Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Italiako Florentzian 20.000 jende elkarretaratu dira errausketaren aurka
2016-06-03 // Ekitaldia, Errausketa, Europa // Iruzkinik ez
Maiatzaren 14an Florentzian eskatu dute Italiako errauste planta guztiak ixtea. (Argazkia: Mamme No Inceneritore)
Zero Waste Europek zabaldu duenez, 20.000 lagun baino gehiagok hartu dute parte maiatzaren 14an Florentzian errausketaren kontra antolatutako manifestazioan. Italia osoko 200 elkartek egiten zuten Florentziarako deia eta atzerriko ordezkaritzak ere azaldu ziren bertan.
Ama familiakoez osatutako Mamme No Inceneritore elkarteak protagonismo berezia izan du bertan. Baita Medicina Democratica elkarteko doktoreek ere. Orobat Italian errausketaren kontrako eta Zero Zabor ereduaren aldeko liderra den Rossano Ercolinik, zeinaren manifestaldiko azken hitzaldia ikus-entzun baitaiteke bideo honetan:
Mundu osotik iritsi zaizkie elkartasun mezuak antolatzaileei Florentziako mobilizazioa sustatuz.
Errausketaren lobbyaren eta Rifiuti Zero (Zero Zabor) mugimendu indartsuaren arteko borroka fase oso beroan sartuta dago azken hilabeteotan. Alde batetik, 226 udalerrik beren eremuan Zero Zabor eremu deklaratu dituzte eta are gehiago dira Atez Ateko bilketan ari direnak, tartean Milan bezalako hiri handiak, milioika herritarren hondakinen %70 eta %80 gaika sailkatuta bilduz.
Baina beste aldetik, Matteo Renziren gobernuak erabaki du atzeraka ari ziren erraustegiei haize berria ematea. Tartean, Florentzian eraikitzea Casse Passerinin. Eufemismoz “Il Termovalorizzatore” deitzen dioten erraustegi berriari agintariek joan den azaroan eman zioten baimena urtean 140.000 inguru tona erretzeko. Florentziako mobilizazioak Renziren Italia osorako planak oztopatzeko ahalegina izan nahi du.
Florentziako mobilizazioaz gehiago:
– Argazki bilduma hemen.
– Bideoak:
Errausketaren kontrako giza-kate erraldoiaren oihartzunak hedabideetan
2016-05-29 // Ekitaldia, Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Giza-katea puntarik punta korritu zuen bizikleta Onkologikotik abiatzen. (Argazkia: Dani Blanco)
“Osasuna aldeko eta Errausketaren kontrako” giza-kateak bere helburuak arrakasta osoz gainditu ditu igandean, maiatzak 29, Onkologikotik Gipuzkoako Foru Aldundirainoko tartea eskutik heldutako jendez betetzeko behar zen jendearen bi halako bilduz, 10.000 pertsona baino gehiago. Hedabideetan oihartzun handia izaten ari da, ondoko adibideek erakusten dutenez. Igande arratsaldean Gipuzkoako plazan batzartu den Gipuzkoa Zutik mugimendu berriaren albisteak ere hasi dira zabaltzen.
– ARGIA “Milaka pertsonak osatu du giza katea Donostian errauskailuaren aurka“, “Giza kate erraldoiak ezetz esan dio errauskailuari Donostian”
– Berria “Milaka lagunek egin dute bat erraustegiaren aurka”
– Noaua ““Aurreikuspenak oso modu nabarmenean gainditu dira”“, “Erraustegiaren Aurkako Mugimendua: “Denon artean geldituko dugu”“, “Xabier Mitxelena (OEIT): “Ardura printzipioa aplika dezatela”“, “[Bideoa] Giza katea, maiatzak 29“.
– Txintxarri “Eskutatik helduta, erraustegiari “ez” esan diote [Lasarte-Oriako] 1.000tik gora herritarrek Donostian”
– Topatu “Gipuzkoa plaza hartu dute hainbat herritarrek, errauskailuari ezezkoa eman eta egungo politika ustela eraldatzeko”
– Sustatu “Gipuzkoa plaza hartu dute Gipuzkoa Zutik plataformakoek”
– Gara-Naiz “Donostiako Gipuzkoa plazan erraustegiaren aurkako gunea antolatzen hasi dira“, “Exitosa cadena humana contra la incineradora en Donostia“, “La respuesta ciudadana contra la incineradora supera las expectativas“, “Con la incineración, de sabios es rectificar”
– EITB “Miles de personas protestan contra la incineradora en Donostia“, “Pertsona ugarik Gipuzkoa Plazan eman dute gaua, erraustegiaren aurka”
– El Diario Norte “Miles de personas en la cadena humana contra la incineradora de Gipuzkoa”
– Diario Vasco “Milaka lagun bildu dira Donostian, erraustegiaren aurkako giza katean“, “Miles de personas forman una cadena humana en contra de la incineradora“.
