Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Zero Waste Europeren biltzarretik ekarritako zenbait ikasgai
2014-02-11 // Dokumentuak, Plangintza, Zero Waste Europe // Iruzkinik ez
Zero Waste Europek Paris-Bobignyn burutu berri duen biltzarretik, honen kontakizuna laburbiltzen duten kronikez gain, Pello Zubiria Kaminok Xehe blogean proposatu ditu “Zero Waste Europeren biltzarretik ekarritako zenbait ikasgai” gehiago. Tartean honakoak azpimarratu ditu:
– Zero Zabor mugimendua oso gaztea da Europan, Atez Ateko bilketan hasi zen lehenbiziko herria Italiako Belusco izaki, 1993an.
– Hondakin sorrera murriztea denez helburua, lortzen diren emaitzak kilotan neurtzen hasi beharra dago: zenbat kilo sortzen den leku bakoitzean pertsonako eta urteko.
– Hondakinen hierarkian beti aipatzen diren 3R famatuei (Reduce, Reuse, Recycle) bi gehiago batu behar zaizkie, 5R bihurtzeko: Rot (usteldu, konposta egin) eta Re-design (berdiseinatu).
– Zero Zabor estrategiaren hiru printzipioak: 1) Hondakinak ikusgai egi; 2) Bilketa oso ondo egin; 3) Ebitatzen ahal den hondakin orori stop, produkzioaren zirkulua txikiagotu.
– 10 urratsez osatzen da Zero Zabor estrategia: 1) Sorlekuan bereizi. 2) Atez Ate bildu. 3) Konpostatu. 4) Birziklatu. 5) Berrerabili eta konpontzeko guneak. 6) Hondakinak murrizteko ekintzak. 7) Pizgarri ekonomikoak. 8) Errefusa bereiztea eta Zero Zabor Ikerketa Zentroa. 9) Industriaren erantzukizuna. 10) Behin-behineko errefusategia.
– Zero Zabor lege berri bat sustatu behar da.
[P.S.] Zero Waste Europek Youtubeko kanal honetan eskaintzen ditu Paris-Bobignyn entzun ziren hitzaldiak oro.
Zarautz: Hondakinen Mahaiak Atez Atekoa baztertu du
2014-02-10 // Atez Atekoaren alde, Bost edukiontzi txipdunak, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Albistea Zarautz Zaro Zabor taldeak zabaldu du otsailaren 7an Hitzan plazaratu “Hamabosgarrenean aidanez” gutunean: “(…) eredu guztiak lan taldeetan baloratuak izan eta gero, ondorio garbi bat atera zen prozesu hartatik: Atez Ate 2.0 sistema zela epe laburrean zehaztutako helburuak bermatzen zituen bilketa sistema bakarra, teknikoki eta ekonomikoki bideragarria izateaz gain. Baino hara non Zarautzko Hondakinen Mahaiakk, inondik inora plazaratu ez diren arrazoiak medio, ZZZek proposatutako eredua bazterrean utzi du, batzuen erabaki politikoaren ondorioz. Beraz, ZZZen egitekoa eztabaida politikoetan aritzea ez denez, erabaki politikoek -eta ez teknikoek- gidatutako ZHM bere horretan uzten du”.
Biharamunean Noticias de Gipuzkoak berretsi ahal izan du gaia, PSEko zinegotzi Patxi Elolaren ahotik: “El Ayuntamiento apuesta por un sistema de contenedores Zarautz Zero Zabor abandona la mesa de residuos. Zarautz descarta el ‘puerta a puerta’“. Diario Vascok ere laburbildu du Zarautz Zero Zaborren gutuna: “Zarautz Zero Zabor taldeak Hondakinen Mahaia uztea erabaki du. Mahaiak atez ateko sistema baztertzeko erabakia hartu duela diote“.
