Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Txingudiko organikoa: bilketa bitxia, hobaririk (ia) batere ez
2013-10-29 // Bost kontenedore, Mankomunitateak // Iruzkinik ez
Txingudin organikoaren bilketan ez da onartzen ez haragirik, ez arrainik eta ez du jaki kozinaturik. (Irudia: Artelatz).
[Pello Zubiria Kamino] Irun eta Hondarribiako hondakinak kudeatzen dituen Txingudi mankomunitateak iragarri berri du 2014ean zaborren tasa edo zergetan %1eko hobaria jasoko dutela hondakin organikoa edukiontzi marroian uzteko izena eman dutenek. EHBilduk Txingudiri aurpegiratu dio erabaki injusto bat hartu izana: «Lotsarik gabe, mankomunitateko presidenteak jaitsiera hau abantaila bezala saldu du, frakzio berri horren bilketan parte hartzen dutenak saritzeko modu bezala plazaratuz». EHBilduk proposatu du familiaren lurretan auto-konposta egiten dutenei %40ko hobaria eta kaleko edukiontzietan organikoa lagatzen dutenei %20koa ematea. Baina 2014an Irun eta Hondarribian familia arruntek 130,24 euro ordainduko dute zaborren kudeaketagatik, eta organikoa bereizten dutenek 128,80 euro. Albistea eman dute Hitzak (“Gai organikoak bereizteagatik edo konposta egiteagatik beherapena egongo da; EH Bildu ez dago ados“) eta Diario Vascok (“Irungo Bilduk «ulertezintzat» jotzen ditu Mankomunitateko tasen inguruko adierazpenak“).
Irungo EHBilduk bere proposamena oinarritzeko zifra adierazgarriak eskaini ditu. Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak (GHK) udalei prezio ezberdinez kobratzen dizkie eramaten dizkioten hondakinak: bereizirik bildutako organiko tona bakoitzagatik udalek 66,62 euro pagatu behar diote; aldiz, nahasturik eramandako zabor edo errefusezko tona bakoitzeko 133,24 euro. Familia batek sortzen dituen hondakinen %40 organikoa izanik, logikoa dirudi hori ondo bereizirik entregatzen dutenei %1ekoa baino hobari txukunagoa eskaintzea.
Txingudin organikoaren eztabaida ez da hasi baizik egin. Hobarien kontuari debatean laster gehitu beharko zaizkio Txingudiko bilketa sistemaren beste bi ezaugarri. Lehena: hondakinen bilketa borondatezkoa, kontrolik gabea eta pertsonalizatu bakoa izatean, 5. edukiontzi marroia erabiltzeko hautua egin duen familia bakoitzak benetan zenbat erabiltzen duen jakiterik ez dagoela. Bigarrenik, Gipuzkoako mankomunitate gehienen alderantziz, eta teknologiarik sinpleenaz sukaldeko soberakin guztiak konpost bihurtzen dituen edozein herritarrek dakienarekin kontraesanean, Txingudiko edukiontzi marroietan ezin dute herritarrek kozinatutako jakirik utzi, horrek esan nahi duelarik, batetik kozinatutako jakiak errefusarekin nahastean garestitzen eta konplikatzen dutela honen ondorengo tratamendua, eta bestetik, Txingudiko familia batek nahita ere ezin duela bere etxean sortutako hondakinen %40 konpost bihurtu.
Ondarroa: Kontainerren usaina ez jasatearren, konposta egiten
2013-10-28 // Auzolaneko konpostaketa, Bizkaia, Udalak // Iruzkinik ez
Txaro Etxaburu Ondarroan konposta egiten (Argazkia: Hitza)
[Pello Zubiria Kamino] Herritarren konpostaren arrakasta Gipuzkoan hasi ez den bezala amaitu ere bertan ez dela egiten aitortu dugu azken Larrunen, aipatuz Nafarroako Sakanak lortu dituen markak eta lurralde horretako beste zenbait herritan egiten ari direnak, Bizkaian Larrabetzun egiten dutena ere bai… Tamalez, izendatu gabe bidean galduta Ondarroakoa utzi genuen. Ez du bazterrean lagata geratzea merezi.
