Soziolinguistika meets Butler
Sekulako aldizkari puskak dira Bat aldizkariaren 99 eta 100. aleak. Etorriko da horiek behar bezala lantzeko sasoia, blogean edo Jakin aldizkarian. Baina, tira, hori baino lehen, Jone Miren Hernandezen aipu batzuei tiraka egin gura diet orain eta hemen. Aipu horiek aldez edo moldez erreferentzia egiten diote Judith Butler-ek feminismoan irekitako bideari (nire lagun batek identitatearen brikolajea deitzen dio). Eta Jone Mirenek berak aitortzen du harrituta dagoela euskal soziolinguistikak zer...
Read MoreAipatzen hasiak
“Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu batzuetan. Baina bizitzaren erreferendum txikietan galduta ibiltzen gara, geure buruarekin ditugun herri-galdeketetan deslai. Askotan nahiago izango genuke barne diktadura batean bizi, edo sasi demokrazia estalian. Besteek gugatik erabaki dezatela, bizitzaren egoerak erabaki dezala, korronteak eraman gaitzala nora goazen konturatzeke”. Oihana Bartra “Guk geuk, euskaldunok elikatzen ditugu gure hizkuntzari buruzko mito...
Read MoreHizkuntza-politikak
Hizkuntza politikaren kontzeptua era batera ulertua izan da orain arte. Hala ere, batez ere Bernard Spolsky-k kontzeptua zabaldu egin du. Eta nazioarteko literaturan zabalkunde nahikoa izan du (ikusi adibidez “The Cambridge handbook of language policy” liburukotea). Pasa den astean gurean egon den Julia Sallabank soziolinguistika honela ekarri egin zuen kontzeptua (elkarrizketa itzela egin diote Berrian bide batez): Hizkuntza-politikak hiru atalez osatzen dira: hizkuntzaren praktikak...
Read MoreEstandar batua
Hurrengo urtean 50 urte beteko ditu orain arte euskara batua deitua izan denak (orain badirudi, Ibon Sarasolari kasu eginez gero behinik behin, estandarra deitu behar zaiola). Oso gaztea da estandarra, eta oraindik egunez egun eraikitzen ari gara (beste edozein estandarra egunero eraikitzen den bezala, bide batez esana). Horregatik, asmatutako gure hizkuntza batuari gehiago ikusten zaizkio josturak, gehiago ikusten zaizkio tolesdurak. Ez dago guztiz naturalizatuta (beste estandar batzuekin...
Read MoreErdalgintzaren erreprodukzioa
Lorea Agirreri aditu nion behin, euskalgintza bada euskaraz egiten den guztia, erdalgintza dela kontrakoa, gaztelaniaz edo frantsesez gurean egiten den guztia. Berak udaletako aurrekontuak horren arabera neurtu nahi zituen: zenbat euskalgintzara eta zenbat erdalgintzara. Sustatuk orain gutxi plazaratutako hauxe adibidez: Eusko Jaurlaritzaren publizitate gastuari buruzkoa. Ordutik, ez dut terminoa berriro entzun (google-k 160 emaitza ematen dizkio berbari). Baina baliagarria zaigula iruditzen...
Read MoreMatusalen, Pupu eta Lore
Originala, Info7 irratian: https://blogak.argia.eus/txerra-rodriguez/wp-content/uploads/sites/38/2016/12/EGIN-KONTU-TXERRA-RODRIGUEZ-161222.mp3 Sechu Sende lagun galiziarrak kontatu zidan Matusalen sindromea oso hedatuta dagoela Galizia aldean. Sindrome horren arabera, 120. urtea betetzetik zenbat eta hurbilago, orduan eta aukera gehiago duzu jendeak zuri galizieraz zuzentzeko. 120 urte izatetik zenbat eta urrunago egon, orduan eta aukera gehiago duzu gaztelania galiziar doinu nabarmenarekin...
Read MoreErakundetzea
Aurreko batean galdera batek egin zuen salto nire subkontzientetik ahora: akatsa al da mugimendu sozialek beti eskatu duten erakundetzea? Feminismoak eskatu du, ekologismoak ere bai, euskalgintzak ere … baina hausnartu al dugu horren inguruan? Izan ere, sarritan erakundetzean galdu egiten dira komunitatearen logikak (ez beti, baina tira), eta administrazioaren (eta burokraziaren) logikaren pean geratzen da erakundetzea. Orduan, akaso, erakundetzea ulertzeko eta praktikatzeko moduak izan...
Read MoreAiputegiaren aipuak
Aiputegirako beste bost aipu, han eta hemen jasotakoak: “Etorkizunean euskararen normalizaziorako motorra, ez da euskalgintza izan behar, euskal komunitate artikulatua baizik. Eta euskal komunitatea, euskaraz bizitzeko konpromisoa pertsonala hartu dutenek osatzen dute. Erabakia pertsonala da, baina praktika kolektiboa da”. Joseba Alvarez “Praktikatzen dugun aldiro gara euskaldun”. Lorea Agirre “Legeak nahi duena esan baitezake, behin gizarteak...
Read MoreNorbanakotik kolektibora (eta alderantziz)
Egia estiloa hedatzen ari da han eta hemen. Eta ni pozik nago, norbanakoaren portaera aldaketak lehen lerrora ekarri nahi dituelako euskalgintzak. Eta bada zerbait. Baina ….. Nire ustez, diskurtsoetan norbanakoaren portaeren aldaketa gehiegi ardazten ari da norbanakoaren epizentroan. Egia estiloak arau sozialak aldatzeko joera du, aldatzeko bidea ematen du. Eta taldetasunak ematen digu ohitura horiek aldatzeko oinarria. Portaera aldatzeko portaera zaharra aldatu eta desikasteko leku bat behar...
Read MoreLiteratura
Durangon ostera egin ondoren bost ogerleko gogoeta merkea. Zer garrantzia du literaturak hizkuntza baten biziberritzean? Galdera hori etorri zait burura bat-batean Mercedes Queixas-en “De pergamiños, follas voandeiras e libros ao .gal. Breve historia da literatura galega” liburua irakurtzen ari nintzenean (trenak baditu bere ondorio onak!). Ez al dugu denok gainbaloratu literaturak duen edo izan dezakeen garrantzia? Beste behin ere, galderak ditut, erantzun argirik ez,...
Read More

Iruzkin berriak