Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Gipuzkoako zaborrak Bizkairako bidean: GuraSOS eta ELAren erreakzioak
2018-05-16 // Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Zalaparta sortu baitu Gipuzkoako zabor nahastuak Bizkaiko erraustegira eta zabortegi batera eramateko bi lurraldeetako agintariek daramaten negoziaketaren albisteak (ikusi Gipuzkoako 60.000 tona nahasi, Bizkaiko erraustegirako bidean… eta garestitzen) laster hasi dira –sare sozialetako iritzi ugariez gain– eragile sozialen erreakzioak ezagutzen. Lehenetakoak izan dira GuraSOS elkartea eta ELA sindikatua. Hona zabaldu dituzten idatziak:
(gehiago…)
Urbaser eta FCC Zubietako pastela banatzen: inork ez ditu ikertuko -%25eko beherapen susmagarriak?
2018-04-26 // Ekonomia, Errausketa // Iruzkinik ez
Twitterez zabaldutako irudian, Zubietako erraustegiaren obrak 2018ko martxoan.
Espainian hondakinen merkatua konpainia handienen artean adostuta elkarbanatzen dutela aspaldiko kontua da, auzitegiek isun handiz zigortua dute lehen ere Urbaser, ACS, FCC eta abarrez osatutako cartela. Zubietako erraustegiaren prozesua jarraitzen duenak, ordea, irudipena eduki dezake zaborren ugazaba handiok berdin jarraitzen dutela. Berrikitan FCCk Zubietako operazioan muturra sartzea nola lortzen ari den ikusi besterik ez dago.
FCC korporazioari esleituko omen dio GHKk –oraindik ez da erabaki, baina Noticias de Gipuzkoa eta Diario Vascori norbaitek jakinarazi die, ohi bezala– Zubietako erraustegiaren bigarren fasea, biometanizazio planta bat eta eskorien tratemendurako beste bat eraiki eta kudeatzea lotzen dituena. 92 milioi euro gehiago Gipuzkoak ordainduko dizkionak datozen 20 urteetan FCCri eta bere taldeari (Urbycolan, Garrai, Biergrim, Ecofert Sansoain eta Valorización y Tratamiento de Residuos S.A.). Azpimarratzekoa lehiaketaren prozeduran agertutako xehetasun hau: FCCk bere konkurrentziak baino %23 merkeagoko eskaintza egin du, justu lehen fasearen lehiaketan Urbaserrek egin zuen beherapenaren igualtsua, -%25.
Une honetan FCCk auzitegian dauka Zubietako lenen fasearen, erraustegia beraren, lehiaketaren esleipena, Urbaser, LKS-Mondragon, Meridiam, Altuna y Uria, Moyua eta Muriasek berenganatu zutena. Fase hura nori eman epaimahaiak oso puntuazio tekniko paretsuarekin erabaki zuen, baina proposamen ekonomikoan zegoen mamia: FCCk baino Urbaserrek operazioa %25 merkeago egitea eskaini zuen. Askok galdetu zuen, orduan, ea ez ote den susmagarria halako merkealdizko prezioa, ea gertatuko den –administrazio publikoetan epidemia ustela den moduan– denborarekin diferentzia hori berdintzea ezusteko gastu eta inbertsio berriekin.
Kontua da orain gauza bera egin duela lehengo galtzaile eta demandatzaileak, FCC: %23 merkeagoko eskaintza luzatu. Eta GHKko politikariek onartu, gainera. Orain bakarrik falta da, Igor Meltxor ikerketa kazetariak ohartarazi duen bezala, FCCk erretiratzea edo indargabetzen uztea epaitegietako bere demanda… eta horrela denok kontent.
Herritarren garaiotako kirol politikoa baldin bada Madrilgo lehendakaria Olay markako krema-lapurretan (kasualitatez Eroskin) erakusten duen bideoa watsappeatzea… nor okupatuko da Zubietan Gipuzkoa galtzen ari den milioiez?
Epaitegiak San Markoren 2016ko aurrekontuak baliogabetu ditu, Hernani, Oiartzun eta Usurbili arrazoi emanez
2018-04-25 // Ekonomia, Mankomunitateak // Iruzkinik ez
Usurbil (ezkerrean) eta Hernaniko alkateak, erdian dutela Oiartzungo alkateordea, atzoko prentsaurrekoan. (Argazkia: Noaua)
Espainiako Auzitegi Gorenak San Marko mankomunitatearen 2014ko aurrekontuekin egin bezala, EAEko Auzitegi Nagusiak 2016koak baliogabetu ditu, Atez Ateko bilketan ari diren Hernani, Oiartzun eta Usurbilgo udalei arrazoi emanez, hiru herrietako udal ordezkariek atzo prentsari zabaldu ziotenez.
Udalok auzitara jo zuten San Markok, EAJ eta PSEko hautetsiek kontrolatzen duten zuzendaritzarekin, bere aurrekontuetan kaltetzen dituelako gaikako bilketa egoki egiten ez duten herriak eta hauek ekonomia zirkularraren alde aspalditik eginda daukaten hautua. Oiartzungo alkateorde Eneritz Arbelaitzek esan zuenez, justu alderantzizkoa bultzatu behar da: “Ezinbestekoa da ondo egiten ari direnak saritzea eta gaizki egiten ari direnak zigortzea, saritu ala zigortu, baita ekonomikoki ere”.
Hernaniko alkate Luix Intxauspek eta Usurbilgo Xabier Arregik oroitarazi zuten San Marko Mankomunitateak 2017an gaikako bilketan %46,9ko tasa eman zuela, baina gaikako sistema eraginkorrak dauzkaten udalerrietan %80tik gorako emaitzak lortzen ari direla. Eta hori mankomunitateak bere aurrekontuetan eta prezioetan ondoen ari direnak zirgortu arren.
Beste xehetasun eskandalagarri bat ere nabarmendu zuten hiru udaletako agintariek: berezita bildutako organikoaren tratamenduari San Markok ezartzen dion prezio astronomikoa. Tonako 138 euro kobratzen die organiko garbia San Markok udalei, Euskal Herriko gainerako lekuetan prezio hori 31-33 eurotan dabilenean. Bistakoa da prezio horiekin desanimatu nahi direla organikoa txukunen biltzen dutenak (Atez Atekoan ari diren udalerriak) eta gauzak oker egiten jarrai dezaten saritzen dituztela alferrenak.
Keinu bat ere egin zioten Hernani, Oiartzun eta Usurbilek San Marko mankomunitateari, elkarlanerako prest daudela adierazteko: 2018ko aurrekontuak auzitegira ez dituzte eramango, nahiz eta aurreko bi sententziek bidea eman horretarako. Jarraipena izango du hondakinen tarifen eta aurrekontuen istorioak.
Noaua hedabideak bildu ditu osorik hiru agintarien hitzak:
Erraustegia ez eraikitzea eskatu du ‘Oriarte’ Lasarte-Usurbilgo Institutuak
2018-04-17 // Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Oriarte institutuko ikasle, irakasle eta langileak bildu dira erraustegiaren kontra. (Argazkia: Oriarte)
Usurbilgo Noauak eta Lasarte-Oriako Txintxarrik zabaldu dutenez, Lasarte-Oria eta Usurbilgo ikasleak biltzen dituen Oriarte institutuko ikasle, irakasle eta langileek Gipuzkoako Foru Aldundiari eta GHKri eskatu diete Zubietan erraustegirik ez egitea.
Aurretik Lasarte-Oriako Landaberri ikastolaren protestak zenbait hauts harrotu bazituen, orain Oriarte institutukoak dira mugitzen hasi direnak. Honela dio zabaldu duten agiriak hitzez hitz:
Oriarte Institutuaren adierazpena
ORIARTE institutuko ikasle/irakasle/langile jendea gara, eskola jendea eta badu gure lanak halako lotura jakin-minarekin, gure buruari galderak eginez ikastearekin eta urteak daramatzagu gure inguruaren kalitatea zaintzeko lanean: kontsumo ohitura osasungarriak ikasten, hondakinak berrerabili, birziklatu eta gutxitzeko ahaleginak egiten, hala behar dugula izan garbi dugulako baldin eta nahi badugu bizimodu egokia ziurtatu guretzat eta gerokoentzat. Baina…
KEZKATUTA GAUDE, gure eskolatik gertu egiten ari diren erraustegiarekin gure lan hori dena alferrikakoa bihurtzen delako, egindako bidean atzera jotzea delako…
KEZKATUTA GAUDE, ikusten dugulako agintarien itsukeria, beste herrialdetan errausketa baztertzeko bidea dela ikusi dutenean, gurean tematuta jarraitzen dutelako inork nahi ez duena bultzatzen
KEZKATUTA GAUDE, herritarron iritzi eta usteak entzun beharrean, isilarazten saiatzen direlako
HORREGATIK, eskatzen dugu, behin eta berriz egingo dugu, erraustegia ez egitea.
Bartzelonako erraustegiaren kutsadura eta iruzurrak salatu dituzte auzitegian
2018-04-13 // Errausketa, Europa, Osasuna // Iruzkinik ez
TERSAren errauste planta Sant Adria de Besos udalerrian, Bartzelona onsoan. (Argazkia: La Vanguardia)
Bartzelona Metropolitanoko Aire Net (Haize Garbia) auzo elkarteak fiskaltzan salatu du Sant Adrià de Besóseko errauste planta, hura delakoan inguru horietan minbizien tasa Kataluniako bataz bestekoa baino 2,5 bider handiagoa izatearen erruduna. TERSAren erraustegia ixteko eskatu dute auzotarrek.
Salaketak ebidentziatzat aurkeztu du Jose Luis Domingo toxikologiako katedradunak 2017ko udan Science of the Total Environmental aldizkari espezializatuan argitaratu zuen “High cancer risks by exposure to PCDD/Fs in the neighborhood of an Integrated Waste Management Facility” txostena, zeinak zehazten baititu erraustegiaren inguruko lurzoruan eta airean dauden partikula kantzer eragileak, erakutsiz Sant Adrià herria izan daitekeela Kataluniako ingururik kutsatuena. Kataluniako prentsan, baita handienean ere, oihartzun handia eduki du argitalpen horrek:
Baina oraingoan, horretaz gain, beste froga berri bat ere eraman dute herritarrek auzitegira. Erraustegia kudeatzen duen TERSAk fabrika barruan egindako neurketek erakusten dute, antza, zaborrak erretzen direla beti iritsi gabe 800 gradu zentigradoetara, errausketaren aldekoek beti argudiatzen dutenez dioxinarik sortu gabeko konbustio mailara iritsi gabe alegia. Airenetekoek salatu dute enpresak deskonektatu egin duela graduak neurtzeko sistema, oker horiek ezkutatzeagatik, eta beste oker gehiago erakusten dituzten argazki eta bideoak ere aurkeztu dizkio fiskalari. Nabarmentzekoa da irudi eta datuok guztiak erraustegiko langileren baten laguntzari esker eskuratu dituztela herritarrek. Enpresa, aldiz, langile horren edo horien bila omen dabil.
Erraustegiaren jabea den AMB Bartzelonako Eskualde Metropolitanoa mankomunitateak albisteoi erantzun die esanez urtarriletik dagoela batzorde bat salatutako kutsadura eta kantzerren ugaltzea ikertzen eta laster dela berriro biltzekoa.
Donostiak hondakin organikoen %16 baizik ez du jasotzen bereizita
2018-04-10 // Birziklajea // Iruzkinik ez
Txip eta elektronika gora behera, organikoa berezirik ateratzea hautazkoa da Donostian. (Argazkia: Aiete.net)
Donostiak hondakin organikoen %16 baizik ez du jasotzen borondatezko gaikako bilketa sistemaren bidez. Urtean 156 kilo bio-hondakin sortzen baditu bataz beste donostiar batek, horietatik 25 kilo baizik ez dira bereizita biltzen konpostatzeko moduan. Denetara, hiriburuak urtean sortzen dituen 29.000 tona organikoetatik 4.500 tona baizik ez du jasotzen gaika.
Hiriburuaren emaitza txarrak kontraste egiten du Gipuzkoak bere osotasunean eskaintzen dituenekin: organikoaren %41 gaika jasotzera iritsi da lurraldea. Eta hori lortu dute gipuzkoarrek udalerri alferrenen (Irun, Hondarribia, Lasarte-Oria, Errenteria, Andoain… eta Donostia) birziklatze tasa kaxkarrak arren. Gipuzkoako biztanleen laurdena hartzen duten udalerrietan birziklatze tasa %80 inguruan dabil eta organikoaren aprobetxamenduak are kopuru hobea ematen du.
Berrikitan Diario Vascon Dani Soriazuk zabaldu duenez, orain Donostiak Hondakinen Plan Nagusian aurreikusi omen du gaikako bilketa 2020erako %60raino hobetzea (%65era 2030erako) eta organikoarena %60raino hobetzea (%70raino 2030erako).
Galdera batzuk azaleratzen ditu Donostiako udalaren planak, zehazki hiru hauek bederen bai. Bata, errefus kopuruaren jaitsiera hori baldin badago aurreikusita, zertarako ari diren bultzatzen Zubietako erraustegia. Bigarrena, ea nola lortu behar dituzten helburuok hondakinen gaikako bilketak borondatezkoa izaten jarraituz. Hirugarrenik, Atez Ateko bilketaren kosteak haizatu izan direnez, ea zenbat diru kostatzen den hautazko bilketa sistema ematen dituen emaitza kaxkarrentzako.
Kopenhageko Amager Bakke erraustegi “eredugarria”, kiebra jotzeko arriskuan
2018-04-04 // Errausketa, Europa // Iruzkinik ez
Kopenhageko Amager Bakke erraustegia benetan honelakoa da, diseinatu duen Bjarke Ingels Group konpainiak berak erakusten duenez.
Frantziako Liberation egunkariak plazaratu berri duenez, Kopenhageko Amager Bakke erraustegia –hondakinen lobbyak harrotasunez eredugarritzat erakusten duena– kiebra jotzeko puntuan dago eta haren sustatzaileek ez dute salbaziorako beste biderik ikusten atzerritik milaka tona zabor inportatzea baino.
Zerbaitetan bada eredugarria Kopenhageko Amager Bakke, komunikazioan da. Sare sozialetan “incinerator” bilatzen duenak egun batean bai eta biharamunean ere bai aurkitzen du errauste fantastikoaren teilatua elurrez zuritua, gainean dauzkala eskiatzaileak olgetan.
Irudi idilikoa… egiazkoa balitz: ordenagailuz diseinatutako simulazioak dira, tximiniak isurtzen dituen lurrinezko uztai biribilak bezala, dena gezurra. Benetako itxuran, teilatua metal grisez egina dauka eta tximiniak jaurtitzen du… kea. Zer bestela!
ARGIAk joan den azaroan aurkeztu zuen “Kopenhagen Amager Bakke errauste planta, ‘elefante zuri’ berria”. Han kontatu genuenez, zorretan itotako alferrikako azpiegitura erraldoia zen eta da Danimarkako hiriburukoa. Geroztik ez zaizkio arazoak bukatu, egunotan Frantziatik Liberation egunkariak plazaratu duenez: “Kopenhageko Amager Bakke erraustegia zaborren balorazioaren eredu berritzailea izatekoa zen. Kiebrako zorian, orain mehatxatzen ditu Danimarkak ekologia arloan dauzkan helburuak, hondakinak inportatzera behartuz”.
2017an inauguratua, berri-berria, Amager Bakke erraustegia da, 500 milioi euroko kostuarekin –bidean azaldutako arazo tekniko eta atzerapenen ondorioz–, Europan eraiki direnetan garestiena. Baina zenbait aditu daniarren iritzian, baliteke zaborren inportazioa ez gertatzea aski adabaki bere finantza ahulentzat. Zehazki, urtean 110.000 tona ekarri beharko lituzkete kanpotik.
Baina hau ere ez zaio Kopenhageko herritarrari debalde aterako, Liberationen Elena Blumek argitaratu duenez, erraustegia salbatzeko plan honek, ordea, talka eginen du Europako araudi berriarekin. Erraustegi publiko baten kontsumoan inportatutako zaborrak direnean %20tik gora, haren jabe diren udalak askatzen dira zaborren monopoliotik. Udalok, beraz, beren hondakinak bidali ahalko dituzte tarifa merkeagoak dauzkaten beste erraustegietara. Ondorioz, Amager Bakkek are gehiago jo beharko luke zaborren inportaziora.
Konplikazio bat gehiago azaldu da bidean, gainera. Britainia Handitik iristen zaizkien zaborrak Danimarkan nahi dituzten baino zikinagoak datoz eta ondorioz dioxina isuriak handiagotzen dituzte. Dioxinen pozoiketak mehatxatzen ditu Danimarkako izokin haztegiak.
“Zaborren inportazioak behartuko lituzke danimarkarrak biotatik bat hautatzera. Edo eta gaikako sailkatze bat egiten dute inportatutako zaborren artean, horrela erretzeko masa urritu eta erretako tona bakoitzaren kostua berriro garestituz. Edo eta onartzen dute atmosferara kutsagai gehiago isurtzea. Eta orduan Kopenhagek uko egin beharko dio 2025rako karbono isuririk gabeko hiri homologatu bihurtzeko asmoari”.
Danimarkako Finans hedabide ekonomikoak urtarrilean publikatu du: “Amager Bakke erreskatatzeko plana gerra hotza bilakatu da eta Kopenhageko herritarrak mehatxatzen ditu“. Eta dio kronikaren amaieran: “Politikariek ez badute aurkitzen eredu bat erreskate planak daukan zuloa estaltzeko, faktura azkenean herritarrek pagatu beharko dute zaborren tasa handiagoak pagatuz, ohartarazi du Aalborg Unibertsitatean Plangintza irakasten duen Brian Vad Mathiesen profesoreak”.
Intxaurrandieta eta Errazkinekin elkartasunez, manifestazioa 7an Azpeitian
2018-04-02 // Auzitegiak, Errausketa // Iruzkinik ez
Elkar Ekin elkarteak zabaldu du Azpeitiatik manifestaziorako deia.
Elkar Ekin Azpeitian “Elkartasuna eta Aldaketa soziala” lantzen dituen elkarteak deituta, datorren larunbatean, apirilak 7, manifestazioa burutuko dute GHKren agintean zeudenean Zubietako erraustegiaren kontratua eteteagatik Madrilen epaitu behar dituzten Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandietarekiko elkartasunez.
Epaiketa apirilaren 12an egingo dute Madrilen, gaur GHKn agintzen dutenek –EAJ eta PSEko buruek– hala eskatuta. Errazkin eta Intxaurrandieta epaituko dituen mahaiko juje ponente izango da Margarita Mariscal de Gante, Aznarren denboran PPko ministro izana. GHKko buruen eskariz, 41 milioi euroko kalte ordainak pagarazi nahi dizkiete Errazkin eta Intxaurrandietari Bildu zengoenean Gipuzkoako aginte leku gehienetan Zubietako erraustegia gelditu izanagatik.
Ainhoa Intxaurrandietak LARRUNen kontatu du GHKn agintea hartu zutenean errausketaren aferaren inguruan aurkitu zuten egoera. Iñaki Errazkinek elkarrizketa batean esan berri du: “Herritarrek demokratikoki babestutako proiektu politikoa da auzitara doana”.
Azpeitiko manifestaziorako deia ekitaldi jendetsu batean zabaldu zuen Elkar Ekin elkarteak eta geroztik hainbat alderdi, sindikatu eta gizarte mugimenduk egin du bat deialdiarekin. Manifestazioa larunbatean arratsaldeko 18:30etan abiatuko da Azpeitiko plazatik.
Piotr Barczakek ireki du “Langileok ere erraustegia gelditu!” jardunaldia
2018-03-20 // Ekitaldia, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Donostian gaur, martxoak 20, burutzen ari diren “Langileok ere erraustegia gelditu! Badago alternatiba” jardunaldia –EAM Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, langileen sindikatu nagusiek eta zenbait gizarte mugimenduk elkarlanean antolatua– goizeko 09:30etan ireki da Piotr Barczak, Europako ingurumen bulegoko hondakinen arduradun teknikoak bideo konferentziaz eskainitako hitzaldi honekin: “Zibilizazio krisi ekologikoa eta hondakinen arazoa”.
Piotr Barczak bideokonferentziaz mintzatu zaie EHUko Donostiako kanpusean bildutako zientoka sindikalista eta gizarte erakundeetako militanteei.
Twitterrez jardunaldiaren jarraipena honako traola hauekin egiten ari dira nagusiki:
#erraustegiagelditu, #erraustegirikez eta #errausketarikez. Hona hitzaldiaren lekutik bertatik zabaldutako mezu ugarietako batzuen bilduma:(gehiago…)
Montpellierreko erraustegian mugimenduak Lunel-Vieleko bi labeetatik bat ixteko
2018-03-19 // Errausketa, Europa // Iruzkinik ez
Patrick Vignal diputatua hizlari, alde batera duela Marie-Thérèse Bruguière senataria eta bestean (irakurlearen eskuinean) Michel Sultan doktorea eta herriko alkate Jean Charpentier. Argazkia: @PatrickVignal)
Lunel-Vieleko erraustegiak bere inguruetan minbiziak ugaritu direla eta (ikus ARGIAk urtarrilean plazaratutako “Montpellierren erakutsi dute: Erraustegi berriak ere kantzerra ugaritzen du“) herritarren kezkak mugiarazi ditu arduradun politikoak ere. Egunotan eztabaida publiko berri bat antolatu du eskualde hartako parlamentario batek eta mankomunitateak iragarri ditu neurriak datozen urteetan bi labeetatik bat ixteko.
Montpellier inguruetan handia da eskandalua Lunel-Vieleko erraustegiak, isurien ustezko kontrol guztiak gaindituta ere, inguruetan minbiziak ugaritu dituela demostratu denetik. Handia izan behar du Emmanuel Macron presidentearen zerrendan hautatutako Patrick Vignal parlamentariak inguruko hautetsi eta herritarrak deitu dituenerako bi bilkura publikotara gaiaren inguruan egun berean, bietan ere gonbidatuz gaixotasun endokrinoetan aditu ezaguna den Charles Sultan.
Are gehiago, Patrick Vignal diputatuak berak emititu ditu Twitterrez bi eztabaida publiko horietan esandakoak.
Parlamentariak ondoan zituen bi senatari gehiago, Luneleko alkatea ere bai eta pertsonalki eskertu zuen gonbidatutako zientzalaria: “Nire lagun handi Sultan profesorea, mediku aditu aitortua, prest azaldu da batzar honen aurrean pedagogia egitera Dioxinaz, malformazioak eragiten dituen perturbatzaile endokrinoaz”. Politikariak, akaberan, nabarmendu zuen Sultanek gaiaz publikatu dituenak berrikitan Le Monde egunkariaren lehen orrian azaldu zirela eta saiatuko dela Parisko legebiltzarrean Lunel-Vieleko erraustegiaz ikerketa taldea osatu dadin.
Ilunabarrean eztabaida bera errepikatu zen baina hurbildu nahi izan zuten herritarren eta hautetsien artean. Patrick Vignalen txioen jarraipenak erakusten duenez, erraustegietan –zentral nuklearretan bezala- txapelduna den Frantzian gutxitan lortzen da hondakinen kudeaketaz Lunelen martxoaren 15ean izan diren biak bezalako eztabaida zabal eta sakonik.
Hain dago bero gaia Montpellier eta inguruetan, ezen eta Lunel-Vieleko erraustegiaren jabea den Entre-Pic-et-Etang mankomunitateak erabaki aldaketa funtsezko bat egitea 2019etik aurrera Ocreal erraustegia kudeatu beharko duenari. 2019ean berritu behar baita kontratua, hortik aurrera erretzera onartuko dira mankomunitateko 86 herrietako hondakinak. Esan nahi baita, gaur erretzen dituen 120.000 tonetatik aterako ditu Montpellierrek berak bidaltzen dizkion 33.000 tonak, kolpe batean 87.000etan geratuz. Aldi berean metanizazio unitate bat eraiki nahi dute urtean 30.000 tona hondakin organikori gasa ateraz konpostatzeko. Horrela lortu nahi lukete 2024rako gaurko 120.000 tona erreak 60.000tara jaitsita bi labeetako bat itzaltzea. Lunel-Vieleko herri elkargoak aho batez onartuta dauka bide horri heltzea 2019tik aurrera.