Bi hizkuntzekin hazi
Soziolinguistika domestikoaren bidean, bi hizkuntzekin haziko diren ume eta haien gurasoentzako aholku batzuk, hartutako prezioan. Bikoteak erabaki behar du lehen umea jaio aurretik txikiaren garapen linguistikoa nolakoa izango den. Noiz, non, nork, norekin zer hizkuntza erabiliko den. Erabaki hori hartzeko, oso baliotsua izan ohi da egoera berdinean dauden familiekin batu eta eurek ondo edo txarto egindakoetatik ikasi. Era berean, hartutako erabakia aitite eta amamari ere jakinarazi...
Read MoreZer egin umeak erdaraz erantzuten badu?
Soziolinguistika domestikoaren esparrura lerratu nintzenetik, behin baino gehiagotan galdetu didate hauxe: zer egiten dut nire alabak (edo semeak) erdaraz erantzuten badit? Erantzun magikoa nahi dute guztiek (Unbeko ama birjina bezala, ez da esistitzen). Hala ere, honen moduko erantzun batzuk praktikatu daitezke (umearen adinak eragina izan dezake batean zein bestean): 1. Gogorarazi euskaraz egiteko. 2. Umeak esaten duena errepikatu, baina kasu honetan erdaraz barik,...
Read MoreAzatzak 89: ahotsak ikasgelan
Aspaldiko azatz batean ekarri nuen hona Ahotsak egitasmoa. Ordutik hona egitasmoa hazi baino ez da egin. Garai hartan 9.000 bideo pasatxo zeuden eta gaur 20.000 bideotik gora daude. Baina gatozen geurera. Ahotsak proiektuaren adarra da Ahotsak ikasgelan. Izan ere, gordailua baino askoz gehiago da Ahotsak. Gure historia hurbilaren edozein ikerketak aintzat hartu beharko luke hau. Eta, jakina, ondare horren transmisioa. Eta ikasgelan izeneko adar honek horretan eragin gura du...
Read MoreTesta: hizkuntza eta zu
1. Lehen aldia zelakoa izan zen? a. Ez naiz gogoratzen. b. Arraro samar sentitu nintzen. c. Oraindik ez naiz ausartu. 2. Euskara animalia izango balitz… a. Betizua. b. Boa. c. Ornitorrinkoa. 3. Zuretzat diglosia da … a. Buru gaixotasun bat. b. Heste meharrean dagoen zerbait. c. Ez dakit zer ote den. 4. Larrutan ari zara Torontotik heldu berri den zure...
Read MoreBotere gabetzea
Allartean bezala, Ainhoa Ezeizaren bidez heldu nintzen desempoderamiento kontzeptura. Empowerment kontzeptua (boteretzea gurean antza) oraindik ondo irentsi barik izan eta zer eta desempowerment kontzeptua sortu! Murtxikatu dezagun apur bat boteregabetze kontzeptua (edo horrelako zerbait: ahaluztea bezala ere irakurri dut). Azkenean, labur zurrean eta zehatz hauxe esan gura du: boterea bazter batean utzi eraikuntza kolektibo bati lekua uzteko. Hau da, boteredunek boterea besteen esku...
Read MoreAzatzak 88: Pop pilulak
XXI. mendean fanzineak interneten egin behar zirela ematen zuen (blog bat fanzine baino ez da, ezta?). Baina, kia, XXI. mendean oraindik bada lekua artisau gisara egindako paperezko fanzineentzako. Eta poztekoa da. Euskaraz ez dago askorik: Izu giroa bezalako aitzindaria datorkit burura, baina seguru underground munduan besterik egongo dela (fanzineek xarma dute zentzu horretan, zeure ondoko herrian banatu ahal da eta zu konturatu ez). Eta iaztik beste bat: Pop pilulak. Lehenengo...
Read MoreAurreiritziei egurra
Irakaskuntza alorrean euskarari buruzko jarrerak lantzeko ezinbesteko webgunea da Motibazioa Sustatzeko Baliabideak izenekoa. DBHko ikasleen motibazio baikorra sustatu nahi dute eta oso ekimen interesgarriak batu dituzte (eta jarraituko dute batzen). Galizia aldean ere bada motibazio baikorra sustatzeko ekimenik. Kasu honetan, aurreiritziei aurre egiteko baliabideak batu dituzte, hauek ere ikasleei zuzenduak. Esan bezala, aurreiritziei aurre egiteko baliabideak batu...
Read MoreTurbillón
Hai uns anos, nunhas xornadas de formación escoitei a palabra traganarrua (é euskara, en galego sería mais ou menos “turbillón”). Esa formación fora impartida por xente da cooperativa Emun, que despois serían as miñas compañeiras de traballo. Hai pouco lin un libro e lembrei outra vez a palabra. O libro falaba sobre como foi introducido o éuscaro na universidade, como xurdiu a comunidade científica...
Read MoreEstetika
Egun batzuetan Lorea Agirre itzartu eta esaten dut: euskara feminista izango da edo ez da izango. Hurrengoan, ostera, Fermin Etxegoien itzartu eta: euskara putakumeena izango da edo ez da izango. Ai ama! Eskerrak Kuraia taldeak aspaldi esan zuela: “Ni ere jaio eta hilko naiz nire kontraesanekin”. Eta horra hor, non topo egiten dudan Dabid Anautekin eta bere eklektizismoarekin: Euskara normalizatzeko edo berreskuratzeko formulen edo proposamenen artean, askotariko...
Read MoreAzatzak 87: Klasikoen irakurtaldia
Badira urte batzuk Bilbo Zaharra euskaltegiak Klasikoen Irakurtaldia antolatzen duela Bilbon, jakina. Arriaga plazan, zehatzago esateko. Aurten Gabriel Arestiren Harri eta herri klasikoa irakurri du hainbat jendek kalean, ozenki, Bilboko erdigunean, gure “metropoliaren” erdigunean. Euskara (eta euskal literatura) kalera ateratzeko modu erraz eta eraginkorra. Maiatzaren 22a da egun handia, baina karpa jarriko dute Arriagan maiatzaren 20tik 23ra. Eta dozenaka ekitaldi antolatu dituzte...
Read More

Iruzkin berriak