aurkikuntza egin duen pertsonei Estatuek ematen dizkioten eskubideak. Eskubide horien bidez, pertsonak aurkikuntza hori propio ustia dezake, hau da, beste inork erabilita hari ordaindu behar dio. Hori da patenteen definizio aseptikoa, esan dezagun. Baina benetan gaur egun ia edozer patentatu daiteke gure bizitza honetan. Baita artefaktu kolektiboenak ere. Esate baterako, hizkuntzak. Patentatu gura duten “antropologo” linguistiko askotxo dabil munduan barrena, Linda Tuhiwai...
Read MoreNire euskaltasuna, Koldo Izagirre
Beste poema soziolinguistiko bat: Nire euskaltasuna baso bat da, eta ez du zuhaitz jenealogikorik. Nire euskaltasuna dorre bat da, eta ez du Alostorrerik. Nire euskaltasuna bide bat da, eta ez du zaldizkorik. Nire euskaltasuna lore bat da, eta ez du aldarerik. Nire euskaltasuna itsaso bat da, eta ez du almiranterik. Nire euskaltasuna liburu bat da, eta ez du sotanarik. Nire euskaltasuna mundu bat da, eta ez du Amerikarik. Nire euskaltasuna bertso bat da, eta ez du txapelik. Nire euskaltasuna...
Read MoreIrakurgaiak: Bidea eginez
Nafarroa Garaia, 1969-1991. Ikastolak eta euskarazko irakaskuntza. Gurasoak, poliziak, eliza, umeak, konpromisoa, agintarien ezinikusia, moldeak apurtzea, intuizioa, kemena, borroka, andereñoak, … Bidea eginez liburuan Juan Luis Larrazak Nafarroako ikastolen epopeia kontatzen du: dena kontra zeukaten horiek zelan egin zioten aurre egoerari eta herri asko eta askotan ikastolak sortzen zelan hasi ziren. Gurasoen kemena (haurren eskolatze kartillak lortzea oso zaila zenean), andereñoen kemena...
Read MoreMina
Orain ez dela asko, mintegi batean izan nintzen EHUn. Mintegira Raul Zelik etorri zen eta mila gairen bueltan ibili zen berbetan: komunitatea, kontraboterea, kultura kooperatiboa, ekintza zuzenak, eduki alternatiboak, komunitateak trinkotzea, herrigintza, praktika sozialak, sinboloak eta abar. Apunte asko hartu nuen, baina, ordutik, esaldi bat darabilkit buruan: “mugimendu sozialek mina eragin behar dute”. Eta, gurera ekarrita, euskararen aldeko mugimendu sozialek mina eragiten al dute?...
Read More

Iruzkin berriak