Hitzan Larraitz Ibaibarriagak argitaratutako “Naturak emandakoa, naturara” kronikan kontatu du nolaz dagoenekoz 20 familia ari diren Ondarroako lehen konpost gunean beren organikoa ongarri bihurtzen. Ibaiondoko gune horri laster gehituko omen zaio bigarren bat, Artibai kalean udala antolatzen ari dena, eta agintariek jakinarazi dute urtea amaitzerako gehiago egongo direla martxan. Ondarroako udala “Egin konposta zeure auzoan” kanpaina ari baita sustatzen herritarren artean.
Ondarroan, konposta egiten hasteko honako argudioa eman dio kazetariari Txaro Etxaburu Solabarrietak: “Kontainerretako usaina ez dudalako jasaten animatu naiz konposta egitera“. Gipuzkoan Errenteriako Beraunen eta Zumaian bezala Nafarroan Iruñeko Sanduzelain eta beste zenbait lekutan karrikan herritarrek konposta egitearen kontra ari direnek bisita egin behar liekete ondarrutarroi.
Bestalde, Ondarroako udalak hondakinen kudeaketari buruzko parte hartze prozesua abian jarri du, gaur bertan, urriak 28, eta bihar burutuko diren batzarrekin. Hitzak “Birziklatze tasa hobetzeko kanpaina ipiniko dute martxan Ondarroako Udalak eta Elhuyar Aholkularitzak” albistean dioenez, “gaur egun %25ekoa da tasa, eskualdean baino %2 baxuagoa. Tasa ‘onargarria’ izan dadin, eta 2014. urtean ezarri nahi den hondakinak biltzeko sistemarik egokiena aukeratzea helburu, Ondarroako Udalak hondakinen kudeaketaren gaineko gogoeta egin nahi du herritarrekin batera: urritik abendura bitartean adostu nahi du hondakinak biltzeko sistema herriko eragile, elkartea eta banakoekin. Gaiari sakontasunez kolpe egin nahi dio udalak: lehenengo eta behin, gaiaren inguruko ezagutza eta gogoeta sustatu nahi du, eta ondoren, informazioa eskuan edukita, herriarentazkao egokia den biltzeko sistema erabaki.”
Ondarroako parte hartze prozesuaren afixa (Iturria: Turrune)
‘Konpost Egunak’ erakusketa Usurbilen
2013-10-25 // Auto-konpostaketa, Auzolaneko konpostaketa, Hegaztiak // Iruzkinik ez
“Konpost Egunak” izenburupean burutzen ari diren jardunaldien barruan, urriaren 27an, igandea, herri konpostaren errealitatea azaltzen duen erakusketa egingo dute Usurbilen goiz osoan zehar. Bertan, Noaua aldizkariari antolatzaileek azaldu diotenez, aurkeztuko da: “Konpostatzea nola egin, Gipuzkoako estatistikak, esperientziak, konpostagailuen erakusketa, konpost-mota desberdinak, auzo konpostatzen hasi nahi dutenentzat izena emateko mahaia, e.a. izango dira. Baita, herrian dauden zenbait auzokonposta-gunetara bisita gidatua egingo da. Udaletxe ondoan, auzokonposta-gune baten muntaia ikusi ahal izango da. Hauekin batera: lore salmenta, arrautza ekologikoen prozesua eta barazki ekologikoen postuak izango dira. Hala nahi dutenentzat, egindako konpostarekin, poltsak banatuko dira”.
“Atez Ateko bilketatik Zero Zaborrerantz” jardunaldien hirugarren edizio honen barruan, ostegunean Hernanin mahai-ingurua burutu da. Han esandakoak eta erakutsitakoak laster blog honetan aurkeztuko dira.
Bergara Garbiak Atez Atekorako ontziak ez jasotzeko eskatu die herritarrei
2013-10-24 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Bergaran hondakinen Atez Ateko bilketa abian jarriko dela eta, sistema horren kontrako Bergara Garbia plataformak gogorarazi die herritarrei azaro hasieran galdeketa antolatuko duela eta udalak banatuko dituen materialik ez jasotzeko deia zabaldu die, Goienak “Bergara Garbiak ‘desobedientzia zibilerako’ deia egin du” albistean azaldu duenez. Hedabide berak bildu du PSE-EEren erreakzioa (“Bergarako PSE-EE: ‘Bildu bazterrak nahasten eta herritarrak engainatzen aritu da atez atekoa inposatzeko’“). Bergarako udalak datorren astean hasita azaroaren lehen hamabostaldian burutuko du kubo eta beste materialen banaketa.
