Errausketaren kontrako giza-kate erraldoiaren oihartzunak hedabideetan
“Osasuna aldeko eta Errausketaren kontrako” giza-kateak bere helburuak arrakasta osoz gainditu ditu igandean, maiatzak 29, Onkologikotik Gipuzkoako Foru Aldundirainoko tartea eskutik heldutako jendez betetzeko behar zen jendearen bi halako bilduz, 10.000 pertsona baino gehiago. Hedabideetan oihartzun handia izaten ari da, ondoko adibideek erakusten dutenez. Igande arratsaldean Gipuzkoako plazan batzartu den Gipuzkoa Zutik mugimendu berriaren albisteak ere hasi dira...
Read MoreAlbiste bilduma, maiatzak 01 – 31
Gipuzkoa “Burua eta bihotza (bideoa)” (Errausketaren Aurkako Mugimendua) “Errausketarekin Gipuzkoako Aldundiak negozioari ematen dio lehentasuna osasunaren aurretik” (ELA) “[Rossano Ercolini, Zero Waste Europeko presidentea] «Zorigaiztoko akats bat egingo dute Gipuzkoan agintariek»” (Berria) Araba “Konpostatzeko plan bat proposatu dute Trebiñun” (Alea) Debagoiena “Gipuzkoako zaborrak Epelek jasotzeko prest azaldu da Mankomunitatea”...
Read MoreDiputazioak Xabier Garmendiari enkargatu dio 2030 arteko Gipuzkoako Hondakinen Plan berria
Maiatzaren 25eko datarekin jarri ditu Interneten “Gipuzkoako 2017-2030 Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorraren Ingurumen Ebaluaketa estrategikoaren hasierako agiriak” blokea osatzen duten lau dokumentuak. Horietan ageri denez, Xabier Garmendia Martinez errausketaren enpresa-gizona eta PSEko politikaria –ikusi “Xabier Garmendia, EAEko errauste planak antolatzen dituen gizona“– ari da plan berriaren zuzendaritza eramaten. Garmendiak Desarrollo Protección...
Read MoreDebagoienako itunak eskatu du gaikako bilketa Euskal Herri osora zabaltzea
Debagoiena Eredu, Zabortegirik ez! plataformak deituta, mugimendu, alderdi eta sindikatuen ordezkaritza zabal batek ekitaldi publikoan sinatu dute “Debagoieneko Ituna” Arrasate. Agiriaren puntuetako batean proposatzen dute Debagoieneko eredua Gipuzkoara eta Euskal Herri osora zabaltzea, Europari begira erreferente bilakatzeko. CCOO, ELA, LAB, ESK, Esteilas, Ahal Dugu, EH Bildu, Irabazi, Gorripidea, Eguzki, Ekologistak Martxan eta Zero Zaborrek maiatzaren 24an sinatu duten agiriak...
Read MoreEuropako Zero Zabor herrien bilkuran izan dira Gipuzkoako ordezkariak
Hernaniko alkatea, Sakanako mankomunitateko lehendakaria eta Zero Zabor IBEko ordezkaria izan dira Italiako Capannori herrian burutu berri den Zero Zabor herrien biltzarrean. Bertan, hondakinen kudeaketan Cappanori, Parma, Miramas eta Hernani udalerriak urteotan egindako aitzinamenduak azaldu dituzte. Luca Menesini Capannoriko alkateak eta Rossano Ercolini Zero Waste Europeko lehendakariak ireki ostean jardunaldiak, han bilduek maiatzaren 20, 21 eta 22an aztertu dituzte Italiako zein Europako...
Read MoreErraustegiaren Aurkako Mugimenduak M29ko giza-katerako izena lehenbailehen emateko dei egin du
Datorren igandean, maiatzak 29, osasunaren alde eta erraustegiaren kontra Onkologiko eta Diputazio bitartean egingo den giza-katerako egun gutxi geratzen direla eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak herritarrei dei egin nahi die izena lehenbailehen eman dezaten, igandea bitartean antolakuntza-lanak ahalik eta txukunen burutu ahal izateko. Ibilbidea 9 gunetan banatua dago, eta Gipuzkoako eskualde bakoitzari zati bat egokitu zaio. Izena aldez aurretik emateko helburua da parte-hartzaileak...
Read MoreMadrilgo erraustegiak gaixotutako Clara Peralesek hunkitu ditu GuraSOSek Oronan bildutakoak
Medikuak, Donostialdeko haurren guraso eta senideak eta Madrildik etorririk hondakinen errausketak gaixotutako pertsonak bildu ziren larunbatean, maiatzak 21, GuraSOS elkarte berriak Hernaniko Orona-Ideo aretoan antolatutako jardunaldian, erraustegiek herritarren osasunean eragiten dituzten kalteez hitz egiteko. Une hunkigarririk ere bizitu zuten bertaratuek. Iñaki Petxarroman kazetariak informatu duenez, Madrilgo erraustegiak gaixotutako Clara Peralesen lekukotzak entzule asko negarrez utzi...
Read MoreErraustegiari helegiteak aurkeztu dizkiote Jaurlaritzan eta Donostian
Nahiz eta GHK Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa kontsortzioak isilpean negoziatu dituen Zubietako errauste plantaren proiektua –Bildu agintean zegoenean geldi arazitakoa– berriz abiatzeko baimenak, zenbait udalek, milaka herritarrek eta gizarte eragile batzuek azken orduan errekurtsoak aurkeztea lortu dute Eusko Jaurlaritzan bezala Donostiako Udalean. Eusko Jaurlaritzak Zubietako Hondakin Zentroari eman berri dion Ingurumen Baimen Bateratuari dagokionez, alde batetik errekurritu dute 4.000...
Read MoreGHK Nafarroako Erriberarekin harremanetan ari da hondakinak Tuterako Culebretera eramateko
Erriberako Mankomunitateko lehendakari Tomas Aguadok (PSN eta UPNren botoekin hautatua) Noticias de Navarra egunkariari berretsi dio GHKko arduradunekin lehen bilera bat egina duela Gipuzkoako hondakinak Tuterara eramateko posibilitatea aztertzeko, Aguadok aditzera eman arren oraingoz lehen elkarrizketa informal bat baizik ez dela izan. Gipuzkoak une honetan sortzen dituen zabor nahasien erdia Kantabriara eramateko tratua egina dauka eta beste erdiarentzako Tuterako Culebretek aukera ona...
Read MoreGuraSOSek antolaturik, osasuna eta errausketaz jardunaldia larunbatean
Hernaniko Galarretan Orona kooperatibak daukan Ideo eraikin berezian, maiatzaren 21eko arratsaldean, osasungintzako eta hezkuntzako profesionalak bilduko ditu GuraSOS elkarteak hondakinen errausketak jendeen osasunean eragin ditzakeen kalteez eztabaidatzeko. Egitarauan aurreratu dutenenez, Bilerara gonbidatu dituzte Madrilgo Rivas-Vaciamadriden dagoen Valdemingomez erraustegiak kaltetutako herritarrak ere. Bazkalondoko 16:00etan ongi etorria eginik, lehenbizi mintzatuko da Fernando Palacios,...
Read More
Iruzkin berriak