Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Balkoietan plastikozko zorroak zintzilikatu ordez pegatinak kuboetan?
2013-10-01 // Atez Atekoaren kontra // Iruzkinik ez
Lazkao Birziklatzeneko ordezkariak pegatina aurkezten (Argazkia: Hitza – Aimar Maiz)
[Pello Zubiria Kamino] Lazkaon, urriaren 4an hondakinak Atez Ate biltzen hasiko direla eta, sistema honen kontrako Lazkao Birziklatuz taldeak herritar guztiei pegatinak banatuko dizkie bilketarako udalak banatu dituen kuboetan erantsi ditzaten. Hitzak “Atez atekoarekiko desadostasuna eranskailu bidez adierazteko eskatu du Lazkao Birziklatuzek” kronikan eta Diario Vascok “Lazkao Birziklatuz pide a los vecinos que coloquen pegatinas contra el PaP en los cubos” albistean jaso dutenez papertxo horiek “No estoy de acuerdo – Ez nago ados” esaldia erakusten dute. Taldearen ordezkari Agurtzane Lasak kazetariari argudiatu dio: “Udalak dio familien %83k dagoenekoz jaso dituztela baldeak, baina jasotzera joan direnei ez diete galdetu ados dauden”.
Herritarrei deia Atez Atekorako balderik hartu ez dezaten (Argazkia: Urko Apaolaza)
Orain arte Atez Atekoaren kontrako taldeek erabili dituzten tekniken artean berria da eranskailuen hau. Berrikitan Lazkaon udalak jakinarazi zuenean hastera zihoala Atez Atekorako materialen banaketa, Lazkao Birziklatuz taldeak afixak zintzilikatu zituen jendeari eskatuz ez joateko materialen bila, Urko Apaolazak zabaldutako irudian ikus daitekeenez. Aurretik, joan den martxoan, taldeak herritarrei eskatu zien Atez Atekoa ezartzea iragarri den beste zenbait herritan bezala hemen ere plastikozko zorroak zintzilikatu zitzatela balkoi eta leihoetatik, Diario Vascok “Lazkao Birziklatuz llama a colocar bolsas de basura en los balcones contra el PaP” kronikan azaldu zuenez.
Lazkaora hurbiltzen direnek, eta zer esanik ez bertakoak izanik herriak itxura txukuna edukitzea maite dutenek, eskertuko dute Atez Atekoaren kontrakoek birziklatze orokortuaren kontrako protesta sistema aldatu izana. Baldin eta balio badu balkoietako zorro itsusi horiek desagertzeko.
Legazpin urrian abiatuko da sistema mixtoa
2013-10-01 // Atez Atekoaren alde, Atez Atekoaren kontra, Sistema mixtoa, Udalak // Iruzkinik ez
Legazpiko alkate Kepa Urzelaik osoko udal batzarrean iragarri du urrian abiatuko dela herrian frogatuko den sistema mixtoa. Jakina denez, Atez Atekoaren kontrako mugimenduak herritarren artean lortu duen oihartzunaren aurrean, Legazpiko udalaren agintaritza daukan Bilduk erabaki du bi sistemak aukeran eskaintzea herritarrei: familia bakoitzak erabaki behar du bere hondakin organikoa edukiontzi marroi kolektiboan utzi nahi duen (Atez Atekoaren kontrakoek aldarrikatu dutena) ala nahiago duen bilketako langileek ataritik eraman diezaioten (Atez Ate). Garbia plataforma eta oro har Atez Atekoaren kontrakoak ez dira konformatu udalaren eskaintzarekin eta exijitu dute bosgarren edukiontzia izatea aukera bakarra. Batzuek eta besteek Legazpiko plenoan argudiatutakoak leitu daitezke Diario Vascok eskaini duen “El Ayuntamiento prevé implantar el sistema mixto en octubre” kronikan.
Hondakinen mahaiak porrot eginda, Bergarak Atez Atekoa ezarriko du
2013-09-27 // Atez Atekoaren alde, Atez Atekoaren kontra, Udalak // Iruzkinik ez
Goienak zabaldu duenez (“Hondakinen Mahaiko negoziazioekin bukatzea erabaki du Bergarako Udal Gobernuak”, bideoz hornitua), joan den ekainean Bergarako udalak antolatutako Hondakinen mahaiak fruiturik eman ez duela eta, udal gobernuak erabaki du erakunde hori desegin eta hori abiarazterakoan herrian Atez Ateko sistema ezartzeko egiten ari ziren lanei berriro ekitea. Hedabideari udal gobernu taldeak jakinarazi dio:”Luzaro jardun dugu lanean, gaiaren inguruan benetako eztabaida sortu da eta alde guztiok gerturatze ahalegina egin dugu, baina ez dugu lortu bakoitzak ezartzen genituen baldintzak bilduko dituen sistemarik adostea. Saiatu garen arren, behin eta berriz iritsi gara puntu batera non ezinezkoa izan zaigun aurrera egitea”. Alkatetzatik eta Bergarako Zero Zaborretik Atez Atekoaren aurkakoei alternatiba berriak eskaini zaizkien arren une batean hurbilketa modu oro blokaturik geratu dela, alegia.
