Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
UKWIN Britainia Handia Errausketarik Gabe koalizioak zabaldu du erraustegiek klimaren aldaketan daukaten eraginari buruzko ikerlan berria, zentratua –alde batera utzita ingurumenaren kutsatzea, gizakien osasun kalteak, eta beste eraginak– teknologia horrekin sortutako energiaren karbono balantzean. Emaitzek gezurtatzen dituze errausketaren propagandistek behin eta berriro plazaratzen dituzten kontuak. “Climate change study finds burning waste is rubbish” izenburu esanguratsua...
Read MoreEskandalua Paris-Ivryko erraustegian: baimena eman duen agintaria erraustegien patronalekoa da
[Pello Zubiria Kamino] La France Insoumise mugimenduko Mathilde Panot diputatuak salatu du: Paris metropoliaren XIII. eremuan Ivryn dagoen erraustegia –Europako handiena– zaharberritzeko baimena eman duen ministroa Veolia errausketa eta hondakinen kudeaketako konpainia erraldoiaren zuzendaritzan egon da Emmanuel Macronek Trantsizio Ekologikoko Estatu idazkari izendatu artean. Panotek Le Parisien egunkarian plazaratu duen artikulu batean salatu du: “Estatuak aurrerako jauzia egin du...
Read MoreZero Zabor Bizkaian-ek protesta egingo du Europako erraustegien biltzarrean
CEWEP Europako errauste planten patronalak irailaren 19tik eta 21era artean biltzarra egingo du Bilbon. Zabalgarbi erraustegiak antolatu duen ekitaldiaren hasiera afari batekin hasiko denez Guggenheim museoan, han bertan antolatu du protesta ZZB Zero Zabor Bizkaian elkarguneak. ZZBk zabaldu duen deialdian dio: “Europako erraskailuzaleen bilkura Bilbaon izango da, irailaren 18, 19,20 (CEWEP). Errausketa salatzeko konzentrazio batera gonbidatzen zaitugu: irailaren 19a, asteazkena...
Read MoreItaliako gobernuak legea aldatu eta ez ditu baimenduko 12 erraustegi berri
Sergio Costa Italiako Ingurumen ministroak iragarri du Mateo Renzik aurreko gobernu aldian 12 erraustegi berri baimentzeko onartu zuen legea gobernu berriak aldatu egingo duela: Toskana eta Sizilian (bina), eta Piemonte, Liguria, Veneto, Umbria, Marche, Campania, Abruzzo eta Puglia eskualdeetan eraikitzekoak ziren 12 horietatik ez da bakar bat eraikiko. Errausketaren inguruko eztabaida nonbait egotekoten bero Italian dago. Alderdi Komunistan jardun ostean PD Alderdi Demokratikoarekin Erromako...
Read MoreBartzelonako erraustegiaren kutsadura eta iruzurrak salatu dituzte auzitegian
Bartzelona Metropolitanoko Aire Net (Haize Garbia) auzo elkarteak fiskaltzan salatu du Sant Adrià de Besóseko errauste planta, hura delakoan inguru horietan minbizien tasa Kataluniako bataz bestekoa baino 2,5 bider handiagoa izatearen erruduna. TERSAren erraustegia ixteko eskatu dute auzotarrek. Salaketak ebidentziatzat aurkeztu du Jose Luis Domingo toxikologiako katedradunak 2017ko udan Science of the Total Environmental aldizkari espezializatuan argitaratu zuen “High cancer risks by...
Read MoreKopenhageko Amager Bakke erraustegi “eredugarria”, kiebra jotzeko arriskuan
Frantziako Liberation egunkariak plazaratu berri duenez, Kopenhageko Amager Bakke erraustegia –hondakinen lobbyak harrotasunez eredugarritzat erakusten duena– kiebra jotzeko puntuan dago eta haren sustatzaileek ez dute salbaziorako beste biderik ikusten atzerritik milaka tona zabor inportatzea baino. Zerbaitetan bada eredugarria Kopenhageko Amager Bakke, komunikazioan da. Sare sozialetan “incinerator” bilatzen duenak egun batean bai eta biharamunean ere bai aurkitzen du errauste...
Read MoreMontpellierreko erraustegian mugimenduak Lunel-Vieleko bi labeetatik bat ixteko
Lunel-Vieleko erraustegiak bere inguruetan minbiziak ugaritu direla eta (ikus ARGIAk urtarrilean plazaratutako “Montpellierren erakutsi dute: Erraustegi berriak ere kantzerra ugaritzen du“) herritarren kezkak mugiarazi ditu arduradun politikoak ere. Egunotan eztabaida publiko berri bat antolatu du eskualde hartako parlamentario batek eta mankomunitateak iragarri ditu neurriak datozen urteetan bi labeetatik bat ixteko. Montpellier inguruetan handia da eskandalua Lunel-Vieleko...
Read MorePisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean
Polemika handia bizi dute asteotan Italiako Pisa hiri monumental eta turistikoan, frogatu denean Ospedaletto herrian daukan erraustegiak minbiziak eragin dituela. Errausketaren aurkako taldeek eta zenbait alderdi politikok aspalditik salatzen zuten kontua izan arren, CNR Ikerketarako Kontseilu Nazionalak berrikitan plazaratutako azterketa epidemiologikoak harrotu ditu hautsak. Pisako udalak erabaki du erraustegia ixteko prozedurari ekitea. Urtarrilaren 18an Il Tirreno egunkariak honakoa...
Read MoreEuropak plastiko birziklaezinak 2030rako debekatuko ditu
Europako Batzordeak asteartean, 17, plastikoentzako estrategia berria aurkeztu du Estrasburgon, lehenbizikoz epe zehatza jarriz ez berrerabili eta ez birziklatu ezin direnen debekurako: 2030a. Hilabeteko epea eman die agente ekonomiko, politiko eta sozialei beren iradokizunak proposatzeko. Ekonomia Zirkularrerako 2015ean onartutako estrategiaren barruan, Europako Batzordeari zegokion zehaztea alor horretan arazo nagusietakoak diren plastikoentzako politika bat. Europako lehendakariorde Frans...
Read MoreVilaboan hasita, Galiziako sei udalerritan gaikako bilketa derrigortua ezartzen ari dira
Vilaboa herrikoak hasita, Mondariz, Mondariz Balneario, As Neves, O Grove eta Pontevedrako biztanleak beren hondakinak gaika sailkaturik ateratzen hasiko dira 2018. urtean. Euskal Herrian Atez Ateko bilketan edo organikoa osorik auto edo auzokonpostean kudeatzen duten herrietara egindako bisitek beren fruitua eman dute. Pontevedra probintziako Vilaboak 6.000 biztanle dauzka eta PSG-PSOEko alkatea. Faro de Vigok zabaldu duenez, organiko guztia herrian bertan kudeatzeko 1.500 konpost ontzi...
Read More
Iruzkin berriak