Zabalgarbik 2005etik 600.000 tona eskoria lurperatu ditu kontrolik gabe, salatu du ZZB-ek
ZZB Zero Zabor Bizkaian plataformak salatu du 2005etik gaurdaino Zabalgarbi erraustegiak 600.000 tona eskoria –hondakin nahasiak erretzeak utzitakoak– isuri dituztela Bizkaiko zabortegietan eta hori kontrol egokirik gabe egin duela, prozesuaren kalitatea bermatzen duen Gaiker fundazioak horretarako legezko akreditaziorik ez daukalako. Naizek eta EITBk zabaldu dute ZZBren salaketaren berri astelehenean –irailak 17– eta 24 ordu beranduago ez zen ezagutzen ez Gaikerren eta ez Zabalgarbiren...
Read MoreHondakin politikan aldaketa sakonak eskatu dituzte Bizkaiko Zero Zabor plataformaren aurkezpenean
[Unai Brea] Hondakinak kudeatzeko errausketarik gabeko sistema berri baten aldeko aldarria egin du maiatzaren 17an –Birziklapenaren Nazioarteko Egunean– Bilbon aurkeztu den Bizkaiko Zero Zabor plataformak. Aldundiak astelehenean zabaldutako datuek azken urteetako kudeaketaren porrota agerian utzi dute, plataformako kidearen esanetan. Momentuz 40 taldek (alderdi politikoak, sindikatuak, elkarte ekologistak eta bestelakoak) egin dute bat plataforman. Aurkezpenean esan dutenez, premiazkotzat...
Read MoreZabalgarbik erretako hondakinen %85 birziklagarria zen eta %1,6 arriskutsua
[Pello Zubiria Kamino] 2014an Bilboko Zabalgarbi errauskailuak kiskali zituen 100 kilo hondakinetatik 31 hondar organikoz osatua zen, enpresak berak Eusko Jaurlaritzari emandako datuen arabera. Hala ere, soilik etxebizitzetatik iritsitako hondakinak kontutan hartuz gero -kendurik industrialdeetatik, gune komertzialetatik eta abar iritsitakoa-, organikoa da erretako guztiaren %41,8. Erretako hondakinetatik %1,6 gai toxiko eta arriskutsuz osatuta dago. Datuok Zabalgarbik aurkeztutako Ingurumen...
Read MoreBilboko hondakinak ere Zabalgarbin erretzea erabaki du udal batzarrak
Atzo, ekainak 26, Bilboko udal batzarrak osoko bilkuran erabaki zuen Bizkaiko hondakinen kudeaketa sarean sartzea. Horrek esan nahi du, berrikitan inauguratu zen Tratamendu Mekaniko Biologikotik pasa ondoren Zabalgarbiko errauste plantan kiskaliko dituztela. Berria egunkariak zabaldu du albistea: “Zaborra Zabalgarbira eramatea onartu du Bilboko udalak“. Maite Asensiok idatzitako kronikaren arabera, EAJk eta PPk bozkatu dute proposamenaren alde, EH Bilduk aurka, eta PSE-EE abstenitu...
Read MoreHondakinen eztabaida piztu da Bizkaian
[Pello Zubiria Kamino] Inork uste bazuen hondakinen ingurukoa eztabaida giputz bat zela, azken egunotan Bizkaitik iritsi diren albisteek erakutsi diote ezetz. Ekologistak Martxan elkarteak plazaratutako azterketak mugitu ditu erabat bare ziruditen urak, azalduz Zabalgarbik legez dagokiona baino gehiago kutsatu duela, energiaren aldetik efizientziarik ez daukala eta bere eskoriak eta errautsak barreiatzen dituela Bizkaian dauden dozena erdi hondakindegitan barrena. Gero etorri dira bateko eta...
Read MoreZabalgarbi: enpresaren argibideak, EHBilduren erantzuna…
[Pello Zubiria Kamino] Ekologistak Martxan elkarteak publikoki salatu ondoren Bizkaiko Zabalgarbi errauskailua kutsadura eragiteagatik eta energiaz inefikaza izateagatik, enpresak gezurtatu egin ditu salaketak oro. Efe agentziaren “Zabalgarbi niega que sobrepasase el límite de emisiones contaminantes en 2012” albistean irakur daitezke Zabalgarbiren argudioak: kutsadura maximoak ez dituela gainditu, kanpotik zaintzen dela bere funtzionamenduaren zuzentasuna, Europak eskatzen duen...
Read MoreZabalgarbi errauskailuaren negozioa dirulaguntza publikoetan oinarritzen da
[Pello Zubiria Kamino] Ekologistak Martxan mugimenduak Zabalgarbiren energiazko eraginkortasuna, negozio eredua eta kutsaduraren kontrola auzitan jartzen dituen txostena zabaldu berri du. Osorik irakur daiteke euskaraz bezala gaztelaniaz Barakaldo Digital gunean: “Ekologistak Martxan denuncia que la incineradora de basura contaminó por encima de lo legal“. Hona agiriak salatzen duenaren funtsa: – Zabalgarbik errauskailuen kutsatzeko mugak ez ditu errespetatzen. 2012. urtean...
Read MoreBilboko hondakinak erraustea erabaki du udal gobernuak, EHBilduk dioenez
Bilboko udalean EHBilduk daukan bozeramaile Aitziber Ibaibarriagak salatu du EAJren gobernu taldeak, Iñaki Azkuna alkatea buru, sekretuan hitzartu duela hiriko hondakinak Zabalgarbiko errauskailuan kiskaltzea. Horregatik eskatu du kontuak publikoki eman ditzala herri-lan eta zerbitzuen zinegotzi ordezkaria den Jose Luis Sabasek. EHBilduren ustez, aurtengo urte hasieran Arraizen estreinatu zen TMB plantarena aitzakia izan da Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko udalak isilpean eta eztabaida...
Read MoreBizkaiko hondakinen kudeaketaz
Josu Madariaga Bizkaiko ingurumen diputatuak Berriari eskainitako elkarrizketa luzean zehaztu ditu hemengo Foru Aldundiak hondakinen kudeaketan darabiltzan irizpideak: “Agian, nahikoa da errauste planta bakarra Euskadin“. Egun batzuen bueltan, egunkari berean Madariagari erantzun dio Joseba Garaialdek “Zaborrak eta hondakinak” gutunarekin. Gai beraren inguruan, Bizkaiko hondakinen kudeaketaz, Eguzki mugimendu ekologistak plazaratu du “Bizkaiko zamarrei usaina eta...
Read MoreZabalgarbin kanpoko zaborra erretzea proposatu du PPk, baina ez du aurrera egin
Zabalgarbiko errauste plantan Bizkaitik kanpoko zaborra erretzea proposatu du PPk Bizkaiko Batzar Nasugietan. EAJk aurkako botoa eman du, eta PSE-EE eta Bildu abstenitu egin dira. EAJren eta PSE-EEren ustez ez da momentua Diputazioaren eta Zabalgarbiren artean gisa horretako akordioa sinatzeko. Informazio gehiago: Zabalgarbik ez du kanpoko zaborrik erreko...
Read More
Iruzkin berriak