Tolosaldea: %43 eta hobetzen
2014-02-10 // Mankomunitateak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Aurreko egunetan Sasietako eta Sakanako mankomunitateek egin bezala, Tolosakoak ere 2013ko emaitzen balantzea eskaini du. Xehetasunak irakur daitezke erakundeak bere webgunean ipin duen “Azken 6 hilabeteetan %43a bideratu da birziklatzera eskualdean“. Hona laburpena:
– Gaikako bilketa %43an kokatu da urte osoko median.%9,2 igo da urte betean. Orotara hondakin gutxiago sortu denez, zabortegietara eramandako kopurua jaitsi da % 14,3 2012tik.
– 397 kilo hondakin sortu du Tolosaldeko pertsona bakoitzak, horietatik 156 atera du ongi sailkaturik, 242 zabortegirako nahasirik.
– Aldaketa nagusia ekarri du eskualdeko bost herri estreina eta gero seigarrena Atez Atez hasi izanak eta bederatzi gehiago Zero Zabor edo Orendainen ereduan sartzeak.
– Konpostajearen inguruan lan handia egin denez, 2.000 familia ari dira orain artean organikoa horrela kudeatzen. .
– 2014rako Tolosaldeko mankomunitateko arduradunek aurreikusten dute eskualdeko bigarren herri handiena Atez Ate hastea, Ibarra, eta 19 herri txiki gehiagok Oraindainen bideari heltzea. Konposta egiten duten familiak 3.500era iristea da beste helburu bat.
Aipamen berezia merezi du eskualdeari izena ematen dion Tolosaren kasuak. Bilduk Aralarrekin gobernatzen duen herri honek oraindik ez du hautatu hondakinentzako bilketa sistema berria. Tolosaldeak 46.000 biztanle baldin badauzka, 18.000 dauzka Tolosak berak: eskualde osoaren %40. Ibarra Atez Atekoan abiatuko denean, Tolosaldearen kudeaketak Sakanakoaren irudia oroitaraziko du: bailara erdia hondakinen kudeaketa eredugarri bat egiten, beste erdia sistema zaharrean emaitzak desitxuratzen.
Izaskun Bilbao (EAJ): Hernanik zaborren %30 kanpora darama, asko Urnietara
2014-02-09 // Atez Atekoaren kontra, Politikariak, Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Bere IBB Europan – Europa según IBB blogean EAJko europarlamentari Izazkun Bilbao Barandikak adierazi du Hernaniko udalak (Atez Ateko bilketari esker) aldarrikatzen duen hondakinen murriztea lotuta dagoela Urnietak jasaten omen duen zabor kopuruaren igoerarekin. Gainera, dio Eusko Legebiltzarreko lehendari ohiak goizero furgonetak doazela Hernanitik Urnietara zaborra eramatera. Bilbaok salaketok argitaratu ditu “gipuzkoarra” sinatzen duen irakurle anonimo batekin daukan eztabaidan. Hona “Investigación europea para el tratamiendo de residuos en Gipuzkoa” sarrerako pasarte hori gazteleraz osorik:
“Basuras en Gipuzkoa. Los datos del PaP son lamentables. Como siempre si miras solo lo que ocurre en un municipio determinado y no consideras la situación en su conjunto te engañas. No solo no se ha reducido la producción de residuos. han bajado los porcentajes de reciclaje y se ha puesto en marcha la lamentable práctica llamada ‘turismo de la basura’. En Hernani el teórico descenso de producción y recogida de basuras en un 30% se ha compensado con un incremento del 35% en la vecina localidad de Urnieta, por ejemplo. Hay furgonetas que todas las mañanas llevan bolsas de basura de Hernani a los contenedores de Urnieta. Y la mayoría de la ciudadanía no comparte ni el sistema ni el funcionamiento ni las formas de imponerlo“.
