Management
Originala jakin.eus-en argitaratua. Soziolinguistika iturri askotatik edaten duen diziplina da. Baita kudeaketatik ere, hau da, enpresen eta erakundeen kudeaketa zientziatik, ingelesez management deitzen den horretatik, hain zuzen ere. Xabier Erizek berriki idatzi du artikulu gogoangarria horren inguruan: ‘Management-eko kontzeptuak eta hizkuntza-plangintza’ (Euskaltzaindiaren Euskera agerkarian argitara emana 2014ko uztailean). Artikuluaren oinarrian honako galdera hau dago:...
Read MoreLutxok apurtu ditu makuluak
Bertolt Brecht handiak idatzi eta Berri Txarrak taldeak zaratara eraman zuen, zoragarri eraman ere. Nork bere burua ahalduntzeko prozesuaz ari da kantu/poema: Makuluak du izenburu. Zazpi urte geldirik iragan nituen nik, ezin eman pausorik. Jo sendagilearengana, hark berehala galdetu zidan: “zertarako makuluak?” nik erantzun: “elbarria naiz” “Ez nau batere harritzen” izan ziren haren hitzak: “saiatu zaitez ibiltzen tramankulu hauek dira ibiltzen uzten...
Read MoreOuting
Lehen aldiz jakin.eus-en argitaratua. Euskahaldun leloa erabili du Korrikak, ingelesezko empowerment kontzeptua nolabait gurera ekarrita. Euskaraz, aldiz, lau aditz erabili izan dira empowerment kontzeptua azaltzeko: konturatu, jabetu, ahaldundu eta boteretu. Nire ustez, gradualak dira lau horiek. Lehendabizi konturatu egin behar gara zerbait ondo ez dabilela. Ondoren, jabetu behar gara egoera hori menpeko egoera dela. Hori egin ostean, ahaldundu egin behar dugu geure burua. Eta, azkenik,...
Read MoreEkina
Originala jakin.eus-en argitaratua. Batzuek euskara (euskaldunok!) gaur egun arte historian iraun izana berba horrekin azaltzen dute. Ez dakit hala den, datuak falta zaizkit horretarako (baina litekeena da horrek ere zerikusia izatea). Baina argi daukat azken urteotako garapena, hein handi batean, berba horrekin definitu daitekeela. Eta berba hori ekina da, behintzat Txorierri aldean duen esangurari lotzen bagatzaizkio. Ekina izateak hauxe esan gura du: tematia izatea, jarraitzea, ez etsitzea,...
Read MoreEmakume elkarteak eta euskara elkarteak
Gure genealogia feministak liburua irakurtzen ari naiz. Euskal feminismoaren historia errepasatzen ari naiz astiro-astiro. Orrien artean gurean izan diren talde/elkarte feministen berri ematen da. Eta horrek arreta piztu dit. Izan ere, talde/elkarte horietako gehienek (guztiek ez esatearren) kale eta aldarrikapen dinamikaz gain, barne dinamika ere landu izan dute. Eta barne dinamika hori batez ere formaziora bideratua izan da. Emakumeen artean berba egiten hasi eta euren egoerak ulertzeko...
Read MoreTribuaren berbak 3
Hirugarren denboraldia egin du Tribuaren Berbak telebista saioak. Aurreko biekin alderatuta, oraingo honetan saioek ordubeteko iraupena izan dute. Horrek, nire ustez, gaiak sakonago eta xeheago aztertzeko aukera eman du. Betiko legez, lan ederra egin dute telebistatik kanpora ere, eta horren truke, erabili ahal (behar?) ditugu edukiak nahi dugunetan (eskoletan, enpresetan, euskaltegietan eta abarretan). Soziolinguistikaren dibulgazio purua dira horiek guztiak. Orain atsedena hartuko dute eta...
Read MoreGureaz blaik 100
Info7 irratian euskaldunak aktibatzeko irratsaioaren izena da Gureaz blai. 100 saio egin ditu hiru urteetan zehar. Denetariko edukiak landu dituzte Nekane Zinkunegik eta Ainhoa Lasak. Beti dibulgazioa jomuga, fresko eta umoretsu. Saio gogoangarriak egin dituzte hiru urte hauetan. Merezi du astia hartu eta horietan berriro ere murgiltzea (edo lehendabiziko aldiz muturra sartzea). Soziolinguistika domestikoaren bidean urrats txikiak bezain sendoak. Saio guztiak entzuteko …...
Read MorePaula Kasares dixit
Lau artikulu argitara eman ditu Paula Kasaresek bere do(k)tore-tesitik azpimarratu eta kopiatu ostean. Honako hauek dira artikuluak: Euskaldun hazi Nafarroan (1) Euskaldun hazi Nafarroan (2) Euskaldun hazi Nafarroan (3) Euskaldun hazi Nafarroan (4) [<a href=”//storify.com/garaigoikoa/paula-kasares-dixit” mce_href=”http://storify.com/garaigoikoa/paula-kasares-dixit” target=”_blank”>View the story “Paula Kasares dixit” on...
Read MoreEuskaraz eroso aritzeko entrenatzen
Originala Argia aldizkarian argitaratu egin zen. Helmuga: Lutxi borda, Donazaharre (Nafarroa Beherea). Bidaiariak: Nafarroa Behereko eskualde guztietako 36 euskaldun (kontzientziatu). Bidaiaren helburua: egunerokoan gure hizkuntzarekin erosoago eta gaituago ibiltzea, beste hitz batean esanda, ahaldunduago aritzea. Gidariak: Emuneko aholkulari diren Larraitz Madinabeitia eta Ainhoa Lasa. Bidaiaren izena: Telp tailerrak. Egunerokoan euskara gehiago erabiltzeko eta euskaraz ari direnean...
Read MoreZergatik? Zergatik?
Galdera batzuk nahi ditut airera bota, erantzunik ez dutelako (edo baldin badute erantzungo ez didalako inork) … Zergatik nagusitan euskaraz bizitzeko hautua hartu duen gurean jende askok? Zergatik egin dio uko erdaren inertziaren indarrari pertsona horrek? Zer bizipen, ideia, sentimendu, gustu eta abar dauden erabaki/hautu horien atzean? Edo beste berba batzuekin esanda: zergatik hiztun asko atera da bere erosotasun esparrutik? Zerk bultzatuta? Zeren bila? Zer aurkitu...
Read More

Iruzkin berriak