Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
LKS-Mondragonek erraustegiak eraiki nahi ditu Amerikan ere
2017-10-27 // Amerika, Errausketa // Iruzkinik ez
LKSko Carlos Bereziarto Piurako (Peru) agintariei proposatzen Zubietaren itxura guztia daukan errauste planta. (Argazkia: Region Piura)a
Berria egunkarian Iñaki Petxarromanek plazaratu du 2016an Mondragon korporazioko LKSk erraustegi bat eraikitzea proposatu ziela Peruko agintariei. Hondakinentzako soluzio hori aurkezten izan zen Carlos Beraziarto, Carlos Ormazabalen agintaldian GHKko aholkulari juridikoa izan zena.
Beraziartok 2016ko azaroan Piura eskualdeko agintariei aurkeztu zien –lekuko gobernuaren webgunean ageri denez–Zubietan eraikitzen ari direnaren oso antzekoa den erraustegi proiektua, baina Gipuzkoakoa baino askoz aurrekontu murritzagokoa. Petxarromanen informazioen arabera, oraingoz ez da gauzatu asmoa.
Mondragon korporazioaren egoitza atarian, Urbaser eta LKS aliantza estrategikoa aurkezten. (Argazkia: Mondragon Corporation)
LKS 2012tik dauka aliantza estrategikoa hitzartua Urbaser multinazionalarekin (gaur Gipuzkoako erraustegia eraikitzen ari da, aurretik Iparraldeko Canopia TMBa erakitzen du…), elkartean kooperatiben ordezkari delarik Karlos Beraziarto, orain Petxarromanen informazioan aipatua. Hondakinen kudeaketan prezioak elkarrekin adosten zituztela eta 2013an Konkurrentziarako Batzorde Nazional espainiarrak espedientea ireki zienean FCC, Cespa, Urbaser eta beste konpainia handiei, ikertuen artean zegoen LKS ere, zehazki ordurako gaiotan negozioa egiteko sortuta zeukan LKS-Menoska.
Mondragon kooperatiben korporazioaren barruan paper estrategiko zentrala daukan LKSk hainbat ataletan dauka presentzia Euskal Herrian bezala munduan, ingenieritzan bezala aholkularitza estrategikoan; zehazki Perun, energiazko proiektu handi batzuetan.
Bartzelonak lehen Atez Atekoa ezarriko du otsailean Sarriàn
2017-10-24 // Atez atekoa, Europa // Iruzkinik ez
Sarriàn Atez Atekoa egiteko udala oraintxe ari da materialak banatzen alde zaharreko 8.500 biztanleei. (Argazkia: Al Dia)
Kataluniako hiriburuak hondakinen Atez Ateko bilketa ezarriko du Sarrià auzoan, ondoren sistema pixkanaka hiri osoan zabaltzeko asmoarekin, udal gobernuak adierazi duenez. Katalunian oso hedatua dagoen Atez Atekoa, Euskal Herrian eta beste leku askotan kopiatu dena, horrela iritsiko da Bartzelona metropolitanora.
Lehen saioa egiteko hautatu den Sarriàko alde zaharrean 8.500 jende bizi dira. Otsailaren 19tik aurrera Atez Atekoan erabiltzen diren ohiko material eta bilketa ordutegiekin hasiko dira funtzionatzen. Udalak aurkezpenean azpimarratu ditu sistema berriak ingurumen aldetik ekarriko dituen abantailak: 18 tona konpost sortuko dira, urtean 1.300 zuhaitz gutxiago eraistearen edo bost milioi litro ur gutxiago xahutzearen pareko energia aurreztuko… Hedabideetan oihartzun handia ari da lortzen Atez Atekoaren Bartzelonarako sarrera hau.
XX. mende hasieran oraindik independentea zen Sarriàko auzo elkartea aspalditik ari zen auzoan Atez Atekoa ezartzeko eskatu eta hondakinen kudeaketa burutsurako Zero Zabor eredua aldarrikatuz.
Sarriàko heritarrak hondakinen kudeaketa hobe bat aldarrikatzen. (Argazkia: Estrategia Catalana Residu Zero)
2011-2015 aginte aldiko Diputazioak Intxaurrandieta eta Errazkin babestu ditu
2017-10-23 // Auzitegiak, Errausketa // Iruzkinik ez
Martin Garitano diputau nagusi ohiak irakurri du elkartasun agiria.