‘Konpost Egunak’: hitzaldiak Hernanin eta igandean, 27, erakusketa Usurbilen
2013-10-24 // Auto-konpostaketa, Auzolaneko konpostaketa, Ekitaldia // Iruzkinik ez
Gipuzkoa Zero Zabor, Hernanin Zero Zabor eta Usurbil Zero Zabor taldeek antolaturik, gaur eta igandean burutuko dira “Atez Atekotik Zero Zaborrerantz III Jardunaldiak”, aurtengo edizioan “Konpost Egunak” daramatzatenak gai monografikotzat. Ekitaldi nagusia Usurbilen burutuko da heldu den igandean, urriak 27. Bertan, Noaua aldizkariari antolatzaileek azaldu diotenez, aurkeztuko da: “Konpostatzea nola egin, Gipuzkoako estatistikak, esperientziak, konpostagailuen erakusketa, konpost-mota desberdinak, auzo konpostatzen hasi nahi dutenentzat izena emateko mahaia, e.a. izango dira. Baita, herrian dauden zenbait auzokonposta-gunetara bisita gidatua egingo da. Udaletxe ondoan, auzokonposta-gune baten muntaia ikusi ahal izango da. Hauekin batera: lore salmenta, arrautza ekologikoen prozesua eta barazki ekologikoen postuak izango dira. Hala nahi dutenentzat, egindako konpostarekin, poltsak banatuko dira”.
Aurretik gaur bertan, urriak 24, osteguna, Hernaniko Biteri kultur etxean mintzatuko dira sei aditu “herri konposta” deitu dutenaz. Blog honek “Konpost Egunak: mahai-ingurua Hernanin urriaren 24an” albistean aurreratu zituen hizlariak eta gaiak.
Jardunaldiok landuko duten gaiaz ARGIAk plazaratu du urriko Larrun gehigarria: “Herritarren konposta, ongarriaren iraultza“.
Tolosako udalak aurkeztu du bost bilketa sistemaren arteko alderaketa
2013-10-23 // Atez atekoa, Bost edukiontzi txipdunak, Bost kontenedore, Sistema mixtoa, Udalak // Iruzkinik ez
Tolosan hondakinen bilketa berri bat antolatzeko prozesua aro erabakitzailean sartu da atzo asteartez, urriak 22, herritarrei udalak egindako aurkezpenarekin. Bertan udal agintariek aurkeztu dute Idema ingeniaritza enpresak, (blog honek “Idemak bi hilabetetan egin beharko du Tolosarako hondakinen plan berria” albistean iragarri zen moduan) bost sistemaren artean egindako alderaketaren emaitza. Tolosaldeko Atariak “Hondakinen bilketa sistema berria erabakitzeko azken urratsak” albistean laburbildu ditu zein diren aztertutako bost sistemak: “Bosgarren edukiontzia, derrigorrezko 5. edukiontzia, atez ateko biketa sistema mistoa, atez ateko bilketa eta edukinontzi komunitarioen bidezko bilketa sistema”.
Diario Vascok “Cuenta atrás en el proceso de definir el sistema de recogida de basuras” albistearen atarikoan azaldu bezala, “Los métodos de carácter obligatorio son los mejor valorados por Idema“. Bilkuran egondakoek garbi ulertu zuten azalpenean emaitzarik onenak hondakinen Atez Ateko bilketak eskaintzen dituela. Idemak, bestalde, azpimarratu du Tolosa irla ez denez, inguruko herriek hautatu duten sistemarekin uztartzeak sinergiak ekarriko lituzkeela. Zehazki Idemaren txostenak dioena ezagutu nahi duenak bi dokumentu dauzka eskueran: herritarrei aurkeztutako “Tolosako udalerriko hondakin kudeaketarako sistemen arteko konparazio-azterketa” laburbilduma eta gaztelaniaz txostenaren “Análisis comparativo de los diferentes sistemas de recogida” atala.
