Maiatza: hiru kandela
Orain dela hiru urte Errepaso ederra eman nion orain dela hiru urte portfolioari. Hilabete berean 7 artikulu horren gainean. Bonbardaketa galanta. Baina beste gauza batzuei ere egin nien tartea orain dela hiru urteko maiatzean. Jardunaldi batzuen berri eman nuen blogean: euskara.dat izenekoak, euskara nola landu astialdian izenekoak, Hik hasikoen udako ikastaroak eta UEUko udako ikastaroetako bat. Horrez gain, nire alderik punkiena atera nuen Se habla español izeneko kantua hona ekarrita...
Read MoreErdaldunak eta euskara
Martinezena blogak gaur hiru urte egin ditu. Eta hiru urtetan hainbat artikulu interesgarri. Eta azken aldian ere bost artikulu oso interesgarri plazaratu ditu. Erdaldunak eta euskara izeneko liburutik hartutako aipuak. 1.- Erdaldunek gehiegizko konfiantza dute hezkuntzan eta seme-alabengan, euskararen etorkizunari dagokionez. Gehiegizko baikortasun hori ez jakitearen ondorioa da Erdaldunen gehiegizko baikortasunak oso oinarri ahula du. Esaterako, Bizkaiko Ezkerraldeko erdaldun batek...
Read MoreNor-Nori-Nork
Uda gerturatzen ari da eta horrekin batera udako lehen ikastaroen berri hasi zaigu heltzen. Soziolinguistika Klusterrak EHUko udako ikastaroetan “Euskara komunikatu? Nor-Nori-Nork” ikastaroa paratuko du. Hona hemen egitaraua: Ekainak 22 9:00etan Dokumentazio banaketa 9:15etan Euskararen inguruko kanpainen gabezia historikoak PILAR KALTZADA. Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia. Zamudio. 10:30etan ...
Read MoreEuskara zertarako?
Hori galdetu eta erantzun egin dute honako bi blog hauetan. Euskara zertarako? Euskara, ¿para qué? Erantzunak batez ere mamitsuak, zer pentsa ematen dutenak.
Read MoreIrakurgaiak: Euskararen egoerari irizten, Juan Inazio Hartsuaga
Juan Inazio Hartsuagak idatzitako liburu txiki bezain mamitsua da hau. Liburu haren lau kapitulu, gainera, interneten daude edonork irakurtzeko moduan: sinposioa, ospakizuna Lesakan, hiztegi proposamena eta errumaniarrak. Libre idatzi du Juan Inaziok eta, nire ustez, euskalgintzan askok edo uste duguna berak plazaratu du, zorrotz eta ausart. Merezi du benetan irakurketa labur bat egitea. Badu nire ustez benetan nabarmendu beharreko kapitulu bat: euskarari lotzeko balio sorta zaharberritzen....
Read MoreFishman Auñamendietan
Auñamendi entziklopedia berria orain dela egun batzuk aurkeztu zuten. Eta soziolinguistikari buruz atal indartsua dauka, Klusterrak eginda. Artikulu horien guztien artean Fishmanek famatu zituen zortzi eskailerak daude, eta hori da nik nabarmendu nahi izan dudana, hona ekarrita. Lantzean behin gogoratzea larregizkoa ez delako. Fishmanen zortzi mailak, larrienetik hasita. 8. maila. Hizkuntza berreraikitzea azken mohikanoen artean. Geratzen diren hiztunak zaharrak dira eta ez dute harremanik...
Read MoreApirila: hiru kandela
Orain dela hiru urte Orain dela hiru urte, udan UEUk antolatu behar zuen ikastaroarekin hasi nuen apirila. Gerora hizpidea ere ekarri zuenez, gerorako utziko dut. Horren ostean, liburutegi digital batera jo nuen, euskaraz soziolinguistikaz dagoen liburutegirik osatuena (eta doan deskargatzeko moduan). Portfolioaren artikuluei eman nien hasiera gero eta hilabete berean lau artikulu igo hezkuntza elebidunari buruz (oraindik ez du galdu aktualitatea gaiak, orain hirueledunaz ari badira ere)....
Read MoreSoziolinguistikaz berripapera: 28. zenbakia
28. zenbakia / 2010eko martxoa Word dokumentua/Pdf dokumentua SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA EUSKARA KOMUNIKATU? NOR-NORI-NORK IKASTAROA EHUREN UDA IKASTAROETAN Aurtengoan ere Soziolinguistika Klusterrak ikastaroa antolatu du EHUko udako eskaintzaren barnean. Helburu nagusi gisa euskararen inguruko komunikazio-proiektuen eragina neurtzeko eta hobetzeko tresnak eskaintzea izango du. Pilar Kaltzada (Innobasque)...
Read MoreGurasoentzako aholku gehiago
Aurrekoan topatu nuen Abarrak euskara elkarteak bere garaian egin zuen Ume elebidunen gurasoei buruzko gidaliburua. Aintzindaria izan zen (ordutik asko ugaldu da, baina betiko moduan, udalez udal eta indarrak sakabanatuta), eta aitortu beharko zaio. Elebitasuna eta Hezkuntza -Ume Elebidunen Gurasoentzako Gidaliburua...
Read MoreEtxean zer ikusi, hura ikasi
Etxean zer ikusi, hura ikasi. Bideo oso interesgarria topatu dut gaur euskaltuben, familia transmisioari buruz. Egileak Habe, Buruntzaldeko udalak eta Soziolinguistika Klusterra. euskaltube.com bideoak | Izenburua: Hitzak ez du antzik jaboiarekin | Erabiltzailea:...
Read More

Iruzkin berriak