“Errausketaren eraginak osasunean”, OEIT mediku taldearen txostena
ERRAUSKAILUAREN ERAGINAK OSASUNEAN
1- Sarrera
Errauste planta, edozein zabor erretzeko labea da. Teorian, hondakin birziklagarriak ez lirateke erre beharko, baina praktikan, errauskailuak kudeatzen dituzten enpresentzat, papera, plastiko edo egurra erretzea, interesgarria da, konbustioa errazten baitu. Instalazioak, osasunerako kaltegarriak liratekeen isuriak ahalik eta txikienak izateko asmotan, iragazki eta mekanismo desberdinez ornituta daude. Baina ondorengoa kontuan izan behar da: tresneriaren funtzio txarrak, eskuz egindako lanen akatsek, kostu ekonomikoan jaitsierek eta mantenu edo garbiketa ezegokiek, balio teorikoak eta agintari eskudunek baimendutakoa baino isurtze toxiko handiagoa dakarrela, isurtze oso handia batzuetan (1, 2, 3, 4, 5, 6). Andorra da kasurik argiena, gobernuak itxi beharreko Errauste planta bat izateagatik; isuri toxikoak, baimendutakoak baina mila bider handiagoak zirelako alegia.
Artikulu honen helburua, literatura medikuan argitaratutako ikerketa epidemiologikoen ondorioak azaltzea da. Honela, mota honetako artikuluak irakurtzeko ohiturarik ez dutenengana, informazio hau irits-arazteko helburuarekin.
2-Errauste Planta batek sortzen dituen gaiak
Funtsean hiru gai sortzen dira: errautsak, zepa eta tximiniatik isuritako gasak. Lehen biak, dioxina eta metal astunez osatutako hondakinak dira. Hauek zabortegi berezietara eraman behar dira eta luzera kutsakorrak izango dira (5). Tximiniatik isuritako gasek, ondorengo substantziak dituzte:
Partikulatutako materia edo mikropartikulak: gehien ikertu den gaia da. Partikula txikienak, arnas bidera sartzen direnak, 0,1 µm-koak dira, ultrafinak deritzotenak. Arnas bideko babes-sistema ez da gai partikula ultrafinak geldiarazteko eta birika albeoloetara eta odol-bideetara iristera dira, hori dela eta, giza osasunarentzat kaltegarriak suertatzen dira. Hala nola, arnas bideko gaixotasunetan eragina daukate, asman adibidez, eta arnas gaixotasunen ondoriozko heriotza goiztiarretan areagotzen dute, baita bihotz gaixotasunen ondoriozko heriotza goiztiarretan ere. Errauskailuen arazo garrantzitsuetako bat, sortzen dituen partikula gehienak, ultrafinak direla da, eta gainera, errauskailuen iragazkiek ezin dituztela partikula hauek atxikitu (5). Hainbat ikerketetan, ingurumenean emandako mikropartikulen areagotzen minimoaren aurrean, heriotza-tasaren igoera deskribatzen da (6).
Atmosferako gasak: giza osasunarentzat kaltegarriak diren gasen artea, hondakinen errausteak igorritako hiru gasik garrantzitsuenak dira.
Nitrogeno oxidoa: Nitrogeno oxidoa (NO), gehien kanporatzen den gasa da, berehala oxidatzen da, oxido nitrosoa edo Nitrogeno dioxidoa (NO2) eratzeko, bereziki toxikotasunaren erantzulea dena. Bere kontzentrazio mailaren arabera, zenbait gaixotasun sor ditzake: birika edema, pneumonia, enfisema eta bronkiolitis obliteratzailea (6).
Aerosol azidoak: mikropartikulen barruan sailkatzen dira, umeengan arnas aparatuarengan zuzeneko eragin desiragaitzak sortzearekin lortura dute.
Anhidrido Karbonikoa edo Karbono dioxidoa: (CO2). Negutegi efektua (6).
Metal Astunak: azken hamarkadan, teknologien hobetzea medio, metal astunen isuri mailak, Merkurioa salbu, nabarmen egin dute behera. Beraien toxikotasun maila ordea, oso handia da, eta Dioxinek zein Metal Astunek, joera berdina erakusten dute: hau da, zenbat eta tximiniatik isuri txikiagoa izan, orduan eta Dioxina eta Metal Astun maila handiagoa ikusiko da errautsetan. Azken batean, ezartzen diren inguruan, ingurumena kutsatuko dute (5).
