Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Lezoko alkate jeltzaleak dimititu du, GBBk ez onarturik hondakinen akordioa
2016-03-14 // Politikariak, Sistema mixtoa, Udalak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Berria egunkarian Iñaki Petxarromanek eman du albistea: Lezoko alkate Kepa Garbizuk kargua utzi duela, duela aste gutxi udalean EAJk EH Bildurekin hondakinen kudeaketarako hitzartutako akordioa Gipuzko Buru Batzarrak onartu ez duelako. Akordio honen arabera, Lezon hondakinak sistema mistoan bilduko dira laster (papera eta ontzi arinak kaleko edukiontzi handietan, organikoa eta errefusa atez ate) eta bi alderdi sinatzaileak konprometitzen dira sistema ez aldatzera agintean bata zein bestea egonik.
Astelehen arratsaldean Hitzak xehetasun gehiagoz osatu du albistea, oraindik alkatea den Garbizurekin hitz eginda. Garbizuk alkatetza seguru utziko du baina gainerako zinegotziek beren karguetan segituko dute eta EHBildu eta EAJren artean Lezo mailan adostutakoak bere horretan iraungo du. GBBko buruei aurpegiratu die gizonik nabarmenena Patxi Sarasola duen Lezo Garbia plataformari nahi duena egiten utzi izana: “Alfonbra gorria jarri dio GBBk Lezo Garbiari nolabait”.
Otsailaren 15ean aurkeztu zuten EAJk eta EHBilduk bien hitzetan hondakinen gatazkan “akordio aitzindaria” izango zena. EH Bilduk onartzen zuen Lezon ezarritako Atez Ateko sistema rebajatu eta edukiontzi horia eta urdina kaleko kontainer handiz ordezkatzea (Legazpik estreinatutako sistema mistoa). EAJk ere kontent zirudien Atez Atekoa kendutzat emanda, gainera akordioa aldaketa politikoen gainetik bermatuta. Diario Vascok titulatu zuen “PNV y EH Bildu acuerdan retirar el ‘puerta a puerta’ en Lezo” eta EITBk “El Ayuntamiento de Lezo acuerda retirar el sistema puerta a puerta”.
Baina laster agertu ziren bestelako zantzuak. Lezoko PSEk gogor salatu zuen EAJko alkatearen ituna, baina are nabarmenagoa izan zen herrian hondakinen gatazkan protagonismo berezia izan duen Lezo Garbia plataforma itunarekin haserre azaldu izana.
Alkatea dimisioa ematera bultzatu duena, ordea, Gipuzko Buru Batzarraren itunarekiko arbuioa izan da eta ostiralean sinatu zuen bere dimisioa udaletxeko erregistroan, Berriak informatu duenez. Astelehen arratsaldean (albistea igandean publikaturik) artean albistearen EAJren bertsiorik ez zen.
Kepa Garbizuk 39 urte daramatza Lezoko udalean zinegotzi (hasieran Euskadiko Ezkerraren zerrendan). EAJren zerrendaburu gisa 2003tik 2007ra bitartean alkate izan zen eta -ezker abertzaleak alkatetza berreskuraturik- azken zortzi urtez aritu da oposiziotik lanean, beti ere EAJren ordezkari nagusi. 2015eko udal hauteskundeetan seina zinegotzi lortu zituzten EAJk eta EHBilduk, baina boto gehiago jelkideek atera zituztenez Kepa Garbizu bihurtu zen alkate.
Larunbatean Andoainen osasunaren alde eta errausketaren kontrako martxa
2016-03-09 // Ekitaldia, Errausketa, Gizarte eragileak, Osasuna // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Larunbatean, martxoak 12, hondakinen errausketak herritarren osasunari dakarzkion kalteak salatzeko manifestaldia antolatu da Andoainen. Herriko Ipar Haizea plataformak antolatuta, Gipuzkoa osoko ia ziento erdi eragilek egin dute protestan parte hartzeko deia. Etxeberrieta plazatik abiatuko da arratsaldeko 17:00etan.
Antolatzaileek martxarako egindako deialdian herritarrei oroitarazi dizkiete errausketak jendeen osasunari egiten dizkieten kalteak, berrikitan OEIT Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak salatu zituenak eta Andoainen bertan joan den abenduan Eduard Rodriguez Farré mediku eta adituak jende aurrean azaldu zituenak.
Ipar Haizea plataformak Andoaingo herritarrei nabarmendu die herria Zubietan Gipuzkoako Foru Aldundiak eraiki nahi duen erraustegitik hiru kilometrora geratzen dela eta, gainera, hortik oso hurbil Añorgan porlan fabrikan 2008tik ari direla hondakin gehiago erretzen.
Hain zuzen ere Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko medikuek Donostian hitzaldia eskainiko dute astelehenean, martxoak 14. Koldo Mitxelena aretoan 19:00etatik aurrera “Errauste plantek pertsonen osasunean eragiten duten arriskuaz” ariko dira OEITko bost doktore: Maialen Berridi, Juan Cruz Villandiego, Jose Luis Paulin, Xabier Mitxelena eta Marta Barandiaran.