– El Mundo “Miles de personas forman una cadena contra la incineradora”
– Deia “Miles de personas forman una cadena en contra de la incineradora en Donostia”
– Eguzki “Erraustegiaren kontrako giza kate erraldoia”
Albiste bilduma, maiatzak 01 – 31
2016-05-29 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Gipuzkoa
“Burua eta bihotza (bideoa)” (Errausketaren Aurkako Mugimendua)
“Errausketarekin Gipuzkoako Aldundiak negozioari ematen dio lehentasuna osasunaren aurretik” (ELA)
“[Rossano Ercolini, Zero Waste Europeko presidentea] «Zorigaiztoko akats bat egingo dute Gipuzkoan agintariek»” (Berria)
Araba
“Konpostatzeko plan bat proposatu dute Trebiñun” (Alea)
Debagoiena
“Gipuzkoako zaborrak Epelek jasotzeko prest azaldu da Mankomunitatea” (Mondraberri)
Elgeta
“Elgetako errefusean aurkitzen den hondakinaren % 62,53 berreskuragarria da” (Goiena)
Astigarraga
“[EHBildu] Lanean segiko dugu, %80ko hondakin bilketari eusteko” (Kronika)
Errenteria
“Transferentzia gunerik eta hondakin gehiagorik ez du nahi Errenteriak” (Hitza)
Donostia
“Parte Zaharreko hondakinak biltzeko sistemaren ebaluazioa” (Donostiako Udala)
Usurbil
“Usurbilgo Udala: “Hondakinen errausketa problema etiko eta demokratikoa bilakatu da”” (Usurbilgo Udala)
Berango
“Hondakin organikoagaz zer egin daitekeen ikusarazteko saioak antolatu ditu Berangoko Udalak” (Hiruka)
Ondarroa
“Ondarru Zero Zamar taldeak dio 2015ean hondakin kopuru gutxi birziklatu zela” (Hitza)0
Osasuna
“Xabier Arruti: “Erraustegiak gure haurren osasunean izan dezaken eraginak kezkatzen gaitu”” (Info 7)
“GuraSOS: ‘Osasuna bermatzen ez bada, ezin da azpiegitura bat sustatu‘” (Euskadi Irratia)
“Osasuna Eta Errausketa. Incineración Y Salud” (OEIT-GEIS)
“[Erraustegiaren]Kalteak aztertzeko batzorde osatu nahi dute EH Bilduk eta Ahal Dugu-k” (Berria)
Espainiako Estatua
“Sentencia contra la incineración de residuos en Venta de Baños” (Ecologistas en Acción)
Europa
“Pietrasanta: zer gertatu zen Europako erraustegi “seguruena”rekin?” (Gaitzerdi, ARGIA)
Mundua
“Paul Connett Celebration Video” (Zero Waste Europe)
Diputazioak Xabier Garmendiari enkargatu dio 2030 arteko Gipuzkoako Hondakinen Plan berria
2016-05-27 // Aldundiak, Plangintza // Iruzkinik ez
Xabier Garmendia 2011ko urrian Euskal Telebistan, Industriako (PSE) sailburuorde zela. (Argazkia: ETB)
Maiatzaren 25eko datarekin jarri ditu Interneten “Gipuzkoako 2017-2030 Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorraren Ingurumen Ebaluaketa estrategikoaren hasierako agiriak” blokea osatzen duten lau dokumentuak. Horietan ageri denez, Xabier Garmendia Martinez errausketaren enpresa-gizona eta PSEko politikaria –ikusi “Xabier Garmendia, EAEko errauste planak antolatzen dituen gizona“– ari da plan berriaren zuzendaritza eramaten. Garmendiak Desarrollo Protección Ambiental, S.L enpresaren ordezkaritzat sinatzen ditu planok, CIMAS, Innovación y Medio Ambiente, S.L.L. ingurumen aholkularitzako enpresako teknikariekin elkarlanean.
