Zero zabor
Hasiera » Atez atekoa » Hernanin Atez Ateko bilketa egitea onartu du Udalak
Abu03 0

Hernanin Atez Ateko bilketa egitea onartu du Udalak

Atalak: Atez atekoa, Gaikako bilketa

HERNANIN zaborrak atez ate biltzeko sistema onartu zen ostegunean, udaletxean izandako Plenoan. Sistema jartzeko proposamena astelehenean izandako Zerbitzu Publikoetako Batzordean onartu zen, eta ondoren Ple­nora eraman zen. Os­te­gunekoan, aurrera atera zen Gobernu Taldearen eta Ezker Batuaren aldeko botoekin; EAJ-PNV abstenitu egin zen, eta PSOE-EE, Alkarbide eta PP-k aurka bozkatu zuten. Albistea Hernaniko Kronikak eman du eta oihartzuna Hernanin Zero Zabor taldeak egin dio bere blog sozialean.
Hernanin Atez Ateko bilketa egitea onartu du Udalak

Hernanin zaborrak atez ate bilduko dira, osteguneko Plenoak hala onartuta
Usurbilen jarri berri duten zaborrak biltzeko sistemaren parekoa da Hernanin martxan jarri nahi dena. Datorren urtetik aurrera izango da martxan sistema berria, eta ordura bitartean puntu guztiak zehazteko lana izango dute.

HERNANIN zaborrak atez ate biltzeko sistema onartu zen ostegunean, udaletxean izandako Plenoan. Sistema jartzeko proposamena astelehenean izandako Zerbitzu Publikoetako Batzordean onartu zen, eta ondoren Ple­nora eraman zen. Os­te­gunekoan, aurrera atera zen Gobernu Taldearen eta Ezker Batuaren aldeko botoekin; EAJ-PNV abstenitu egin zen, eta PSOE-EE, Alkarbide eta PP-k aurka bozkatu zuten.

Datorren urtetik aurrera martxan

Sistema Plenoak onartu du, eta datorren urtean jarriko da martxan. Plenoan Marian Beitialarrangoitia al­kateak adierazi zuenez, orain sistemaren nondik norako guztiak zehaztu behar dira, hau da, prozedura guztia: sistema berriak izango duen kostua, beharrezkoak izango diren langileak, Hernanira nola egokitu, eta abar.

Zaborra atez ate biltzeko sistemaren helburuak

Zaborrak atez ate biltzearekin lortu nahi da, zaborraren %80 birziklatzea. Horre­tarako, norberak bereizi beharko du berak sortzen duen zaborra, gaika. Ondoren, zaborra etxe aurrean bilduko da, hau da, ´sortzen den lekuan bertan`, aurrez zehaztutako egutegiaren arabera. Sistema bultza­tzen dutenen arabera, zaborra gaika bereiziz gero, gaur egun nahastuta biltzen den zabor kopurua murriztu egingo da. Geratzen dena, erreziklatu ezin dena (errefus-zatia) gainerako %20 izango litzateke. Herritarren batek ez balu zaborra bereizi nahi, zailtasunak izango lituzke nahastutako zaborra egun kaleetan ditugun edukion­tzietara botatzeko. Atez ateko sistemarekin, orain kalean ditugun edukiontziak kendu egingo dira, eta beira ontzia bakarrik mantenduko da. Mo­du honetara, Udalaren esanetan, espazio publiko gehiago irabaziko da, eta besteak beste, aparkatzeko leku gehiago ere izango da. Horrez gain, sis­temak behar bezala funtzionatu dezan, herritarren parte har­tze zabala lortzea garran­tzitsua izango dela adierazi du Udalak. Eta herritarrek parte hartzen badute, sistema guz­tien­tzat erosoagoa eta egokiagoa izango litzateke.

