Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
“Erraustegiaren aurkako gose grebaren digestioa”: grebalarien hausnarketa
2017-07-03 // Ekitaldia, Errausketa, Gizarte eragileak, Iritziak / Adierazpenak // Iruzkinik ez
Sei gose grebalariak Donostiako Easo plazan, zazpi eguneko baraualdia egin zutenean.
Zubietako erraustegiaren kontra aste betez Donostiako Easo plazan gose greba burutu duten sei andre-gizonek beren ekintzaren azalpenak zabaldu dituzte, seiek sinatutako iritzi artikulu batean.
Herritarren eta bereziki Amarako auzotarren laguntza eskertuta, beren haserrea azaltzen dute agintariekiko: “Zein politikari klasek agintzen du Foru Aldundian? Datu hauek [errausketaren kalteenak ] guztiak eta gehiago esku artean izanda, nola liteke erraustegiaren egitasmoarekin jarraitu? Erraustegia eginez gero diru publiko izugarri jasoko duten gutxi horientzat gobernatzen duten politikariak ote ditugu Foru Aldundian?”.
Idatzia amaitzeko, erraustegiaren aurkako borrokan ez etsitzeko deia egiten dute: “Agintari hauek herritarrek etsi eta borroka uztea bilatzen badute ere, guk esan behar dugu inoiz baino kementsuago eta adoretsuago gaudela, gu herritarron osasun, duintasun eta oinarrizko eskubideen alde ari garelako.”
Hona gose grebalarien agiria osorik:
Erraustegiaren Aurkako Gose Grebaren Digestioa
Jada astebete pasa da sei herritar gipuzkoarrok Donostiako Easo plazan erraustegiaren gezur handiaren aurkako gose grebari bukaera eman genionetik. Gure lanak, familiak eta etxeak utzi eta astebetez egon gara kalean elikagairik hartu gabe, gure gorputzak borrokarako tresnatzat hartuz, aire garbiaren eskubidea eta osasun eskubidea aldarrikatuz. Oraingoan berriz ere plaza publikora azaltzea erabaki dugu, borroka ekimen honek utzi diguna zuekin partekatzeko asmoz.
Lehenenik nabarmen adierazi beharreko sentimendu bat jarri nahi dugu erdi gunean. Poza. Poza sortu baitigu ekimena pentsatzeak, antolatzeak eta egiteak ere. Poz handia. Asebetetzen gaituen borrokaren poza. Gauzak ongi, justu eta bihotzez egitearen poza.
Poza sentitu dugu herriaren bizi nahia hain gertu sumatu dugunean, baita Amara auzoko elkarte sarearen babesa jaso dugunean ere. Hainbat auzotarrek beraien etxeak ireki dizkigute, hainbeste estimatzen genituen dutxa beroak eskainiz. Aipatzekoa ere hainbat tabernaren babesa eta laguntzeko prestutasuna. Jendearen sostengua eta babesa izan ditugu aste osoan zehar hutsik egin gabe.
Poza sentitu dugu hainbat eta hainbat herritarrek beraien esker ona adierazi digutenean. Poza, antolatutako batzar, hitzaldi, dantza eta musika emanaldi, giza kate eta gainontzekoetara jende asko gerturatu delako.
Eta uste dugu poz honetatik abiatuz gelditu dezakegula behin betiko Zubietako erraustegiaren egitasmoa. Kaletik eta herri mugimenduaren indar, haserre eta pozetik.
Haserrea ez baitugu ekiditen, ez. Gure baitan baitaude biak, poza eta haserrea. Nola ez gara ba haserretuko eskura ditugun datuak ezagututa? Nazioarteko ikerketa zientifikoek diotenez, hainbat osasun arazo eta minbizi motek nabarmen egiten du gora bereziki erraustegitik 10 kilometroren bueltan (Donostia, Astigarraga, Urnieta, Lasarte-Oria, Usurbil, Billabona, Andoain, Hernani, Orio…), eta eragin hori bereziki da kaltegarria haurrentzat. Esaterako garuneko minbiziak bikoiztu egiten dira, hezurretakoak eta malformazio kongenitoak hirukoiztu. Heriotzak %13 inguru gehitu ohi dira. Kaltea lurrari eta gure ondorengoei ere egingo zaie egitasmo zentzugabe honekin jarraituz gero. Onartezina den 35 urterako zorrera kondenatzen gaituzte.