Dioxinak, Furanoak eta poliklorobifeniloak: gai hauek ez dira Naturan aurkitzen, sumendien edo baso-suteetan izan ezik. 800 tik beherako konbustio prozesuetan sortzen dira. Tenperatura hori gaindituz gero desegiten dira, baina berriro hoztean, ostera sintetizatzen dira. Dioxinak, hainbat industri prozesuren ondorio desiragaitzak dira. Munduko Osasun Erakundearen esanetan: «dioxinak “errepikapen-gaizkileak” dira ingurugiroarentzat. “Dozena zikineko klubeko” parte izatearen bereizte zalantzagarria du, besteak beste, gai organiko kutsakor iraunkorrez osatutako produktu kimiko arriskutsuen talde bat, alegia… Gantzetan disolbatzeko gaitasuna eta egonkortasun kimikoa dela medio, dioxinek gorputzean duten bizitza-maila bataz-bestekoa 7 urtekoa da. (Bizitza-maila: odolean, gai baten kontzentrazio maila erdira murrizteko behar den denbora). Ingurumenean, dioxinak elikatze-katean atxikitzen dira, hala nola, elikatze-katean zenbat eta gorago jo, orduan eta maila altuagoan aurkituko dira… Dioxina maila altu baten aurrean, ematen den epe motzeko esposizioak, pertsonengan azaleko arazoak eragin ditzake, cloraknea eta azalaren zatikako iluntzea esaterako, eta baita gibelaren funtzioan kalteak eragin ere… Dioxinak ingurura isurtzen dituztenen artean, hondakinen Errauste plantak erantzule okerrenak dira. Ez dira errez ezabatzen, ingurumena edo gizaki multzoak kutsatu aurretik. Umekiak dira dioxinen esposizioaren aurrean kaltebera handiena jaso dezaketenak. Jaioberriek era hainbat eraginen aurrean ahulena izan daitezke. »(10). « Beste dioxina eta Furanoak ere, tumoreak sortzeko sustatzaileak direla frogatu da.» (11). “Gizabanakoan, halabeharrez policlorobifeniloekin kutsatutako elikagaiak jan ostean, hainbat eragin ikusi dira: azaleko lesioak, gibeleko lesioak, bronkitis kronikoa, immunoeskasia, gaitz hormonalak, neuropatiak; eta kutsatutako amek izandako jaioberrietan: ume goiztiarrak, eragin endokrinologikoak, eragina garapen neurologikoan (garapen atzerapena eta haurtzarok garapen kognitiboaren atzeratzea) eta entzumen asaldurak” (11). Ikerketa lanek datu hauek berresten dituzte (12). Estatu espainiarreko gizabanakoen produktu hauen bataz-besteko ahorakina, MOE-k gomendatutako eguneroko ahorakin onargarrien maila baina altuagoa da (6, 10, 11, 13).
Hidrokarburo polizikliko aromatikoak: paperaren konbustioaren ondorioz sortutako benzopirenoak, tabakoa erretzearekin lotutako birika minbizien erantzule nagusietako bat dira. Asaldura hematologikoak ere sortzen dituzte (anemia aplasikoa) eta baita azaleko asaldurak ere. Horiekin, aurretik aipatutako mutazio genetikoak ikusi dira (6).
Gai ezezagunak: asko dira. Ezagunak bezain toxikoak izan daitezkeela estimatzen da (Estatu Batuetako Ingurugiroaren Baserako Agentzia).
3-Errauste Planten inguruko biztanleria edo/eta bertako langileengan aurkitutako Osasunerako arrisku garrantzitsuenak
2004ean Errauste planten ondoriozko Osasun-Eraginaren inguruan buruturiko berrikuspenaren emaitzak, hurrengoak izan ziren.
Tumore gaiztoak:
Minbizi konbinatu guztiak, urdailekoa, kolon-ondestekoa, gibelekoa eta biriketakoa (14, 15, 16, 17).
Ehun bigunetako Sarkoma eta Linfomak (16, 18, 19, 20).
Haur minbizi eta Leuzemia (16, 21).
Bularreko minbizia genetika zehatzeko emakumeengan (22).
Elikaduran transmititzeko arriskua (23, 24, 25).
Sortzetiko malformazioak:
Erbi-ezpain eta ahosabai-arraila (26).
Sortzetiko anomalia hilkorrak, bereziki arantza-bifidoa, bihotz-asaldurak, hilik jaioak eta anentzefalia (16, 27).
Haurrengan asaldura hormonalak:
Hormona sexualak (28, 29).
Hormona tiroideoak (30).