Bil ta Garbik Iparraldeko 40.000 tona errefus erraustera bidaliko ditu
2016-03-07 // Errausketa, Errefusa, Iparraldea // Iruzkinik ez
Landetan, Baionatik 15 kilometrora, Benesse Maremneko erraustegi berria eraikitzen 2014 abenduan. (Argazkia: Isabelle Louvier)
[Pello Zubiria Kamino] Iparraldeak 40.000 tona bidaliko ditu kanpora errauste plantetan edo porlan-fabriketan erre ditzaten. Bil ta Garbik Baionan daukan Canopia TMBtik –Urbaser errausketaren multinazionalak kudeatzen du– ateratako errefusoi horrela emango die aterabidea, bide batez itxiz Hazparneko Hazketako zabortegia.
Hondakinak errausteko Iparraldetik esportatzeko asmoa urrian jakinarazi ostean, martxoaren 2an zehaztu die Martine Bisauta Bil ta Garbiko presidenteak kazetariei non mamituko den hori. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan nahasian bildutako zaborrak Canopia TMBan tratatu ostean 40.000 tona errefus geratzen baita (gure kalkuluetan urte eta pertsonako 145 kilo inguru), horietatik 10.000 tona Landetako Benesse-Maremneko errauste plantan kiskaliko dituzte. Baionatik 15 kilometrora dago erraustegi hori, mapa honek erakusten duenez:
10.000 tona gehiago Lizarrako (Nafarroa) Chipala Medioambientek tratatuko ditu, zementu fabriketan erretzeko prestatzeko. Hego Euskal Herrian, Gipuzkoan Añorgan eta Bizkaian Arrigorriagan eta Lemoan erretzen da Chipalak egiten duena bezalako hondakina porlana ekoizteko.
Hondakinak zemNafarroak mobilizazio handiak ikusi ditu porlan fabriketan hondakinak erretzearen kontra. (Argazkia: Olaztin Errausketarik Ez).
Baionatik beste 20.000 tona –Berriako kronikan Maddi Ane Txoperenak jaso duenez– Zaragozako paper fabrika batera joango dira. ARGIAk jakin duenez, Saica izan daiteke lantegi hori. Errefusen beste %15 Sarrikotako (Zuberoa) Mendixkan eta Sarako (Lapurdi) Zaluagan diren zabortegietan lagako dituzte.
[Sud Ouest egunkariak bestela zehazten ditu Iparraldeko errefusen hartzaileak: “une papeterie du Guipuzcoa, une cimenterie de Saragosse et le nouvel incinérateur de Benesse-Maremne“. Gipuzkoako paper fabrika batera?].
Berrikitan Frantziako Gobernuak “Hondakinik eta xahutzerik gabeko lurraldea” labelez –”Zéro Déchet, Zéro Gaspillage“– saritu arren, Bil ta Garbi mankomunitateak hondakinak errausteko egindako hautua doa justu Zero Waste mugimenduak aldarrikatzen duen estrategiaren kontrako bidean. Iparraldean hondakinen derrigorrezko gaikako bilketarik ez da eta, Zero Waste mugimenduko liderrek aspaldi Donostian argitu zutenez, gaikako bilketa on bat gabeko TMB bat ezin daiteke izan hondakinen errausketaren atari baizik.
Albistearen oihartzun gehiago:
“Hazketa itxita, erre eginen dute Iparraldeko errefus” (Berria)
“Hazparneko Hazketa hondakindegia ekainaren 1ean itxiko du Bil ta Garbik” (Gara)
“Pays basque : la fin de l’enfouissement des déchets à Hasparren” (Sud Ouest)
“Hazketa fermera le 1er juin“, “Bil Ta Garbi renforce sa politique de valorisation des déchets ” (Bil ta Garbi)
Debagoiena Ereduk gaikako bilketa Gipuzkoa osora zabaltzea eskatu du
2016-03-03 // Ekitaldia, Gizarte eragileak, Kutsadura, Zabortegia // Iruzkinik ez
Debagoieneko plataforma berriaren bozeramaileak Arrasateko Kulturaten martxoaren 1ean. (Argazkia: Debagoiena Eredu)
[Pello Zubiria Kamino] “Debagoiena Eredu. Zabortegirik Ez” plataforma aurkeztu dute martxoaren 1ean, eta bertan dei egin diete Gipuzkoako herritarrei eta erakundeei eskualde hartan hondakinen kudeaketan hain emaitza onak eman dituen gaikako bilketa derrigorrezkoa lurralde osora zabal dezaten.
Plataforma sortu da Debagoieneko zenbait herritarrek erreakzionatu dutenean Gipuzkoako Foru Aldundiak Bergarako Epelen zabortegia zabaltzeko asmoaren aurrean. GFAk berak zabaldutako zifrek erakusten dutenez, Debagoiena da eskualdeen artean gaikako bilketan ia %80ra iritsi eta errefusa pertsona eta urteko 81 kilotara mugatu duen lehena. Kontrastean, Gipuzkoak bataz beste 206 kg jaurtitzen ditu eta badira eskualdeak 250 kg eta are 300 kg ere sortzen dutenak.
Plataformako bozeramaileek prentsa aurrean salatu zuten egoera hori: “Zergatik ez da egiten Gipuzkoako beste herrietan? Debagoienean ere herri txikiak, ertainak eta handiak ditugu, alderdi politiko ezberdinek gobernatuak, eta posible da. Lehen hilabetetik lortu daitezke, gainera, emaitza horiek”.