Ondorengo hilabeteetan Tolosako udal batzak erabaki behar du zein sistema ezarri herrian. Udal gobernu taldea osatzen dute Bilduk (Ibai Iriarte alkatea buru) eta Aralarrek (Inaki Irazabalbeitia dauka zinegotzi).
[2013-10-24, eguneraketa] Tolosaldea Txukunek, udalak egindako aurkezpenaren ondotik, aldarrikatu du Atez Atekoaren ezein modalitate ez dela herri horretarako egokia eta bostgarren edukiontzi derrigorrezkoa defenditu du, Diario Vascok “Ningún sistema de PaP es asumible económicamente en Tolosa” albistean argitaratu duenez.
Ikaztegietan ere laster Atez Atekoa
2013-10-22 // Atez atekoa, Mankomunitateak, Orendain eredua, Udalak // Iruzkinik ez
Tolosaldeko Ikaztegietan (469 biztanle) laster Atez Ateko bilketa ezarriko duela iragarri du udalak. Mankomunitateak bere webgunean “Atez ateko bilketa nola izango den informatzeko gizarteratze prozesua Ikaztegietan” zabaldu duenez, mankomunitateko eta udaleko teknikari eta hautetsiek marraztu dituzte ezarpenaren ezaugarri nagusiak eta herritarrekin eztabaidatu dituzte hilaren 18 eta 19an. Ikaztegieta bi eremutan banatu dute: landa eremukoek giltzaz ireki ahal izango duten bilketa guneetan lagako dituzte hondakinak gaika sailkaturik (Atez Atekoa egiten den herri guztietan horrela egiten dute aparte bizi diren baserri eta beste etxeetakoek) eta kaxkokoei atez ate bilduko zaie. Ikaztegietako etxeek ez dute zintzilikariorik edukiko, altuera apaleko etxeak izanik ontziak lurrean utzita ondo moldatuko direlako. Ikaztegietaren aurretik Tolosaldean sistema berrian sartu dira Alegia, Irura, Anoeta, Zizurkil eta Amasa-Villabonan. Horiez gain, Orendain, Elduain, Orexa eta Altzo Zero Zabor herri txikien ereduan hasita daude eta bide beretik urratsak aurreratzen ari dira Aduna (452 biztanle), Asteasu (1.512), Berastegi (1.062) eta Lizartza (649).
Legazpiko familien %27k Atez Atekoa hautatu du: gutxi ala asko dira?
2013-10-22 // Atez atekoa, Iritziak / Adierazpenak, Sistema mixtoa, Udalak // Iruzkin bat
Atez Ateko bilketarako ontzientzako postea Legazpin (Argazkia: Gipuzkoa Zero Zabor)
[Pello Zubiria Kamino] Legazpiko udalak azaldu du bilketa mistoa antolatutaherritarrei aukeran emanik, %27k Atez Atekoa aukeratu dutela biltzea beren organikoa, gainerako %73ek edukiontzi marroian uztea. (Errefusa Atez Ate biltzen dela ez ahaztu). Asko dira %27? Gutxi dira?
Bi konparaketa bururatzen zaizkit. Batetik, udal hauteskundeetako botoekin alderatzea. Zergatik? Nabarmena da hondakinen gatazkarekin Gipuzkoako zenbait indar politiko, ekonomiko eta mediatikok higatu nahi duela Bilduk aurreko udal hauteskundeetan eskuratutako indarra. Legazpiko Bilduren indarra higatu ote dute kanpaina honekin?
2011ko hauteskundeetan Bilduk 2.002 boto bildu zituen Legazpin, botoa eman zutenen 43,5. Hauteskundeetan nahi duena abstenitu egiten da, boto zuria… Boto eskubidea zeukatenak: 7.219. Aldiz, hondakinak kalera ateratzea derrigorrezkoa da, nahi eta ezkoa. Beraz, zentso osoarekin egin behar da alderaketa, 7.219 biztanleek aukeratu dute sistema bat edo bestea, familiaka, hori bai. Zenbat dira 7.219 guztien %27, Atez Atekoa hautatu dutenak? 1.949. Nire (Bildukoa ez naizen honen) interpretazioa: Gipuzkoan hondakinen kudeaketa gehien korapilatu den herrian, leiho eta balkoiak zabor-zorro urdinez gainezka ikusi diren herrian, Atez Atekoaren kontrako kanpainarik gogorrena sufritu duen Legazpin… udal gobernu taldeari botoa eman zion kopuru berdintsuak (50en aldea…) hautatu du Atez Atekoa. Izango dira Bilduri botoa emanik edukiontzi marroia hautatu dutenak eta alderantziz, baina niri bi kopuruen kointzidentziak esaten dit udal gobernu taldeari gai honek ez dizkiola botoak kendu… eta hori zaborren eztabaidaren une gordinenean.