2011tik 2015era bitartean Gipuzkoako Foru Aldundian agindu zuten diputatu guztiek, Martin Garitano buru, beren babesa adierazi diete erraustegia gelditu izanagatik orain auzitara eraman nahi dituzten Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkini.
Prentsaren aurrean egindako agerraldian adierazi dute orain EAJ eta PSEk auzitara eramandako bi karguek ez zutela egin herritarrek eskatzen zutena betetzea baizik, Gipuzkoako herritar guztien osasunaren alde, Aldundian bezala GHK partzuergoan lege eta barne araudi guztien barruan jokatuz.
Martin Garitano diputatu nagusi salatu du: “Honen guztiaren atzean ez dago auzi juridikorik, ez baitago inolako deliturik. Horregatik, uste dugu demanda honekin EAJ eta PSEk mezu bat zabaldu nahi dutela: ‘Aldaketa dakarren gobernu batek, EH Bildurenak kasu, hauteskundeak irabaz ditzake, baina ezin du agindu’”.
Conposta en Red sarearen seminarioa Hernanin
2017-10-18 // Auto-konpostaketa, Auzolaneko konpostaketa, Konpostaketa // Iruzkinik ez
Mattin Aldaia Hernaniko zinegotzia Rossano Ercolini Zero Waste Europeko lehendakariari erakusten Pana parkeko auzo-konpost egiturak.
Ostegunean Composta en Red sareak, Espainiako estatuan konposta sustatzen duten udalen elkarteak, bere zazpigarren ikastaroa Hernanin burutuko du, Orona kooperatibaren Ideo eraikinean. Biltzarra familiek taldeka darabiltzaten auzokonpost esperientzietan zentratuko da.
Elkarteak egitarauan aurreratu duenez, Hernaniko alkatearen eta Composta en Redeko lehendakariaren agurren ondotik, gaiaren aurkezpen nagusi bana egingo dituzte batetik Madrilgo gobernuan hondakinen zuzendariorde nagusia den Carmen Duranek eta bestetik Hernaniko ingurumen zinegotzi Mattin Aldaiak.
Ondoren, goizeko saioan honako komunikazioak aurkeztuko dira:
– Konpostajea, Arabaren erronka. Amaia Barredo, Ingurumen eta Hirigintza zuzendaria, Arabako Foru Aldundia.
– Red Terrae udalen arteko sarearen aurkezpena. Felipe Lavín, Red Terrae lehendakaria.
– Birziklatzearen etengabeko hobekuntzaren aldeko Sarearen aurkezpena. Xabier Arregi Iparragirre, Usurbilgo alkatea.
– Elburgoko Proiektu Agroekologikoa. Natividad López de Munain, Elburgo-Burgeluko alkatea.
– El Boalo – Cerceda – Mataelpinoko Zero Zabor estrategia. Blanca Ruiz Esteban, Hirigintza, Urbanizazio eta Ingurumen kudeaketarako zinegotzia (Madrilgo Erkidegoa).
Bazkal osteko saioa proiektu berritzaileen aurkezpenarentzako da:
– Konpostagailuaren azterketatik herriko konpostaje sarearen erronkara. Juan Pablo Arrigoni, Universidad Nacional de Río Negro (Argentina)
– Neurri txikiko konpostajeari buruzko ikerketa zientifikoaren aurrerapenak. Francesco Storino, Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
– Hernaniko Karabeleko Ekonekazaritza gunearen Proiektua.
– Agrokonpostajea Larrabetzun: Materia organikoaren gaikako bilketaren bidez tokiko nekazaritzari sostengua ematea. Eduardo Cordero, Gurpide Elkartea.
– Ekonomia zirkularra. Produktuen bizitza luzatzea: Alargascencia Proiektua. Alodia Pérez, Amigos de la Tierra
– Auzoko konpostatzea urte bakoitzeko emaitzak eta gizarte-pertzepzioa Allarizen. María Rodríguez Lafuente, ADEGA (Galizia).
Eguerdian, bazkal aurretik, Videocomposta izeneko bideo laburren lehiaketaren emaitzen berri emango da.