Debagoiena Eredukoek, bestalde, argitu zuten batzuek eta besteek aipatzen dituzten azken zaborren arteko diferentzia, gauza bat dela hondakinak gaika txukun bildu eta azken errefusa TMB batetik pasa ostean geratzen den hondakin geldotua -aurreko legealdian Zestoako Osinbeltzen laga nahi zena bezalakoa- eta beste bat gaur Gipuzkoan oraindik nagusiki sortzen den zabor nahasi kutsagarria, uneotan Kantabriara bidaltzen dena eta laster Epelen bota nahiko litzatekeena.
Ondorengo asteetarako mobilizazio eta ekintza gehiago iragarri dituzte.
Albistearen oihartzun gehiago:
“Debagoiena eredu, Zabortegirik ez! plataforma aurkeztu da Kulturaten” (Mondraberri)
“‘Debagoiena eredu. Zabortegirik ez’ plataforma, martxan” (Goiena)
Gipuzkoa 2015, estatistikak: eskualde arteko ezberdintasun jasanezina
2016-03-01 // Aldundiak, Errefusa, Estatistika, Mankomunitateak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensiok ezagutarazi ditu lurraldeko hondakinen gaikako bilketaren datu nagusiak. GFAren prentsa oharrak eskaintzen ditu Gipuzkoako mankomunitateek 2015ean egindako emaitza ezberdinen datuak, bai portzentaika eta baita, adierazgarriagoa dena, pertsonako eta urteko sortu duten errefus kopuruari buruz ere.
Berriak laburtu zuenez, “hondakinen ia erdiak gaika jasotzen dituzte Gipuzkoan. Lau urtean hamasei puntu igo da bereizitako hondakinen portzentajea“. Egunkariek ez dute bildu errefus kiloen daturik, baina horiexek dira esanguratsuenak mankomunitateen fundamentu maila hain ezberdina epaitzeko. Hemen bilduko ditugu denak, portzentajeak eta kiloak:
Urteak 2015 2014
Gipuzkoa %48,9 206 kg %44–232kg
Txingudi %38,6 301 %39–353
Debabarrena %39,2 240 %35–243
Urola-Kosta %43,9 274 %43–288
Urola-Erdia — — %44–210
San Marko %45,9 234 %40–266
Sasieta %57,8 160 %58–163
Tolosaldea %63 145 %45–234
Debagoiena %77,1 81 %59–144
Mankomunitate bakoitzak sortutako errefusaren bilakaera 2014tik 2015era, pertsonako zenbat kilo.
Aurrerakadarik nabarmenena Debagoienak egin du, urte betean errefusa ia erdira jaitsita: Zero Zabor herriak badiren moduan, esan daiteke gaur Debagoiena Zero Zabor eskualde bat dela. Tolosaldeak ere aurrerakada handia egin du 2015ean. San Markok gaikako bilketaren portzentaietan aurrera egin duen moduan, errefus kopuru totalean oso gutxi hobetu du eta 2014an jauzi polita egin zuen Sasieta 2015ean estankaturik gelditu da.
Gaizki Urola-Kosta eta Urola Erdia; hau ez dakigu justu zenbat kilotan dabilen, 2015eko daturik eskaini ez duelako, Asensio diputatuak adierazi duenez. Eta oso gaizki Debabarrena eta Txingudiko herriak. Debabarrenekoek kontraste mingarria egiten dute Debagoienekoen aldamenean. Eta Txingudik, duela hamar urte errausketaren kontra mobilizatzen zen eskualdeak, lotsarik gabe sortzen ditu Debagoienekoen errefusen halako lau.
Nabarmentzekoa da zein diferente ikusten diren datuak ehunekoetan eta metatutako errefus kiloak alderatuz gero. Esaterako, Txingudin Irun eta Hondarribiak eskaintzen duen %38,6a eta Debagoienaren %77ak elkarrengandik askoz hurbilago dirudite lehenaren 301 kiloek eta debagoiendarren 81ek baino.
Asensiok emandako datuetan Gipuzkoa osoko 734.000 biztanleek sortu dute 151.000 tona errefus. Eskualde ezberdinetako emaitzen arabera jokatuz, gipuzkoarrek 2015ean sortuko zitzaketen…
59.454 tona (Debagoiena)
106.430 (Tolosaldea)
117.440 (Sasieta)
171.756 (San Marko)
201.116 (Urola Kosta)
176.170 (Debabarrena)
220.934 (Txingudi)
Mapa hauek zure webgunean jarri nahi badituzu erabili txertatzeko kode hauek:
Errefusa Gipuzkoan 2015ean
<iframe src='http://www.argia.eus/interaktiboak/2015-zero-zabor-gipuzkoako-hondakin-mankomunitateen-datuak/errefusa.html' width='680' height='590' frameborder='0' scrolling='no' allowfullscreen='allowfullscreen'></iframe>
Errefus kiloak pertsonako Gipuzkoan 2015ean
<iframe src='http://www.argia.eus/interaktiboak/2015-zero-zabor-gipuzkoako-hondakin-mankomunitateen-datuak/errefusa-biztanleko.html' width='680' height='590' frameborder='0' scrolling='no' allowfullscreen='allowfullscreen'></iframe>
Birziklapen tasa Gipuzkoan 2015ean
<iframe src='http://www.argia.eus/interaktiboak/2015-zero-zabor-gipuzkoako-hondakin-mankomunitateen-datuak/birziklapen-tasa.html' width='680' height='590' frameborder='0' scrolling='no' allowfullscreen='allowfullscreen'></iframe>
Albiste bilduma, otsailak 01 – 29
2016-02-29 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Euskal Autonomi Erkidegoa