Lau agirik osatzen dute Gipuzkoako Foru Aldundiak PIGRUG 2017-2030 (Hasierako Dokumentuak) atalean asteazkenean ikusgai jarritako blokea:
– “Hasierako Zirriborroa”
– “Hasierako Dokumentu Estrategikoa”
– “Formularioa V. Eranskina”
– “I. Eranskina. Prognosiaren gaurkotzea”
Lehen bi agirien hasieran azaltzen da zein den lege izateko sortutako dokumentuon “talde idazlaria”, hitzez hitz:
– Desarrollo Protección Ambiental, S.L.: Xabier Garmendia Martínez: Industria Ingeniaria
– CIMAS, Innovación y Medio Ambiente, S.L.L: Mikel Garay Ugarte: Industria Ingeniaria. Cristina Gil Giraldez: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Liz. Miren Arretxe Zamakona: Biologia Zientzien Liz. eta Ekotoxikologian Doktorea. Zigor García Gorrotxategi: Topografia-Ingeniari Teknikoa eta Geografian Liz.
Horiek prestatu eta Gipuzkoako Foru Aldundian Ingurumeneko Zuzendari Nagusia den Felix Joaquin Asensio Roblesek ontzat emandako planoi iradokizun edo ekarpenak aurkeztu nahi dizkieten Gipuzkoako herritar, elkarte eta erakundeek hilabeteko epea daukate maiatzaren 25etik hasita.
Debagoienako itunak eskatu du gaikako bilketa Euskal Herri osora zabaltzea
2016-05-26 // Ekitaldia, Gaikako bilketa, Gizarte eragileak, Politikariak, Sindikatuak // Iruzkinik ez
Alderdi, sindikatu eta mugimendu sozialetako kideak maiatzaren 24an Debagoienako Ituna sinatzen Arrasaten. (Argazkia: Gontzal Landa)
Debagoiena Eredu, Zabortegirik ez! plataformak deituta, mugimendu, alderdi eta sindikatuen ordezkaritza zabal batek ekitaldi publikoan sinatu dute “Debagoieneko Ituna” Arrasate. Agiriaren puntuetako batean proposatzen dute Debagoieneko eredua Gipuzkoara eta Euskal Herri osora zabaltzea, Europari begira erreferente bilakatzeko.
CCOO, ELA, LAB, ESK, Esteilas, Ahal Dugu, EH Bildu, Irabazi, Gorripidea, Eguzki, Ekologistak Martxan eta Zero Zaborrek maiatzaren 24an sinatu duten agiriak [EAJk azken orduan ez sinatzea erabaki duenak] dio, hitzez hitz:
Debagoieneko ituna
Jakina den moduan, hondakinen kudeaketak bi fase ditu: bata, bilketa eta bestea, bildutako hondakinei tratamendua ematea. Lehenak hurrengoa baldintzatu egiten du. Hondakinak gaika bilduz gero, birziklagarriak diren materialak berreskuratu egiten dira. Hondakinak nahasirik bilduz gero ordea, ezin direnez berreskuratu, hondakinak zabor bihurtzen dira.
Debagoieneko eskualdeak erakutsi du %80 gaika bildu daitekeela oso epe laburrean. Arduradun politikoek gatazka egoera gaindituta, herritarrei mezu egoki eta bateratua bidali diete: etxeetan hondakinak sailkatzea nahitaezkoa da eta gainera erraz egiten da. Herritarrak berehala jabetu dira zentzuzkoa dela gaika biltzea eta gaur egun Gipuzkoa osoan eta baita Europa mailan ere jarraitu beharreko eredu gara.
Hau guztia kontuan izanda, itun hau sinatzen dugun eragile sozial eta politikoek honako hau adierazi gura dugu:
1.- Osasuna eta ingurumena dira lehenesten ditugun irizpideak.
2.- Elkartasun eta erantzukizun frogarik handiena bakoitzak etxean sailkatzea da, eta ekintza xume horrek besteekiko, planetarekiko, ardura eta begirunea adierazten du bete-betean.
3.- Debagoienean frogatu dugu %80 gaika bildu daitekeela eta epe oso laburrean lortu daitezkeela emaitza horiek.