Ez da EAJko arduradun politikoek Atez Atekoaren kontrako salaketa hori aipatzen duen lehenbiziko aldia, ez Hernani hori jasan duen bakarra, zurrumurru bera nozitu baitute lehenago Usurbilek eta geroago Antzuolak, Ordiziak, eta beste hainbat herrik. Hernanirekin tema berezia daukate, hala ere. 2012ko maiatzean Donostiako EAJren izenean Eneko Goiak salatu zuen Usurbil eta Hernaniko herritarrek Donostiara eramaten dituztela beren zaborrak, blog honek bertan azaldu zuenez.
2011ko urrian Hernaniko EAJkk Facebooken idatzi zuen, Zumaian Atez Atekoaren kontrako plataformak abian zeukan kanpainaren harian: “Eaj-Pnv Hernani Hernaniko Eaj-Pnv hace tiempo comenté que en Hernani nos libramos bastante porque el 55% (mas o menos) de los vecinos pasan (pasamos) del sistema y llevamos la basura fuera. No me imagino si lo siguieramos la totalidad. El caos y la porquería, los coste….todo se multiplacría de manera exponencial. O sea que a los que hacemos turismo con la basura nos debías condecorar“.
Urte hartan bertan, Hernanin EAJko zinegotzi eta zerrendaburu den Andoni Amonarraizek Noticias de Gipuzkoan plazaratutako “Hernani y basuras” artikuluan idatzia zuen herritik zaborren %31 desagertua zela, honakoa argudiatzeko: “El turismo de basura y los residuos que se dejan en los suelos son los indicadores que demuestran el apoyo social que tiene esta sistema de recogida de residuos por parte de los hernaniarras“. Alde batera utzirik hondakinen gaikako sailkapena derrigorrezkoa den herri batetik kutsatzea libre den ingurukoetara egon daitekeen zabor esportazioaren kopurua (honetaz badu plazaratua azterlan bat Katalunian Atez Atekoan ari diren herrien elkargoak), bitxikeria lotsagarria suertatzen da EAJ bezalako alderdi baten ordezkariek harrokeriaz aitortzea hondakinak herritik kanpo ateratzen dituztela eta zaborrak murriztera deitu ordez herritarrak xaxatzen aritzea kalean lurrean botata zabor nahasiak utzi ditzaten.
Esan liteke Izaskun Bilbaok hari zahar horiekin josi duela orain bere blogean plazaratu duen salaketa. Bai Hernaniko udalak eta bai Urnietakoak erantzun beharko liokete europarlamentariari. Eta honek, Bilbao andereak, hainbat eta lasterren eskatu beharko liguke barkamena Hernaniko herritarroi. EAJko ordezkari batzuen hooligankeriari kasurik egin gabe gure hondakinekin mundua, auzo herriak barne, jendeak ahalik eta gutxien kutsatzeaz arduratzen garen gehienoi.
Eskoriatza osoa Atez Ate apirilerako
2014-02-08 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Albistea Goienak aurreratu du: “Atez atekoa ezarriko dute udaberri hasieran Eskoriatzan“. Eskoriatzako (4.054 biztanle) udalak hiru hilabeteetan zehar burutu ditu aproba moduan sistema ezberdinak azken hiru hilabeteotan, San Pedro, Intxaurtxueta eta Gaztañadui auzoetan: organikoa kaleko edukiontzi marroietan (5. edukiontzia deituetan) batu dute eta gainerako frakzioak, eta ikusi da lortutakoaren kalitatea ez dela behar adinakoa izan. Alkateak Goienako Marian Biteriri esan dionez, “materia organikoa beste hondakinekin nahastu da. Edukiontzi komunikarioa da, eta astez ate horietan agertu izan dira poltsak eta beste hondakin batzuk, beste herritar batzuek egiten duten lana zapuztuz. Hortaz, sistema mistoa ez da balioztatzen, eta sistema indibidualizatura joango gara”.
Sistema berria herri osoan ezartzeko, herritarrekin bilerak otsailaren 11tik aurrera eginen ditu udalak.
Zabalgarbi errauskailuaren negozioa dirulaguntza publikoetan oinarritzen da
2014-02-07 // Errausketa, Gizarte eragileak, Zabalgarbi // Iruzkinik ez
Zabalgarbi errauskailua (argazkia: Barakaldo Digital).