“Gipuzkoan beste lurraldeetan halako bi edo hiru kostatzen da hiri hondakinak tratatzea” (Berria)
Gipuzkoa
“2015eko bilketa datuak” (GHK)
“Hondakinen ia erdiak gaika jasotzen dituzte, mankomunitateka ezberdintasun itzelak” (Berria)
“Gipuzkoako zaborra Kantabriara eramaten hasiko dira, eta beste zabortegi batzuen bila ari dira” (Berria)
“Cantabria rescatará a Gipuzkoa y permitirá que vierta basura en Meruelo“, “José Ignacio Asensio: «La solución de Cantabria causará un buen circo en Gipuzkoa desde el punto de vista logístico»“, “PP apela a “la solidaridad de todos los vascos” en el problema de las basuras” (Diario Vasco)
“Hondakinak Kantabriara eramatea lau urteetarako konponbidea da” (Gipuzkoako Foru Aldundia)
“Enviar la basura fuera de Gipuzkoa encarecerá el coste un 50%” (El Mundo)
“ETBko txoria, a ze pajarua!” (Eguzki)
“[Iulen Lizaso] Biografía de un circo anunciado” (Naiz-Gara)
“Erraustegia esku pribatuetan uzteko arriskuaz ohartarazi du PPk” (Berria)
“Gipuzkoa habrá enviado 60 camiones de basura a Meruelo para finales de esta semana” (Noticias de Gipuzkoa)
“Zubietara martxa antolatu du otsailaren 28an Errausketaren kontrako Mugimenduak” (Eguzki)
“Errausketaren Kontrako Mugimenduak martxa bat antolatu du Zubietara, hilaren 28rako” (Berria)
“Convocan una marcha contra la incineradora para el 28 de febrero” (Naiz)
Bizkaia
“La Diputación recurre al vertedero de Jata ante el colapso del de Artigas” (Correo)
Nafarroa
“El Gobierno de Navarra presentará a finales de este mes el documento base del nuevo Plan de Gestión de Residuos” (RRR Compañía)
Iparraldea
“Ipar Euskal Herria hacia el «cero residuos, cero derroche»” (Gara)
“«Hondakin eta alferrikako xahutze gabeko lurraldea» bilakatzekotan da Ipar Euskal Herria” (Euskal Irratiak)
“Bil Ta Garbi Sindikatua « Hondakinik eta xahutzerik gabeko lurraldea » izendatua” (Bil ta Garbi)
Debagoiena
“[Itsaso Beitia] Debagoienean zabortegirik ez!” (Berria)
“Mankomunitateko lehendakariak dio lurraldeko errefusa Epelera ekartzeko aukera ez duela planteatu, gai honetan “adostasunik lortzeko ezintasuna” ikusirik“, “[Bideoa] Industria hondakinak jasotzen dituen Epeleko isurtegia bertatik bertara“, “[Enrike] Ardura, akordioa eta elkartasuna zaborrarekin” (Goiena)
“Debagoieneko atez-atezko zerbitzuaz arduratzen diren langilegoa arduratuta dago etorkizun ezagatik” (Mondraberri)
“Censuran que Debagoiena «sea el vertedero de toda Gipuzkoa»” (Diario Vasco)
“2015 Debagoienako gaikako bilketako datuak eta grafikak (PDF)” (Debagoieneko Mankomunitatea)
“‘Debagoiena Gipuzkoako zabortegi’ ez bihurtzeko plataforma eratzeari ekin diote” (Goiena)
“Herritar ugari Epelen zabortegia ez egiteko antolatzen hasi dira” (Mondraberri)
“Epeleko zabortegiaren aurkako plataforma bat osatzera deitu dute” (Berria)
“Se oponen a que Debagoiena sea “el vertedero de Gipuzkoa”” (Noticias de Gipuzkoa)
“Vecinos de Debagoiena rechazan que se abra en la comarca un nuevo vertedero para basuras”
Debabarrena
“Debabarrena achaca la subida de sus facturas a la no construcción de la incineradora” (Naiz)
“Debabarreneko udalerrien datuak 2015” (Debabarreneko Mankomunitatea)
Urola Erdia
“Lapatxen Gipuzkoa osoko zaborrak jasotzen jarraituko dute, bete arte” (Berria)
San Marko
“Birziklatzeko ahalegina “zigortzen” dela salatu dute Oiartzun, Usurbil eta Hernaniko alkateek” (Berria)
Zumaia
“Hondakinen inguruko hitzarmena alde batera utzi du Udal Gobernuak” (Baleike)
Añorga
“Errausketaren aurkako hitzaldia, ostegunean Añorga Txikin” (25 geltokia)
Hernani
“Hernaniko Udala hondakinen errausketaren kontra (mozioaren testua)” (Hernanin Zero Zabor)
Lezo
“Bilketa mistoarekin ados Lezon“, “Lezoko EH Bildu, hondakinak biltzeko akordioaz: “Oso balorazio positiboa egiten dugu”“, “Hondakin bilketa sistemari buruzko “akordio aitzindaria” aurkeztu dute EAJk eta EH Bilduk“, “Lezoko PSE-EE, sistema mistoaz: “EAJk iruzur politikoa egin die botoa eman ziotenei”“, “Ondo Ai Geak ere fitxa mugitu du” (Berria)
“El Ayuntamiento de Lezo acuerda retirar el sistema puerta a puerta” (EITB)
“PNV y EH Bildu acuerdan retirar el ‘puerta a puerta’ en Lezo” (Diario Vasco)
“Hondakin bilketa akordioari buruzko balorazioa” (EHBildu)
Villabona
“El PNV y EH Bildu alcanzan un preacuerdo para gestionar los residuos de Villabona” (Noticias de Gipuzkoa)
“EAJren idatzia, hondakin bilketa sistemaren inguruan” (Airurri)