Horretaz gain badakigu bultzatu nahi duten egitasmo hau ekiditeko alternatiba badagoela eta askoz lanpostu gehiago sortzeaz gain, nabarmen merkeagoa eta osasuntsuagoa dela. Horretaz gain, Europatik datozen irizpideekin ere bat dator. Gipuzkoan gainera urrats garrantzitsuak eman dira bide horretan.
Zein politikari klasek agintzen du Foru Aldundian? Datu hauek guztiak eta gehiago esku artean izanda, nola liteke erraustegiaren egitasmoarekin jarraitu? Erraustegia eginez gero diru publiko izugarri jasoko duten gutxi horientzat gobernatzen duten politikariak ote ditugu Foru Aldundian? Ez al lukete guztion onurarako aritu behar? Zertarako behar ditugu bestela?
Kalean egin dugun aste honetan herritar askorekin hitz egiteko aukera izan dugu. Agintariek lotsagabeki ezkutatzen duten informazioa zabaltzeko baliatu dugu, baita herritarrekin iritziak partekatu eta eztabaidatzeko ere.
Eta berriro ere ikusi dugu, informatua dagoen herritarrak ez duela erraustegirik nahi, gutxiago etxe ondoan. Baina hau Foru Aldundiko agintariek ere badakite, horregatik ari dira etenik gabe, informazio ezkutatzen eta aurkako protestak isiltzen. Horretarako, egun hauetan salatu dugun bezala, hainbat komunikabide erabiltzen dituzte, besteak beste guztion diruarekin ordaindutako EITB.
Agintari hauek herritarrek etsi eta borroka uztea bilatzen badute ere, guk esan behar dugu inoiz baino kementsuago eta adoretsuago gaudela, gu herritarron osasun, duintasun eta oinarrizko eskubideen alde ari garelako. Konbentzimendu horrek ematen digu orain arte bezala informatzen eta herritarrak aktibatzeko lanetan aritzeko indarra.
Planteatzen dugun eraldaketa sozialaren alde lan egitea oso duina eta beharrezkoa da. Gure buruei eta gure seme alabei zor diegu etsi gabe bide horretan jarraitzea. Gutako bakoitzak txikitik eraginda, helburu handiak lor ditzakegu. Besarkada eta animo handiak guztientzat. Lurra eta herria bizirik. Zubietako erraustegia behin betiko gelditu!
Irantzu Jauregi, Iñaki Armendariz, Teresa López de Munain, Kepa Olaiz, Aran Garmendia eta Mila Zabalo. Erraustegiaren Aurkako Easo Plazako Gose Grebalariak.
Baserria XXI-eko laborariek errausketaren kalteak salatuko dituzte Aldundiaren aurrean
2017-06-30 // Elikadura, Errausketa, Nekazaritza // Iruzkinik ez
Baserria XXIeko kideak Gipuzkoako Foru Aldundiaren atarian egindako beste agerraldi batean.
Baserria XXI elkartea osatzen duten nekazariek Gipuzkoako Foru Aldundiaren atarian elkarretaratzea deitu dute larunbaterako, uztailak 1. Goizeko 11:00etan hasita 13:00 arte hitzaldi eta parodia bidez salatuko dituzte hondakinen errausketak elikaduren produkzio eta kalitatean eragingo dituen kalteak.
Agroekologian ari diren laborariak eta kontsumo taldeetako kideak biltzen dituen Baserria XXIek lehen ere azaldu izan du bere kezka hondakinen errausketak bai elikagaietan eta bai horiek ekoizten dituzten baserritarren artean eragingo dituen kalteez, Zubietan maiatzaren 27an burututako Erraustegiaren Aurkako Egunean bere ordezkariek egin zuten bezala. Orain protesta Donostiako Gipuzkoa plazaraino daramate. 12:00etarako iragarri dute beren posizioa azaltzeko prentsaurrekoa.