4.- Debagoienean egin badugu, beste edozein lekutan egin daiteke. Beraz, Gipuzkoara eta Euskal Herri osora zabaldu nahi dugu gure eredua, Europari begira, erreferente bilakatuz.
5.- Emaitzak etengabe hobetzeko konpromisoa hartzen dugu.
Albistearen oihartzun gehiago:
“Hondakinak “osasun eta ingurumen” irizpideei jarraituz biltzeko ituna sinatu dute Debagoieneko hainbat eragilek” (Berria)
“Debagoieneko Itunak konpromisoa hartu du eskualdeko eredua zabaldu eta hobetzeko” (Mondraberri)
“Babes zabala hondakinen kudeaketan eskualdea “eredu” dela aldarrikatzeko itunari” (Goiena)
Europako Zero Zabor herrien bilkuran izan dira Gipuzkoako ordezkariak
2016-05-25 // Zero Waste Europe, Zero Zabor // Iruzkinik ez
Capannorin, erdian, Luis Intxauspe Hernaniko alkatea, Ainhoa Arrospide (Zero Zabor IBE) eta Aitor Karasatorre Sakanako lehendakaria. (Argazkia: Zero Zabor IBE)
Hernaniko alkatea, Sakanako mankomunitateko lehendakaria eta Zero Zabor IBEko ordezkaria izan dira Italiako Capannori herrian burutu berri den Zero Zabor herrien biltzarrean. Bertan, hondakinen kudeaketan Cappanori, Parma, Miramas eta Hernani udalerriak urteotan egindako aitzinamenduak azaldu dituzte.
Luca Menesini Capannoriko alkateak eta Rossano Ercolini Zero Waste Europeko lehendakariak ireki ostean jardunaldiak, han bilduek maiatzaren 20, 21 eta 22an aztertu dituzte Italiako zein Europako herri eta eskualde eredugarrienek hondakinen kudeaketan darabiltzaten praktika onenak. Zero Waste Europek Europar Batasunaren diru-laguntzaz antolatutako hiru eguneko biltzarrean. Capannorik Atez Atekoarekin irekitako uberan, gaur egun 226 dira Italiako Rifiuti Zero sarean dauden herri eta hiri italiarrak.
Hernaniko alkate Luis Intxauspen bere herriko esperientzia azaltzen, atzean duela Joan Marc Simon Zero Waste Europako zuzendaria. (Argazkia: Hernaniko Kronika)
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak M29ko giza-katerako izena lehenbailehen emateko dei egin du
2016-05-24 // Ekitaldia, Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Datorren igandean, maiatzak 29, osasunaren alde eta erraustegiaren kontra Onkologiko eta Diputazio bitartean egingo den giza-katerako egun gutxi geratzen direla eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak herritarrei dei egin nahi die izena lehenbailehen eman dezaten, igandea bitartean antolakuntza-lanak ahalik eta txukunen burutu ahal izateko.
Ibilbidea 9 gunetan banatua dago, eta Gipuzkoako eskualde bakoitzari zati bat egokitu zaio. Izena aldez aurretik emateko helburua da parte-hartzaileak ibilbidean zehar era orekatuan banatua egotea. Informazio guztia, erraustuez.org webgunean aurkitu daiteke.
Giza-katean izena emateko bi aukera daude:
– Gipuzkoako herri gehienetan badago lantalde bat tiketak banatzen ari dena. Gainea, Zubieta inguruko herrietan mahaiak kalean jartzen ari dira tiketak eskuratzea errazteko.
– Interneten bidez ere izena eman daiteke, erraustuez.org webgunean sartuta.
Errausketaren Aurkako Mugimenduak zabaldu duen oharrak dio amaitzeko: “Igandean Gipuzkoan ikusiko da zein den Zubietako erraustegiak eragiten dituen samina eta kontrakotasuna. Erraustegiaren eraikuntza kosta hala kosta aurrera eraman nahi duenak entzun beharko gaitu. Igandean erraustegiaren aurka gaudenok ezinbesteko hitzordua dugu, atera gaitezen kalera!”
