Donostiako Alde Zaharrean abian da bilketa sistema berria
Abenduaren 8tik Donostiako Alde Zaharrean bizi diren herritarrek eta profesionalek bilketa sistema berria daukate beren hondakinentzako. Urte luzez karrika eta atarietan pilatzen ziren zabor zorroak desagertu dira eta denei udalak eskaintzen die hondakin guztiak gaika entregatzeko aukera. Donostian ez baitago derrigorrezko birziklatzerik, nahiz eta 2016rako gaikako bilketan %60ra iristeko helburua eduki. Bi bilketa ezberdin egiten ditu udalak Alde Zaharrean. Alde batetik bertan bizi diren...
Read MorePasaiak urrian %76 birziklatu du Atez Atekoarekin
[Pello Zubiria Kamino] Pasaiko udalak San Marko mankomunitatearen iturrietan oinarrituta herritarrei jakinarazi die urrian gaikako bilketan %76ko tasa gainditzea lortu dutela. Urriaren 2an ezarri zen sistema berria San Pedro eta Trintxerpen, aurretik Antxon eta Donibanen jarri ostean. Aurreko sistemarekin, esan dute udal agintariek, hilabeterik onenean ez zuten %35a gainditu (2013ko maiatzean). Udalak herriko familia guztiei etxeetara bidali dizkie datu zehatzagoen informazioak, tartean zer...
Read MoreDonostiak alde zaharreko ostatuei organikoa atez ate bilduko die egunero
Azaroan Donostiako udalak hondakin bilketa berria ezarriko du Alde Zaharrean. Orain arte eta urte luzez bertan “atez ateko basatia” egiten dute, familiek hondakinak atarietan utzirik. Azarotik aurrera bi modu ezberdinetan kudeatuko dira familien eta komertzioen hondakinak. Familiei edukiontziak ezarriko zaizkie zenbait gunetan eta organikoa txip bidez kontrolatutako kontainer marroietan lagatzeko aukera eskainiko. Merkatariei, berriz, gaika sailkatutako hondakin guztiak atez ate...
Read MoreGipuzkoako Atez Atekoa ezagutzera San Francisco eta Frantziako Estatutik
Zero Zabor i.b.e.ak ezagutarazi duenez, Jack Macy San Francisco hiriko Zero Zabor estrategiaren koordinatzailea Euskal Herrian izango da astelehen eta asteartean, zehazki Gipuzkoan zero zabor norabidean egiten ari diren urratsak ezagutzen eta San Franciscoko zero zabor estrategiaren ezaugarriak azaltzen. Hernani eta Orendain bixitatuko ditu eta udaletako, mankomunitateetako eta Foru Aldundiko teknikari eta arduradunekin egongo da. Astearte arratsaldean, be rriz, Zero Zabor ingurumen...
Read MoreAstelehenetik Aretxabaleta Atez Ate
Astelehenean, uztailak 14, Aretxabaletan (6.850 biztanle) hondakin bilketa Atez Ate egiten hasiko dira. Sistema berriaren ezaugarriak herritarrei azaltzeko azken bilkura asteazkenean egin zuten, azken urteotan herrira iritsitako etorkinekin. Nork bere organikoa etxean konpostatzen duten familientzako hobariak ere erabaki berriak ditu udalak. Aretxabaleta sistemaz aldatuta, Debagoienan aldaketaren zain dauden bakarrak Arrasatekoak dira eta Elgetakoak, bietan ere udazkenean hasiko direla...
Read MorePasaia Atez Atekoa herri osora zabaltzera: azken mugimendu eta deklarazioak
Pasaiako herria urtea bukatzerako hondakinen Atez Ateko bilketa udal eremu osora zabaltzera doa, aurretik sistema berria Donibanen eta Antxon ezarri ondotik orain San Pedro eta Trintxerpe ere sistema berean abiatuz. Derrigorrezko birziklatzearen kontrako taldeen Gipuzkoako mugimendu nabarmenenak ere hor (eta Azkoitian) ari dira geratzen asteotan. Hemen bildu ditugu orain arte beste albisteetan sakabanatuta eskainitako erreferentziak, azken hiru asteotan gertatuak: Ekainak 30-uztailak...
Read MoreJosep Maria Tost (CiU) Eusko Legebiltzarrean mintzatu da (bideoa)
Kataluniako Hondakinen Agentziaren burua den eta Riudecanyesko alkate izanik han Atez Atekoan ari diren udalerrien federazioko lehendakaria izana den Josep Maria Tost (CiU) ekainaren 18an mintzatu zen Eusko Legebiltzarrak hondakinen kudeaketaz aztertzeko daukan batzordean. Hedabide nagusiendako oharkabean pasatu den Josep Maria Tosten hitzaldi garrantzitsu honen bideoa Legazpin Atez Ate Bai taldeak jarri du sarean. Prentsan, Jon Salgadok Gara egunkarian laburbildu du batzordearen saioak eman...
Read MoreUsurbilek urrats berria: hondakinen tasa justua udatik aurrera
[Pello Zubiria Kamino] Usurbilgo herriak erabakita dauka hondakinen kudeaketan aitzindari lanetan jarraitzea eta urrats berriarekin bera izango da Euskal Herrian hondakinen kudeaketan sortzez besteko tasa edo tasa justua ezarriko duen lehenbizikoa. Alegia, familiek ez dutela denek berdin pagatuko baizik eta hondakinak txukunen sailkatu eta azken errefus gutxiena sortzen duenak gutxiago pagatuko duela. Orain arte Usurbilen azken errefusa kaleko zintzilikarioetan plastikozko zorroetan uzten zuten...
Read MoreSan Pedron ere ezarrita, urtea bukatzerako Pasaia osoa Atez Ate
[Pello Zubiria Kamino] Pasaiako (15.885 biztanle) udal gobernuko kideak San Pedroko bizilagunekin bileretan ari dira urtea amaitzerako auzo horretan ere hondakinen Atez Ateko bilketa ezartzeko. Beste auzoetan bezala, herritarrek hondakinak lagatzeko puntuak batzuk kaleko hormetan egongo dira eta bete batzuk taldeka bildurik Pasaian “zurrunak” deitzen dieten pasabideetan. Amaia Agirregabiria alkatea kontent azaldu da herritarren aurrean orain artean Atez Atekoa Donibanen eta Antxon...
Read MoreTolosaldean, Ibarra eta Aduna ere %80aren gainetik
Tolosaldeko mankomunitateak aurrera darrai hondakinen kudeaketarik onena edukitzeko Goierri eta Debagoienarekin daraman lehian. Ibarra eta Adunako emaitzen berri jakin da orain. Ibarran duela bi hilabete ezarri zen Atez Ateko bilketa eta epe horretan gaikako bilketa %86ra iritsi da. Honela eman du albistea prentsak: “Gaikako bilketa %86an kokatu da Ibarran bi hilabetean” (Tolosaldeko Ataria) “Ibarrako birziklatze tasa %90era iritsi da maiatzean” (Noticias de...
Read More
Iruzkin berriak