Derion euskaraz egiteko aukerak
Aspalditxo esan zuen Eduardo Apodakak berari gehiago axola ziola Tafallan euskaraz egiteko egon daitezkeen aukerak, Tafallan bizi diren euskaldunak baino. Hausnarketa horretatik abiatuta, Derion Tximintx euskara elkarteko kideak uztailetik irailera ibili gara Derion euskaraz egiteko aukera horiek mapa batera ekartzen. Landa-lana egin dugu, denda eta tabernetan, zerbitzu eta jatetxeetan. 150 establezimendu baino gehiago aurkitu ditugu Derion. Eta erdietan bada aukerarik euskaraz egiteko (leku...
Read MoreGero eta “normalagoak”
Udan, besteak beste, Ibon Sarasolaren “Bitakora kaiera” irakurri dut (irentsi dut, hobe esanda). Bakoitzak bere zoroak bizi ditu eta bakoitzak baditu bere perbertsioak, zer egingo diogu bada! Sarasolaren arabera, euskara batua da euskaldunon komunitateak egin duen miraririk handiena. Bere berbetan esateko, “euskara batuaren arrakasta da, ziur aski, euskaldunen komunitatearen historiako gertaera garrantzizkoena”. Bere iritziz, corpus arloan gero eta “normalagoak” gara. Hau da, gure...
Read MoreGenetikarekin soziolinguistika egin
Enegarren teoria euskararen jatorriari buruz. Enegarren saiakera genetika eta hizkuntzen ibilbideak erkatzeko. Enegarren esentzialismo ariketa txatxua. Genetikarekin ezin da soziolinguistika egin. Are gutxiago, eskema mental (edo aurreiritzi esan beharko nuke) modernoekin. Izan ere, ikerketa horiek guztiek oinarri hau hartzen dute: etnia (tribu edo dena delako) bat = hizkuntza bat. Eta, gainera, ikerketa horiek guztiek hizkuntzek egindako ibilbideetan faktore ekonomikoek, sozialek, politikoek...
Read MoreHizkuntzak performatzen al du?
“Mundua ez da den modukoa, baizik eta guk hizkuntzaren bidez egiten dugun modukoa” Suzanne Romaineren esaldi honekin abiatuko naiz. Eta jarraitu, jarraituko dut Suzanneren beste galdera birekin: “Jendartea aldatu egin behar da hizkuntza aldatzeko? Ala hizkuntza aldatzeak aldaketa sozialari lagundu diezaioke?”. Egileak ez dio erabateko erantzuna ematen bi galdera hauei. Hala ere, gutxi gorabeherakoa bai: “hizkuntza ez da kulturaren isla pasiboa bakarrik, kultura sortzen ere laguntzen...
Read MoreArtabria
Ferrol aldean bada galizieraz lan egiten duen fundazioa, Artabria izenekoa. Eurek, hala ere, gurago dute zentro soziala deitu. Galizian han eta hemen sortzen ari diren zentro sozialen aitzindaria da gainera (Compostelako Gentalha aipagarrienetako da, nire ustez). Ezagutu nuenean, batez ere, bere diseinu grafiko zainduak erakarri ninduen. Gero euren agendan musika, mugimendu soziala, oinarrizko kultura eta abar joan nintzen deskubritzen, sarearen bidez beti ere. Handik gutxira, dokumental bat...
Read MoreJarrerak-portaerak
Originala Info7 irratian entzun dezakezue edo hemen: https://blogak.argia.eus/txerra-rodriguez/wp-content/uploads/sites/38/2017/10/0929_gureazblai_TxerraRodriguez.mp3 Emuneko lankideei eskainia, soziolinguistikako jan-edanak saioaren ostean buruan geratu zitzaizkidanak daude hemen. Jarrera eta portaeren arteko harremana zein den jakiteko ehunka ikerketa egin dira, psikologia sozialaren alorrekoak batik bat. Ikerketa horiek, salbuespenak salbuespen, zalantzan jarri dute bien artean elkarrekiko...
Read MoreHomeostasia
Aurrekoan Txepetxi iaz egindako elkarrizketa bat deskubritu nuen. Betiko legez, zeharo iradokitzailea (eta betiko legez bere teorien barrunbeak ulertzeko zaila). Homeostasia kontzeptua zekarren artikulu horrek eta Txepetxek honela jasotzen ditu haren gaineko ingurumariak: Biologiatik erreskatatu dudan kontzeptua da. Edozein izaki bizidunak inguruaren aldaketa eta baldintzei egokitzeko gaitasuna da, bere egitura, nortasuna eta oinarrizko izaera mantenduz. Hizkuntzen kasuan berdina da:...
Read MoreSorgindutako izenak
Izenek izana ei dakarte edo, berba modernoak erabilita, izenak performatzen du izaera. Ni ez nago guztiz ziur, baina tira … izango da. Aurrekoan euskara elkarteen izenen gainean aritu ginen eta ufa, a zer izen puskak dituzte. Doktore-tesi antropologikoa egiteko bazka ere badute izenek, analisi semiotikoak gorabehera. Ikus ditzagun batzuk: Berba edo hitza dutenak: Berbaro, Berbaizu, Berbots, Hitzaro, Zorrizketan (zorriztoak hizketan), … Izen geografikoak: Sasiburu, Loramendi, Karrikiri,...
Read MoreZergatik egiten dute emakumeek euskara gehiago?
Aspaldi landu nuen gaia blogean: badirudi emakumeek lehenago uzten dutela minorizatutako hizkuntza egoera kaskarra denean eta, era berean, badirudi emakumeek lehenago ekiten diotela hizkuntza minorizatua berreskuratzeari. Eta, bat-batean, Suzanne Romaine soziolinguista feminista handiaren berbak heldu zitzaizkidan belarrietara: “ikerketa soziolinguistiko batzuek ondorioztatu dute emakumeek joera dutela estatus altu bati lotutako barietateak gehiago erabiltzeko gizonezkoek baino”. Eta...
Read MoreAipatzearen plazera
“Nork, zein erakundek edo kolektibok egiten du hizkuntzen erabileraren pedagogia soziala? Hau da, nork ematen ditu gomendioak herritarren hizkuntza portaerak euskararen mesedetan izan daitezen? Arlo askotan dira ohikoak herritarren portaerak bideratzeko eta aldatzeko gomendioak: generoan, hondakinen kudeaketan, trafikoan, kontsumoan, praktika sexualetan … Eta hizkuntzen erabileran?” Asier Lafuente “Pikutara purista guztiak” Fermin Muguruza “Demagun urte pila bat kartzelan egon den...
Read More

Iruzkin berriak