Arrasateko sistema laster Azpeitia, Beasain, Urretxu eta Zumarragan ere
Gipuzkoako lau herrik erabaki dute Arrasaten estreinatu zen sistematik abiatzea, hau da, organikoa eta errefusa bereizirik biltzea kalean ezarritako edukiontzi handi txipdunetan. Azpeitia (15.000 biztanle), Beasain (14.000), Urretxu (7.000) eta Zumarraga (10.000) dira zabor sortzaile nagusien (200 kg-tik gora errefus pertsona eta urteko) artetik aldentzen saiatu nahi duten hurrengo herriak. Arrasateko sistemaren ezaugarria da bilketa kaleko edukiontzi handietan egiten dela baina, gainera,...
Read MoreAzkoitian udal berriarekin kontainerrak libre eta gaikako bilketa % 50era jaitsi
Azkoitia Zero Zabor elkarteak Maxixatzen aldizkarian jakinarazi duenez urte betean atzerapauso galanta egin du gaikako bilketak Urola bailarako herri horretan. EAJren udal berriak Arrasateko eta Zegamako sistemak ezartzea agindu zien arren (Atez Atekoaren ordez txip elektroniko bidez kontrolatutako edukiontziak), gero edukiontzi guztiak libre utzi ditu eta birziklatze tasetan beherakako nabarmena gertatu da, %50rainoko tasaraino makurtuz. “Gauza bat esan eta bestea egin” izeneko...
Read MoreMutrikun 30ean galdeketa derrigorrezko bi sistematatik bat hautatzeko
Mutrikuko (5.068 biztanle) alkate Joseba Palenzuelak iragarri du azaroaren 30ean bozkatu ahal izango dutela 16 urte baino gehiagoko mutrikuarrek beren hondakinak gaika biltzeko zein sistema duten gogokoen. Hilabeteotan informazio eta parte hartze prozesu luzea burutu dute herritarrek Hondakinen Batzordeak koordinaturik. Adostasunaren bila lanean aritu dira Mutrikuko 5 edukiontziaren aldeko plataforma, Mutriku Natur Taldea, EH Bildu, EAJ, Berdeak, Mutrikuko Udala eta Mutriku Zero Zabor. Bidean...
Read MoreElgetan herri galdeketa buruturik, udazkenean sistema berria
Elgetan burutu berri dute herri galdeketa udaleko indar politikoek adostutako hondakinen sistema inguruan. Herrikok bizilagunen %53,5k hartu du parte eta hauen artean 431k eman diote garaipena baiezkoari aurka azaldu diren61en gainetik. Elgetan edukiontzi bidez egingo da udazkenetik aurrera bilketa; ontzi horietatik hiruk edukiko dute txip bidezko kontrol elektronikoa. Gaikako bilketan %70a lortzea dauka helburu udalak eta helburua lortuko ez balu beste bederatzi hilabete gehiagoko prorroga...
Read MoreElgetako udalak herri galdeketa egingo du ekainaren 22ko astean
[Pello Zubiria Kamino] Elgetako udalak herri galdeketa antolatu du alderdi politiko guztien artean adostutako hondakin bilketa sistemba berria berresteko. Goienak azaldu duenez, ezaugarriok izango ditu Elgetako sistemak: “Kontsultaren emaitzek horrela adieraziz gero, hondakin bilketa sistema berria martxan litzake gehienez bi hilabete jota. Eta jarraipena egingo diote. Helburua da bilketa selektiboa %70-80ra heltzea eta jarraipena egingo da. Bederatzi hilabetera helburuen betetze mailaren...
Read MoreTolosan eztabaidan diren 3 sistemen artean merkeena da Atez Atekoa
[Pello Zubiria Kamino] Tolosako udal gobernuak asteazkenean, otsailak 12, batzar irekian aurkeztu ditu berriro herrirako Idema enpresak proposatutako hiru kudeaketa sistemak. Azaroan Zero Zabor blog honetan bildu zen albistean azaltzen dira hiru aukeren ezaugarriak, eta konparaketarekin udalak berak prestatutako dokumentua hemen irakurri daiteke. Diario Vascoren “La decisión sobre la recogida de basuras entra en fase determinante” kronikak, dio berriro berretsi zela azaroan...
Read MoreZarautz: Hondakinen Mahaiak Atez Atekoa baztertu du
Albistea Zarautz Zaro Zabor taldeak zabaldu du otsailaren 7an Hitzan plazaratu “Hamabosgarrenean aidanez” gutunean: “(…) eredu guztiak lan taldeetan baloratuak izan eta gero, ondorio garbi bat atera zen prozesu hartatik: Atez Ate 2.0 sistema zela epe laburrean zehaztutako helburuak bermatzen zituen bilketa sistema bakarra, teknikoki eta ekonomikoki bideragarria izateaz gain. Baino hara non Zarautzko Hondakinen Mahaiakk, inondik inora plazaratu ez diren arrazoiak medio,...
Read MoreElgetak atzeratu egin du herri galdeketa
Apirilean Elgetako herrian adostu zutenean hondakinen inguruko adostasuna, urte amaierarako iragarri zuten sistema berriaz herri galdeketa egingo zutela. Orain Goienak zabaldu duenez, “Abendurako iragarrita zegoen herri galdeketa atzeratu egingo dute“. Apirilean zabaldu zen arren “Elgetako udalak %70-80 birziklatzeko sistema propioa onartu du aho batez” albistea, geroztik ez da azaldu hitzarmen hark aurreikusten zuen edukiontzi txipdunez zehaztapen gehiago. Herri...
Read MoreOndarroan Bizkaiko lehen Atez Atekoa
[Pello Zubiria Kamino]Hitzak azken asteotan zabaldutako albisteei esker ezagutzen zen Bizkaiko Lea-Artibai (26.500 biztanle) eskualdeko herrietan udalen eta herritarren arteko elkarrizketa prozesuak martxan zirela hondakin kudeaketa sistema aldatzeari begira, urtea bukatzearekin amaitzen baita orain arteko bilketa egin duen konpainiarekiko tratua. Egunotan plazaratu dira aldaketak nola mamituko diren erakusten duten berriak. Gaikako bilketan eskualdeak %70a gainditzea jarri duelarik helburu,...
Read MoreAzpeitiako udalean aurkeztu dituzte %70era iristeko hiru alternatiba
[Pello Zubiria Kamino] Hitzak zabaldu duenez, “Azpeitian hondakinak biltzeko hiru modu aurkeztu dituzte“. Udalaren enkarguz Bartzelonako ENT aholkularitzak egindako azterlanaren emaitza erakutsi die herritarrei enpresa hartako arduraduna den Ignasi Puig Ventosak. Joan den maiatzean Azpeitiko udaleko talde politikoek sinatu zuten adostasuna, herri hartan Atez Ateko bilketarik gabe birziklatze tasa %70era igotzeko. ENTk landu ditu herri honetarako egokiak izan daitezkeen sistemen...
Read More
Iruzkin berriak