Azatzak 32: irakurle klubak
Euskal literaturan azken urte hauetan “fenomeno” bihurtu dira irakurle klubak. Eta, horregatik, 32. azatza literatur kluben ingurukoa da. Talde hauen helburu nagusia euskarazko liburuen gainean hitz egitea da. Hilean behin edo batzen dira eta horietako batzuetan egileak berak hartzen du parte eta beste batzuetan, ostera, ez. Dinamika azken urteotan indartzen ari da. Eta, gainera, bitxia bada ere, dinamika hori indartsuen Bizkaian dago. Gai honen inguruan, hala ere, ezinbestekoa da Iban...
Read MoreDiglosiaren labirintoan barrena (eta 3): hedabide diglosikoak
Aurreko bi artikuluetan (1 eta 2) aipatu bezala, Mikel Zalbidek luze eta zabal jardun du diglosiaren gainean. Hauxe izango da momentuz hirugarren artikulua, baina ez dut baztertzen beste inoiz Zalbideren artikulura jotzea, oso mamitsua baita. Besteak beste, Zalbidek honakoa esan zuen: hedabide bat ezin da inola ere diglosikoa izan. Diglosia jendarteari baino ezin zaiola aplikatu, ez hedabide bati (ezta pertsona bati ere). Irakurri ostean, zalantzak sortu zitzaizkidan. Nik terminoa erabili dut...
Read MoreDiglosiaren labirintoan barrena (2)
Diglosiaren kontzeptuaren gainean adostasun zabala lortu dute aurreko postean aipatu bezala. Baita Euskal Herriko gaurko egoera diglosikoa ez dela aipatzean ere. Bestelako kontu batzuetan, ordea, ez dira horren bat etorri adituok. Batez ere, etorkizunari aurre egiteari buruz izan dira desadostasunik nabarmenenak, nire ustez (bestelakoak ere egon badira). Desadostasunak desadostasun, gauza batzuetan ere bat datoz. Zalbidek hiru agertoki posible ikusten ditu: euskara gailentzea,...
Read MoreDiglosiaren labirintoan barrena (1)
Azken Bat aldizkarian Mikel Zalbidek diglosiaren gaineko monografikoa idatzi du. Eta horri erantzunez, gaur eta hemen euskal soziolinguistikan zeresan handiena duten zazpi adituk hartu dute parte. Oso ariketa interesgarria irakurleontzat eta euskal soziolinguistikan interesa duen ororentzat. Ea Batekoek gehiagotan lantzen duten bide hau. Hasi aurretik oso gomendagarria da Belen Urangak idatzi duen hitzaurrea irakurtzea. Errepaso ederra egin du Zalbidek diglosiaren terminoaren inguruan: munduko...
Read MoreAzatzak 31: Beranduegi
Argia saria ez diote eman, nahiz eta twitterren baten batek eurentzako eskatu. Argia sarien emanaldian bertan Iñako Gurrutxagak ere eurentzako saria eskatu zuen. Baina esku hutsik geratu dira. Hala ere, nire ustez azatzen artean egotea merezi du Beranduegik (ez da saria, baina tira). 45 saio egin dituzte dagoeneko. Saio umoretsu eta bitxiak izan dira 45 hauek. Umore fresko eta bihurria darabilte. Euskaratik eta euskaraz. Umore politikoa ere egiten dute eta horren falta nabarmena du gure...
Read MoreAldahitz ikerketaren ingurukoak
Aldahitz ikerketa aurkeztu berri dute Klusterrekoek. Euren webgunean agertzen dira ikerketaren nondik norakoak, emaitzak eta abar. Lan munduan hizkuntza ohiturak aldatzearen inguruko ikerketa da Aldahitz. Eta horren aitzakian, Lantalanekook elkarrizketa egin genien Pablo Suberbiolari eta Pello Jauregiri, Aldahitzen inguruan. Aldahitz: Pello Jauregi eta Pablo Suberbiolarekin elkarrizketa from lantalan on...
Read MoreLarrugorritan baino, jantzita hobe
Batez ere, negu gordinean, ezta? Ba janzteko aukera paregabea jarri dute Topaguneak eta AEDk guztion eskura. 90ko hamarkadan Arrasate aldean kaleratu zen Jazten aldizkari osoa digitalizatu eta interneten jarri dute. Soziolinguistikari buruz Euskal Herrian argitalpen gutxi egon dira (Bat aldizkaria kenduta) eta merezi du horiek guztiak irakurtzea eta birpasatzea. Euren leloa neure eginez, Jazten, biziko bagara jantzi beharra daukagulako. Jazten aldizkaria...
Read MoreSoziolinguistika berripapera: 35. alea
35. zenbakia / 2012ko urtarrila Word dokumentua/Pdf formatua SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA ALDAHITZ IKERKETAREN ONDORIOAK AURKEZTU DIRA Soziolinguistika Klusterrak Aldahitz ikerketaren ondorioak kaleratu ditu. Ikerketa 2010 eta 2011. urteetan zehar garatu da, lan munduan, eta tipologia jakin bateko langileen kasuak izan ditu aztergai: heldu zirela euskara ikasi, eta lankideekin euskaraz egiterainoko ohitura finkatu duten langileak. Ikerketa...
Read MoreAterako gara armairutik?
Katalanak armairutik ateratzeko deia egiten duen liburuak bigarren edizioa badu orain dela gutxitik. Zinez merezi duen liburua da, nahiz eta blogean sekula aipatu ez. Baina lasai, Euskal Herrian askotan aipatu izan da delako liburu hori: – Iñaki Arrutiren iruzkina: Coming out – Rober Gutierrezen iruzkina – Allartean blogean – Aisia blogean Eta, gainera, hobe da batzuetan egileek eurek zer esaten duten entzutea eta irakurtzea, ezer gomendatzen hasi aurretik: Ferran...
Read MoreAzatzak 30: Ahotsak
30 azatz dagoeneko. Eta zenbaki borobiletan beti saiatu naiz azatz berezi samarrak egiten. Eta oraingoan ere hori egin nahi izan dut. Ahotsak proiektu berezia da. Helburua Euskal Herriko herri hizkerak jasotzea da. Baina hori baino gehiago da. Herri-kulturan Euskal Herrian gauza asko egin dira, horietatik asko oso jasoak. Ahotsak-ek, ordea, dibulgazio nahia du hasiera-hasieratik. Eta hori igarri egiten da: bideo laburrak eskegitzen dituzte, interneten eta doan, eta lizentzia librearekin. Une...
Read More

Iruzkin berriak