Bigarren alderaketa egin nezake Legazpi baino lehen Atez Atekoa jarri duten herrietan herritarren iritzien bilakaeraz ikusi denarekin. Zehazki, ni bizi naizen Hernanikoarekin. Hernaniko udalak 2011ko urtarrilaren 24an (xehetasun inportantea, udal hauteskundeak baino lehen) jarrita dauka bere webgunean “Atez ateko inkestaren emaitzak” agiri interesgarria. Biltzen du udalak Aztiker enpresari egindako enkarguaren emaitza: “Atez Ateko hondakinak biltzeko sistema berriaren inguruan herritarren asebetetzea eta iritziak“.
Txostenaren laburpenaren 22. orrialdeak biltzen ditu “Sistema berriari buruzko iritziak: ezarri aurretik eta gaur” (Atez Atekoa jarri eta sei hilabete eskasera). Dio ikerketaren emaitzak: “Hernanin atez ateko sistema ezarri aurretik, elkarrizketatuen %20,0 ziren sistemaren aldekoak; sistema ezarri zenetik 6 hilabete pasatu ondoren, portzentaje hori %54,8ra igo da; hirukoiztu egin da ia. Aurkakoak berriz, %37,7 ziren sistema ezarri aurretik, eta egun %39,4 dira. Azkenik, elkarrizketatuen %42,3k zalantzak zituzten edo ez zuen iritzirik sistema ezarri aurretik, eta egun %5,8a dira zalantzak dituztenak”.
Iritzi aldaketa honela zehazten zuen Aztikerren ikerlan hark: “Hondakinak atez ate biltzeko sistema ezarri aurretik sistemaren aldekoak zirenetatik ia guztiak (%96,0) egun ere sistemaren aldeko agertu zaizkigu. Soilik %4,0k aldatu dute iritzia, eta egun aurka daude. Aurretik zalantzak zituztenetatik, egun gehienak ere sistemaren aldekoak dira: zalantzak zituztenetatik %65,6 egun sistemaren aldekoak dira, %26,3 aurka daude eta %8,1k oraindik zalantzak dituzte. Azkenik, sistema ezarri aurretik aurka zirenen %27,1ek iritzia aldatu dute, eta egun aldekoak direla adierazi dute (%20,7ek) edo zalantzak dituzte (%6,4k). Aurretik aurka zirenen %72,9k aurka jarraitzen dute”. Atez Atekoa Hernanin jarri eta sei hilabetera zeuden iritziak ziren, artean sistema Usurbil, Hernani eta Oiartzunen bakarrik zegoenekoak. Hernanin bizi garenon ustea da gaur sistemaren onarpena askoz zabalagoa dela…
Bi konparaketa horiek balio ote diete Legazpiko herritarrei eta Legazpin gertatzen dena arretaz jarraitzen duten gipuzkoarrei? Nire iritzian bai, neurri handian. Legazpik Atez Atekoa ezarri du errefusa hala biltzea eta gaikako bilketa borondatezkoa ez baina derrigorrezkoa dela erabakitzean. Udalak bi sistema utzi dizkie aukeran herritarrei organikoa biltzeko, hain zuzen zaborren inguruko eztabaidan grafikoki adierazgarriena den atala. Ez zait konparazioa behartzea iruditzen kalkulatzea zalantzan dauden legazpiar gehienek (herrian dagoen zalapartaren erdian) beren organikoarentzako edukiontzi marroia hautatu dutela. Beren organikoa Atez Atekoan biltzea hautatu badu familien %27k, nire iritzia da legazpiarrek sistema berriari ekin diotela zenbaitek aditzera eman duena baino abiapuntu hobetik. Emaitzek eta 2014an familiek egingo dituzten hautu berriek erakutsiko dute hala denez.
