Zero zabor
Hasiera » Errausketa » Zabalgarbi errauskailuaren negozioa dirulaguntza publikoetan oinarritzen da
Ots07 0

Zabalgarbi errauskailuaren negozioa dirulaguntza publikoetan oinarritzen da

Atalak: Errausketa, Gizarte eragileak, Zabalgarbi

Zabalgarbi errauskailua (argazkia: Barakaldo Digital).

Zabalgarbi errauskailua (argazkia: Barakaldo Digital).

[Pello Zubiria Kamino] Ekologistak Martxan mugimenduak Zabalgarbiren energiazko eraginkortasuna, negozio eredua eta kutsaduraren kontrola auzitan jartzen dituen txostena zabaldu berri du. Osorik irakur daiteke euskaraz bezala gaztelaniaz Barakaldo Digital gunean: “Ekologistak Martxan denuncia que la incineradora de basura contaminĂ³ por encima de lo legal“. Hona agiriak salatzen duenaren funtsa:

– Zabalgarbik errauskailuen kutsatzeko mugak ez ditu errespetatzen. 2012. urtean lau aldiz gainditu ziren zenbait kutsagarri atmosferiko isurtzeko muga-balioak: azido klorhidrikoa, karbono monoxidoa eta partikula esekiak guztira. Gainera, eten gabe isurtzen du merkurioa atmosferara, 2012. urtean 1.848 gramo: bestelako kutsadura gehiago ez balitz ere, Bilboko herritarrek Zabalgarbitik arnastuko lukete Munduko Osasun Erakundeak gehienekotzat jota daukan kopurua biano pixka bat gutxiago.

– Zabalgarbik Bizkaia osoko zaborrak erretzean 2012an sortu ditu 7.418 tona errauts eta 39.338 tona zepa edo eskoria. Denetara, 46.756 tona hondakin solido. [Urte osoan 225.000 tona zabor kiskali zuenez, Zabalgarbik horien %21 utzi du eskoria eta errautsetan, eta %1,9 gehiago txatarratan, orotara %23 inguru hondar solido]

– Alde batera utzirik filtroetako errautsak (hondakin arriskutsutzat joak), Zabalgarbik sortu dituen zepa edo eskoriak ere arriskutsutzat jo behar liratekeen arren bestelako biltegi ez-berezituetan laga dituzte.

Zallako zabortegia, azpiko aldean herria. (Argazkia: Zalla Bai)

Zallako zabortegia, azpiko aldean herria. (Argazkia: Zalla Bai)

– 2009tik 2012ra bitartean Zabalgarbik laga ditu 208.000 tona eskoria Zalla (CESPA konpainiak kudeatua) eta Igorreko (Garbikerrek kudeatua) zabortegietan. Gainera, epe berean 16.100 tona errauts arriskutsu sortu ditu, Alonsotegin bertan dagoen SADER enpresak tratatu eta hondakin gehiagoren artean bilduz 30.000 tona bihurturik Lemoako Bistibieta (kudeatzailea EKONOR) eta Larrabetzuko (CESPA) zabortegietara bidali direnak.

– Zabalgarbik zaborrak errez elektrizitatea sortzen du, baina hori gas naturalaren konbustioz lagunduta.

– Europako errauskailuen energiazko eraginkortasuna kalkulatzeko formula daukate adostuta agintari politikoek eta lobby industrialak: 0,60ko eraginkortasuna. Enpresak erakutsitako paperetan Zabalgarbik 0,63 lortzen duen arren,  Ekologistak Martxanek salaketa dauka sartuta Eusko Jaurlaritzan argudiatuz kalkulu horiek oker daudela, benetako eraginkortasuna 0,59an daukala Zabalgarbik eta ez dela legalitatearen parametroetan sartzen.

– 1,7 milioi euro irabazi zituen Zabalgarbik 2012an. Baina horretara iristeko 19,75 milio euroko diru-laguntzak jaso zituen argindarra sortzeko iturri berriztagarrien subentzioetatik. Zabalgarbik kiskaltzen duen tona bakoitzeko 88 euroko diru-laguntza jasotzen du finantza publikoetatik.