Tolosa
“Zabalik egongo diren edukiontzi handietan bilduko dira hondakinak bihartik aurrera” (Canal28)
“Hondakin bilketa berria: merkataritza eta ostalaritza” (Tolosako Udala)
Irura
“Aste honetan abiatuko dute hondakin bilketa sistema berria Iruran. Dagoeneko asteburuan atera dituzte edukiontzi berriak kalera” (Tolosaldeko Ataria)
Azpeitia
“[Jabier Altuna, EAJ] Lapatx: bere ardura da, bete dezala“, “[Eneko Etxeberria, alkatea] AJk Lapatx urte luzez irekita eduki nahi du” “[Aitor Unanue] Lapatxen, Kantabrian edo Zubietan. Non ezkutatu gure zaborrak?“(Uztarria)
“[Azpeitia Zero Zabor] Lapatx itxi“” (Berria)
Legazpi
“Otsailaren 15etik aurrera edukiontzi grisa 24 ordutan ireki ahalko da” (Legazpiko Udala)
Gabiria
“Gabirian hondakin bilketan aldaketak egin eta uzteko guneak giltzaz itxi dituzte” (Berria)
“Giltzaz itxi dituzte hondakinak uzteko guneak Gabirian” (Goierri Irrati Telebista)
Ordizia
“Hondakin domestikoen kontsulta,martxoak 13” (Ordiziako Udala)
“Bilketa eraginkorra lortzen duten sistemen artean galdeketa Ordizian martxoaren 13an” (Berria)
Astigarraga
“Astigarragako galdeketa baimendu du Espainiako Gobernuak” (Berria)
Andoain
“Erraustegiaren aurkako giza katea, otsailaren 20an Arrate plazan” (Aiurri)
Elgeta
“Iaz sortutako hondakinen %77,56 sailkatu dute Elgetan” (Goiena)
Andoain
“Arduraren aldeko giza katea“, “[Ipar Haizea plataforma] Ordezkari politikoei” (Aiurri)
“Zubietako erraustegiaren aurka agertzeko eskatu diete EAJri eta PSEri Andoainen” (Berria)
“Zubietako erraustegiaren kontrako giza katea Andoainen” (Naiz)
“Una cadena humana antiincineración une las sedes de PNV y PSE en Andoain” (Diario Vasco)
“Arduraren katea PNV egoitzara“, “Arduraren katea PSOE egoitzara“, “Mensaje de la cadena por la responsabilidad” (Ipar Haizea)
Ermua
“[Carlos Totorika, Ermuako alkatea] «Hondakinak Zabalgarbira eramateko eskaera egin diogu GHKri»” (Berria)
Otxandio
“Eskolan eta Indusibiden jarri gura dituzte auzo konpost gune berriak” (Anboto)
Larrabetzu
“Azurmendik hondakin organikoetatik konposta sortzen du” (Azurmendi jatetxea)
Gasteiz
“Gasteizko hondakinen kudeaketa plana “porrota” izan dela dio Zero Zabor plataformak” (Alea)
Iruñea
“Asiron califica como “avance impresionante” la nueva planta de Lezkairu de recogida neumática de residuos urbanos” (Diario de Noticias)
Europa
“First-world problem? Norway and Sweden battle over who gets to burn waste” (Zero Waste Europe)
“The toxic wasteland of Italy’s ‘Campania Felix’” (Al Jazeera)
“Londresko lehenengo ‘zero zabor’ jatetxeak ateak ireki ditu” (Cristina Enea Fundazioa)
“La recogida móvil de residuos y el sistema “puerta a puerta” llegan a Palma” (Diario de Mallorca)
“Admitida a trámite la denuncia contra la incineradora de Valdemingómez” (Diagonal)
“Enfermos de cáncer denuncian a la Incineradora de Valdemingómez” (Canal 33, Youtube)
Mundua
“Las ciudades con la mejor gestión de residuos del mundo” (Consumer)
“World’s largest waste-to-energy plant proposed for Shenzhen” (De Zeen)
“Italia avanza hacia el Residuo Cero” (Residuos Profesional)
“Ignasi Puig Ventosa: “Reducir los residuos es antisistema”” (Laboratorio de Residuos)
Osasuna
“Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldea: erraustegiek kantzerra ugaritzen dute“, ““Errausketaren eraginak osasunean”, OEIT mediku taldearen txostena” (ARGIA)
“Erraustegien alternatibak aztertzeko galdegin dute OEITko medikuek“, “Errauste plantak minbizia kasuak %3,5 ugaritzen dituela ohartarazi du OEITk” (Berria)
“[Xabier Mitxelena]Lotura ikusi dugu errausketaren eta osasun arazoen artean” (Ataria)
“Cáncer y malformaciones, médicos alertan de los efectos de la incineración” (Naiz-Gara)
“Un grupo de médicos reactiva el movimiento contra la incineradora” (Noticias de Gipuzkoa)
“Las incineradoras provocan el aumento de mortalidad por cáncer” (EITB)
“Un grupo de 25 médicos y sanitarios piden una moratoria para la incineradora” (Efe)
Zubietan bilduta milaka gipuzkoarrek “Errausketarik ez!” egin dute aldarri
2016-02-28 // Ekitaldia, Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Azken ekitaldia Zubietako frontoian. (Argazkia: Eguzki)
[Pello Zubiria Kamino] Milaka herritarrek beren protesta azaldu zuten igandean, otsailak 28, Zubietan Gipuzkoako Foru Aldundiak eraiki nahi duenaren erraustegiaren kontra, lehenbizi “zero gunea” bertaraino bide lokaztuetatik iritsita, eta Zubietako plazan bertan gero.