Aste honetako LARRUNen: ‘Herritarren konposta, ongarriaren iraultza’
2013-10-21 // Auto-konpostaketa, Auzolaneko konpostaketa // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino]ARGIA astekariak hilero plazaratzen duen Larrun gehigarriaren urriko zenbakiak honako titulua darama: “Hondakinen auto-kudeaketa. Herritarren konposta: ongarriaren iraultza”. 16 orriko gehigarriaren atarikoan esaten denez, “modan dago konpost egitea. Ingurumenaz kezkatutako familia aitzindarietatik eta ortu ekologikoa lantzen duten baratzezainetatik askoz haratago, milaka familiak ekin diote hondakin organikoak berrerabiltzeko dagoen era merke, errez eta garbienari. Gipuzkoan eta Nafarroako Sakanan hondakinen kudeaketaren osagai funtsezkoa bilakatu da konpost egite autogestionatua”.
2013ko urrian Gipuzkoan 12.000 familia baino gehiago ari dira etxeko hondakin guztien %40, txerri-jana edo organikoa dena, atari ondotik urrundu gabe konpost bihurtzen, gehienak nor bere baratze edo soropilean, baina gero eta gehiago auzolanean. Gipuzkoan auzo-konposta deitu den era hau 2011ko azaroan hasi zuten Usurbilgo dozena erdi familiak udalak utzitako lurretan eta bi urte pasa baino lehen 2.000 izatera iritsi dira Gipuzkoa osoan.
Gipuzkoaz gain Nafarroako zenbait udalerritan ere sustatu dute auzo-konposta, baina Sakanak merezi du aipamen berezia, herritarren auto-kudeaketak honetan markak hautsi dituelako. Sakanako eta Gipuzkoako herri txiki askok Gipuzkoako Orendainek urratutako bidea hartu dute: herriko organiko guztia herrian bertan bihurtzen dute ongarri.
Nafarroa eta Gipuzkoa, honela, Europan puntan dabiltzan herrialdeen artea kokatu da. “Herritarren konposta” izendatu daiteke sistema hau, Frantzian Compost Citoyen eta ingelesez bizi den munduan Community Compost deitzeko erabili den irizpide berarekin. Bestalde, honetan ere aitzindaria da Usurbil: bere familien laurdenak egiten du konposta etxe ondoan.
Bai Sakanan eta bai Gipuzkoako hainbat herritan herritarren konpostak hartu duen indarra loturik dago etxetako hondakinen gaikako bilketa orokortua izatearekin, Atez Atekoarekin alegia, honek familia bakoitzaren erantzukizuna bizkortzeaz gain baimentzen baitu aginte publikoek saritzea kudeaketa egokiena egiten dituztenak. Eta zein kudeaketa hoberik sukaldeetan sortutako hondarrentzako, hondakin guztien %40 osatzen duen atal hori etxe ondoan bertan ongarri bihurtzea baino? Sistema ezin merkeagoa, ezin garbiagoa eta ezin eraginkorragoa da.
ARGIAko harpidedunen etxeetara paperezko bertsioa heldu bezain laster egongo da Interneten irakurgai 2013ko urriko Larrun.
‘Birzzikleta martxa’ egin dute Tolosaldean
2013-10-21 // Atez Atekoaren alde, Gizarte eragileak, Prebentzioa // Iruzkinik ez
‘Birzzikleta martxa’ ibilbidearen geldialdi batean (Argazkia: Tolosaldeko Ataria)
Tolosaldeko Zero Zabor taldeek deituta, urriaren 19an, larunbata, “Birzzikleta Martxarekin zabaldu dute Zero Zabor aldarria” Tolosaldeko Atariak plazaratu duenez. “Tolosaldean, ‘Zero Zabor norabidean’ bizikleta martxa eta kontzertuak 19an” albistean aurreratu bezala, eskualdeko herrietatik abiatuta, taldeak bildu dira Ibarran eguerdiko 12:00etan. Handik Tolosara joanda, Bonberenea gaztetxean bazkaldu dute 14:00etatik aurrera. Lekuan bertan antolatuak zituzten kontzertuak Belarminak, Mma, Montoia eta Moraurekin.