Madrilgo erraustegiak gaixotutako Clara Peralesek hunkitu ditu GuraSOSek Oronan bildutakoak
2016-05-23 // Errausketa, Kutsadura, Osasuna // Iruzkinik ez
Clara Perales larunbatean azaltzen Madrilgo Valdemingomezeko erraustegiak eraign dizkion gaixotasun larriak. (Argazkia: Noaua)
Medikuak, Donostialdeko haurren guraso eta senideak eta Madrildik etorririk hondakinen errausketak gaixotutako pertsonak bildu ziren larunbatean, maiatzak 21, GuraSOS elkarte berriak Hernaniko Orona-Ideo aretoan antolatutako jardunaldian, erraustegiek herritarren osasunean eragiten dituzten kalteez hitz egiteko. Une hunkigarririk ere bizitu zuten bertaratuek.
Iñaki Petxarroman kazetariak informatu duenez, Madrilgo erraustegiak gaixotutako Clara Peralesen lekukotzak entzule asko negarrez utzi zituen. Clara Valdemingomezko erraustegitik bost bat kilometrora bizi da eta ordu laurdeneko mintzaldian kontatu zituen errausketak ekarri dizkion gaixotasun larri ugariak –Txintxarri astekariak euskaraz laburbildu ditu eta bideo honetan ikus-entzun daiteke–:
Clara Peralesi, 1995ean alergiarekin hasi ostean, asma diagnostikatu zioten, 2008an, bronkoestasia edo bronkioen ehunen ezohiko dilatazioa, 2005ean, fibromialgia eta 2014an ez-Hodgkin linfoma. Ondorioz, linfomarako tratamendua eta beste zortzi medikamentu hartu behar ditu Clarak egunero: “Linfoma murrizten ari da, baina immunodepresioa duenez ez da guztiz sendatuko (…) Ni teorian ezingo nintzateke hemen egon, infekzio bat hartzeko arriskua dudalako”. Erraustegi ondoan bizitzen hasi arte beti osasun ona eduki eta bizimodu osasuntsua eraman duela garbi adierazirik, biltzarrean bildutakoei esan zien: “Ez dut nahi zuei ere horrelakorik gertatzea”.
Jardunaldiaren hasieran antolatzaileak mintzatuak ziren, GuraSOS elkarteko ordezkariak. Noaua aldizkariak informatu duenez, esan dute beste behin: “Ez dugu gure haurren osasuna arriskuan jartzerik nahi. (…) Guraso bezala, jakin nahi dugu errausketak ze ondorio ekarri ditzakeen, ze arrisku dituzten. (…) Gure haurren osasuna bermatzearen alde egingo dugu”. GuraSOSeko kideek hondakinen arazoa konpontzeko adostasun zabal baten bila joan beharra dagoela nabarmendu zuten, Noauak berak ekoitzitako bideo honetan entzun daitekeenez:
Jardunaldiko foroetan herritarrek, hezkuntzako profesionalek, gurasoek eta medikuek eztabaidatu eta adostutako ondorioen berri antolatzaileek eman zuten amaieran:
[13:40, eguneraketa] GuraSOS elkarteak jardunaldiko hitzaldi eta emaitzen laburbilduma eskaini du bere blogean: “GuraSOSek erraustegiaren eztabaida gizarteari bueltatzea eskatzen du, “gure seme alaben osasunarekin jolastea ez dugulako onartzen”“
Erraustegiari helegiteak aurkeztu dizkiote Jaurlaritzan eta Donostian
2016-05-20 // Dokumentuak, Jaurlaritza, Plangintza, Udalak // Iruzkinik ez
Usurbilgo alkate Xabier Arregi azaltzen 1.038 herritarren sinatu dutela erraustegiaren Ingurumen Baimen Bateratuaren kontrako helegitea. (Argazkia: Noaua)
Nahiz eta GHK Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa kontsortzioak isilpean negoziatu dituen Zubietako errauste plantaren proiektua –Bildu agintean zegoenean geldi arazitakoa– berriz abiatzeko baimenak, zenbait udalek, milaka herritarrek eta gizarte eragile batzuek azken orduan errekurtsoak aurkeztea lortu dute Eusko Jaurlaritzan bezala Donostiako Udalean.
Eusko Jaurlaritzak Zubietako Hondakin Zentroari eman berri dion Ingurumen Baimen Bateratuari dagokionez, alde batetik errekurritu dute 4.000 herritar baino gehiagok hiru egunetako tarte estuan Errausketaren Aurkako Mugimenduko boluntarioek mobilizaturik. Bestetik, hainbat udal eta gizarte mugimenduk ere aurkeztu dute nork bere alegazioa.
