Debekatutako hezkuntza
“La educación prohibida” dokumental argentinarra berriki ikusi dut. Luzea bada ere, merezi du (nik tarteka ikusi dut). Hezkuntzari buruzko ehunka hausnarketa batzen dira dokumentalean, berrikuntzak batzuk, eta besteak ez horrenbeste. Baina hezkuntzari begiratzeko antiojo bereziak beti ere. Dokumentala ikusten buruak behin baino gehiagotan egin zuen euskararen inguruko auzira jauzi. Behin baino gehiagotan. Eta loturak egiten hasi nintzen: adibidez, Euskara irakaslearen...
Read MoreIrakurgaiak: Irten hizkuntzaren armairutik
Sekulako lana iruditu zait “Irten hizkuntzaren armairutik” liburua: autolaguntza liburua euskaraz erosoago bizi gura dugunontzat. (Egian ere erabili dute). Ez dut liburuari buruz gehiago aipatuko, baina liburuko ateraldi batzuk ekarri ditut hona, lagin modura: Askoz eragin handiagoa egiten digu ikusten dugunak entzuten dugunak baino. Eredugarri izatea doktrinatzea baino askoz indartsuagoa da. Gertakizunen argitasun eztabaidaezinaren aurrean, diskurtsoak, argudioak eta hitzak geriza...
Read MoreSoziolinguistika irakatsi
Hausnartu saria irabazi du Xabi Aizpuruak. Bere ikerketa lanean udalerri euskaldunetako ikasleekin euskararekiko pertzepzio soziolinguistikoa nola landu aztertu du. Hasierazko hipotesi bi azpimarratu ditut nik: “sumatzen zen soziolinguistikako atalak ez duela pisu esanguratsurik DBHko Euskara eta Euskal Literatura ikasgaiaren barnean” eta “DBHko ikasleek gabeziak dituzte euren testuingurua soziolinguistikako ezagutzen bidez interpretatzeko”. Hasierako hipotesi horiek...
Read MoreMilitantzia
Originala jakin.eus-en argitaratua. Topaguneak urtarrilean antolatu dituen XIII. Topaldian ere autoeratzea aztertu dute (ahalduntzea eta performatibitatearekin batera, euskaltzaleen aktibazioaren aterkipean). Autoeratzea gai hartuta, hiru berbaldi izan ziren: Imanol Larrañagak ‘Autoeraketa: Euskaltzaleen Elkarteen Mugimenduaren sorreratik hainbat irakaspen’, Mikeldi Zeberiok ‘Autoeraketa XXI. mendean. Hondarribiko Blagan euskara elkartearen sorrera prozesua’ eta...
Read MorePeriferian eroso
“Sutondoko kontuak” liburuari buruz ari nintzen kazetari batekin. Eta galdetu zidan: Nori zuzendu diozu liburua? Ez nekiela erantzun nion; izan ere, ez diot galdera hori egin neure buruari. Edozein euskaldun/euskaltzale izan daiteke irakurle, ez dela espezialistentzako liburua barrundatu nuen. Liburuak ordutik bidetxoa egin du. Eta periferian ari da “arrakasta” izaten. Iruñean hainbat liburu saldu dira, Gasteizen eta Donapaleun egin ditut aurkezpenak (Baxenabarren...
Read MoreGazte gara gazte
Ahotsak proiektua ezaguna da herri hizkerak eta ahozko ondarea biltzeagatik. Orain arte, batez ere, joera izan du adineko jendea elkarrizketatzeko. Izugarrizko lana egin dute eta, are hobea dena, lan hori guztia lizentzia librearekin eta denon eskura jarri dute. Baina … aurrerapauso batzuk eman dituzte. Gasteizen grabazio batzuk egin dituzte (orain arte honen moduko lanetik aparte egon den lurraldea), eta orain gutxi aurkeztu dituzte hainbat gazteri egindako elkarrizketak. Gainera, zazpi...
Read MoreItxaron genuen
Originala jakin.eus-en argitaratua. Iraganari buruz pentsatzen ari ginen, etorkizuna irudikatzen. Triste jarri ginen, beldurtu ginen, amorratu ginen, mina borborka genuen. Protesta egin genuen, kalera atera ginen. Aldarrikatu genuen, eskatu genuen. Itxaron genuen. Eta ezer ez. Ondoren etorri ziren galderak, jendea, haserrea, amets bat, ideia bat, beste amets bat, haserrea borborka, ideia gehiago, esperantza apur bat. Goazen!! Eta joan ginen. Itxaroteari utzi eta bakarrik abiatu ginen, inori...
Read MoreEuskal Pizkundea 60ko hamarkadan
Iñigo Astiz kazetariak benetako bost harribitxi idatzi ditu. Gure kulturgintzaren historia hurbila ulertzeko ezinbestekoak iruditzan zaizkit artikulu guztiak. Hori dela eta, eta blogean lantzean behin kulturgintza gairi buruzkoak aletzeko konpromisoa hartu nuenez, ba zorrak kitatzeko modu egokia iruditzen zait hau: Eta euskal kultura piztu zen Berrikuntzaren kontu zahar hura Taldetasunak eta taldekeriak Lurrikaraz lurrikaratik Zur hartako...
Read MoreAbangoardiako erretagoardiara (antzerki, komiki eta musika bidez atzera egindako bidaia sentimentala-edo)
Originala Pop Pilulak fanzinean argitaratuta. Dena hasi zen sarean. Mursego eibartarrak Fugaziren kanta batzuekin mix bat egiten entzun nuen, bere ohiko jardun psikodeliko bezain zurrunbilotsuan. Eta buruak 90. hamarkadako erdialdera egin zuen txonbo, atoan, konturatu orduko. Buruak hari matazak batu eta abangoardiako erretegoardiara egin zuen bidaia hiru geltokitan: Bilbo, Iruñea eta Hondarribia aldera. Bidaia horretakoak dituzue jarraian, luze eta zehatz. (Hasi aurretik ohar bat:...
Read MoreHizkuntza politika ausarta ala hizkuntza komunitate indartsua?
Originala jakin.eus-en argitaratua. Galdera-tranpa bat da hori, ezer izatekotan. Gehienok erantzungo genuke hizkuntza politika ausarta eta komunitate indartsua. Biak. Biak direlako beharrezko eta ezinbesteko. Biak zaizkigulako orain eta hemen gutxi. Biak behar(ko) ditugulako gure zuhaitzaren barne-izerdia elikatzeko. Biak. Baina horrelako egoera idealik izango bagenu, ziur naiz horren tankerako galderarik ez genukeela egingo, inola ere ez. Beraz, galderaren muinera bueltatuta: zein izan beharko...
Read More

Iruzkin berriak