minuskulaz
bell hooks idazleak beti idazten du bere izen-abizenak minuskulaz (eta nik ere sarritan izaten dut tentazio hori). Azken finean, berak hori egiten du egiletza zalantzan jartzeko, unibertsitateak ematen ei duen autoritatea zalantzan jartzeko. Eta, horri tiraka, liburuak berba lauz idazten ditu eta ez akademieraz. Izan ere, teoria egin behar da ahoz transmititzeko moduan. Bere ustez, teoriak ezin badu ahoz adierazia izan, ez digu balio. Teoriak, gurean, ez du izan fama onik. Intelektualak...
Read More38 kontzeptu
Egiten ari naizen tesi doktoralean sekulako altxorrak deskubritzen ari naiz han-hemenka. Aprobetxatu nahiko nuke lerrotxo hauek lagundu (eta lagunduko) didaten guztiei besarkada bana emateko. Ikerketa zuek egiten ari zarete, ni katalizatzaile baino ez naiz. Betirako gogoan! Azkenengoetariko bat Aitor Romeo Larrartek helarazi dit (biba zu!): Berbaizu euskara elkartearen transmisiorako erreminta-kutxa. Eta kutxa horretan, besteak beste, transmisiorako gida agertzen da, Atik Zra, hiztegi baten...
Read MoreEuskara elkarteek zer lortu dute?
Gaurkoan izenburuak tranpa dakar. Ez diot inola ere erantzungo izenburu horri post honekin. Izan ere, post hau autobonboa da, autobonbo hutsa ia-ia. Izenburuko galdera horri erantzuteko doktoretza-tesia egiten ari naiz orain dela ia bi urtetik. Orain arte, batez ere alderdi teorikoa “armatu” dut, eraiki dut, liburu eta artikuluak irakurriz eta haiei entresakak eginez. Gutxi asko (beti itzuli beharko da berriro alderdi teorikora) amaituta dago eta orain hasi naiz alderdi praktikoari haginka...
Read More

Iruzkin berriak