Nafarroak zergak ezarriko dizkie zabortegi edo errausketarako lagatako hondakinei
Nafarroako Gobernuak hondakinentzako Foru Lege proposamena onartu du 2017-2027 eperako, orain Iruñeko Legebiltzarrak eztabaidatu eta onartu dezan. Besteren artean helburutzat hartzen du hondakinen %79 birziklatzea –gaur %33 baino ez da biltzen gaika sailkaturik– eta zerga berriz zigortzea zabortegietara edo errausketara doazen azken zaborrak. Nafarroako Hondakin Plan berria eztabaidatzen urte eta erdi luze iraun duten lanetan parte hartu dute, gobernu eta teknikariez gain, lekuko erakunde...
Read MoreGHKk 28an abiarazi nahi du Zubietako erraustegiaren kudeatzailea hautatzeko lehiaketa
Iragarri zuen Diario Vascok eta GHK Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak konfirmatu du, bere bazkideei batzar nagusi ez-ohikorako dei eginez: Zubietako errauste planta eraiki eta 35 urtean Gipuzkoako hondakinak kudeatuko dituen enpresa taldea hautatzeko lehiaketa uztailaren 28an jarriko dute abian, kontsortzioan EAJ eta PSEko hautetsiek daukaten nagusitasuna baliatuz. Urtea amaitzerako hasi nahi dituztenez obrak, ezergatik ez direla geldituko erakutsi nahi dute agintariek, orain arteko baimenei...
Read MoreNafarroako planaren eztabaidan kezka errausketari ate txiki bat uzteagatik
Nafarroan 2015-2025erako hondakinen plan nagusi (PIGRN) berria idazteko prozesua amaitzear denean, zenbait eragilek bere kezka azaldu du Gobernuko ordezkariren batek berriro mahai gainean ipini duelako hondakinen parte bat erraustea. Hondakinen kudeaketan aspalditik erreferentzia den Compañía de las 3 Erres elkarteak argitasunak eskatu dizkie agintariei. Plan berriaren lehen zirriborroak ko-errausketari –porlan fabriketan errausteari– atera erabat ixten ez ziola eta, eztabaida lanetan...
Read MoreHerritarren eskaria: hondakin plana zerotik hasi eta erraustegia gelditu
Usurbilgo herritar batek ekainaren 17an aurkeztu du idatzi bat, Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarri duen PIGRUG hondakinen plan nagusi berria jendaurrean dagoela eta, eskatuz PIGRUG 2017-2030 delakoaren orain arteko prozesua balio gabetzea, plan berria gaian interesa duten alde eta pertsona guztien artean burutzea eta etorkizuneko edozein kudeaketa baldintzatzen duen Zubietako erraustegiaren prozedura gelditzea. Une honetan Gipuzkoako hondakinen gaian prozedura bat baino gehiago daude irekita...
Read MoreDiputazioak Xabier Garmendiari enkargatu dio 2030 arteko Gipuzkoako Hondakinen Plan berria
Maiatzaren 25eko datarekin jarri ditu Interneten “Gipuzkoako 2017-2030 Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorraren Ingurumen Ebaluaketa estrategikoaren hasierako agiriak” blokea osatzen duten lau dokumentuak. Horietan ageri denez, Xabier Garmendia Martinez errausketaren enpresa-gizona eta PSEko politikaria –ikusi “Xabier Garmendia, EAEko errauste planak antolatzen dituen gizona“– ari da plan berriaren zuzendaritza eramaten. Garmendiak Desarrollo Protección...
Read MoreErraustegiari helegiteak aurkeztu dizkiote Jaurlaritzan eta Donostian
Nahiz eta GHK Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa kontsortzioak isilpean negoziatu dituen Zubietako errauste plantaren proiektua –Bildu agintean zegoenean geldi arazitakoa– berriz abiatzeko baimenak, zenbait udalek, milaka herritarrek eta gizarte eragile batzuek azken orduan errekurtsoak aurkeztea lortu dute Eusko Jaurlaritzan bezala Donostiako Udalean. Eusko Jaurlaritzak Zubietako Hondakin Zentroari eman berri dion Ingurumen Baimen Bateratuari dagokionez, alde batetik errekurritu dute 4.000...
Read MoreNafarroako hondakin planean inolako errausketarik ez izatea eskatu dute
[Guaixe Sakanako Astekaria] Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko 2016-2025 Plan Integratu berria ezagutu eta eztabaidatzeko hirugarren tokiko bilera egin zen Irurtzunen apirilaren 20an. Zehazki bi izan ziren; lehenik Araxesko, Mendialdeako eta Sakanako mankomunitateetako zuzendaritza taldeak eta teknikoak planaren kudeatzaileekin elkartu eta, ondoren hiru eskualdeetako udal ordezkariek eta herritarrek ere parte hartzeko aukera izan zuten. Bietan ere planean jasotzen diren helburuak, azpiegiturak,...
Read MoreNafarroako Gobernuak hondakinen prebentzioa jarri du helburu plan berrian
[Pello Zubiria Kamino] Nafarroako Ingurumen sailburu Isabel Elizaldek deklaratu duenez, gobernuak hondakinen kudeaketan bere buruari helburutzat jarri dio prebentzioa izatea Foru Komunitatearen nortasun ikurra eta “usatu eta bota” kulturaren ordez ekonomia zirkularraren aldeko apustua egitea: “Hondakinak ez dauzkagu zabortzat, baizik eta gehienetan berriro erabil daitezkeen baliabidetzat”. Elizaldek egin ditu deklaraziook Nafarroan hondakinen kudeaketarako plan nagusi...
Read MoreGipuzkoako erraustegia justifikatzen duen prognosi berria eztabaidagai
[Pello Zubiria Kamino] Presaka dabil Gipuzkoako Foru Aldundia ahalik eta azkarren hasteko Zubietan eraiki nahi duen erraustegiaren obrak: “Cuanto antes y a contrarreloj“, Jose Antonio Asensio diputatuak adierazi duenez. Lortuko ote du hura justifikatzeko abenduan aurkeztutako plangintza berria eztabaida handirik gabe pasaraztea? Abenduaren 18an aurkeztu zuen Asensiok prognosi berria, alegia, datozen urteotan Gipuzkoak sortuko dituen hondakinen aurreikuspena, GFAren ustez Zubietan...
Read MoreParisko udalak Atez Ate bilduko du organikoa 2. eta 12. barrutietan
[Pello Zubiria Kamino] Anne Hidalgo auzapezak zabaldu du albistea Twitterrez: “Paris va expérimenter la collecte des bio-déchets en porte-à-porte dans les 2 et 12ème arrondissement“. Frantziako hiriburuan egingo den COP21 klimaren gailurraren bezperetan eta Ile-de-France metropolian Ivryko errauskailu berriaz piztu den eztabaidaren erdian egin du iragarpena alkate sozialistak. 2. barruti edo arrondisamenduak biltzen ditu 23.000 biztanle Parisko zentroan (Bulebar handiak, Burtsa,...
Read More
Iruzkin berriak