Bost ontzi etxean

Atez ate sisteman bost ontzi izango ditu herritar bakoi­tzak etxean: organikoa, papera-kartoia, ontzi arinak, beirazko ontziak, eta errefusak. Udaletik adierazi dutenez, ontzi hauek biltzeko garaian, herriko auzo eta kale bakoitzaren ezaugarriak hartuko dira kontuan: 1) Kale edo auzoak nola dauden urbanistikoki antolatuta; 2) Kale bakoitzak daukan portal kopurua, etxebizitza kopurua eta bertan bizi den jende kopurua; 3) Auzo eta kaleetako zirkulazio nora­bidea; eta 4) Distan­tziak. Ontzi bakoitza biltzeko egun eta ordutegi jakin batzuk zehaztuko dituzte. Ordutegira moldatzeko zailtasunak dituzten herritarrentzat, la­rrial­di puntuak jarriko dituzte. Puntu horiek erabiltzeko, txartela beharko da, eta horrek kostu bat izango du, erabileraren araberakoa.

Hernaniko proposamena

Hondakin guztiak atez ate bildu badaitezke ere, hasiera batean behintzat beira orain arte bezala biltzea proposatu du Udalak. Gaur egun beira Ecovidrio enpresak biltzen du Hernanin, eta adierazitakoaren arabera, enpresa bera prest legoke herrian beira bil­tzeko puntu gehiago jar­tzeko, eta bide batez, ´biltzeko puntuak herritarrei gertu­ra­tzeko`. Beraz, atez ateko sistema martxan jartzeko kaleetatik gainerako hondakin ontzi guztiak kenduko dira. Etxeko elektrotresnak eta tamaina haundiko hondakinak berriz, ez dira orain arte bezala jasoko. Hemendik aurrera, Udalak Gar­bigune bat prestatuko du, eta bertara eraman beharko dira. Hala ere, eta herritarrek hala eskatuz gero, Garbiguneko arduradunak jaso dezake zaborra herritarren etxeetatik. Horre­tarako, herritarrek zerbitzuari dagokion tasa ordaindu be­harko du. Uda­laren esanetan, Garbi­gunea prestatzeko leku aproposa litzateke udaletxeak Ibarluze poligonoan duen partzela, arraun elkarte ondokoa. Garbigune zerbitzua zu­zenduko zaie etxeko erabil­tzaileei, merkatariei eta industria txikiei.

Sentsibilizazio eta komunikazio kanpaina

Hernaniarrak gai honen in­gu­ruan informatzeko, Uda­lak sentsibilizazio eta komunikazio kanpaina jarriko du mar­txan, irailaren bigarren hamabostalditik aurrera. Kan­painak, atez atekoa ezartzen denetik aurreneko emaitzak izan arte iraungo du. Horrez gain, herritarren parte hartze prozesua ere jarri nahi du Udalak mar­txan. Honen helburua izango da bilketa sistema herritarrentzat ahalik eta egoki eta erosoena izatea.

Eztabaida, egiteko moduen gainean

Zaborrak atez ate biltzeko puntua bozka­tzean, aurka bozkatu zuten al­derdiek euren arrazoiak zehaztu zituzten. Gobernu Taldeak proiektua au­rrera eramateko izan duen mo­duaren aurka azaldu ziren guztiak.
PSE-EEko bozeramaileak adierazi zuen, bere alderdiaren ezezko botoa ez zela sistema beraren aurkakoa, baina bai aurrera eramateko moduaren aurkakoa: «proiektua bozkatu baino hiru egun lehenago aurkeztu diguzue, eta dokumentu bat badagoen arren, hutsune asko ditu: besteak beste, ez dira proiektuak izango dituen kostuak ager­tzen, ezta beharrezkoak izango diren langile kopurua ere. Erreziklatu ezin diren zaborrari dagokionez, ez dakigu nora joango den».
EAJ-PNVko bozeramaileak adierazi zuen, Zerbitzu Publi­koetako Batzordean kontra bozkatu zuen arren, oraingoan abstenitu egingo zela. Esan zuen sistema honek ondo funtzionatu izan duela, baina beste sistema batzuk ere badirela: «zaborra atez ate biltzen duen sistemak ondo funtzionatzen du, eta horren adibidea da Usurbil. Hala ere, Europan badaude beste sistema ba­tzuk, eta horrelako erabaki bat hartu aurretik gehiago aztertu beharko li­tzatekeela uste dugu».
Alkarbideko bozeramaileak adierazi zuen arduragabea iruditzen zaiola baiezko botua ematea herritarrei kontsultatu ere egin gabe: «Eztabaida sakonagoa sortu beharko litzateke».
Gobernu Taldeak azaldu zuenez atez ateko sistema da zabor gehien erreziklatzen duena, %80. Gai­ne­ra­tu zuen, proiektua aurrera aterako den edo ez ziurtatu aurretik, ezin direla proiektuko puntu guztiak zehaztu.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Azken bidalketak

  • Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
  • OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
  • Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
  • “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
  • Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak

Iruzkin berriak

  • Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
  • Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
  • Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
  • Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
  • Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 201(e)ko iraila
  • 201(e)ko uztaila

Kategoriak

  • Afrika
  • Aldundiak
  • Amerika
  • Araztegiko lohiak
  • Arriskutsuak / Toxikoak
  • Asia
  • Atez Ateko komunitarioa
  • Atez atekoa
  • Atez Atekoaren alde
  • Atez Atekoaren kontra
  • Aurkezpenak
  • Auto-konpostaketa
  • Auzitegiak
  • Auzolaneko konpostaketa
  • Bankuak
  • Batzar Nagusiak
  • Berdiseinatu
  • Berrerabilpena
  • Bideoak
  • Bilketa pneumatikoa
  • Biometanizazioa
  • Birziklajea
  • Bizkaia
  • Bost edukiontzi txipdunak
  • Bost kontenedore
  • Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
  • Dokumentalak
  • Dokumentuak
  • Ekitaldia
  • Eko Krog
  • Ekonomia
  • Elektronika
  • Elikadura
  • Enpresak
  • Erakundeak
  • Errausketa
  • Errefusa
  • Errefusategia
  • Eskoriak
  • Eslovenia
  • Estatistika
  • Estatu espainiarrean
  • Etika
  • Europa
  • Europakoak
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gaikako bilketa
  • Galdeketa
  • Galdera-erantzunak
  • Garbigunea
  • Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
  • Gipuzkoa
  • Gizarte eragileak
  • Hedabideen jarrera
  • Hegaztiak
  • Iparraldea
  • Iritziak / Adierazpenak
  • Istripuak
  • Izenak
  • Jaurlaritza
  • Jolasa
  • Juan Kalparsoro
  • Kitengela
  • Konpondu
  • Konpostaketa
  • Kutsadura
  • Lafarge
  • Lau kontenedore
  • Legeak
  • Legebiltzarra
  • Loturak
  • Mankomunitateak
  • Metanizazioa
  • Nabarmendua
  • Nafarroa
  • Nafarroa
  • Nafarroako Gobernua
  • Nekazaritza
  • Oinarrizkoa
  • Ondakinak zenbakitan
  • Orendain eredua
  • Organikoa animaliei
  • Osasuna
  • Osinbeltz
  • P
  • Partzuergoa
  • Plangintza
  • Plastikozko zorroak
  • Pneumatikoak
  • Politikariak
  • Porlan fabriketan
  • Prebentzioa
  • Sabotajea
  • Sailkatugabeak
  • Saria
  • Sindikatuak
  • Sistema mixtoa
  • Swap
  • TMB
  • Txingudi
  • Udalak
  • Ustelkeria
  • Zabalgarbi
  • Zabortegia
  • Zero Waste Europe
  • Zero Zabor
  • Zestoa
  • Zigorrak
  • Zorra
  • Zubieta

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA