Aiputik aipura
Orain arte euskaraz egin ez duen bat euskaraz hitz egitera ausartzen denean, normal hitz egiten jarraitzen dut, ezer ez balitz gertatuko bezala. Ez dut aipatu ere egiten. “Irten hizkuntzaren armairutik” liburutik Ezagutza zabaldu da, gazte askok euskara jaso dute, gaitasunak eta mailak desberdinak diren arren. Baina bakoitzak duen euskara aktibatzea falta da: eremu zabal bat dago hor sorkuntzarekin lotuta, gazteentzat oso erakargarria dena, gainera. Jone Miren Hernandez Kendu ume bati...
Read MorePasilloetan galduta
Originala Jakin aldizkarian argitaratua. Jaime Altunak ikerketa plazaratu du azken Hausnartu sarietan eta bigarren geratu da.Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta hizkuntza mudantzak nerabezaroandu izenburua bere lanak. Nerabeek zer esaten duten euskarari buruz asko interesatzen zaidan gaia da. Izan ere, nerabeek ez dute gezurrik esaten (gezur sozialak, behinik behin). Nerabeek beste inork baino hobeto usaintzen dute jendartean nagusi diren joerak, jendartean nagusi diren...
Read MoreEuskalgintzak (2)
Originala Jakin aldizkarian argitaratua. Gurean sarritan hizkuntzaren aldeko mugimendu soziala euskalgintzaren kontzeptuaren aterkipean aztertu da. Behin baino gehiagotan hizkuntzaren aldeko mugimendu sozialaren sinonimotzat hartua izan da. Izan ere, euskalgintza gurean asko erabiltzen den berba da. Hala ere, inork gutxik hartu du termino hori zedarritzeko lanik. Mikel Zalbiderena da ezagutzen dudan definizio bakarra. Honelaxe definitzen du berak «berariazko...
Read MoreAurre hartzen
Joseba Barriolak orain dela gutxi helarazi dit testu bat, Txepetxena, La realidad y la ley izenekoa. Testua bera aspaldikoa bada ere, nire ustez oraindik badu gaurkotasunik eta Txepetx beti-beti da interesgarri bezain iradokitzailea, jakina. (inork gura badu testua bera, mezu pribatua bidali eta helaraziko dizuet). Testua irakurtzen ari nintzela, Txepetxek honako hau zioen bere garaian: “komunitatea bera baino aurreratuago dauden norbanakoek tiratu behar dute”. Eta honako bi...
Read MoreZirrikituetatik eragiten
Martin Ugalde Kultur Parkean hitzaldi bat eman nuen azaroan: Soziolinguistika domestikoa: zirrikituetatik eragiten. Hitzaldi hori prestatzeko idatzi (kopiatu) nituen apunteak dituzu jarraian (apunteak dira, eh?) Nire buruaz lau berba: Zerk bultzatzen du 24 urte gazte euskaldun bat euskalgintzan militatzen hastera? Eta, horrela, jaio nintzen soziolinguistikara: Soziolinguistikara jaio nintzenean, ni militantziatik nentorren eta hara hurreratu nintzen ikasteko asmoz, egunerokoan gertatzen...
Read MoreHauteskundeak
Etengabeko bozketa zurrunbiloan bizi gara azken aldion. Demokraziaren rave-ra azken aldi honetan behin baino gehiagotan gonbidatu gaituzte. Eta, horren harira, lagun batek aurrekoan honako hau galdetu zidan: Euskaldunok gehiago hartzen dugu parte hauteskundeetan erdaldunek baino? Zer erantzun ez nuen jakin. Izan ere, ez dakit gehiago edo gutxiago hartzen dugun parte. Ez da neurtzen. Eta horrek beste bi galderetara egin zuen salto neure erraietatik: neurtu beharko genuke hori? Edo, hobeto akaso,...
Read MoreEstereotipo batzuek ez dute laguntzen
Aurrekoan Leioatik web telebistako atal bat ikusi nuen, euskarari buruzkoa. Gazte unibertsitarioek euskararen inguruan zer duten esateko bultzatu ninduen eta muturra sartu eta bideoa ikusi nuen … Lehen minututik aztoratu nintzen. Eguraldia eman zuten, Euskal Herriko mapa jarri Espainiako banderez josita Hegoan (Bizkaian, Araban eta Nafarroan), eta Frantziako banderak Ipar Euskal Herriko “mikrokliman” (euren berbak dira). Baina … hura sorpesa: Goierrin antizikloia dago...
Read MoreDesazkundea
Azken aldian desazkundeari buruz ari naiz irakurtzen eta pasa den astean horren inguruko jardunaldiak egin ziren Bilbon. Teoria horren ideologo nagusia Serge Latouche frantziarra dugu. Eta hark “8R”en teoria dakargu: Birtestuingurutu/birkontzeptualizatu: errealitatea kontzeptualizatzeko moduak aldatu Berregituratu: aparatu ekonomikoa eta ekoizpen-aparatua balio-aldaketara egokitu Birlokalizatu: tokiko ekoizpenen kontsumoa sustatu Birbanatu: baliabide naturalak eta aberastasuna...
Read MoreAurre egiten aurreiritziei
Manuel Singala galiziarra da, soziolinguista, Compostelako unibertsitateko hizkuntza normalizazioko zerbitzuburua eta idazlea. Eta, batez ere, aurreiritzien kontrako borrokalaria. Eta horren lagin eta proba honako berbaldi labur hau:
Read MoreEz-lekuak
Originala Jakin aldizkarian argitaratua. Ez-leku dira gure mapen koordenatuetan kartografiatzen ditugun gune asko, ez-leku euskaraz aritzen garenontzako. Beste gune batzuk, ordea, arnasgune. Joshua Fishmanek asmatu zuen azken termino eta kontzeptu hori (physical breathing space originalean), eta Mikel Zalbidek gurera ekarri arnasgune bezala. Ordutik urte batzuk pasa dira eta berbak bere bidea egin du. Gaur egun, euskalgintzan edo euskal soziolinguistikaren esparruan oso berba erabilia da...
Read More

Iruzkin berriak