Bestalde, Baserria XXIek publikoki erantzun nahi izan dio justu maiatzaren 27 hartan Gipuzkoako Aldun Nagusi Markel Olanok prentsan plazaratutako artikulu bati. Hona “Markel Olanori” izenburua daraman agiria:
(gehiago…)
Hernani, Oiartzun eta Usurbilek helegitea jarri diote Zubietako erraustegiaren Ingurumen Baimenari
2017-06-29 // Errausketa, Jaurlaritza, Udalak // Iruzkinik ez
Arregi Usurbilgo alkatea, Arbelaitz Oiartzungo zinegotzia eta Aldaia Hernanikoa, helegitea iragartzen. (Argazkia: Kronika)
San Marko mankomunitateko kideak diren Hernani, Oiartzun eta Usurbilgo udalek errekurtsoa aurkeztu diote Eusko Jaurlaritzak erraustegiari emandako IBB Ingurumen Baimen Bateratuari. Hiru udaletako ordezkariek salatu dute Jaurlaritzako Ingurumen sailak GHKk eskatutako baimena 11 eguneko epe laburrean korrika eta presaka tramitatu izana, “beharrezko prozedura jarraitu gabe”.
Baimenean Jaurlaritzak ustez egindako lau arau haustetan oinarritu dira udalok errekurritzeko, 2010ko baimena iraungita egotean berriaren tramitean egindako lege urraketak. Horrez gain, erraustegi proiektuaren aurka borrokan segitzeko erabakia berretsi dute: “Gipuzkoarrok errespetua merezi dugu eta, beste behin ere, erraustegiaren proiektua nola edo hala egin nahi dutenei eta euren konplizeei esan behar diegu ez gaudela geldi eta gure herritarren eskubideak defendatzeko lanean jarraituko dugula”. Helegitearen xehetasunak eskaini dituzte Kronikak, Noauak eta Oarsoaldeko Hitzak.
Helegitearen aurkezpena egin zuten Usurbilgo alkate Xabier Arregik, Hernaniko zinegotzi Mattin Aldaiak eta Oiartzungo zinegotzi Eneritz Arbelaitzek. Hiru udaletan agintzen du EHBilduk eta hirurak dira San Marko mankomunitateko bazkideak, nahiz eta ez diren izaera hori duten guztiak.
Zubietako herritarrek Moyuari: “Ez dugu onartzen zuen erraustegi injustu kutsatzailea”
2017-06-28 // Enpresak, Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Zubietako herritarrek Construcciones Moyua konpainiari erantzun diote, honen oharra jaso ondoren leherketak hastera doazela abisatuz. Zubietarrek arrapostu egin diete Moyuako nagusi eta langileei: “Eraustegi horren konplize zarete zuek guztiok, eta etorkizuneko eragin kaltegarrien erantzule izango zaretenez gero, behingoz arduraz joka dezazuela eskatzen dizuegu”.
Joan den astean jaso zuten Zubietako hainbat etxetan Moyuaren gutuna, ohartaraziz ekaina amaitu aurretik zenbait leherketa egingo dituztela erraustegiaren gunean (Gipuzkoako Ingurumen Gunea deitzen diote promotoreek). Erantzunean, hainbat zubietar biltzen dituen Zubieta Lantzen elkarteak oroitarazten dio Moyuari alferrikako erraustegi garesti eta kutsakorra eraikitzera doala eta ez herritarrek ez dutela onartuko.
Mallorcako erraustegiaren eskoriak Palmako itsasoan jaurti dituzte
2017-06-27 // Eskoriak, Kutsadura // Iruzkinik ez
https://www.youtube.com/watch?v=_bywvB3BcEE</a>
[Pello Zubiria Kamino] Mallorcako hiriburuaren kaietako bat zabaltzeko obretan Son Reus erraustegiko eskoriak erabili dituzte itsas bazterreko betelanak egiteko. Gaizki erretako materialak erakutsi dituzte ekologistek delituaren frogatzat.
Mallorca Blue elkarte ekologistak zabaldu ditu irudiak azalpen eta guzti ekainaren 24an: “Atzo David Wildek deitu zigun kontatuz egoera beldurgarriaren xehetasunak. Can Pere Antoni hondartzara joan ginen eta ikaratuta berretsi genuen nola Portixol muturreraino aztertutako eremuan hondarra eta harkaitzak beteta zeuden gaizki erretako plastikoz eta erraustegiaren eskoriaz, ez dugu pentsatu ere egin nahi ura nola egongo den”. Aurretik Tirme konpainiako kamioiak arituak ziren erraustegitik materialak ekartzen betelanera, ekologistek zabaldu dutenez. Tirme Urbaser konpainiak kudeatzen du.