Bezperako eguraldi oso txarrak eragindako beldurra gaindituta, iragarri bezala Hernani eta Añorgatik abiatutako zutabeak Lasarte-Orian elkartu zitzaizkien herri honetakoei elkarrekin Zubietaraino joaz.
Zutabeetako batzuk Lasarten bildu ziren, bertatik elkarrekin abiatzeko Zubieta aldera. (Argazkia: Xingola)
Hemen Zubietako jendearekin bilduta abiatu ziren Letabide gainera. Bertan bat egin zuten Usurbildik eta Aiztondoko Zizurkildik zetozenekin. 1.200-1.500 arteko kopuruan elkartu ziren.
Mila lagunetik gora igo ziren bide lokaztuetatik barrena erraustegia dagoen Letabide gaineraino. (Argazkia: Eguzki)
Bide lokaztuetan barrena bertaraino iritsitakoek, gain haietatik ikusi ahal izan zituzten Real Sociedaden futbol zelaien atzean egin diren lur urratze izugarriak, espetxeaz gain Gipuzkoako industriagunerik handiena edukiko dituztenak. Ikusi ahal izan zituzten ere Ertzaintzaren bi furgoneta eta lau patruila errauste plantarako sarbidea edonori galarazten GHK enpresa publikoaren lur eremuetara. Antza denez aurreko asteetan GHKk ez zuen ingurua zorroztasun berarekin zaindu, Letabideko lepotik garbi ikusten baitziren bertaraino axolakaberen batzuek eramandako zabor nahasiak pila handiak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2014an lurperatu zuen eta 2016an berpiztu nahi duen errauste plantaren zulo erraldoia ikusi ostean, Zubietako kaxkora itzuli ziren ibiltariak eta hemen jende gehiago zeukaten zain plazan azken ekitaldirako. Estitxu Eizagirre kazetari eta bertsolariak irakurri zuen EAM Errausketaren Aurkako Mugimenduaren “Buru eta Bihotzaren Aldarria” Manifestua (testua osorik hemen). Eta Teresa Lopez de Munainek irakurri zuen EAMen azken mezu laburra: “Justiziagatik eta arduragatik: errausketarik ez, birziklatzea bai“.
EAMeko arduradunek bukaeran azaldu zuten beren poza Zubietara hain kopuru nabarmenean hurbildutako herritarrek erakutsi dutelako errausketaren aurkako mugimendua berriro indarrez dagoela. Eta ondoko asteetarako bi zita aipatu zituzten: martxoaren 12an Andoainen manifestazioa eta maiatzaren 29rako beste ekitaldi berezi bat, zeinaren xehetasunak laster jakinaraziko diren.
Albistearen oihartzun gehiago:
“[Estitxu Eizagirre] Erraustegia, indarrean den sistemaren ikono“, “Buru eta Bihotzaren Aldarria” (ARGIA)
“Martxa jendetsuak egin dituzte errausketaren kontra” (Berria)
“Errausketaren aurkako aldarria, zero punturaino eraman dute” (Noaua!)
“Erraustegirik gabe bizi nahi dutela aldarrikatu dute” (Hitza)
“2.000 lagun inguru, Zubietako erraustegiaren kontrako martxan” (Euskadi Irratia)
“2.000 lagun inguru, Zubietako erraustegiaren kontrako martxan” (EITB)
“Crónica de una martxa antincineradora multitudinaria“, “Zer egiten zuen Ertzaintzak Zubietan” (Eguzki)
“Jendetza batu da Zubietako erraustegiaren kontrako martxan“, “Contra la incineradora, con la razón y el corazón” (Naiz)
“Elur bola handi hasi da. Jendetza errausketaren aurkako martxan” (Zero Zabor IBE)
“Siete marchas piden parar la incineradora de Zubieta” (Diario Vasco)
Euriari eta lokatzari aurre eginez, Aiztondoko koadrila hau Zizurkildik ausartu zen Zubietaraino oinez. (Argazkia: Xingola)
Donostiako zutabea Añorgako Rezola porlan fabrika aurretik pasatzen Lasarte-Oriarako bidean. (Argazkia: Eguzki)
Añorgako Rezola porlan fabrika: errausketa Onkologikoaren sudurretan
2016-02-25 // Dokumentuak, Errausketa, Jaurlaritza, Kutsadura, Porlan fabriketan // Iruzkinik ez
Cementos Rezolan material ugari errausten dute. (Arg: Dani Blanco)
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoar gehienek ez dakiten arren, dagoenekoz hondakinak erretzen ari da zementu fabrika bat Donostiako Añorgan, udaletxetik bezala Zubietako erraustegiaren 0 eremutik 4,5 kilometrora. Kilometro eta erdira dauzka: Poliklinika, Onkologikoa, Donostialdeko hiru ospitaleak, EITBren egoitza eta Batzar Nagusiak. Hernaniko eta Lasarteko udalak 2,6 kilometrora.
2015eko urtarrilaren 19an donostiarrak beren danborrak prestatzen ari ziren ordu berean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen zuzendari Alejandra Iturriozek hondakinak erretzeko 2008tik daukan baimena zabaldu eta lasaitu zion Sociedad Financiera y Minera S.A.ren (gaur Italocementi multinazionala) Rezola porlan fabrikari.
Urtean 635.000 tona porlan ekoizteko gai den Añorgako produkzio katean hiru gunetan erre ditzakete hondakinak. Hasteko, porlana egiteko lehengai gisa erretzen dira, harri, kare eta abarren ordez. Rezolak labean bota ditzake, beste fabriketatik ekarrita: egur edo biomasaren errautsak, siderurgiako eskoriak, gasak filtratzeko erabilitako lohiak, araztegietako lohiak erretzetik sortutako errautsak eta abar. Hondakin kopuru handienak balorizazio materiala deitzen den atal honetan erre ditzake eta kiskali ondoren porlanarekin nahastuta ateratzen dira fabrikatik.
Bigarrenik, porlana ekoizteko erregai gisa erabili ditzakete “ez arriskutsutzat” katalogatutako hondakinak: haragi irinak, egur, zerrauts, txirbil eta antzekoak, pneumatiko zaharrak, auto zaharren osagai ez metalikoak, araztegietako lohi idortuak, bestelako plastiko eta kautxuak, bestelako hautsak, gaika edukiontzi horian bildutako ontzi arinen soberakinak… Horietatik Rezolak 39.900 tona erre ditzake urtean.
Baina, gainera, Rezolak erregai modura erabili ditzake hondakin arriskutsuak ere, baimenak espresuki aipaturik: “Residuos peligrosos admitidos como combustibles alternatibos”, beren osagaietan substantzia arriskutsuak daramatzatenak. Baimenak zehazten duenez, CDR (Hondakinetatik Eratorritako Erregaiak, gaztelaniazko siglatan) horietan nahastuta joango dira lohiak, pinturak, bernizak, disolbagarriak, tintak, argizari industrialak, koipe eta olioak, eta abar.
2015eko urtarrileko aldaketarekin, hondakinen zerrenda luzatzearekin batera, bigarren aldaketa bat onartu dio Jaurlaritzak Rezolari: aurreko baimenean eskatzen baldin bazitzaion erregai klasikoen artean (petrolio-kokea eta abar) zaborrak ere sartzekotan horiek eduki behar zutela gutxienez kiloko 2.000 kilokaloria sortzeko ahalmena, orain aski dute 1.500 kilokaloria sortzen dutela argudiatzea labean kiskaltzeko.
Kutsaduraren kontrolak arindu
Hirugarren aldaketa handia, hondakinen errausketak eragindako kutsaduraren kontrolak arindu zaizkiola enpresari. Munduko Osasun Erakundeak oso arriskutsutzat jotako gai kutsakorrez ari gara, dioxina, furano, metal astun, azido fluorhidriko (HF) eta abarrez.
Aldaketok onartu dizkio Jaurlaritzak: azido fluorhidrikoa ez du uneoro jarraian neurtu behar 2008ko baimenean agindu bezala, urtean bitan egitea aski du; dioxinak eta furanoak urtean lautan neurtzea agindu bazioten 2008an, orain aski du urtean bitan neurtuta; metal astunen kontrola urtean lautan egiteko ordez orain urtean behin eginda aski du. Horiek Rezolako tximinian. Bestalde, enpresak fabrika aurrean kutsadura neurtzeko daukan etxolan partikulak eta SO2 lehen bezala uneoro neurtu behar ditu, baina dioxina eta metal astunen neurketa arindu dio urtean behin izatetik hiru urtean behin egitera.
Baimenak badu beste xehetasun deigarri bat gehiago. Nitrogeno oxidoei buruz, tximiniatik ateratako metro kubo bakoitzeko 800 miligramo NOx isurtzea baimentzen dio Jaurlaritzak Rezolari 2015eko urtarrilean. Baina 2013az geroztik Espainiako Gobernuak erabakita dauka –Europako legediari egokitzeko– muga metro kuboko 500 miligramotan ezartzea 2016ko urtarriletik aurrera.
Kontrol eta neurketa guztiak ez ditu Eusko Jaurlaritzak egiten, enpresak berak hautatzen du zein aholkularitza-enpresa kualifikatuk kontrolatuko dizkion kutsadurak, gero administrazioari jakinarazteko.
2015ean Eusko Jaularitzak emandako baimen berritua, 51 orriko dokumentua, Donostiako herritarrek ez dute ezagutzen, publiko egin ez delako: internetez ezingo dute aurkitu. ARGIAk eskuratu du kopia bat eta interneten eskegi. Zergatik ez ote da publikoa, galdetu dugu Jaurlaritzan. Erantzuna: “Legeak baimen bateratuak argitaratzeko beharra ezartzen du, baina haren aldaketak notifikatu egin behar dira”.
Eusko Jaurlaritzak Rezolari hondakinak erretzeko baimena 2008an eman zion, justu Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki zuenean hiri hondakinentzako erraustegi bakarra eraikitzea abandonaturik Txingudin bigarrena egiteko asmoa. Enpresaren eskaritik Jaurlaritzaren ebazpenera arteko prozesua zalaparta handirik gabe pasatu zen Añorgako labearen kasuan.
Donostiako Udalak (PSE, Odon Elorza) ez zuen alegaziorik egin 30 eguneko legezko epean. Objekzioak aurkeztu zituzten bakarrak –baimenean bildu zenez– izan ziren Julia San Jose medikua Errausketaren kontrako Koordinadorako ekintzaile ezaguna, Ekologistak Martxan eta Añorga Txikiko auzo elkartea. Baimena, azkenean, Ibon Galarraga Gallastegi sailburuordeak sinatu zuen 2008ko maiatzaren 8an. Esther Larrañaga zuen Ingurumen sailburu.
Añorgako Rezola: Donostiak jada martxan daukan erraustegi ezezaguna
2016-02-24 // Dokumentuak, Errausketa, Eusko Jaurlaritza, Porlan fabriketan // Iruzkin bat
[Pello Zubiria Kamino] Aste honetako ARGIA astekariaren azalean “Donostia, errausketaren hiriburu?” irakurririk harrituko zen irakurle asko. Orobat 5 eta 10 kilometroko inguruneak markatzen dituzten bi puntu gorri ikusita, bata Gipuzkoako Foru Aldundiak erraustegia egin nahi duen Zubietan eta bestea Añorga auzoan. Gutxi baitira Donostialdeko herritarrak jabetu direnak honez gero hondakin industrialak erretzen dituztela Rezola zementu fabrikan, Zubietako “zero gunetik” bost kilometrora. Kilometro eta erdira dauzka: Poliklinika, Onkologikoa, Donostialdeko hiru ospitaleak, EITBren egoitza eta Batzar Nagusiak. Hernaniko eta Lasarteko udalak 2,6 kilometrora.
ARGIAren harpidedunek etxeetan gaur eta bihar jasoko duten zenbakiak azaltzen denez, Eusko Jaurlaritzak 2008an hondakinok erretzeko Rezolari emandako Ingurumen Baimena zabaldu egin zion 2015eko urtarrilean, tartean hondakinen errausketak eragindako dioxina, furano, metal astun, HF eta beste kutsagarrien kontrolak arinduz.
Hiru hondakin multzo kiskaltzeko baimena dauka Rezolak Añorgan. Hirugarren multzoan espreski aipatzen da hondakin toxikoak erretzea onartu diola Eusko Jaurlaritzak, baimenaren agiri ofizialak dakarren grafiko honek erakusten duenez:
Ondoko egunetan ARGIAk Interneten jarriko du 2015eko baimen berrituaren kopia bat osorik.
Añorgako Cementos Rezola porlan fabrika. (Argazkia: Mapio)
Errausketaren aurkako mugimenduak deituta, Zubietarako martxa 28an
2016-02-22 // Ekitaldia, Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Zubietako ‘0 gunetik’ hurbilen geratzen diren herrietatik aterako dira otsailaren 28ko martxaren adarrak.
[Pello Zubiria Kamino] Errausketaren kontrako Mugimenduak dei egin die Gipuzkoako herritarrei otsailaren 28an, igandea, Foru Aldundiak erraustegia eraiki nahi duen Zubietarainoko oinezko ibilaldian parte hartu dezaten. Hainbat alderdi politiko, sindikatu eta elkartek babesten dute protesta ekitaldia.
Martxaren adarrak igande goizean goiz irtengo dira Zubietako erraustegi proiektuak 5 km-ko inguruan harrapatzen dituen herri gehienetatik: Andoain, Zizurkil, Hernani, Añorga, Lasarte-Oria, Usurbil eta Zubietatik. Zutabe denek bat eginen dute erraustegiaren ‘0 gunea’ den Letabideko gainean, eguerdiko 12:00etan. Ondoren elkarrekin jaitsiko dira Zubietaraino, hemengo frontoian 13etan protesta ekitaldi nagusia burutzeko.
Deialdiari orain artean atxiki zaizkio herri horietako elkarte eta talde ugari, eta baita maila orokorragoan ari diren alderdi politiko eta sindikatuok: Irabazi, Equo, Sortu, EH Bildu, Ezker Anitza-IU, CCOO, LAB, ELA, ESK, Ernai, Gazte Abertzaleak…
Otsailaren 28koa da urte berriarekin sortutako Errausketaren Aurkako Mugimenduak antolatzen duen lehenbiziko ekintza bateratua. Errausketaren kontra eta hondakinen kudeaketa hobe baten alde urteotan lanean aritutako Koordinadora, Zero Zabor elkarte, plataforma eta hainbat herritarrek osaturik, urtarrilaren 18an Zubietan aurkeztu zuen bere burua EAMk, zabalduz honako manifestua: “Burua duenak ez du erraustegirik nahi bere herrian, eta bihotza duenak ez du beste inoren herrian nahi“.
Errausketaren Aurkako Mugimenduak honako idatzia zabaldu du, otsailaren 28ko ekitaldietarako dei eginez:
Albistearen oihartzun gehiago:
“Atxikimendu ugari bildu ditu igandean Zubietara egingo duten martxak” (Hitza)
“Hitzaldia eta martxa errausketaren aurka” (Txintxarri)
“Era guztietako berrogeita hamar talde baino gehiagok igandean Zubietara joateko dei egin dute” (Zero Zabor IBE)