Albiste bilduma, otsailak 01 – 29
Euskal Autonomi Erkidegoa “Gipuzkoan beste lurraldeetan halako bi edo hiru kostatzen da hiri hondakinak tratatzea” (Berria) Gipuzkoa “2015eko bilketa datuak” (GHK) “Hondakinen ia erdiak gaika jasotzen dituzte, mankomunitateka ezberdintasun itzelak” (Berria) “Gipuzkoako zaborra Kantabriara eramaten hasiko dira, eta beste zabortegi batzuen bila ari dira” (Berria) “Cantabria rescatará a Gipuzkoa y permitirá que vierta basura en...
Read MoreZubietan bilduta milaka gipuzkoarrek “Errausketarik ez!” egin dute aldarri
[Pello Zubiria Kamino] Milaka herritarrek beren protesta azaldu zuten igandean, otsailak 28, Zubietan Gipuzkoako Foru Aldundiak eraiki nahi duenaren erraustegiaren kontra, lehenbizi “zero gunea” bertaraino bide lokaztuetatik iritsita, eta Zubietako plazan bertan gero. Bezperako eguraldi oso txarrak eragindako beldurra gaindituta, iragarri bezala Hernani eta Añorgatik abiatutako zutabeak Lasarte-Orian elkartu zitzaizkien herri honetakoei elkarrekin Zubietaraino joaz. Hemen...
Read MoreAñorgako Rezola porlan fabrika: errausketa Onkologikoaren sudurretan
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoar gehienek ez dakiten arren, dagoenekoz hondakinak erretzen ari da zementu fabrika bat Donostiako Añorgan, udaletxetik bezala Zubietako erraustegiaren 0 eremutik 4,5 kilometrora. Kilometro eta erdira dauzka: Poliklinika, Onkologikoa, Donostialdeko hiru ospitaleak, EITBren egoitza eta Batzar Nagusiak. Hernaniko eta Lasarteko udalak 2,6 kilometrora. 2015eko urtarrilaren 19an donostiarrak beren danborrak prestatzen ari ziren ordu berean, Eusko Jaurlaritzako...
Read MoreAñorgako Rezola: Donostiak jada martxan daukan erraustegi ezezaguna
[Pello Zubiria Kamino] Aste honetako ARGIA astekariaren azalean “Donostia, errausketaren hiriburu?” irakurririk harrituko zen irakurle asko. Orobat 5 eta 10 kilometroko inguruneak markatzen dituzten bi puntu gorri ikusita, bata Gipuzkoako Foru Aldundiak erraustegia egin nahi duen Zubietan eta bestea Añorga auzoan. Gutxi baitira Donostialdeko herritarrak jabetu direnak honez gero hondakin industrialak erretzen dituztela Rezola zementu fabrikan, Zubietako “zero gunetik”...
Read MoreErrausketaren aurkako mugimenduak deituta, Zubietarako martxa 28an
[Pello Zubiria Kamino] Errausketaren kontrako Mugimenduak dei egin die Gipuzkoako herritarrei otsailaren 28an, igandea, Foru Aldundiak erraustegia eraiki nahi duen Zubietarainoko oinezko ibilaldian parte hartu dezaten. Hainbat alderdi politiko, sindikatu eta elkartek babesten dute protesta ekitaldia. Martxaren adarrak igande goizean goiz irtengo dira Zubietako erraustegi proiektuak 5 km-ko inguruan harrapatzen dituen herri gehienetatik: Andoain, Zizurkil, Hernani, Añorga, Lasarte-Oria, Usurbil...
Read MoreXabier Garmendia, EAEko errauste planak antolatzen dituen gizona
[Pello Zubiria Kamino] Aste honetako paperezko ARGIAk “Añorga+Zubieta: Donostia, errausketaren hiriburua?” kronika zabalean azaltzen da Gipuzkoako erraustegiaren aferak nola abiada berria hartu duen EAJ eta PSEk Gipuzkoako Foru Aldundiaren gobernua eskuratu ostean. Ataletako batean aurkezten da nor den Xabier Garmendia Martinez politikari eta errausketako enpresaburua, Martin Garitanoren (Bildu) agintealdian lurperatutako errauste planak 2016an berpizteko lehen urratsaren enkargua...
Read MoreTolosaldea 2015ean: gaika %60 bildu eta 116 kilo errefus pertsonako
[Pello Zubiria Kamino] Tolosaldeko Mankomunitateak ezagutarazi ditu eskualdean 2015ean lortutako emaitzak. Hondakinen %60,44 bildu zen iaz Tolosaldean eta errefus kopuruari dagokionez pertsonako 116 kilo. Josu Amilibia Adunako alkate eta mankomunitateko lehendakariak azpimarratu zuen azken bost urteetan egindako hobekuntza: 2011an gaikako bilketa %25ean zegoen eta eskualdeko biztanle bakoitzak 268 kilo errefus bota zituen. Emaitzak konparatzeko neurgailu onena pertsonako/urteko errefus kilo...
Read MoreDebagoienan egonezina Gipuzkoako zaborrak Epelera eraman ditzaketelako
[Pello Zubiria Kamino] Herritar talde batek asteartean, otsailak 16, elkarretaratzea burutu zuen Debagoieneko mankomunitateak Arrasaten duen egoitzaren atarian, “Debagoienan zabortegirik ez” aldarrikatzeko. 23an berriro bildu eta eskualde mailako plataforma antolatzeko deia zabaldu zuten. Debagoienako jende askoren artean alarma Diario Vascoko albisteak piztu zuen, “La pugna pone el foco en Epele como lugar para verter la fracción resto” titulua zeraman albistearekin....
Read MoreDebagoiena txapeldun: 2015ean pertsonako/urteko 81 kilo errefus
[Pello Zubiria Kamino] Harrigarria da Euskal Herri osoko hedabideek, zer esanik ez Debagoiena bertakoek, ez eskaintzea kronika eta erreportaje zabalak eskualde horrek hondakinen kudeaketan 2015ean lortutakoari: bataz beste 81,5 kilo errefus pertsonako eta urteko. Mankomunitateka txapeldunak dira Euskal Herrian, bai urteko kopuruari dagokionez eta bai 12 hilabetean egindako aurrerapenagatik: %44ko murrizketa! Debagoieneko Mankomunitateak berak eskainitako datu ofizialak dira, agintariek berek...
Read MoreLemoizko zabortegia berriz ireki dute, Zabalgarbitik 100.000 tona eramateko
2013tik geldirik zegoen Jata zabortegia –Lemoiz eta Jatabe udalerrien eremuan, Uribe-Kostan– berriro ireki du Bizkaiko Foru Aldundiak, Zabalgarbiko TMBtik ateratako hondakinak bertan pilatzeko. BFAren oharrak zehazten ez duen hondakin kopurua El Correo egunkariak eskaini du: egunean 450-480 tona artean, Aldundiko Ingurumen saileko ordezkari batek egunkariari aitorturik. Bederatzi hilabetez aurreikusten denez eramatea hondakinok Jatara, astearen bost egun eta erditan (astelehenetik larunbat...
Read More
Iruzkin berriak