Praktika kontua
11 urte pasatxo du blogak eta 1.000 artikulutik gora. Eta urte hauetan ez dut inoiz ETA erakundea ekarri sarera. Onintza Odriozolak tesi gogoangarria egin du haren gainean: “Erakunde bat baino gehiago: ETA herri mugimendu gisa (1958-1968)”. Irakurtzen ari nintzela, honako aipu honekin egin nuen topo: Euskaldun izateak euskaraz bizitzea esan nahi du, euskal herria eta euskal kultura defendatzea. Praktika kontua da gehien bat. Hori esaten zuen ETAko kide batek, elkarrizketa batean, noiz eta...
Read MoreGarabide bat Euskal Herrirako?
Garabide nazioarteko lankidetzan aritzen den elkartea da. Ia 10 urte egin ditu munduan zehar euskararen biziberritzearen gaineko esperientzia esportatzen eta beste kultura eta hizkuntza batzuen biziberritzeak gurearekin trukatuz. Lan aparta egiten dute, han eta hemen. Adibidez, formazio saioak ematen dizkiete beste herrialde batzuetako eragileei hizkuntza biziberritzeari dagokionez. Horietan, euskalgintza izaten da irakasle (erakusle) eta kanpotarrek euskararen biziberritzea bertatik bertara...
Read MoreEuskalgintzen genealogiak
Orain dela ia hiru urte, Emagin dokumentazio zentroak eta Bilgune Feministak sustatuta, Gure genealogia feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat liburua argitara heldu zen. 10 urte eman zuten lana egiteko, euskal herrietako talde, aldarrikapen eta ekimen feministak batuz. Inork ez dit kasurik egingo, baina tira … zergatik ez euskararen aldeko mugimenduaren genealogiak? Nork hartuko du bere bizkar lan hori? Ni prest nago, ahal den neurrian, laguntza emateko (egiteko ez,...
Read MoreRocka puntua!
Alberto Irazuk liburu ederra ondu du rocka eta bertsolaritzaren arteko harremanen gainean: Rocka puntua! Azpigai asko lantzen ditu liburuak. Horien artean, rocka eta euskarazko hautuaren arteko harremanaz ere jarduten du Albertok. Ea zer dioen: Hizkuntzaren hautua etengabea da euskarazko rockaren historia. Euskarazko hautua bistaratu egin zuen Kortatuk, izugarri bistaratu ere. Rockaren historian ez dago Kortaturen erabakiaren parekorik. Noiz ikusi da bostehun milioitik gora hiztun dituen...
Read MoreEz gaituzte ezagutzen, Joxan Artze
Eskerrik asko @allartean! Joxan Artzeren poema, haren ahotsean entzuteko hemen: https://soundcloud.com/allartean/ez-gaituzte-ezagutzen erdaldunek ez gaituzte ezagutzen gure hizkuntzan, eta hizkuntza arrotzean haiek ezin gu egiaz ezagutu, eta ezagutzen ez dena, nola maite? guk ezagutzen ditugu heurak heuren hizkuntzan eta erakutsi diegu nola ditugun maite, haiek bezain ondo, haien erdara guztiok ikasiz. luza gabe ikusiko dute hori eta erdaldunok ere maitatuko gaituzte; maitatuko dute hemengo...
Read MoreDibulgatu eta dibulgatu
Udan Galizian eta Portugalen izan nintzen astebete (a ze gomutak!). Eta han nagoen guztietan bezala, liburuak erosteko erabiltzen dut. Aurten, besteak beste, “Sacar a lingua é de mala educación” erosi egin dut (eta “55 mentiras sobre a lingua galega” oparitu dit Xose Henrique Costasek, biba zu!). Biak ala biak obra laburrak, irakurterrazak, dibulgatiboak eta aurreiritziak deseraiki nahi dituztenak. Lehenengoak elebitasun pertsonalaren apologia egiten du, oso modu errazean eta...
Read MoreDenok itzultzaile?
Urtzi Urrutikoetxeak Finlandiari buruzko artikulua idatzi du, orain dela gutxi Berria egunkarian. Bertan, Islandiari buruz ere aritu izan da. Eta honako hau zioen Urtzik: Ostegunean, urteurrenaren bezperan, Ezkerra-Berdeak alderdiko emakume bat Islandiako gobernuburu bihurtu zen: Katrin Jakobsdottir. 2014an Bilbon elkarrizketatzeko zoria izan nuen (Zuzeu-n duzue irakurgai), eta txunditu ninduten gauzen artean, euskararen hiztunen erdiak dituen islandierak hain osasuntsu egoteko daukan errezeta...
Read MoreUrruneko hizkuntza, Beñat Sarasola
Poesia maite dut eta soziolinguistika da blog honen gai nagusia. 2018an, hilean behin, poema soziolinguistiko bana ekarriko dut blogera, nik baditut batzuk prest, baina edonork poemarik proposatu gurako balu, badaki twitter bidez edo iruzkin bat utziz egin dezake. Lehena, Beñat Sarasolaren “Urruneko hizkuntza”, 2007an argitaratu zuen Kaxa huts bat (Susa) liburutik hartua. URRUNEKO HIZKUNTZA Urruneko hizkuntza batean «zuhaitz» hitzak tristezia esan nahi du «tristezia» hitzak...
Read MoreGalesen komunitatea sendotzen
Komunitatearen sendotzea dugunok amets (euskararen gainean ardaztuta, jakina) beste herrialde batzuetan egiten dena ere begiratu behar dugulakoan nago. Gaurkoan Gales aldeko Menter Cwm Gwendraeth programa ekarri nahiko nuke blogera. 1991an sortu zen, Galeseko Hegomendebaldeko eskualde batean. Ostean, beste 8 eskualdeetan ere jarri da martxan. Helburua izan zuen hasieratik ikuspegi holistiko batetik lantzea hizkuntza plangintza. Gonbidapen bidezko parte hartzearen bidez garatu dira delako...
Read MoreEuskararen betaurrekoak
Hizkuntza ohiturak aldatzearen inguruan gabiltza azken urteotan buru belarri ikertzen eta aztertzen. Baina, agian, lehen eskuko testigantzak falta zaizkigu (eta asko egon daiteke). Honako hau Jon Maiaren Berriak jaio ginen liburutik lapurtua: Bertso eskolan nenbilen garai hartan, eta nire nerabezaroko hausnarketa abertzale sakonetan murgildua segur aski, nire anaia harrapatu nuen eta gutxi gorabehera esan nion: “Egoitz, zu eta ni euskaldunak gara eta nik ez dizut erdaraz gehiago hitz...
Read More

Iruzkin berriak