Errautsez gain, eskoria pila handiak sortzen dira erraustegietan. Ikusi Mallorcako plantak eragindakoekin handitzen doan mendia. (Argazkia: Última Hora)
Joan den urtarrilean jakin zen Tirmeko erraustegiak arazoak zituela sortzen dituen milaka tona errauts eta eskoriak metatzen segitzeko, labe inguruan handitutako zabor erre mendiak gainezka eginik. Mallorcan zenbait herri aspalditik ari dira Atez Atekoarekin askoz hondakin gutxiago sortzen baina Jaume Matasen gobernuak gogor egin zuen apustu Son Reusen erraustegia eraikitzeko, Mallorcan sortutakoekin ase ezinean negozioa borobiltzeko atzerritik zaborrak inportatzen dituena. Jaume Matasek espetxean bukatu zuen ustelkeriagatik, baina Son Reuseko erraustegia gelditzeko modurik oraindik ez dute aurkitu agintari berriek.
Palmako portuaren zabaltze lanetan, kamioiak erraustegiko eskoriak itsasoan jaurtitzen. (Argazkia: Mallorca Blue)
Moyuaren abisua zubietarrei: leherketak hastera doaz
2017-06-22 // Enpresak, Errausketa, Izenak // Iruzkinik ez
Construcciones Moyuak Zubietako ‘Zero eremuan’ bizi den familia bati ekainaren 21an irits arazitako oharra.
Moyua enpresak, GHKk Gipuzkoako erraustegia eraikitzeko kontratua eman zion UTE Civil Zubieta taldeko kideak, oharra pasatu die Zubietako erraustegiaren inguruan dauden etxeetako familiei, jakinaraziz ekaina bukatu aurretik egingo dituztela leherketak Artzabaletan. Markel Olanoren Aldundiak hizkera orweldarrean Gipuzkoako Ingurumen Gune (GIG) bataiatutako erraustegiaren zimenduak urratzeko leherketak lau izango omen dira, eta Moyuak abisatuaren arabera horiek egingo dituzte “nahitaezkoak diren baimen guztiekin”, esan nahi baita, baita afektatutako udalenekin ere. Ingurutik pasatzen den Done Jakuerako bidea etengo dute egunotan, “soinu-presioen eta bibrazioen kontrolak” egingo omen ditu enpresak eta sirena batek ohartaraziko die ingurukoei leherketak hastera doazela.
Gutuna enpresaren zigiluz besterik ez dago sinatuta, Construcciones Moyuako zuzendaritzako inoren sinadurarik ez darama. Zubietako erraustegia eraiki eta kudeatuko duen Ekondakin Energía y Medio Ambiente taldearen barruan ari den Moyuaren zuzendari nagusia Gorka Natxiondo Elordi da. Ekondakin UTEak egoitza Moyuaren egoitzan bertan dauka, Donostiako Errotaburu kalean.
Lasarte-Oria eta Usurbildik ere entzuteko modukoak izango dira leherketok, bi herriak erraustegitik hain gertu egonik. Oraingoz ez dago bi udalen erreakzioren baten edo herritarrentzako oharren berririk.
Zubietako erraustegiaren gunea Usurbildik ikusita. Lasarte eta Usurbildik ere entzungo dira leherketak. (Argazkia: Xingola)
Polemika sortu du sare sozialetan Aizpurutxon zabor bilketan ari den kamioi baten bideoak
2017-06-21 // Birziklajea, Gaikako bilketa, Lau kontenedore // Iruzkinik ez
[Maxixatzen] Urola Erdiko Zerbitzu Mankomunitateak eta Azkoitia Zero Zaborrek ohar bana kaleratu dute azken orduetan sare sozialetan zabaltzen ari den bideoa dela eta. Bideoan ikusten denez, herritarrek gaika sailkatutakoa kamioi bakar batean bidu eta nahasten dute. (gehiago…)
Gaur hasiko dira Mutiloako zabortegira Gipuzkoa osoko hondakinak eramaten
2017-06-19 // Zabortegia // Iruzkinik ez
Zabortegiaren kontrako aldarrikapena Mutiloa eta Ormaiztegi artan. (Argazkia: Goierri Birzirik)
Astelehenean, ekainak 19, iritsi behar zuten lehenbiziko zabor nahasiak Mutiloako zabortegira, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez. Cespa-Ferrovial konpainiak Mutiloako eremuan Ormaiztegiko kaxkotik hurbil daukan Lurpe zabortegira eramango dituzte azken aldian Kantabriako Meruelokora eramaten dituztenetako batzuk.