EAJk eskatuta, GHK-k gaur auzitara eramango ditu erraustegia gelditu zutenak
2017-10-16 // Aldundiak, Auzitegiak, Errausketa // Iruzkinik ez
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren administrazio kontseilua bilduta.
Imanol Lasa (EAJ) Foru Aldundiko bozeramaileak GHKren administrazio kontseiluko kideei eskatu die gaur baiezko botoa eman diezaiotela aurreko legealdian Zubietako erraustegia gelditzeko erabakia hartu zuten kargudunak auzitara eramateari.
Joan den astean Diario Vasco-k aurreratua zuen albistea, alegia, GHK Gipuzkoako hondakinen partzuergoak auzitara eramango zituela Bilduk agintzen zuenean Zubietako erraustegiaren proiektua gelditu zuten GHK-ko lehendakari Ainhoa Intxaurrandieta eta lehendakariorde Iñaki Errazkin. Atzo Deia-k zabaldu zuenez, Imanol Lasak agiri baten bidez eskatu zien GHKren oraingo arduradunei auziperatzeko proposamenari baiezko botoa eman diezaiotela gaur erakunde horrek egingo duen bozketan: “Bilduko aurreko kudeatzaileek, inolako erantzukizun politikorik beren gain ez hartzeaz gain, beren erabakiak berresten dituzte arau foralen eta Europako zuzentarauen kontra doazen txosten tekniko eta juridikoekin”. EAJ eta PSEk daukaten gehiengoarekin, proposamena aurrera aterako da.
Zubietako erraustegia gelditu zuten arduradun politikoak auzitegietan bukatzeko arriskua aspalditik dabil jira eta bira, gutxienez 2015etik, ARGIAn informatu genuenez. Gaur arratsaldean GHK-k emango du hurrengo urratsa bete dadin Gipuzkoako jelkide ezagun eta swapen epaiketan bankuen defendatzaile izan zenak auzitegi atarian orduan eginiko profezia, egunkari batek gaztelaniaz bildu zuena: “¿Qué se creían, que iban a parar la incineradora e irse de rositas?“.
Errausketaren Aurkako Mugimenduak ‘barraskilo operazio’ berria 26an
2017-10-10 // Ekitaldia, Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Kaleko ekintza berri baten berri aurreratu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak: erraustegia salatzeko barraskilo operazioa burutuko dute Zubieta inguruko herrietan urriaren 26an.
Maiatzean burutu zuen EAMek gisa honetako lehenbiziko ekintza, autobideetako zirkulazioa eragotziz. Oraingo bigarren honetan autobideetan baino gehiago herri barruetan eragin nahi dute. Urriaren 26rako ari dira antolatzen: 18:00etan abiatuta Errekalde auzoko merkatal gune ezagun batetik, asmoa dute edozein motatako ibilgailuak erabiliz inguruko herriak zeharkatzeko (Lasarte, Aduna, Zizurkil, Villabona, Andoain, Urnieta, Hernani, Donostia…), jendeak ohartarazteko Zubieta gainetan eraikitzen ari diren errauste plantaren arriskuez.
20 urteko borrokaren ostean, Zagrebeko Udalak kendu du erraustegia hirigintza planetik
2017-10-09 // Errausketa, Europa // Iruzkinik ez
Errausketaren finantziazioaren aurkako protesta Zagreben. (Argazkia: Bankwatch)
Europako hiriburuen artean birziklatze tasarik txarrenetakoak dituen Zagrebeko (Kroazia) udalak erabaki berri du alde batera uztea aspalditik eraikitzeko asmoa zuen errauste planta eta horren ordez hondakin plan berri bat abiaraztea.
Kroaziako Zelena Akcija (Lurraren Lagunak) zabaldu du albistea, herritarrak zorionduz 20 urtez plan horren kontra egindako lanaren arrakastagatik. 385.000 tonako erraustegi handi bat eraiki nahi zuten agintariek, baina hasieratik aurkitu dute aurrean herritar eta elkarte askoren kontrako jarrera. Hasieran proiektua finantzatzeko asmoa zuten bankuek (tartean Europako Inbertsioetarako Bankuak) atzera eginda, agintariak zain zeuden Europar Batasunean noiz sartuko, horko diru-laguntzak zaborrak errausten enplegatzeko. Baina azkenerako jendearen mobilizazioak bere fruituak eman ditu eta Zagrebeko udalak ezabatu du errauste planta hirigintza plan nagusitik.
