Irakurgaiak: “Etxea”, Xamar
Beste behin ere Xamarrek egin du. Beste behin ere sekulako harribitxia ekarri du gurera. Oraingoan etxeen inguruan, baserrien inguruan (eta etxe horiei lotutako izenen inguruan). Liburua irakurtzen konturatzen da bat euskaldunok beti izan garela garaikideak, beti egon garela Europako joera nagusietara irekiak, beti haiei adi. Gainera, horiek hartu ditugu eta, ahal den neurrian, gurera egokitu ditugu, gurera ekarri ditugu. Eta etxe horiek guztiak geruzaz geruza eraikiak izan dira. Gure...
Read MoreAtzera barik, aurrera
Originala Info7 irratiko Gureaz blai saioan. Entzuteko: https://blogak.argia.eus/txerra-rodriguez/wp-content/uploads/sites/38/2017/03/EGIN-KONTU-TXERRA-RODRIGUEZ-170306.mp3 Orain dela urte gutxira arte, euskararen historia atzeraka kontatu da. Atzerakadaren historia izan da euskararena. Ez-dakit-zer urtera arte hauek ziren euskararen mugak eta gero atzera egiten joan zen. Eta gero atzerago joan zen. Eta gero jarraitu zuen atzerago joaten. Eta horrela beti, atzera eta atzera. Hala ere, paradigma...
Read MoreHautua zerk elikatuko?
“Euskara irabazteko bidean” liburuan honako hau esaten dut gutxi gorabehera: Dentsitate oso altuko lekuak kenduta, beste guztietan euskaraz aritzeak plus bat eskatzen du. Aukera bat da euskaraz egitea; bizi zaitezke bizitza arruntean euskara erabili barik, eta, seguruenik, arazo gutxiago izanda. Hortaz gakoa, nire ustez, hautu hori elikatuko duenaren bila jarraitzea da. Hor jokatzen dugu etorkizunaren zati handi bat. Izan ere, etorkizunean euskaldun gehienok hautatuko dugu, aukeratuko dugu....
Read More30 urte: ontzigintza
Orain dela 30 urte argitara eman zuen Txepetxek hizkuntza ikasketaren gaineko bere teoria “Un futuro para nuestro pasado” liburuan. Ordutik mila aldiz entzun eta ikusi ditugu hiru ontziak: motibazioarena, ezagutzarena, erabilerarena. Erabilera, ezagutza, motibazioa. Eta hizkuntzak ikasteko ibilbide biak: kulturala eta naturala (bata umetan, bestea nagusitan). Ontzi hauen formulazioari kritikak eta ñabardurak egin zaizkio (ikusi adibidez Jone Miren Hernandezenak). Baina inork ez du...
Read More30 urte
Euskal soziolinguistika teorikoan behinik behin mugarri bat bada, orain dela 30 urte Txepetxek jarri zuen bere tesi doktoralarekin. Tesi horrek 30 urte egingo ditu aurten, 30 urte, eta ordutik iraganari geroa bilatzen jarraitzen dugu. Liburua online irakurri daiteke, oraindik irakurri ez duzuenontzat. Hori dela eta, blogera bi hilerik behin, honen inguruko artikulu bat ekartzen saiatuko naiz, liburuari buruz edo Txepetxi buruz, edo tesiari buruz edo ekarpen teoriko horiek praktikan zelan...
Read MoreMihigintza ehuntzen Basaurin
Ikerketa lan honetan Basauriko Euskarabila euskara elkartearen inguruan garatutako aktibismoa eta diskurtsoak aztertu ditut; horretarako, hainbat gairi oratu diet (komunitategintza, administrazioarekin izandako harremanak, elkartearen barne bizitza, elkartearen irudia…) eta, ikerketa lana saritua izan da Soziolinguistika Klusterrak antolatzen duen Hausnartu Sarietan. Lan honetan, diskurtsoak aztertzeaz gain, aurrera begirako proposamenak eta praktika zehatzak ere jaso ditut, beste euskara...
Read MoreAipurik aipamen
“Soluzioa ez dago lehenari iltzaturiko “euskal erreserba” etnolinguistikoetan. Biziko bada lana eta jana behar du arnasguneetako jendeak, lehenik eta behin. Mundutar zabal sentitzeko komunikabideetarako lotura-aukera eta bizimodua itxura gabe ez oztopatzeko behar besteko zerbitzu-eskaintza eta aisialdi erakargarria ere bai” Mikel Zalbide “Ezagutza gora doa, erabilera ez hainbeste. “Ia mundu guztiak daki, baina inork ez du erabiltzen”; “Gazteak euskaldun irteten dira...
Read MoreJarraitu eta ireki
Euskara nondik dator? Ahaiderik al du? Milaka liburu eta artikulu daude horren inguruan, milaka teoria. Baina oraindik ez dute teoria horiek adostasunik. Eztabaida biziko gaia da oraindik ere eta horrela izango dela luzaroan ematen du. Baina euskarak misterio handiagoa gordetzen du bere baitan: XXI. mendera arte bizirik irautea. Zergatik dirau bizirik euskaldunon komunitateak XXI. mendean? Hainbat erantzun egon dira: bakartze geografikoa, kasualitatea eta abar. Juan Carlos Etxegoien...
Read MoreEuskaltzaleak
Euskalgintzak gora eta behera, mugimendu sozialak gora eta behera, elkarteak, esfortzuak eta abar. Baina gurean oso gutxi aztertu da hizkuntza aktibista, oso gutxi pertsona bat zergatik bihurtzen den hizkuntza gutxituaren aldeko aktibista, edo, beste era batera esanda, euskaltzale (uste dut baten bat dabilela han-hemenka horren peskizan). Horri buruz ari nintzela buruan borborka, beste burutazio bat etorri zitzaidan burura: zer da hizkuntza aktibista? (Zer da euskaltzalea?) Handik eta hemendik...
Read MoreGero eta gehiago erabili, gero eta gutxiago esateko
Originala Info7 irratiko Gureaz blai irratsaioan: https://blogak.argia.eus/txerra-rodriguez/wp-content/uploads/sites/38/2017/02/EGIN-KONTU-TXERRA-RODRIGUEZ-170206.mp3 Gero eta gehiago erabili, gero eta gutxiago esateko. Honako berba hauek jaurtiki zituen Txepetxek Galizia aldean orain dela urte batzuk. Bertan izan nintzen eta, ordutik, behin baino gehiagotan etorri zaizkit burura. Batzuetan esangura argitu nahian datozkit burura. Beste batzuetan, ostera, egiten duguna prisma horretatik epaitu...
Read More

Iruzkin berriak