Heriotza-tasaren igora orokorra: (31) ikerketa Japoniarra, zeinetan Errauste planten inguruko Heriotza-tasa igora ikusten den. Baina datuak maila sozioekonomikoaren arabera doitu ondoren, baztertua geratzen dena. Ondorio harrigarria, pobrezia gunerik ez duen herrialdea delako eta bizi-esperantza munduko altuena duelako.
Birika asaldurak: (32) (langileak).
2015eko azaroa bitarteko bibliografiaren eguneratzea egin dugu, berrikuspen sistematikoak lehenetsi ditugularik. Honela Errauste planta 10km-tako eremuan, ondorengo eraginekin erlazionatuta dagoela baieztatzen jarraitu dezakegu:
Minbizi arriskuaren areagotzea %3,5ean, hala nola, Ez-Hodking Linfoma, urdailekoa, kolon-ondestekoa, gibela, birika (33) eta laringekoa (34).
Minbiziaren ondoriozko heriotza-tasaren areagotzea, Espainian egindako kalitatezko ikerketa baten arabera (35). Bereziki, pleura tumorea, urdailekoa, gibelekoa, giltzurrunekoa, obulutegikoa, biriketakoa, leuzemia, kolon-ondestekoa eta maskurikoa direla eta. Eragin desberdina dute sexuaren arabera.
Berrikuspen narratibo batek zehaztutakoaren arabera, heriotza orokorraren igoera eta gaitz kardiobaskularren ondoriozko heriotzaren igoera antzematen da emakumeetan (34).
Sortzetiko malformazioei dagokienez, arrisku igoera baieztatu da, bai erbi-ezpain (33), zein
gernu-aparatuaren akatsak (34, 35, 36), arantza-bifidoa, gabezia kardiakoak (36).
4- Ondorioak
Gas isurien eta hondakin toxikoen arteko lotura agerian geratu da, baita hauek gizakiaren osasunean duten eragin kaltegarria ere.
Egunon ezagutzak aintzat hartuta eta Osasun publikoari dagokien erabaki guztien ardatz beharko lukeen zuhurtzia-printzipioan oinarrituta, hondakinen kudeaketarako beste metodo batzuk ikertu beharko lirateke.
5- BIBLIOGRAFIA
– De Fre R, Wevers M. Underestimation in dioxin inventories. Organohalogen Compounds 1998; 36: 17-20.
– Reinmann J, Rentschler W, Becker E. New results and features of the continuous dioxin/furan monitoring system Amesa. Organohalogen Compounds 2001; 50, sin paginar.
– Reinmann J. Results of one year continuous monitoring of the PCDD/PCDF emissions of waste incinerators in the Walloon region of Belgium with Amesa. Organohalogen Compounds 2002; 59: 77-80.
– Rowat SC, Incinerator toxic emissions: a brief summary of human health effects with a note on regulatory control. Med Hypotheses. 1999
– May;52(5):389-96. Erratum in: Med Hypotheses 2000 Feb;54(2):342.
– Allsopp M, Costner P, Johnston P. Incineration and human health. State of knowledge of the impacts of waste incinerators on human health. Environ Sci Pollut Res Int. 2001;8(2):141-5.
– J A Ortega García, J Ferrís i Tortajada, J A López Andreu, J García i Castell, A Cánovas Conesa ,O Berbel Tornero, A Ortí Martín, V Ferrís i García, B Beseler Soto y E Andreu Alapont. El pediatra y la incineración de residuos sólidos. Conceptos básicos y efectos adversos en la salud humana. Rev Esp Pediatr 2001;57(6):473-490.
– Pope CA 3rd, Burnett RT, Thun MJ, Calle EE, Krewski D, Ito K, Thurston GD. Lung cancer, cardiopulmonary mortality, and long-term exposure to fine particulate air pollution. JAMA. 2002 Mar 6;287(9):1132-41.
– Samet J M, DeMarini D M, Malling H V. Do Airborne Particles Induce Heritable Mutations? Science, May 2004; 304 (5673): 971-972.
– Ferreira MI, Petrenko H, Lobo DJ, Rodrigues GS, Moreira A, Saldiva PH. In situ monitoring of the mutagenic effects of the gaseous emissions of a solid waste incinerator in metropolitan Sao Paulo, Brazil, using the Tradescantia stamen-hair assay. J Air Waste Manag Assoc. 2000 Oct;50(10):1852-6.
– World Health Organization. Fact sheet N°225. June 1999. Dioxins and their effects on human health.
– World Health Organization. Air Quality Guidelines-Second Edition. WHO Regional Office, Copenhagen, Denmark, 2000.