Argudioen artean, honakoak aipatu dituzte:
– Jaurlaritzak oraingo baimena egiteko erabili duen formula teknikoa denez lehen emandako baimen bat aldatzea, helegiteak oroitarazten du ez dagoela indarrean alda daitekeen baimenik… hain zuen GHKk berak aurreko aginte aldian uko egin ziolako erraustegiaren baimenari.
– Bestetik, Jaurlaritzaren azken erabakian aipatzen direnez baimen zaharrari onartutako prorrogak, errekurtsoan gogora arazten zaio luzapen posible guztiak aspaldi agortuak zeuzkala, indarrean dauden legeak kontutan izanik. Edozein baimen iraungita zegoen, ondorioz.
Era berean, zenbait udal eta gizarte mugimenduk Donostiako Udalari ere Helegiteak aurkeztu dizkiote, GHKren asmo berriak legeztatzeko onartu berri duen NU.06 Artzabaleta Plan Berezia dela eta, tartean honako argudiootan oinarriturik:
– Herritarren parte hartzeaz eta interesatuei entzuteaz ezarritako arauak urratzen ditu.
– Proiektu eta baimenen katean hasieran zeuden instalazio batzuk (nagusiki erraustegiaren zepa edo eskoriak tratatzeko zentroa) ez da aipatu ere egiten proiektu berrian: errauste prozesuaren atal oso bat desagertu egin da orain baimendu nahi duten proiektutik.
– Baimenen hierarkia urratu da, baimen batzuetatik besteetarako bidean proiektuaren atal funtsezkoak aldatuz.
– Proiektu berria ezin du babestu hasierakoari emandako Ingurumen Baimen Bateratuak.
Auzitegietarako bidea irekitzen duten helegiteon xehetasun juridikoez landa, Eguzki mugimendu ekologistak honela baloratu du gaiaren larritasuna: “Erraustegia eraiki nahi dutenek presa handia dute eta, horregatik, legea urratzeko eskrupulu handirik ez dira izaten ari. Badakite gai hau epaitegietan bukatuko dela, baina, alde batetik, horrelako auzi batek daukan kostu handiak erraustegiaren kontrakoak amore ematera eramango dituela espero dute. Bestetik, egunen batean epaile batek erraustegiaren kontrako erabaki bat hartuko balu, lanak oso aurreratuta egotea espero dute, erraustegia atzeraezin bihurtzeko. Erraustegia de facto inposatu nahi dute”.
GHK Nafarroako Erriberarekin harremanetan ari da hondakinak Tuterako Culebretera eramateko
2016-05-19 // Errefusa, Mankomunitateak, Nafarroa // Iruzkinik ez
Erriberako Mankomunitateko lehendakari Tomas Aguadok (PSN eta UPNren botoekin hautatua) Noticias de Navarra egunkariari berretsi dio GHKko arduradunekin lehen bilera bat egina duela Gipuzkoako hondakinak Tuterara eramateko posibilitatea aztertzeko, Aguadok aditzera eman arren oraingoz lehen elkarrizketa informal bat baizik ez dela izan.
Gipuzkoak une honetan sortzen dituen zabor nahasien erdia Kantabriara eramateko tratua egina dauka eta beste erdiarentzako Tuterako Culebretek aukera ona eskaintzen dio GHKri, Erriberako Mankomunitateak zabortegi horri 2026 arte bizia luzatuta etekin osoa atera nahi diolako.
Hain zuzen ere, Erriberako Mankomunitatea izan da Nafarroako PIGRN hondakinen plan nagusiaren zirriborroari erantzun kritikoena eman diona. Gestion Ambiental Navarrak zabaldu duenez, eskualdeka egiten ari diren bilkuren sailean Tuterakoa egokitu zenean oso gogor mintzatu zen Fermin Corella Erribera Mankomunitateko gerentea.
Corellak esan zuen Nafarroako plan berria “utopikoa” dela eta “betetzen oso zailak diren helburuak” markatu dituela, kalkuluetan akatsak edukitzeaz gain. Gaikako bilketan askoz astiroago joatea proposatu zuen, 2020 arte %10 gehiago eta 2015 arte beste %10. Ordainetan, Culebreteko zabortegiari ahalik eta zuku gehien ateratzea proposatu zuen.