[Pello Zubiria Kamino] Ekologistak Martxan mugimenduak Zabalgarbiren energiazko eraginkortasuna, negozio eredua eta kutsaduraren kontrola auzitan jartzen dituen txostena zabaldu berri du. Osorik irakur daiteke euskaraz bezala gaztelaniaz Barakaldo Digital gunean: “Ekologistak Martxan denuncia que la incineradora de basura contaminó por encima de lo legal“. Hona agiriak salatzen duenaren funtsa:
– Zabalgarbik errauskailuen kutsatzeko mugak ez ditu errespetatzen. 2012. urtean lau aldiz gainditu ziren zenbait kutsagarri atmosferiko isurtzeko muga-balioak: azido klorhidrikoa, karbono monoxidoa eta partikula esekiak guztira. Gainera, eten gabe isurtzen du merkurioa atmosferara, 2012. urtean 1.848 gramo: bestelako kutsadura gehiago ez balitz ere, Bilboko herritarrek Zabalgarbitik arnastuko lukete Munduko Osasun Erakundeak gehienekotzat jota daukan kopurua biano pixka bat gutxiago.
– Zabalgarbik Bizkaia osoko zaborrak erretzean 2012an sortu ditu 7.418 tona errauts eta 39.338 tona zepa edo eskoria. Denetara, 46.756 tona hondakin solido. [Urte osoan 225.000 tona zabor kiskali zuenez, Zabalgarbik horien %21 utzi du eskoria eta errautsetan, eta %1,9 gehiago txatarratan, orotara %23 inguru hondar solido]
– Alde batera utzirik filtroetako errautsak (hondakin arriskutsutzat joak), Zabalgarbik sortu dituen zepa edo eskoriak ere arriskutsutzat jo behar liratekeen arren bestelako biltegi ez-berezituetan laga dituzte.
Zallako zabortegia, azpiko aldean herria. (Argazkia: Zalla Bai)
– 2009tik 2012ra bitartean Zabalgarbik laga ditu 208.000 tona eskoria Zalla (CESPA konpainiak kudeatua) eta Igorreko (Garbikerrek kudeatua) zabortegietan. Gainera, epe berean 16.100 tona errauts arriskutsu sortu ditu, Alonsotegin bertan dagoen SADER enpresak tratatu eta hondakin gehiagoren artean bilduz 30.000 tona bihurturik Lemoako Bistibieta (kudeatzailea EKONOR) eta Larrabetzuko (CESPA) zabortegietara bidali direnak.
– Zabalgarbik zaborrak errez elektrizitatea sortzen du, baina hori gas naturalaren konbustioz lagunduta.
– Europako errauskailuen energiazko eraginkortasuna kalkulatzeko formula daukate adostuta agintari politikoek eta lobby industrialak: 0,60ko eraginkortasuna. Enpresak erakutsitako paperetan Zabalgarbik 0,63 lortzen duen arren, Ekologistak Martxanek salaketa dauka sartuta Eusko Jaurlaritzan argudiatuz kalkulu horiek oker daudela, benetako eraginkortasuna 0,59an daukala Zabalgarbik eta ez dela legalitatearen parametroetan sartzen.
– 1,7 milioi euro irabazi zituen Zabalgarbik 2012an. Baina horretara iristeko 19,75 milio euroko diru-laguntzak jaso zituen argindarra sortzeko iturri berriztagarrien subentzioetatik. Zabalgarbik kiskaltzen duen tona bakoitzeko 88 euroko diru-laguntza jasotzen du finantza publikoetatik.
– Zabargarbiko errauskailuak negozio moduan bizirik dirau zaborra kiskaltzeko diru-laguntzei esker. Negozio tartea estutuko zaio laster, argindarraren laguntzen atal honetan Espainiak murrizketak ezarri dituelako.
