Martxoaren 8ko grebatik irakaspenik euskalgintzetan?
Martxoaren 8ko grebak astindu ditu han eta hemen egitura batzuk. Ikusiko dugu astinaldi horiek iraunkor eta finko bihurtzen dituzten emakumeek*. Espero dezagun baietz. Azken urteotan euskalgintzetatik feminismoei begira egon gara eta, nire ustez, egun horretako mobilizazioetatik gako batzuk atera ditzakegu. Batetik, euskalgintzak eraikitzen jarraitu behar dugu (Euskaraldia izan daiteke euskalgintzak ehundu, saretu eta eraikitzeko parada ederra). Bestetik, euskalgintza erradikala eraikitzen...
Read MoreHautua, Jose Luis Otamendi
Jose Luis Otamendi, Kapital publikoa liburuan Hautua izeneko poema hau argitaratu zuen. Martxoko poema soziolinguistikoa. Hautua aterpe herbala du jendeak munduan bere hitzak gabe zelan adierazi behar du minen duena zelan hostogabetuko egutegiak eta zelan azaldu beste fase batera egin nahi lukeela jauzi joko arriskuz bete honetan… eta inork badio geu izateko geure hitzez beste egitea dela bidea esango diot neuk nahi dudala hautatu neure galbidea ez naizela inoiz izango maite ez dudan...
Read MoreHedabideak arnasgune?
“Euskararen bizberritzea: marko, diskurtso eta praktika berriak birpentsatzen” liburu mardul bezain interesgarria da. Eta niri bereziki interesgarriak egin zaizkit Alberto Barandiaran eta Gorka Salcesen artikulu biak. Alberto Barandiaranek honela hasi du berea: “Izan daitezke hedabideak, edo sare sozialetako interakzio multzoa osoatzen duen joan-etorri aske iheskor eta antzemangaitza, euskararentzako arnasguneak?”. Eta jarraian arnasgunea bera zer den definitzen du: Hizkuntza ez...
Read MoreEragin linguistikoaren ebaluazioaz
Eragin linguistikoaren ebaluazioaren gaineko formazio saio izan genuen orain ez asko Emunen. Tresna ezagutu genuen eta haren gainean jardun genuen berbaz. Eta gauza batzuk geratu zitzaizkidan buruan. Batetik, Eneko Gorrik Argia aldizkarian esan zuen esaldi bat etorri zitzaidan burura: “Hizkuntza politikak baino, bestela politikak eraginkorragoak dira hizkuntza biziberritzeko zein mintzaldatzeko”. Hortaz, ELEk dakarren berritasun nagusia da hizkuntza politikak ikuspegi holistikotik hartzen...
Read MoreArau linguistikoa
Ane Larrinagak oso artikulu mamitsua argitara eman du: “Euskararen aldeko mugimenduaren bilakaera. Interpretaziorako proposamen bat” izena du eta Anuario de Eusko Folkloren ikusi du argia. Artikulua zeharo mamitsua bada ere, nik arau linguistikoari buruz esandakoa azpimarratu eta hona ekarri dut. Iruditzen zait, benetan, oso ondo azaltzen duela arau linguistikoa (edo beste hainbatetan arau soziala deitutakoa) zertan den. Arau linguistikoa, beste arau sozial gehienak bezala, ez dago inon...
Read MoreMudak, mudantzak eta aldaketak
Bagabiltza orain dela urte batzuetatik hizkuntza ohituren gaineko ikerketak egiten han eta hemen. Gero eta gehiago dakigu fenomeno horri buruz (nahiz eta oraindik asko den falta zaiguna jakiteko). Bat aldizkariaren 104. zenbakian muda eta mudantza linguistikoen gaineko oso artikulu interesgarriak datoz. Pujolar eta enparauek honela definitzen dute muda: “Muda” kontzeptua izaki bizidunek euren itxuran edo ezaugarrietan, normalean bizi-ziklo zehatzetan, izan ohi dituzten aldaketekin lotzen...
Read MoreAma-hizkuntzaren ideologia
Azken aldi honetan berriro ama-hizkuntza (edo lehen hizkuntza) izan dut berbagai. Eta, gainera, bi testutan irakurri ditut horren gainekoak. Lehenengoa Estibaliz Amorrortu, Ane Ortega eta Jonen Goirigolzarrik Bat aldizkariaren 104. Zenbakian dator: Ideologia horren arabera, familian ikasitako hizkuntzak erabat eta bizitza guztirako baldintzatzen du pertsona eta hizkuntza hori da onen menperatuko duena; era berean, pertsonaren lehen (“ama”) hizkuntza ez dena ezin da hain ondo ikasi, hain...
Read MoreHerri Gaztedi
Zer izan ote zen Herri Gaztedi? Hainbat artikulu eta liburutan irakurri ditut horien gaineko aipamenak. Ez hori bakarrik: Txorierrin ere behin baino gehiagotan entzun dut Herri Gaztediri buruz berbarik. Baina oraindik ez daukat erabat garbi Herri Gaztedi zer izan zen. Gainera, adibidez, wikipedian horren gaineko aipamenik ez dago, eta ez dago era labur eta sinple batean interneten Herri Gaztedi zer izan zen adieraziko duen aipamenik (edo, behintzat, nik ez dut topatu). Twitterren ere galdetu...
Read MoreGalizieraz hitz egiten ez ikastea
Oraingo honetan poema bat baino, ipuina. Amaia Astobizari esker (@AmaiAsto). Sechu Sendek bere “A república das palavras” liburutik hartua eta nik itzulia. ———————————————————————————————– Badago galizieraz hitz egiten ikasten duen jendea eta badago galizieraz ez hitz egiten ikasten...
Read MoreGramatika eta subjektua
Hilabete bi pasa dira Derion egin genuen euskaldunak aktibatzeko programatik. Gustu ikaragarri ona utzi zigun antolatzaileoi (nahiz eta hobetzekoak izan). Baina tira … hau ez da horren gaineko balorazio egiteko unea, ez lekua. Hala ere, iruditzen zait euskalgintzetan ari garela asmatzen. Izan ere, nire ustez, gure gramatiketan subjektua berreskuratzen ari garela. Subjektua ari garela erdigunean jartzen, zelanbait. Eta hori guztiori arte-performance batetik abiatuta! Lutxo Egiarena euskararen...
Read More

Iruzkin berriak