Elduain, hondakin organikoz zerria bazkatzen duen bigarren herria
[Pello Zubiria Kamino] Otorduen hondarrez zerria bazkatzea ez da nobedadea, zerbaitengatik deitu zaio betidanik organikoari txerri-jana (edo zerri-pertza…). Baina bai da urteotako gauza berria herri bateko biztanleen hondakin organikoa udalak jarritako txerri bati emanez probestea. Gipuzkoan Zero Zabor izatea lortu duten herri txikien aitzindaria izanik, Orendainek lortu zuen fama bat duela pare bat urte: kanta ezaguneko maskoten izena daramaten Ttip eta Ttup horretarako erabiliz bere...
Read MoreTolosaldean, Ibarra eta Aduna ere %80aren gainetik
Tolosaldeko mankomunitateak aurrera darrai hondakinen kudeaketarik onena edukitzeko Goierri eta Debagoienarekin daraman lehian. Ibarra eta Adunako emaitzen berri jakin da orain. Ibarran duela bi hilabete ezarri zen Atez Ateko bilketa eta epe horretan gaikako bilketa %86ra iritsi da. Honela eman du albistea prentsak: “Gaikako bilketa %86an kokatu da Ibarran bi hilabetean” (Tolosaldeko Ataria) “Ibarrako birziklatze tasa %90era iritsi da maiatzean” (Noticias de...
Read MoreUda aurretik Gipuzkoan 17 Zero Zabor herri txiki egongo dira
Gipuzkoako Foru Aldundian Ingurumen diputatu den Iñaki Errazkinek adierazi duenez, uda aurretik 17 izango dira Gipuzkoako Zero Zabor herri txikiak. Tolosaldean Berastegi, Lizartza, Alkiza eta Leaburu-Txarama sartu berri dira atal horretan, lehendik ari ziren Orexa, Elduain, Berrobi, Amezketa, Altzo eta Aduna, eta uda baino lehen elkartuko zaizkie Asteasu eta Belauntza. Urola Erdiko mankomunitatean bide berari ekingo diote Beizama, Bidania-Goiatz, Errezil eta Aizarnazabalek. Denetara 17 herri...
Read MoreAlkiza Zero Zabor izateko bidean
Tolosaldeko Alkiza (371 biztanle) Zero Zabor herri txikietakoa izango da laster. Egunotan udal ordezkariek eta Tolosaldeko mankomunitateko teknikariek herritarrei aurkeztu dizkiete hondakin guztiak gaika sailkaturik biltzeko sistema berriaren xehetasunak. Eredu honetako beste herrietan bezala, Alkizan ere herritarrek sortutako hondakin organiko guztia udalerrian bertan birziklatuko da, bai konpost bihurtuta edo animaliei (zerriak, oiloak…) bazkatarako emanda. Diario Vascok zabaldu du...
Read MoreBelauntza laster Zero Zabor izango da
Diario Vascok zabaldu duenez (“Zabor bilketa sistema berria Belauntzan“), Tolosaldeko Belauntza (281 biztanle) laster abiatuko da Zero Zabor herri txikien eredutik, hondakinen kudeaketarako Orendainek markatu zuen ildotik. Lehenbizi familia guztiak hasiko dira organikoa berezita konposta egiten (gehienak banaka eta horretarako eskueran lurrik ez duten bakanak auzo-konpostean), eta bitartean udalak eta mankomunitateak ezarriko dituzte udalerriak gainerako frakzioak biltzeko edukiko...
Read MoreAduna, Altzo, Amezketa, Berrobi, Elduain eta Orexa, Zero Zabor herri
Gipuzkoako Foru Aldundiaren komunikazio kabineteak “Gaur hasi dira Prebenitzeko Europako Astearen harira Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako ekitaldiak” oharrean jakinarazi duenez, bihar larunbatetik, azaroak 16, Zero Zabor herri izango dira ofizialki Aduna, Altzo, Amezketa, Berrobi, Elduain eta Orexa. Orendainek markatu bideari jarraikiz, hondakinen gaikako bilketa orokortzeaz gain organiko guztia udalerri barruan bihurtuko dute konpost. Zero Zabor herri txikiok gehiturik orain...
Read MoreIkaztegietan ere laster Atez Atekoa
Tolosaldeko Ikaztegietan (469 biztanle) laster Atez Ateko bilketa ezarriko duela iragarri du udalak. Mankomunitateak bere webgunean “Atez ateko bilketa nola izango den informatzeko gizarteratze prozesua Ikaztegietan” zabaldu duenez, mankomunitateko eta udaleko teknikari eta hautetsiek marraztu dituzte ezarpenaren ezaugarri nagusiak eta herritarrekin eztabaidatu dituzte hilaren 18 eta 19an. Ikaztegieta bi eremutan banatu dute: landa eremukoek giltzaz ireki ahal izango duten bilketa...
Read MoreLazkaokoekin, 97.662 gipuzkoarren hondakinak bilduko dira Atez Ate
Abuztuan Pasai Donibane (2.280 biztanle) sartuta eta Lazkaoko 5.435 herritarrak urriaren 4an, gaur zortzi, hasiko direnean beren hondakinak gaika sailkaturik Atez Ate biltzen, Gipuzkoan 97.662 jende ariko da sistema honekin funtzionatzen. Joan den uztai hasieran 71.579 ari ziren, eta horiei gehitu zaizkie udatik hona Ordizia, Amasa-Villabona, Segura, Pasai Donibane eta Lazkao. Aipatutako zifrak biltzen ditu Zero Zabor herri txikiak: Orendain, Altzo, Orexa, Elduain eta Leintz-Gatzaga. ARGIAren...
Read MoreLeintz-Gatzaga jadanik Zero Zabor herri txikien artean ari da
Asteartean, uztailak 9, atera zituzten Leintz-Gatzagako kaleetatik azken urteotan herriko zaborrak batzen zituzten edukiontzi handiak. Horien kendurik, herritarrek hondakinen osagai nagusiak gaika bereizirik lagako dituzten horretarako egokitutako guneetan eta organiko guztia herritik atera gabe auzo- edo auto-konpostaketaz birziklatuko dute. Goienak zabaldu du “Abian da hondakinak batzeko sistema berria Leintz Gatzagan” albistean, zeinak bideo hau ere bai...
Read MoreLeintz-Gatzaga Zero Zabor herri txikien taldean sartu da
Debagoieneko Leintz-Gatzaga (256 biztanle) Zero Zabor ereduan ari diren herri txikien taldean sartu da, Goienak “Hondakinen bilketa sistema berria Leintz Gatzagan” albistean bideo argigarriz hornituta jakinarazi duenez. Biztanle gutxi baina lur eremu zabalak dauzkaten herri txiki horietan hondakin guztiak gaika sailkaturik biltzeaz gain organikoa herrian bertan kudeatzen dute, auto- edo auzokonpost bidez. Orendainek bidea ireki zuenetik, Tolosaldeko Orexa, Elduain eta Altzo hasi...
Read More
Iruzkin berriak