Zabalgarbiren jabeak honakoak dira:
a) 35% akziodun publikoak: EVE (%10), Bizkaiko Foru Aldundia (%20) eta Nerbioi Ezkerraldeko Mankomunitatea (%5).
b) akziodun pribatuak: SENER (%30), FCC (%30) eta Kutxabank (%5).
Albisteari oihartzun egin diote Berrian (“Zabalgarbiren eraginkortasuna, auzitan“) eta Garan (“El bajo rendimiento de Zabalgarbi le obliga a depender de ayudas especiales“).
Ezkerrean errauste planta, eskuinean TMB berria, tontorraren beste aldean Bilbo. (Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia)
Sakanan 2013ko balantzea: %80 sistema berrian, %28 Altsasu-Irurtzunen
2014-02-06 // Atez atekoa, Auto-konpostaketa, Mankomunitateak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Nafarroako Sakana mankomunitateko arduradunek ezagutzera eman dituzte 2013an hondakinen kudeaketan lortutako emaitzak. Deigarria egiten da, espero izatekoa izan arren, gaikako bilketa orokortu edo Atez Atekoan hasi diren herrien eta sistema zaharrean segitzen dutenen arteko diferentzia. Eguna eta gaua alderatzea bezalakoa. Europa Pressek zabaldu du albistea (“Mancomunidad de la Sakana, satisfecha con el puerta a puerta“) eta oraingoz Noticias de Navarrak egin dio oihartzun.
Atez Atekoa eta Zero Zabor herri txikien ereduak biltzen dituen Sakanako sistema berriak kudeatzen ditu 10.795 herritarren hondakinak. Aldiz, lehengo edukiontzi bidezko borondatezko sisteman diraute Altsasu eta Irurtzunen bizi diren 9.934 herritarrek. Kasik erdi eta erdi. Sistema berrian ari direnak pasatu dira 2013 hasieran birziklatzen zuten %25 ingurutik gaur lortzen duten %80 ingurura. Aldiz, Altsasun eta Irurtzunek %28an jarraitu dute urte amaieran ere. Osotasunean hartuta, herritarren erdiak egindako esfortzuari esker Sakak 1.463 tona zabor nahasi gutxiago bidali ditu Culebretera, honek esan nahi baitu %22 gutxiago aurreko urtean baino.
Sakanako arduradunek aitortu dute populazioaren ehuneko txiki batek segitzen duela zaborrak nahita nahasririk uzten kalean, eta horrela jarraitzen badute 600 euro arteko isunak jartzen hasiko direla. Aldi berean, azpimarratu dute gainerako herritarrek, gehienek, sailkapena oso ondo egiten dutela. Eskualde hau, bestalde, Euskal Herrian hondakin organikoak hobekien kudeatzen dituena da gaur egun. 4.109 familiak egiten dute konposta Sakanan, izan bakarka edo auzolanean. Aitor Karasatorre lehendakariak eta Adolfo Araiz kudeatzaileak honako datua eman zuten Sanakako familiek konpost egiteko erabiltzen duten azpiegituraren ahalmenaz: 184 metro kubiko auzo-konpost guztiena batuta, eta 104 metro kubiko bakarkako konpost-ontzietan.
Sasieta %46ra iritsi da 2013an (%54 abenduan): lorpenaren gakoak
2014-02-06 // Atez atekoa, Mankomunitateak, Sistema mixtoa // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Sasieta mankomunitateak Gipuzkoako Goierri eta Urola Garaiko hondakinen kudeaketaren balantzea eskaini berri du, Hitzak “Gaikako bilketa %17,2 igo da Goierrin 2013an” eta “Aurrerapauso «izugarria» eman da Goierri osoan gaikako bilketan” kroniketan eta Foru Aldundiaren prentsa bulegoak “Sasietako birziklapen datuek bidea markatzen dutela dio Iñaki Errazkinek” agirian azaldu dutenez. Analisiaren gako nagusiak hauek dira:
– Gaikako bilketa %46,6ra iritsi da. Baina, gainera, ez da ahaztu behar eskualdeko herri asko urte erdian hasi direla Atez Ateko bilketarekin. Horregatik da azpimarratzekoa abenduko datua: %54. Zero Zabor eredurako lasterketan goierritarrak izan dira txapeldun 2013an.