– Fierens S, Mairesse H, Hermans C, Bernard A, Eppe G, Focant JF, De Pauw E. Dioxin accumulation in residents around incinerators. J Toxicol Environ Health A. 2003 Jul 25;66(14):1287-93.
– Dioxins and Dioxin-like PCBs in the UK Environment. Consultation Document. Department for Environment, Food and Rural Affairs. London, 2002.
– Elliott P, Shaddick G, Kleinschmidt I, Jolley D, Walls P, Beresford J, Grundy C. Cancer incidence near municipal solid waste incinerators in Great Britain. Br J Cancer. 1996 Mar;73 (5):702-10.
– Elliott P, Eaton N, Shaddick G, Carter R. Cancer incidence near municipal solid waste incinerators in Great Britain. Part 2: histopathological and case-note review of primary liver cancer cases. Br J Cancer. 2000 Mar;82 (5):1103-6.
– De Baere F, De Leeuw K. Report on the health impact of the MIWA-waste incinerator in Sint-Niklaas. Sint-Niklaas, Belgium, 2001.
– Schuhmacher M, Meneses M, Xifro A, Domingo JL. The use of Monte-Carlo simulation techniques for risk assessment: study of a municipal waste incinerator. Chemosphere. 2001 May-Jun;43(4-7):787-99.
– Floret N, Mauny F, Challier B, Arveux P, Cahn JY, Viel JF. Dioxin emissions from a solid waste incinerator and risk of non-Hodgkin lymphoma. Epidemiology. 2003 Jul;14(4):392-8.
– Viel JF, Arveux P, Baverel J, Cahn JY. Soft-tissue sarcoma and non-Hodgkin’s lymphoma clusters around a municipal solid waste incinerator with high dioxin emission levels. Am J Epidemiol. 2000 Jul 1;152(1):13-9.
– Comba P, Ascoli V, Belli S, Benedetti M, Gatti L, Ricci P, Tieghi A. Risk of soft tissue sarcomas and residence in the neighbourhood of an incinerator of industrial wastes. Occup Environ Med. 2003 Sep;60(9):680-3.
– Knox E. Childhood cancers, birthplaces, incinerators and landfill sites. Int J Epidemiol. 2000 Jun;29(3):391-7.
– Saintot M, Malaveille C, Hautefeuille A, Gerber M. Interaction between genetic polymorphism of cytochrome P450-1B1 and environmental pollutants in breast cancer risk. Eur J Cancer Prev. 2004 Feb;13(1):83-6.
– Nouwen J, Cornelis C, De Fre R, Wevers M, Viaene P, Mensink C, Patyn J, Verschaeve L, Hooghe R, Maes A, Collier M, Schoeters G, Van Cleuvenbergen R, Geuzens P. Health risk assessment of dioxin emissions from municipal waste incinerators: the Neerlandquarter (Wilrijk, Belgium). Chemosphere. 2001 May-Jun;43(4-7):909-23.
– Ramos L, Eljarrat E, Hernandez LM, Alonso L, Rivera J, Gonzalez MJ. Levels of PCDDs and PCDFs in farm cow’s milk located near potential contaminant sources in Asturias (Spain). Comparison with levels found in control, rural farms and commercial pasteurized cow’s milks. Chemosphere. 1997 Nov;35(10):2167-79.
– Ma HW, Lai YL, Chan CC. Transfer of dioxin risk between nine major municipal waste incinerators in Taiwan. Environ Int. 2002 Apr;28(1-2):103-10.
ten Tusscher GW, Stam GA, Koppe JG. Open chemical combustions resulting in a local increased incidence of orofacial clefts. Chemosphere. 2000 May-Jun;40(9-11):1263-70.
– Dummer TJ, Dickinson HO, Parker L. Adverse pregnancy outcomes around incinerators and crematoriums in Cumbria, north west England, 1956-93. J Epidemiol Community Health. 2003 Jun;57(6):456-61.
– Staessen JA, Nawrot T, Hond ED, Thijs L, Fagard R, Hoppenbrouwers K, Koppen G, Nelen V, Schoeters G, Vanderschueren D, Van Hecke E, Verschaeve L, Vlietinck R, Roels HA. Renal function, cytogenetic measurements, and sexual development in adolescents in relation to environmental pollutants: a feasibility study of biomarkers. Lancet. 2001 May 26;357(9269):1660-9.
