Euskaldun hazi Nafarroan (4)
Paula Kasaresen doktore tesitik ateratako aipuen laugarren eta azken artikulua: Euskaldun hazi Nafarroan (1) Euskaldun hazi Nafarroan (2) Euskaldun hazi Nafarroan (3) Euskal hiztunen tipologia mailakatzea oso zail gertatzen den continuum batean agertzen da eta, subjektu batzuk, beren burua euskal edo erdal hiztuntzat aitortzeko ez ezik euskaldun berri edo zahartzat sailkatzeko ere ezbaian egoten dira. Orobat, euskararen gizarte ahultasunak euskal hiztunen gaitasunari eragiten dio eta...
Read MoreEuskaldun hazi Nafarroan (3)
Paula Kasaresen doktore tesiko aipuen hirugarren artikulua. Lehenengo biak hemen: Euskaldun hazi Nafarroan (1) Euskaldun hazi Nafarroan (2) Hizkuntzaz jabetzeko eta hiztun bilakatzeko prozesua ezin da ingurune soziolinguistikotik bereizi. Hizkuntzan ongi moldatzea euskaraz bizi izateko aldez aurreko baldintzatzat baino gehiago euskaraz bizi izatearen ondoriotako agertzen da. Behin gurasoaren eta umearen arteko harremana hizkuntza batean ezarriz gero, harremanak haurrarendako hizkuntza...
Read MoreEkolingua
Soziolinguistika Klusterrak azken aldion gauza dezente eman ditu argitara: Aldahitz (hizkuntza ohiturak aldatzeari buruzkoa), Eralan 3 (lan munduan euskararen erabileraren inguruko ikerketa), Normalizazio Kasu Aurreratuak 2014 (lan munduan eredugarri diren kasuei buruzko argitalpena), Dikoma (hizkuntza-ekologiaren diskurtsoa sozializatzeko eta hizkuntza komunitatearen sistema ahalmentzeko helburuarekin) eta Ekolingua solas-jolasa. Argitalpen guztiak zeharo interesgarriak dira, artikulu...
Read MoreEuskaldun hazi Nafarroan (2)
Paula Kasaresen doktore tesitik mila aipu atera daitezke. Jarraian aipuen bigarren txanda. Euskaldun hazi Nafarroan (1) Ez hizkuntza gaitasuna ez eta erabilera ere ez da balio absolutuko irizpidea, maiz mailakatzen zaila gertatzen den gertaera baizik. Hiztunek euskararekin izandako historia ez da beti lineala. Hutsuneak daude eta hutsarte horiek norbanakoen ibilbideetan agertzen dira, baita belaunaldien segidan, familien eta erkidegoen historian ere. Euskara ikastetik euskaraz mintzatzen...
Read MoreNor dago erdigunean?
Xabier Erizek hizkuntza plangintzan managementeko irakaspenak txertatzeko aldarria egin du Euskaltzaindiak argitaratutako artikulu batean. Mila ideia eta iruzkin egin dakioke artikuluari. Baina nik hark esandako esaldi bat baino ez dut ekarriko hona: “Nor dago euskara sustatzeko helburuen eta ekimenen erdigunean: herritarrak eta haien behar eta nahi linguistikoak, ala erakunde sustatzaileak eta haien interpretazioak eta nahiak?” Eta zer pentsatua eman dit...
Read MoreEuskaldun hazi Nafarroan (1)
Paula Kasaresek doktore tesi zeharo interesgarria plazaratu du. Tesi horretatik ateratako pasarte batzuk batu ditut. Hona lehen txanda: Zenbait egile hizkuntzen eta kulturen iraupenaren oinarrian hiztunen eta hiztun-taldeen hautu-erabakiak daudela onartzean irizkide agertu dira. Mintzairaren iraupen eta ordezkapena hizkuntza hautaketa kolektiboaren epe luzeko emaitzak dira. Hiztun elebidunek hizkuntzekin dituzten harremanak ez dira zurrunak edo mugiezinak, aldagarriak eta...
Read MoreEuskara zikina(goa)
Goizalde Landabasok orain dela gutxi, esaten zuen euskara zikinagoa behar dugula. Aspaldi Irati Jimenezek ere gauza bera desio zuen. Eta bat nator. Baina ez ni bakarrik, PAM musika taldekoek musikara ekarri zuten Iratiren...
Read MoreUmorearen gerra (soziolinguistikoa)
Ez dut umorea egingo, umoreari buruz egingo dut berba (gauza aspergarriagorik!). Kontua da Nabarralde elkartekoek Umorearen gerra izeneko monografikoa argitaratu berri dutela. Zeharo mamitsua da, baina ez da hona ekartzeko momentua. Hori irakurtzeak akordura ekarri didan gogoeta baizik. Trufa, iseka eta burla antza teraupetikoak dira (edo ez). Eta, horregatik, gurean egiten den umore “soziolinguistikoa” azaletik aztertu gura izan dut. Baldin badago. Euskara ikasleekin...
Read MoreMapak (mugarria, kontzeptuak irauli)
Jakin.eus-en lehendabiziko aldiz argitaratua. Bilboko Uribarri auzoan orain dela gutxi ibili dira hango taberna, denda, gune eta abarrak mapa batera ekartzen, mapatzen, alegia. Guk ere aspalditik erabiltzen ditugu betaurreko soziolinguistikoak geografiari begiratzeko. Aspalditik ikusten ditugu mapak hizkuntza gaitasun edota erabilera adierazten duten koloreekin. Aspalditik. Orain dela gutxi, Nafarroako mapa soziolinguistikoa aurkeztu dute. Uemak ere udalerri euskaldunen gaineko azterketa...
Read MoreAiputegia (iii)
Bernat Joan i Mari: Bere burua satelizatua, mediatizatua eta beste giza komunitate baten ikusmiratik ulertua izan den giza komunitatea bere perspektiba propio jakinetik ikusten denean autozentratua dagoela esan dezakegu. Pello Jauregi: Funtsean, gizataldeetako kideen arteko harreman gozoen eremuan sortu zen hizkuntza eta horri atxikirik darraio egun, milioika urte geroago. Maisha MC: Berritzaileak izan behar gara, etengabe mutatu behar dugu euskararen alde borrokatzen dugunok. 2015. urtean...
Read More

Iruzkin berriak