Bizkaian Aldundiak hondakin plana luzatu du eta Zero Zaborrek berri bat eskatu
Urri hasieran Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi du hondakinentzako 2010-2016 plan nagusia luzatu egingo duela 2020 arte, lurraldeak 13 helburuetatik 10 ondo betetzen dituelako. Zero Zabor Bizkaia elkarteak, berriz, plan orokor berri baten beharra azpimarratu du. Aldundiak udaberrian ekin zion hondakinen plan nagusiaren berrikusteari, jakinik oraingoa aurrekoaren luzapena zela, baina oraingoz aldaketarik egin ez eta plana bere horretan 2020 arte luzatzea erabaki duela jakinarazi du,...
Read MoreLKS-Mondragonek erraustegiak eraiki nahi ditu Amerikan ere
Berria egunkarian Iñaki Petxarromanek plazaratu du 2016an Mondragon korporazioko LKSk erraustegi bat eraikitzea proposatu ziela Peruko agintariei. Hondakinentzako soluzio hori aurkezten izan zen Carlos Beraziarto, Carlos Ormazabalen agintaldian GHKko aholkulari juridikoa izan zena. Beraziartok 2016ko azaroan Piura eskualdeko agintariei aurkeztu zien –lekuko gobernuaren webgunean ageri denez–Zubietan eraikitzen ari direnaren oso antzekoa den erraustegi proiektua, baina Gipuzkoakoa baino...
Read MoreBartzelonak lehen Atez Atekoa ezarriko du otsailean Sarriàn
Kataluniako hiriburuak hondakinen Atez Ateko bilketa ezarriko du Sarrià auzoan, ondoren sistema pixkanaka hiri osoan zabaltzeko asmoarekin, udal gobernuak adierazi duenez. Katalunian oso hedatua dagoen Atez Atekoa, Euskal Herrian eta beste leku askotan kopiatu dena, horrela iritsiko da Bartzelona metropolitanora. Lehen saioa egiteko hautatu den Sarriàko alde zaharrean 8.500 jende bizi dira. Otsailaren 19tik aurrera Atez Atekoan erabiltzen diren ohiko material eta bilketa ordutegiekin hasiko...
Read More2011-2015 aginte aldiko Diputazioak Intxaurrandieta eta Errazkin babestu ditu
2011tik 2015era bitartean Gipuzkoako Foru Aldundian agindu zuten diputatu guztiek, Martin Garitano buru, beren babesa adierazi diete erraustegia gelditu izanagatik orain auzitara eraman nahi dituzten Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkini. Prentsaren aurrean egindako agerraldian adierazi dute orain EAJ eta PSEk auzitara eramandako bi karguek ez zutela egin herritarrek eskatzen zutena betetzea baizik, Gipuzkoako herritar guztien osasunaren alde, Aldundian bezala GHK partzuergoan lege eta...
Read MoreConposta en Red sarearen seminarioa Hernanin
Ostegunean Composta en Red sareak, Espainiako estatuan konposta sustatzen duten udalen elkarteak, bere zazpigarren ikastaroa Hernanin burutuko du, Orona kooperatibaren Ideo eraikinean. Biltzarra familiek taldeka darabiltzaten auzokonpost esperientzietan zentratuko da. Elkarteak egitarauan aurreratu duenez, Hernaniko alkatearen eta Composta en Redeko lehendakariaren agurren ondotik, gaiaren aurkezpen nagusi bana egingo dituzte batetik Madrilgo gobernuan hondakinen zuzendariorde nagusia den...
Read MoreEAJk eskatuta, GHK-k gaur auzitara eramango ditu erraustegia gelditu zutenak
Imanol Lasa (EAJ) Foru Aldundiko bozeramaileak GHKren administrazio kontseiluko kideei eskatu die gaur baiezko botoa eman diezaiotela aurreko legealdian Zubietako erraustegia gelditzeko erabakia hartu zuten kargudunak auzitara eramateari. Joan den astean Diario Vasco-k aurreratua zuen albistea, alegia, GHK Gipuzkoako hondakinen partzuergoak auzitara eramango zituela Bilduk agintzen zuenean Zubietako erraustegiaren proiektua gelditu zuten GHK-ko lehendakari Ainhoa Intxaurrandieta eta...
Read MoreErrausketaren Aurkako Mugimenduak ‘barraskilo operazio’ berria 26an
🐌🐌🐌 Badator ✌️. barraskilo operazioa!Kotxe karabana urriaren 26an. Ya viene la ✌️operacion caracol! El 26 de octubre coche caravana. pic.twitter.com/1ECDAwMTEb — Erraustegiaren A.M. (@ErrausAurkMugi) October 9, 2017 Kaleko ekintza berri baten berri aurreratu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak: erraustegia salatzeko barraskilo operazioa burutuko dute Zubieta inguruko herrietan urriaren 26an. Maiatzean burutu zuen EAMek gisa honetako lehenbiziko ekintza, autobideetako...
Read More20 urteko borrokaren ostean, Zagrebeko Udalak kendu du erraustegia hirigintza planetik
Europako hiriburuen artean birziklatze tasarik txarrenetakoak dituen Zagrebeko (Kroazia) udalak erabaki berri du alde batera uztea aspalditik eraikitzeko asmoa zuen errauste planta eta horren ordez hondakin plan berri bat abiaraztea. Kroaziako Zelena Akcija (Lurraren Lagunak) zabaldu du albistea, herritarrak zorionduz 20 urtez plan horren kontra egindako lanaren arrakastagatik. 385.000 tonako erraustegi handi bat eraiki nahi zuten agintariek, baina hasieratik aurkitu dute aurrean herritar eta...
Read MoreLasarte-Oriako udalak (PSE) auzokonpost guneak ezabatu egingo ditu
Lasarte-Oriako alkateak gutun bidez jakinarazi die auzokonpostean ari diren familiei laster kentzera doala hori egiteko herrian dauden bi guneak. Iñaki Petxarroman kazetariak eman du albistea, udalak bidalitako orria erakutsiz. 2013an (Bilduren alkatetzarekin) zabaldutako zerbitzu hori berriro kendu arteko onik ez du eduki PSE-EAJk gobernuak. Estreina hobariak kendu zizkien beren hondakin organikoak horietara daramatzaten familiei, horrekin zigortuz mundu osoan Ekonomia Zirkularraren praktika...
Read More
Iruzkin berriak