– Oh SM, Ro KS, Chung KH. Induction of cytochrome P4501A and endocrine disrupting effects of school incinerator residues. Environ Monit Asses, 2003 Mar;83(1):35-45.
– Osius N, Karmaus W. [Thyroid hormone level in children in the area of a toxic waste incinerator in South Essen]. Gesundheitswesen. 1998 Feb;60(2):107-12.
Fukuda Y, Nakamura K, Takano T. Dioxins released from incineration plants and mortality from major diseases: an analysis of statistical data by municipalities. J Med Dent Sci. 2003 Dec;50(4):249-55.
– Hours M, Anzivino-Viricel L, Maitre A, Perdrix A, Perrodin Y, Charbotel B, Bergeret A. Morbidity among municipal waste incinerator workers: a cross-sectional study. Int Arch Occup Environ Health. 2003 Jul;76(6):467-72. Epub 2003 May 23.
– Porta D, Milani S, Lazzarino AI, Perucci CA, Forastiere F. Systematic review of epidemiological studies on health effects associated with management of solid waste. Environ Health. 2009 Dec 23;8:60. doi: 10.1186/1476-069X-8-60. Review. PubMed PMID: 20030820; PubMed Central PMCID: PMC2805622
– Mattiello A, Chiodini P, Bianco E, Forgione N, Flammia I, Gallo C, Pizzuti R, Panico S. Health effects associated with the disposal of solid waste in landfills and incinerators in populations living in surrounding areas: a systematic review.Int J Public Health. 2013 Oct;58(5):725-35. doi: 10.1007/s00038-013-0496-8. Epub 2013 Jul 26. Review. PubMed PMID: 23887611.
– 3García-Pérez J, Fernández-Navarro P, Castelló A, López-Cima MF, Ramis R, BoldoE, López-Abente G. Cancer mortality in towns in the vicinity of incinerators and installations for the recovery or disposal of hazardous waste. Environ Int. 2013 Jan;51:31-44. doi: 10.1016/j.envint.2012.10.003. Epub 2012 Nov 13. PubMed PMID:23160082.
– Ashworth DC, Elliott P, Toledano MB. Waste incineration and adverse birth and neonatal outcomes: a systematic review. Environ Int. 2014 Aug;69:120-32. doi:10.1016/j.envint.2014.04.003. Epub 2014 May 12. Review. PubMed PMID: 24831282.
Aukera ona galdu dute Erraustegia zaborren arazoari konponbide bezela ikusten ez dutenek. Albiste mediatikoa zabaltzen saiatu da talde hau, mezu argi batekin eta aktore moduan medikuak erabiliz, hauek osasunari buruz esandakoak sinesgarritasun gehiago izango balu . Tamalez, espiritu kritiko eta zientifikoari ezin zaio horrelako txapuzekin uko egin…..lotsagarria benetan.
Talde hau “adituak” izango balira bezela mozorrotzea eta atera dituzten konklusioak aurkeztea, ez da serioa. Konturatu ez denarentzat, orain dela 10-15 urteko (kasu gehienetan, kasu batzuetan 90 hamarkadakoa) bibliografiaz baliatu dira (nahita, noski) alarma mezua bidaltzeko. Zientzilarientzat sekulako errespetu falta da hau, eta zer esanik ez aurkezpenera joan zirenentzat eta artikulu hau irakurtzen dugunontzat.
Horrelako gai serioetan datuak erabili behar dira, eta datuak EGUNERATUAK eta garbiak izan behar dira bakoitzak bere konklusioak atera ditzan. Edonork kontsulta dezake gaur egungo Erraustegien inguruan bizi direnek ez dituztela Erraustegiaren funtzionamenduaren ondorioz sortutako gaixtasunak jasaten. Azken generazioko Erraustegiei buruz ari naiz noski, Parisen, Vienan, Londresen, Estocolmon e.a dituztenak bezalakoak. Hiri erdian 1, 2 edo 3 dituzte eta ez da ezer gertatzen. Azpiinteresez zikindutako alarmak arlo askotan sortu daitezke oso erraz, eta kasu berbera erabiliz, medikuz surtutako talde batekin beste aurkezpen bat antolatu genezake Ebakuntzen kontra (arriskutsuak dira), Autoen erabileraren eta Metalaren Industriaren aurka (asko kutsatzen dute), Medikamentuak, e.a ……orain dela 20-50 urteko datuak erabiliz!
Ez da bidezkoa benetako adituen eta Europako ingurumen eta osasun erakunde guztien iritzia, alajaina ez dagoela inolako arriskurik, horrelako antzerki desfasatu batekin ukatzea.