– Zabargarbiko errauskailuak negozio moduan bizirik dirau zaborra kiskaltzeko diru-laguntzei esker. Negozio tartea estutuko zaio laster, argindarraren laguntzen atal honetan Espainiak murrizketak ezarri dituelako.

Zabalgarbiren jabeak honakoak dira:

a) 35% akziodun publikoak: EVE (%10), Bizkaiko Foru Aldundia (%20) eta Nerbioi Ezkerraldeko Mankomunitatea (%5).
b) akziodun pribatuak: SENER (%30), FCC (%30) eta Kutxabank (%5).

Albisteari oihartzun egin diote Berrian (“Zabalgarbiren eraginkortasuna, auzitan“) eta Garan (“El bajo rendimiento de Zabalgarbi le obliga a depender de ayudas especiales“).

Ezkerrean errauste planta, eskuinean TMB berria, tontorraren beste aldean Bilbo. (Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia)

Ezkerrean errauste planta, eskuinean TMB berria, tontorraren beste aldean Bilbo. (Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia)

 

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Zallako udalak Jaurlaritzari eskatu dio Cesparen hondakindegia itxi dezala | Zero Zabor - […] pilatzen dituela ezagutarazi zuen berrikitan Ekologistak Martxan elkarteak,blog honek “Zabalgarbi errauskailuaren negozioa dirulaguntza publikoetan oinarritzen da” albistean laburbildu zuenez.…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Azken bidalketak

  • Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
  • OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
  • Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
  • “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
  • Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak

Iruzkin berriak

  • Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
  • Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
  • Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
  • Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
  • Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 201(e)ko iraila
  • 201(e)ko uztaila

Kategoriak

  • Afrika
  • Aldundiak
  • Amerika
  • Araztegiko lohiak
  • Arriskutsuak / Toxikoak
  • Asia
  • Atez Ateko komunitarioa
  • Atez atekoa
  • Atez Atekoaren alde
  • Atez Atekoaren kontra
  • Aurkezpenak
  • Auto-konpostaketa
  • Auzitegiak
  • Auzolaneko konpostaketa
  • Bankuak
  • Batzar Nagusiak
  • Berdiseinatu
  • Berrerabilpena
  • Bideoak
  • Bilketa pneumatikoa
  • Biometanizazioa
  • Birziklajea
  • Bizkaia
  • Bost edukiontzi txipdunak
  • Bost kontenedore
  • Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
  • Dokumentalak
  • Dokumentuak
  • Ekitaldia
  • Eko Krog
  • Ekonomia
  • Elektronika
  • Elikadura
  • Enpresak
  • Erakundeak
  • Errausketa
  • Errefusa
  • Errefusategia
  • Eskoriak
  • Eslovenia
  • Estatistika
  • Estatu espainiarrean
  • Etika
  • Europa
  • Europakoak
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gaikako bilketa
  • Galdeketa
  • Galdera-erantzunak
  • Garbigunea
  • Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
  • Gipuzkoa
  • Gizarte eragileak
  • Hedabideen jarrera
  • Hegaztiak
  • Iparraldea
  • Iritziak / Adierazpenak
  • Istripuak
  • Izenak
  • Jaurlaritza
  • Jolasa
  • Juan Kalparsoro
  • Kitengela
  • Konpondu
  • Konpostaketa
  • Kutsadura
  • Lafarge
  • Lau kontenedore
  • Legeak
  • Legebiltzarra
  • Loturak
  • Mankomunitateak
  • Metanizazioa
  • Nabarmendua
  • Nafarroa
  • Nafarroa
  • Nafarroako Gobernua
  • Nekazaritza
  • Oinarrizkoa
  • Ondakinak zenbakitan
  • Orendain eredua
  • Organikoa animaliei
  • Osasuna
  • Osinbeltz
  • P
  • Partzuergoa
  • Plangintza
  • Plastikozko zorroak
  • Pneumatikoak
  • Politikariak
  • Porlan fabriketan
  • Prebentzioa
  • Sabotajea
  • Sailkatugabeak
  • Saria
  • Sindikatuak
  • Sistema mixtoa
  • Swap
  • TMB
  • Txingudi
  • Udalak
  • Ustelkeria
  • Zabalgarbi
  • Zabortegia
  • Zero Waste Europe
  • Zero Zabor
  • Zestoa
  • Zigorrak
  • Zorra
  • Zubieta

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA