Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Elgetan herri galdeketa buruturik, udazkenean sistema berria
2014-06-26 // Bost edukiontzi txipdunak, Udalak // Iruzkinik ez
Elgetan burutu berri dute herri galdeketa udaleko indar politikoek adostutako hondakinen sistema inguruan. Herrikok bizilagunen %53,5k hartu du parte eta hauen artean 431k eman diote garaipena baiezkoari aurka azaldu diren61en gainetik. Elgetan edukiontzi bidez egingo da udazkenetik aurrera bilketa; ontzi horietatik hiruk edukiko dute txip bidezko kontrol elektronikoa. Gaikako bilketan %70a lortzea dauka helburu udalak eta helburua lortuko ez balu beste bederatzi hilabete gehiagoko prorroga aurreikusten zaie elgetarrei.
Xehetasun gehiago:
“Bost edukiontziko sistemaren alde egin dute elgetarrek loteslea den herri galdeketan” (Goiena)
“Los elgetarras ratifican en las urnas la recogida en contenedores con chip” (Diario Vasco)
Josep Maria Tost (CiU) Eusko Legebiltzarrean mintzatu da (bideoa)
2014-06-25 // Atez atekoa, Europa // Iruzkinik ez
Josep Maria Tost (CiU) Eusko Legebiltzarrean Kataluniako hondakinen eredua eta Atez Atekoaren abantailak azaltzen.
Kataluniako Hondakinen Agentziaren burua den eta Riudecanyesko alkate izanik han Atez Atekoan ari diren udalerrien federazioko lehendakaria izana den Josep Maria Tost (CiU) ekainaren 18an mintzatu zen Eusko Legebiltzarrak hondakinen kudeaketaz aztertzeko daukan batzordean. Hedabide nagusiendako oharkabean pasatu den Josep Maria Tosten hitzaldi garrantzitsu honen bideoa Legazpin Atez Ate Bai taldeak jarri du sarean.
Prentsan, Jon Salgadok Gara egunkarian laburbildu du batzordearen saioak eman zuena. Artikulua osorik Pintxo Gorriak sareratu du gero: “El director de la agencia de residuos catalana explica las bondades del pap“.
Tosten ondoren mintzatu zen Merce Girona i Ribes Berriak elkarrizketatu zuen joan den astean: “Hondakinen kudeaketa oso atzeratuta dago Euskal Herrian“.
Zero Zabor elkarteak ‘Zabor edukiontzia birziklatzera’ kanpainari ekin dio
2014-06-25 // Errefusa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Zaborrentzako edukiontzien kontrako kanpainaren aurkezpena Haka dantzarekin. (Argazkia: GipuzkoaZeroZabor)
Zero Zabor ingurumen babeserako elkarteak “Zabor edukiontzia birziklatzera” kanpainari ekin dio, oraindik zabor nahasientzako edukiontzi handiak kalean dauzkaten herrietako agintariei eskatzeko erretiratu ditzaten: “Hortaz, zabor edukiontziak hor egoteari utzi behar diote. Zabor edukiontziak hortik kendu behar ditugu, hobe esanda, kendu behar dituzte. Zabor edukiontzia kentzen denean gaikako bilketan jauzi ikusgarria ematen dela irakatsi digu esperientziak. Guk ez diegu agintariei nola egin esango, soilik beraien betebeharra bete dezatela eskatzen dugu, gaikako bilketa eraginkor bat berma dezatela, arazoa sortzeko bitartekoak ken ditzatela eta gizon-emakumeon eskubideak zain ditzatela”.
Zaborrentzako kontainerren kontrako borroka ideologikoaren hasiera Zero Zabor elkartekoek irudikatu dute Zelanda Berriko maori jendeak egiten duen Haka dantza eginez. Ekitaldiaren bideoa laster egongo da sarean.
Zabor nahasientzako kontainerrak kentzea eskatuko duen kanpainaren irudia.
Usurbilek urrats berria: hondakinen tasa justua udatik aurrera
2014-06-24 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Errefusarentzako ontzi grisen banaketa Usurbilen. (Argazkia: Noaua)
[Pello Zubiria Kamino] Usurbilgo herriak erabakita dauka hondakinen kudeaketan aitzindari lanetan jarraitzea eta urrats berriarekin bera izango da Euskal Herrian hondakinen kudeaketan sortzez besteko tasa edo tasa justua ezarriko duen lehenbizikoa. Alegia, familiek ez dutela denek berdin pagatuko baizik eta hondakinak txukunen sailkatu eta azken errefus gutxiena sortzen duenak gutxiago pagatuko duela.
Orain arte Usurbilen azken errefusa kaleko zintzilikarioetan plastikozko zorroetan uzten zuten familiek, Gipuzkoan Atez Atekoa egiten denetan beste herri gehienetan kubo grisean lagatzen duten moduan. Egunotan usurbildarrak ari dira jasotzen errefusarentzako ontzi grisa, bakoitza bere QR kode elektroniko eta guzti. Bilketa zerbitzuek kontrolatuko dute zenbat aldiz ateratzen duen familiak errefusa eta horren arabera kobratuko zaio bakoitzari bere tasaren erdia.
Tasa justuan edo sortzez besteko tasan, familiak hondakinengatik pagatzen duena bitan zatitzen da. Fakturaren parte bat (gehienetan erdia) finkoa da denentzako. Beste erdia da sortzen den hondakinaren araberakoa. Usurbilgo arduradunek esan dutenez, errefusa hamabostean behin ateratzen duen familia batek orain bezalatsuko tasa ordainduko du, astero ateratzen duenak gehiago eta bi aste baino maiztasun txikiagoz ateratzen duenak gutxiago.
Gaiaz gehiago jakin nahi duenak aski du Noaua astekarian albistea irakurtzea:
Ekainaren 30etik hondakin sistema berria Zestoan martxan
2014-06-23 // Atez Ateko komunitarioa, Udalak // Iruzkinik ez
Zestoan ekainaren 30ean abiaraziko dute hondakinen bilketarako sistema berria, udal gobernuan agintea daukan Bilduren eta oposizioan dagoen EAJren artean adostua. “Zestoan, gaikako bilketa komunitario derrigorrezkoa” albistean aurreratu zenez, honakoak dira Zestoako sistemaren ezaugarriak:
– Hondakinak etxeetatik gaika sailkaturik ateratzea derrigorrezkoa izango da: zabor nahasientzako kaleetan egoten ziren edukiontzi “berde” handiak desagertu egingo dira.
– Zestoako landa eremuetan, herritarrek ekarpen-guneetan lagako dituzte gaika sailkaturik beren hondakinak. Oro hare Atez Atekoa egiten den herrietan ezagutzen dituzten “ekarpen-gune” eta “larrialdi-guneen” formula berdintsua da.
– Zestoako kaxkoan eta Iraeta eta Arroa-Behea auzoetan hondakinen hiru atalen bilketa etxepe edo atarika egingo da: organikoa (astean hirutan), ontzi arinak (bitan) eta errefusa (behin), eta gainerako atalentzako edukiontziak lehen bezala kalean egongo dira (paperentzakoa eta beirarentzakoa).
– Bilketa komunitarioa egingo den sei egunetako bakoitzean, udaleko langileek atari bakoitzean ontzi bana lagako dute eta handik bi ordu eta erdira jasoko. Bakoitza familia gutxi batzuei dagokien ontziok egun eta ordu jakin horietan besterik ez dira egonen atarietan, 20:00etatik eta 22:30ak artean.
Albistea honela eman dute hedabideek:
“Hilaren 30ean jarriko dute martxan Zestoan hondakinak biltzeko sistema berria” (Hitza)
“Zestoako hondakinak biltzeko sistema berria, hilaren 30ean” (Noticias de Gipuzkoa)
“Ekainak 30ean jarriko da martxan zabor bilketa sistema berria Zestoan” (Diario Vasco)
Aste honetako beste albisteen bilduma
2014-06-21 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
– Euskal Herria
“Hondakinen kudeaketa oso atzeratuta dago Euskal Herrian” (Merce Girona i Ribes Berrian)
– Gipuzkoa
“El PSE denuncia que una nueva auditoría revela que GHK registra 36 millones de fondos propios negativos“, “PNV y PSE denuncian que Bildu ha generado en GHK un ‘agujero’ de 36 millones“, “GHK atribuye los ‘desequilibrios’ a los acuerdos que firmó el PNV con los bancos“(Diario Vasco)
“GHK atribuye a los “swaps” sus 36 millones de fondos propios negativos“, “La oposición alerta del riesgo de quiebra del consorcio de residuos” (Noticias de Gipuzkoa)
“GHKren 2013ko kontuek ikuskaritza gainditu dute” (GHK)
– Donostia
“Materia organikoa birziklatzeko kanpaina Intxaurrondora iritsiko da“, “Hemen da konposta! – informazio puntuaren kokalekuak“, “Sukaldaritza ikastaroa ekainaren 30ean“, “Organikoa etxean banatzeko materiala” (Donostiako Udala, Joko Garbia)
– Tolosaldea
“Eskualdeko hondakin sistemaz aritu dira Madrilen” (Tolosaldeko Ataria)
– Zestoa
“Hilaren 30ean jarriko dute martxan Zestoan hondakinak biltzeko sistema berria” (Hitza)
“Zestoako hondakinak biltzeko sistema berria, hilaren 30ean” (Noticias de Gipuzkoa)
“Ekainak 30ean jarriko da martxan zabor bilketa sistema berria Zestoan” (Diario Vasco)
– Usurbil
“Igandetan errefusa ateratzeko ontzi grisak banatuko ditu gaurtik aurrera udalak” (Diario Vasco)
– Azkoitia
“Zaborraren afera: elkarrizketa alkateari” (Maxixatzen)
“Gutuna: Ez dakit” (Antton Elorza, Hitzan)
“La Plataforma contra el PaP recogerá firmas para pedir una consulta popular” (Diario Vasco)
– Errenteria
“Reunión sobre el compostaje comunitario en Alaberga, hoy” (Diario Vasco)
– Ordizia
“Lo sentimos, no recogemos los cubos” (Jose Miguel Santamaria, Iñaki Dubreuil [PSE] Diario Vascon)
– Orio
“Auzokonposta eta autokonposta indartu nahi dituzte Orion” (Hitza)
– Zumarraga
“Zumarragako EH Bilduk zumarragarrei” (Otamotz)
– Alonsotegi
“El Gobierno protege a la Diputación de Bizkaia en vez de al medio ambiente“, “Un gigantesco vertedero temporal en Bizkaia que dura 10 años” (El Diario Norte)
San Pedron ere ezarrita, urtea bukatzerako Pasaia osoa Atez Ate
2014-06-19 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Pasaiako (15.885 biztanle) udal gobernuko kideak San Pedroko bizilagunekin bileretan ari dira urtea amaitzerako auzo horretan ere hondakinen Atez Ateko bilketa ezartzeko. Beste auzoetan bezala, herritarrek hondakinak lagatzeko puntuak batzuk kaleko hormetan egongo dira eta bete batzuk taldeka bildurik Pasaian “zurrunak” deitzen dieten pasabideetan.
Amaia Agirregabiria alkatea kontent azaldu da herritarren aurrean orain artean Atez Atekoa Donibanen eta Antxon ezarririk udalerriaren birziklatze tasa %32tik %55era iritsi delako (aipatu bi auzoetan %80ko emaitzak gainditu dituzte). Aldiz, hondakinen sistema berriaren kontrakoek segitzen dute mobilizazioekin, asteroko manifestazio eta guzti.
Pasaiatik iritsitako azken albisteak honela bildu dituzte egunkari paperezkoek:
Hitza “Herritarren eta udal langileen jarrera eskertu du udalak“, “tez atekoaren aldeko jaia antolatu dute San Pedron ostiralerako”, “Atez atekoaren gaineko batzarrak deitu dituzte San Pedron”, “Pasaia Garbia: “alkateak muzin egiten dio herriaren aldarriari”, “Atez atekoari buruzko batzarrak egingo dituzte Trintxerpen”
Diario Vasco “Así funcionará el PaP en San Pedro”, “[PSE]Con el ‘PaP’ faltan 100.000 toneladas de basura en Pasaia“, “San Pedro se suma al puerta a puerta“, “Vecinos de Trintxerpe y San Pedro reivindican el PaP para sus distritos“ ,”La alcaldesa hace caso omiso al clamor popular“, “La primera reunión sobre el PaP en San Pedro se celebrará mañana“, “Trintxerpe contará con un sistema PaP basado en locales y postes”
Noticias de Gipuzkoa “Trintxerpe se apunta al sistema ‘puerta a puerta’“
GZZ “Zero Zabor Ingurumenaren Babeserako Elkartea” bihurtu da
2014-06-18 // Aurkezpenak, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Zero Zabor i.b.e. elkartearen sortze batzarreko partaideak Getarian. (Argazkia: ZZibe)
[Pello Zubiria Kamino] Orain arte Gipuzkoa Zero Zabor izenez ezagutu den mugimendua, Gipuzkoako hondakinen eztabaidan eta eredu aldaketan protagonismo handia izan duena, barne birmoldaketa bat bukatu berria da eta hemendik aurrera Zero Zabor Ingurumen Babeserako Elkartea (Zero Zabor i.b.e.) deituko da. “Gipuzkoa Zero Zabor-en berrantolaketa” albistean eman dute aldaketen berri beren blogean.
Bi argudio nagusik eraman dute orain arte GZZ izenez ezaguna izan den taldea birmoldaketa bikoitza egitera. Batetik, gainditutzat jo behar dela Zubietako errauskailuaren kontrako borroka, hondakinen kudeaketa burutsuago baten aldeko ahaleginak gaur daukan egoera berrira egokitzeko. Bestetik, Gipuzkoako hainbeste talde eta boluntarioen lana era berri batean antolatzea: “80 kideko talde egituratu eta artikulatu batekin abiatzen gara fase berri honetan, Zero Zabor eredu baterantz joateko behar besteko eragin ahalmena daukagulako konbentzimenduarekin”. Lan ildo nagusia Gipuzkoan zentraturik ere, aurrerantzean lana Euskal Herri osora hedatzea du xede elkarte berrituak.
Ildo berriaren ezaugarriak bihar, ekainak 19, arratsaldeko 18:00etan Donostiako Easo Plazan azalduko duten “Gerra deklarazioa” delakoarekin ezagutaraziko ditu Zero Zabor i.b.e.k. Twitterrez @ZeroZabor kontutik zabaltzen ditu mezuak.
Tolosaldean, Ibarra eta Aduna ere %80aren gainetik
2014-06-17 // Atez atekoa, Orendain eredua, Udalak // Iruzkinik ez
Tolosaldeko mankomunitateak aurrera darrai hondakinen kudeaketarik onena edukitzeko Goierri eta Debagoienarekin daraman lehian. Ibarra eta Adunako emaitzen berri jakin da orain. Ibarran duela bi hilabete ezarri zen Atez Ateko bilketa eta epe horretan gaikako bilketa %86ra iritsi da. Honela eman du albistea prentsak:
“Gaikako bilketa %86an kokatu da Ibarran bi hilabetean” (Tolosaldeko Ataria)
“Ibarrako birziklatze tasa %90era iritsi da maiatzean” (Noticias de Gipuzkoa)
“Desde la introducción del PaP en Ibarra la tasa de recogida selectiva ha pasado del 30% al 86%“, “Ibarran 47.000 kilo atera dira zirkuitutik” (Diario Vasco)
Aduna, berriz, Orendain edo Zero Zabor herri txikien eredutik abiatu zen orain dela urte erdi eta orain jakinarazi dute udal agintariek gaikako bilketak %82a gainditu duela. Hona albistea hedabideetan:
“Adunarrek 110 tona gutxiago bideratzen dute zabortegira” (Tolosaldeko Ataria)
“Adunak 110 tona gutxiago bideratzen ditu zabortegira, Udalaren datuen arabera” (Diario Vasco)
Mankomunitatearen emaitzek hurrengo jauzi nabarmena egingo dute udazkenean Tolosak berak sistema berria abian jartzen duenean.
Mutiloako zabortegia Zubietan erraustutako eskorientzako bai ala ez?
2014-06-16 // Batzar Nagusiak, Ekonomia, Partzuergoa // Iruzkin bat
[Pello Zubiria Kamino] GHK partzuergoko arduradunen eta aurreko legealdiak erakunde horren lehendakariz gain Gipuzkoako Ingurumen diputatu izan zen Karlos Ormazabal polemikan ari dira Mutiloako Lurpe zabortegia dela eta. Hona eztabaidaren laburpena. Blog honek 2010eko azaroaren 26an plazaratu zuen: “Zubietako errauste plantak sortutako eskoriak utziko dira Goierriko Mutiloako bertederoan“. Errauskailuaren proiektuaren dokumentazioan oinarriturik idatzitako albistea da.
Joan den astean gertatu da Gipuzkoako Batzar Nagusietan Karlos Ormazabalek ukatu egin zuela sekula mahai gainean egon denik eskoriak Mutiloan Cespak daukan Lurpe eremura eramatea. Hitzez hitz esan zuen aukera hori ez zuela proposatuko ezta drogaz leporaino itsututa ere (“ni harto de grifa“). Areago, kontu horretaz aipamen bakarra orduan Mutiloako alkate zenak egin zuela, herriak daukan jarduera ekonomikoa Cespa multinazionalaren zabortegiek ematen diotelako.
GHKko arduradunek bideo bat zabalduz erantzun diote, zeinetan ikus-entzuten baita Ormazabalen deklarazioen pasarte zehatz hori erkaturik Zubietako errauste plantaren proiektuaren dokumentazioko atalekin. Gipuzkoa Zero Zabor elkarteak “Carlos Ormazabal gezurretan Batzar Nagusietan erraustegiaren zabortegiaren inguruan” agiria plazaratu du gai bera dela eta.
http://www.youtube.com/watch?v=kDHpkayZcS4