– Goierri+Urola Garaiko biztanleen %42 ari dira %70tik gora birziklatzen duen sistemaren batean. Horiei zor zaizkie indize guztietan egindako aurrerapenak.
– Hondakinen atal guztietatik bildu da gehiago, eta igoera nabarmenena organikoak ezagutu du.
– Errefusaren jaitsiera, azken finean garrantzia handiena duen datua, nabarmena izan da: 2012an Sasietako zabortegira hondakin guztien %66 iristen baldin baziren zabor nahastutan, 2013an %53,6 izan dira (Hitzak zenbaki hau oker eman du.
– Goierri+Urola Garaiko herritar bakoitzak urtean 324 kilo hondakin sortzen du etxean. Protzentajeak kilo bihurturik, errefusetan 2013an 173 kilo bota dituela ondorioztatzen da; aldiz, abenduan lortutako ehunekoetan, 149 kilo joan dira zaborretan. Eskualde osoa (Zumarraga, Urretxu, Beasain…) hasiko denean %75 edo gehiago birziklatzea baimentzen duen sistemaren batean, 81 kilotan geratuko da zabor nahasi kopurua.
Bergaran Atez Atekoa normaltasunean hasi da (bideoa)
2014-02-05 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Bergarako udal agintariei Goienari adierazi diotenez, Bergarako sistema berria gertakari berezirik gabe hasi da. Bai azaldu omen dira zenbait zintzilikarioren oinetan plastikozko poltsak, Leire Iruin zinegotziak salatu duenez bereizi gabeko zaborrez beteak, eta zenbait puntu jakinetan ere bai. Imanol Gallegok bideoz bildu du Bergarako lehenbiziko egunaren balorazioa: “Leire Iruin: ‘Ez da inongo gertakari berezirik izan eta pozik gaude’“
Errauskailurik gabeko Orkoienen, festa eta musika
2014-02-05 // Errausketa, Nafarroa // Iruzkinik ez
Igandean ospatu zuten Orkoiengo bizilagunek gobernuak biomasa errausteko planta bertan behera utzi izana, proiektua eteteko albistea urtarrilean jaso bazuten ere. Orkoien Osasuntsu plataformak 1.300 alegazio egin eta hainbat ekitaldi antolatu ditu, 2009ko abenduan lehenengoz erraustegi proiektuaren albistea argitaratu zenetik. Hilean 300 tona egur erreta argindarra sortzeko asmoz eraiki nahi zen biomasa planta eta orduro 30 kilo gas toxiko aireratuko zituen.
Errauskailuaren eraikuntza geldiarazita, igandean eman zioten Orkoien Osasuntsu herri plataformaren lanari amaiera. Azken 24 hilabetetan aurrera eramandako ekintza garrantzitsuenak irudikatzen zituzten informazio panelak ezarri zituzten bizilagunek Orkoiengo Euskal Herria plazan, baita Naforensa konpainiaren aurka erabili dituzten dokumentu eta txostenak ere.
Zorion eta esker hitzak luzatu dizkiete herri ekimeneko kideek bi urteotan lanean aritu diren herritarrei: “Zorionak Orkoieni geratzen zaion ingurune natural bakarra inbadituko zuen piztiari bidea moztu diogulako”. Garaipena Orkoiengo bizilagunena dela azpimarratu dute: “Herriaren borondatea politikari eta enpresari batzuen zekenkeria eta ikuspegi ezari gailendu dakiokeela erakusten duen guztion garaipena izan da hau (…) Nahi izanez gero badaiteke”.
Xehetasun gehiago:
Noticias de Navarra “Música y diez kilos de embutidos para celebrar ‘el Gamonal’ de Orkoien“