Vilaboan hasita, Galiziako sei udalerritan gaikako bilketa derrigortua ezartzen ari dira
Vilaboa herrikoak hasita, Mondariz, Mondariz Balneario, As Neves, O Grove eta Pontevedrako biztanleak beren hondakinak gaika sailkaturik ateratzen hasiko dira 2018. urtean. Euskal Herrian Atez Ateko bilketan edo organikoa osorik auto edo auzokonpostean kudeatzen duten herrietara egindako bisitek beren fruitua eman dute. Pontevedra probintziako Vilaboak 6.000 biztanle dauzka eta PSG-PSOEko alkatea. Faro de Vigok zabaldu duenez, organiko guztia herrian bertan kudeatzeko 1.500 konpost ontzi...
Read MoreConposta en Red sarearen seminarioa Hernanin
Ostegunean Composta en Red sareak, Espainiako estatuan konposta sustatzen duten udalen elkarteak, bere zazpigarren ikastaroa Hernanin burutuko du, Orona kooperatibaren Ideo eraikinean. Biltzarra familiek taldeka darabiltzaten auzokonpost esperientzietan zentratuko da. Elkarteak egitarauan aurreratu duenez, Hernaniko alkatearen eta Composta en Redeko lehendakariaren agurren ondotik, gaiaren aurkezpen nagusi bana egingo dituzte batetik Madrilgo gobernuan hondakinen zuzendariorde nagusia den...
Read MoreLasarte-Oriako udalak (PSE) auzokonpost guneak ezabatu egingo ditu
Lasarte-Oriako alkateak gutun bidez jakinarazi die auzokonpostean ari diren familiei laster kentzera doala hori egiteko herrian dauden bi guneak. Iñaki Petxarroman kazetariak eman du albistea, udalak bidalitako orria erakutsiz. 2013an (Bilduren alkatetzarekin) zabaldutako zerbitzu hori berriro kendu arteko onik ez du eduki PSE-EAJk gobernuak. Estreina hobariak kendu zizkien beren hondakin organikoak horietara daramatzaten familiei, horrekin zigortuz mundu osoan Ekonomia Zirkularraren praktika...
Read MoreEl Boaloko udalak (PSOE) ezarri du lehenbiziko Atez Atekoa Madrilgo erkidegoan
[Pello Zubiria Kamino] El Boalo herria (7.200 biztanle) ekainaren 9an hasi da hondakinen Atez Ateko bilketa ezartzen, auzo batzuetatik abiatuta. PSOEko alkatea daukan udal hau da Madrilgo erkidego autonomoan Atez Atekoa ezartzen lehena. Albistea zabaldu da justu Madril aldean zalaparta handia dagoenean hiriburuaren hegoaldean, Colmenar Viejon, errauste planta berri bat eraiki nahi dutelako. Ekainaren 17rako dago deituta manifestazio bat proiektuaren kontra. Urteotan polemika piztu duen...
Read MoreKurutziaga ikastolatik baserri batera 100 kilo organiko eramango dute egunero konpostatzera
[Markel Onaindia, Anboto] Esperientzia edo proba pilotu bat da soilik, baina ondo funtzionatuz gero, eragin handia eduki dezakeena eskualdeko hondakin organikoen birziklapenean. Kurutziaga ikastolako jantokitik baserri batera 100 kilo organiko inguru eramango dute egunero, bertan konposta egiteko erabiltzeko. Iñigo Etxebarria nekazari iurretarraren baserria da leku hori, eta Etxebarriak berak egingo du bilketa. IK4-Azterlan zentroak gidatuko du esperientzia abendura arte, eta azken helburua...
Read MoreII. Mundu Gerran Londresko gobernuak herritarrak animatzen zituen konposta egitera
[Pello Zubiria Kamino] German Tortosak egiten duen Compostando Ciencia blogak argitaratu du dokumentu historikoa: “Making a compost heap” (Konpost pila nola egin) dokumental laburra. 1941ean zabaldutako film horrekin Britainia Handiko gobernuak herritarren artean konpost edo luarra egitea sustatu nahi zuen gerra garai zail haietan. II. Mundu Gerran fronteetako txikizioez gain atzeguardiako herritarren artean ere neke handiak eragin zituen. Elikagaien eskasia zen horietako bat,...
Read MoreHernaniko familien %25ek konposta egiten du, taldeka edo banaka
[Pello Zubiria Kamino] Hernaniko Udalak jakinarazi duenez, auzo-konposta egiteko 5 etxola gehiago jarri berriak ditu martxan, bakoitzak 22 familiaren hondakin organikoak luar bihurtzeko gai direnak. Bost horiekin, denetara 43 konpost-txabola dauzka Hernanik, 950 familiak erabiltzen dituztenak. Horiei gehitu behar zaizkie 700 familia gehiago konposta bakarka egiten dutenak, nork bere baratze edo soropilean. Denetara, horrela, 1.650 familia ari dira –lau familiatik bat– txerri-janak horrela...
Read MoreJavier Ansorenaren ustez, Gipuzkoan dagoeneko organiko gehiegi biltzen da
[Pello Zubiria Kamino] EAJk eta PSEk Gipuzkoako hondakinen kudeaketan darabilten estrategiaren sortzaile nagusia –Xabier Garmendia Martinezekin batera– izan zen Javier Ansorenak Residuos Profesional aldizkarian iradoki du Gipuzkoak dagoenekoz organiko gehiegi sortzen duela eta agian Europako beste herrialde batzuek bezala horien bilketa murriztu beharko lukeela. “Los límites del compost: ¿calidad o cantidad?” artikuluan, ironiaz tratatu ostean organikoa konpostatzea egia...
Read MoreGHKren tasen igoeraren eskandalua: errefusa %11, organikoa %44-%88
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak abenduaren 31an argitaratu zituen GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren 2016rako tasak. Horietan ezustekoa eraman dute organikoa ondoen biltzen duten herriek: GHKri entregatutako errefusaren tasak %11 igo dira eta, aldiz, organikoarenak %44 eta %88 artean. GHKren lehendakari eta Gipuzkoako Ingurumeneko foru diputatu den Jose Ignacio Asensio Bazterraren sinadura daramaten aurrekontuetan tarifa bakar berria ezarri zaio bereizi gabeko azken...
Read MoreHiru Michelin izar dituen “Azurmendi” jatetxea konposta egiten hasi da
[Pello Zubiria Kamino] Larrabetzuko udalak jakinarazi du: “Azurmendi jatetxeak konposta egingo dau, ‘Larrabetzu zero zabor-bertokoa indartuz’ proiektua indartuz“. Lehendik ezaguna da Larrabetzu etxe askotako hondakin organikoak luartzen dituelako auzo-konpost egituretan. Euskal Herrian txerri-janak berezi gabe eta beste zakarrekin nahastuta botatzen dituzten jatetxeentzako mezu nabarmena beharko luke Europako sukaldaritzako izar honen erabakiak. Eneko Atxa bere...
Read More
Iruzkin berriak