Añorgako Rezola porlan fabrika: errausketa Onkologikoaren sudurretan
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoar gehienek ez dakiten arren, dagoenekoz hondakinak erretzen ari da zementu fabrika bat Donostiako Añorgan, udaletxetik bezala Zubietako erraustegiaren 0 eremutik 4,5 kilometrora. Kilometro eta erdira dauzka: Poliklinika, Onkologikoa, Donostialdeko hiru ospitaleak, EITBren egoitza eta Batzar Nagusiak. Hernaniko eta Lasarteko udalak 2,6 kilometrora. 2015eko urtarrilaren 19an donostiarrak beren danborrak prestatzen ari ziren ordu berean, Eusko Jaurlaritzako...
Read MoreAñorgako Rezola: Donostiak jada martxan daukan erraustegi ezezaguna
[Pello Zubiria Kamino] Aste honetako ARGIA astekariaren azalean “Donostia, errausketaren hiriburu?” irakurririk harrituko zen irakurle asko. Orobat 5 eta 10 kilometroko inguruneak markatzen dituzten bi puntu gorri ikusita, bata Gipuzkoako Foru Aldundiak erraustegia egin nahi duen Zubietan eta bestea Añorga auzoan. Gutxi baitira Donostialdeko herritarrak jabetu direnak honez gero hondakin industrialak erretzen dituztela Rezola zementu fabrikan, Zubietako “zero gunetik”...
Read MoreOsasuna eta Errausketa Ikerketa Taldea: erraustegiek kantzerra ugaritzen dute
OEIT Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak biltzen dituen mediku eta osasungintzako langileek Gipuzkoako herritarrei bezala agintariei jakinarazi diete hondakinak errausteak minbiziak eta bestelako gaitzak ugaritzen dituela eta eskatu du bestelako kudeaketa alternatiboak azter daitezela. Jose Luis Paulin, Maialen Berridi, Xabier Mitxelena eta Marta Barandiaran medikuak aurkeztutako txostenak bildu ditu azken urteotan gaiaz egindako ikerketen emaitzak, ondorioztatzeko frogatuta dagoela...
Read More“Errausketaren eraginak osasunean”, OEIT mediku taldearen txostena
ERRAUSKAILUAREN ERAGINAK OSASUNEAN 1- Sarrera Errauste planta, edozein zabor erretzeko labea da. Teorian, hondakin birziklagarriak ez lirateke erre beharko, baina praktikan, errauskailuak kudeatzen dituzten enpresentzat, papera, plastiko edo egurra erretzea, interesgarria da, konbustioa errazten baitu. Instalazioak, osasunerako kaltegarriak liratekeen isuriak ahalik eta txikienak izateko asmotan, iragazki eta mekanismo desberdinez ornituta daude. Baina ondorengoa kontuan izan behar da: ...
Read MoreGipuzkoako erraustegia justifikatzen duen prognosi berria eztabaidagai
[Pello Zubiria Kamino] Presaka dabil Gipuzkoako Foru Aldundia ahalik eta azkarren hasteko Zubietan eraiki nahi duen erraustegiaren obrak: “Cuanto antes y a contrarreloj“, Jose Antonio Asensio diputatuak adierazi duenez. Lortuko ote du hura justifikatzeko abenduan aurkeztutako plangintza berria eztabaida handirik gabe pasaraztea? Abenduaren 18an aurkeztu zuen Asensiok prognosi berria, alegia, datozen urteotan Gipuzkoak sortuko dituen hondakinen aurreikuspena, GFAren ustez Zubietan...
Read MoreEuropako Ingurumen Bulegoa: “Ekonomia Zirkularraren araudi berria kea besterik ez da”
[Pello Zubiria Kamino] Europako Ingurumen Bulegoak (EIB), gobernuz kanpoko erakunde eta mugimendu sozialak biltzen dituen koalizioak, aho-bizarrik gabeko titulu ipini dio bere balorazioari: “Smoke and mirrors as Commission issues Circular Economy Package with weaker waste targets“. Alegia, Ekonomia Zirkularraren Araudi berria aurretik proposatutako helburuak apalduz ez dela ke eta ispilu jokoa baizik. Frans Timmermansek berrikitan aurkeztu duen Ekonomia Zirkularraren Araudi berria...
Read MoreParisko udalak Atez Ate bilduko du organikoa 2. eta 12. barrutietan
[Pello Zubiria Kamino] Anne Hidalgo auzapezak zabaldu du albistea Twitterrez: “Paris va expérimenter la collecte des bio-déchets en porte-à-porte dans les 2 et 12ème arrondissement“. Frantziako hiriburuan egingo den COP21 klimaren gailurraren bezperetan eta Ile-de-France metropolian Ivryko errauskailu berriaz piztu den eztabaidaren erdian egin du iragarpena alkate sozialistak. 2. barruti edo arrondisamenduak biltzen ditu 23.000 biztanle Parisko zentroan (Bulebar handiak, Burtsa,...
Read MoreSakanak ongi birziklatzetik ekonomia zirkularrerako jauzia egin nahi du
[Pello Zubiria Kamino] Nafarroako Sakanako mankomunitateko lehendakari Aitor Karasatorrek esan du joan den astean Altsasun burututako jardunaldien barruan: “Kalitatez birziklatzen dugu, orain ekonomia zirkularra sortu behar dugu”. Eskualdea bilakatu ondoren hondakinen kudeaketa hobetzearen ereduetako bat, aurrerako urrats berriak aztertu dituzte bertan bildutako adituek eta Nafarroako Gobernutik Ingurumen kontseilari Isabel Elizalde Landak elkarlanean aritzeko borondatea adierazi...
Read MoreAste honetan bozketa garrantzitsua Estrasburgon Ekonomia zirkularraz
[Pello Zubiria Kamino] Zero Waste Europek ohartarazi eta Euskal Herrian Zero Zabor IBEk euskaraz zabaldu duenez, San Fermin egunean “Baliabide efizientzia: ekonomia zirkular baterantz” txostena bozkatuko da Europako Legebiltzarraren osoko bilkuran. Txostena ekainaren 17an Europako parlamentuaren ingurumen, osasun publiko eta elikagai segurtasun batzordeak onartu zuen, honen buru den Sirpa Pietikäinen parlamentari finlandiarrak bultzatuta. Uztailaren 7ko parlamentuaren osoko bilkuran...
Read MoreOlaztin hondakinak erretzeko baimena ezabatzea eskatu du Sustrai Erakuntzak
[Pello Zubiria Kamino] Sustrai Erakuntza fundazioak Nafarroako Gobernuari eskatu dio iraungitu eta baliogabetzat jo dezala Olaztin Portland-Valderribas korporazioak daukan porlan fabrikan etxeetako hondakinak kiskaltzeko ingurumen baimena. Une honetan egoera kontraesankor batean bizi da Nafarroa hondakinen kudeaketari dagokionez: Auzitegi Gorenak ez-legezkotzat jo zuen gobernuaren hondakin plan nagusia eta plan berria errotik idazten hasi direnen bitartean Nafarroako enpresa batek hondakinak...
Read More
Iruzkin berriak