Lasarte-Oriako udalak (PSE) auzokonpost guneak ezabatu egingo ditu
2017-10-05 // Auzolaneko konpostaketa, Udalak // Iruzkinik ez
Auzokonpost etxolak 2013. urtean jarri zituzten herrian. (Argazkia: Lasarte-Oriako udala)
Lasarte-Oriako alkateak gutun bidez jakinarazi die auzokonpostean ari diren familiei laster kentzera doala hori egiteko herrian dauden bi guneak. Iñaki Petxarroman kazetariak eman du albistea, udalak bidalitako orria erakutsiz.
2013an (Bilduren alkatetzarekin) zabaldutako zerbitzu hori berriro kendu arteko onik ez du eduki PSE-EAJk gobernuak. Estreina hobariak kendu zizkien beren hondakin organikoak horietara daramatzaten familiei, horrekin zigortuz mundu osoan Ekonomia Zirkularraren praktika onen eredutzat hartzen diren familiak. Hori nahikoa ez zelakoan, orain zerbitzua osorik kendu die, argudio bakartzat aurkeztuz herrian organikoa biltzeko borondatezko edukiontziak jarri dituztela. Jokabide lotsagarria Jesus Zaballos alkatearena, atarian erraustegia eraikitzen ari zaizkion herri baten arduraduna izanik.
Pasaian herritarrak galdezka alkateari erraustegiaren kontratuaz eta zorraz
2017-09-29 // Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Pasaitar talde bat presentatu zen udal plenoan erraustegiak herriari ekarriko dion zorraz galdezka.
Pasaiako Udalaren iraileko osoko bilkuran zenbait herritar azaldu dira alkateari galdezka ea udalak zer dakien Zubietako erraustegiak herriari ekarriko dion kalte ekonomikoaz eta zergatik ez duen informazio hori biztanleen artean zabaldu.
Joan den negu-udaberrian Gipuzkoako hainbat herritan galdetu zitzaien alkateei erraustegiak beren udalerriei ekarri behar dizkien kalte ekonomikoez. Erantzuten ez zuten alkateetako bat zen Pasaiakoa, zeinari 280 herritarrek sinatuta iritsi baitzitzaion galdera sorta. Irailaren 26ko udal plenoan azaldu ziren horietako batzuk, udalari aurpegiratzera gai hau ezkutuan gordetzeko jokabidea. Han herritarrok irakurritako gutunak dio hitzez hitz:
(gehiago…)
‘Atez ate’ Getxon ‘etxez etxe’ esaten da eta Urola Kostan ‘puntuz puntu’
2017-09-24 // Atez atekoa, Mankomunitateak // Iruzkinik ez
Urola Kostako Udal Elkartearen zuzendaritza, erakundeak zabaldutako argazkian.
Urola Kostako mankomunitateak 2018tik aurrera Atez Ate bilduko dizkie hondakinak bai merkatariei eta bai industriei, berrikitan ohar baten bidez jakinarazi duenez. Merkataritza eta ostalaritzako sortzaile ertain eta handiei hondakin organikoak, papera-kartoia eta errefusa jasoko dizkiete bereizirik. Industrialdeetako enpresei berriz, horiez gain ontzi arinak, egurra eta plastiko filma/poliespana.
EAJk eta PSEk agintzen duten mankomunitate gehiago badira industriei hondakinak Atez Ate biltzen dizkietenak, San Marko berak esaterako. Orain Urola Kostakoak emango du urratsa, nahiz eta bilketa berari deitu Puntuz Puntu, Getxoko Alkate jelkideak Negurin ezarritakoari Etxez Etxe deitu dion moduan. Urola Kostako teknikariak egunotan hastekoak dira komertzio eta industriak bisitatzen, nork zein hondakin motatatik zenbat sortzen duen eta horientzako zein ontzi behar dituen galdezka.
2016ko abendutik Urola Kostako udal elkartearen zuzendaritza osatzen duten talde guztiek aho batez onartuta dauka eremu osoan gaikako bilketa ezartzea. Akordio hartan azaldu zen lehenbizikoz merkatari eta enpresei zerbitzua Puntuz Puntu ezartzea.