Mutiloako Lurpe zabortegia aspaldiko planetan zegoen erreserbatuta Gipuzkoako erraustegiaren eskoriak jasotzeko, baina 2016an Aldundiko agintariek erabaki zuten biltegi hori erabiltzea tratatu gabe sortzen diren zabor nahasiak lurperatzeko. Erabakiak ezinegona piztu zuen Goierrin eta Goierri Birzirik plataformaren ekimenez inguruko udalek agerpen bateratua egin zuten azaroan GHKri eskatzeko hori ez egitea. Maiatzean Mutiloako zabortegira mendi martxa antolatu zuen Goierri Birzirikek.
Ez da jakin geroztik zer gertatu den. Jose Ignacio Asensiok iradoki die kazetariei Ormaiztegi eta Mutiloari zenbait konpentsazio eman dizkiela, hala nola zabortegirako bidean egunero pasako diren kamioien aurrean herritarrek segurtasun handiagoa izan dezaten zebrabide bat egingo duela Aldundiak Ormaiztegin.
El Boaloko udalak (PSOE) ezarri du lehenbiziko Atez Atekoa Madrilgo erkidegoan
2017-06-16 // Atez atekoa, Europa, Konpostaketa // Iruzkinik ez
El Boaloko alkate Javier de los Nietos Zero Waste Europeren saria jasotzen martxoan. (Argazkia: Javier N. Twitter bidez)
[Pello Zubiria Kamino] El Boalo herria (7.200 biztanle) ekainaren 9an hasi da hondakinen Atez Ateko bilketa ezartzen, auzo batzuetatik abiatuta. PSOEko alkatea daukan udal hau da Madrilgo erkidego autonomoan Atez Atekoa ezartzen lehena.
Albistea zabaldu da justu Madril aldean zalaparta handia dagoenean hiriburuaren hegoaldean, Colmenar Viejon, errauste planta berri bat eraiki nahi dutelako. Ekainaren 17rako dago deituta manifestazio bat proiektuaren kontra. Urteotan polemika piztu duen Valdemingomezko errauste plantaren kontrako kanpaina ere azken denborotan oso bero dabil.
Ofizialki El Boalo-Cereceda-Mataelpino deitzen den udalerriak 2016an ber-munizipalizatu egin zituen hondakinen bilketa eta kudeaketa zerbitzuak, eta geroztik Zero Zabor ereduan urrats inportanteak eman ditu, herritarren artean konpostatzea sustatuz eta ikastetxeetan organikoa oiloei jaten ematea antolatuz. Javier de los Nietos Miguel (PSOE) alkate daukan udalak Lurraren Lagunak erakundearekin egin du lan eredu berria abian jartzeko.
El Pais egunkariak El Boaloko udalerriari deitu dio “Un paraíso del reciclaje“. Cadena SERek, berriz, “El Boalo, ejemplo internacional de compostaje“.
El Boalo-Cereceda-Matalpinoko udaletxea.
“Azken hamar urteetan birziklatze mailak berdin jarraitzen du”, Gasteiz Zero Zabor
2017-06-14 // Birziklajea, Zero Zabor // Iruzkinik ez
[Hala Bedi] Gasteiz Zero Zabor elkarteko Dani Zuazagoitia eta Josu Aranbarri kezkatuta daude Gasteizko birziklatze mailekin. Beren ustez, oso datu txarrak dira: %21 inguru berziklatzen da, hondakinen %80-90 inguru birzikla daitekeenean.
Zuazagoitiak horrela dio: “Gasteizen dauden azpiegitura eta bilketa sistemek ez dute uzten birziklatze plan eraginkorrik egiten.”