Bergarako alkatetzak baloratu du Debagoieneko mankomunitateari herriko erabakien atzerapenak oztopoak jartzen dizkiela ere, mankomunitateak gaikako sistema orokortua abiarazteko egin beharreko inbertsioak egiteko uzten ari zirelako.
Goienak albiste banatan, bideo eta guzti, bildu ditu mahaian parte hartu dutenen lehen erreakzioak, alde batetik Bergara Zero Zaborrena (“Hondakinen Mahaian ezin izan gara adostasunetara ailegatu, ez helburuetan ez jasotze sistemetan“) eta bestetik Bergara Garbiak, PSEk eta EAJk elkarrekin egin duten balorazioa (“Egundoko kolpea eman die Bilduk bergararrei atez atekoa inposatuz“). Diario Vascok ere bildu du erreakzio hau (“Bildu lanza un órdago a los bergareses al imponer el PaP“).
Datorren astetik aurrera Bergarako eta mankomunitateko teknikariak lanean hasiko dira abian jartzeko Atez Ateko bilketa, hemen ezaugarriok izango dituena: papera, ontzi arinak eta beira orain bezala jasoko dira kaleko edukiontzietan eta organikoa eta errefusa zintzilikarioetan.
Urri amaieran ‘Konpost Egunak’ jardunaldiak Hernanin eta Usurbilen
2013-09-27 // Atez Atekoaren alde, Auto-konpostaketa, Auzolaneko konpostaketa, Prebentzioa // Iruzkinik ez
Gipuzkoa Zero Zabor, Hernanin Zero Zabor eta Usurbil Zero Zabor elkarteek urriko azken astebururako antolatu dituzte “Atez Atekotik Zero Zaborrerantz III Jardunaldiak”, aurtengoan gai monografiko bat lantzeko:
Konpost Egunak. Gipuzkoa Zero Zabor elkarteak bere blogean iragarri duenez “urte gutxitan herritar kontzientziadun minoritarioen jokabide militante izatetik kasik modako fenomeno bihurtu da konpost egitea Gipuzkoako eta Nafarroako herri askotan. Milaka familia ari dira bai norbere lur-muturrean edo bai udalak lagatako lurrean auzolanean beren hondakin organikoak konpost bihurtzen. Hiri hondakinen kudeaketan osagai funtsezkoa bihurtu da konpostatze autogestionatu hau”.
Konpostaren Egunak bi egunez burutuko dira:
– Urriaren 24an, osteguna, Hernanin konpostaren inguruko mahai-ingurua.
– Urriaren 27an, igandea, Usurbilen konpostaren erakusketa.
Legazpin protesta zaratatsua Atez Atekoaren kontra
2013-09-26 // Atez Atekoaren kontra, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Legazpin Atez Atekoaren kontrako plataformak deituta ehunka herritarrek protesta zaratatsua burutu du. Albistea bildu dute Hitzak (“Protesta zaratatsua egin dute Legazpin atez atekoaren kontra“) eta Diario Vascok (“Sonora protesta contra el PaP en Legazpi“). Hitzak bideo batean bildu du Legazpiko manifestazioko giroa. Legazpiko udalak erabakita dauka aldi baterako sistema mistoa ezartzea, herritarrek aukeratutako sisteman bildu diezaieten beren organikoa, edo edukiontzi kolektibo marroian edo Atez Ate kubo pertsonalizatuan. Atez Atekoaren kontrako plataformek ez dute ontzat ematen sistema misto hau ere.
Lazkaokoekin, 97.662 gipuzkoarren hondakinak bilduko dira Atez Ate
2013-09-26 // Atez atekoa, Orendain eredua, Udalak // Iruzkinik ez
Abuztuan Pasai Donibane (2.280 biztanle) sartuta eta Lazkaoko 5.435 herritarrak urriaren 4an, gaur zortzi, hasiko direnean beren hondakinak gaika sailkaturik Atez Ate biltzen, Gipuzkoan 97.662 jende ariko da sistema honekin funtzionatzen. Joan den uztai hasieran 71.579 ari ziren, eta horiei gehitu zaizkie udatik hona Ordizia, Amasa-Villabona, Segura, Pasai Donibane eta Lazkao. Aipatutako zifrak biltzen ditu Zero Zabor herri txikiak: Orendain, Altzo, Orexa, Elduain eta Leintz-Gatzaga. ARGIAren kontabilitatearen arabera, une honetan gipuzkorren %13,76 bizi da Zero Zabor ereduan ari diren udalerrietan.
Bestalde, Gipuzkoakoei gehitu behar zaizkie joan den uztailetik Atez Atekoan edo Zero Zabor herri txikien ereduan ari diren Sakanako herrietako 10.775 biztanleak. Horrela, Euskal Herri osoan gaikako bilketa orokortu edo hondakinen Zero Zabor ereduan bizi dira Euskal Herriko 108.437 herritar.
Pasai Donibane %84 ari da birziklatzen
2013-09-25 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Atez Ateko bilketa abian jarri denetik Pasai Donibaneko 2.280 biztanleak beren hondakinen %84 ari dira berrerabili edo birziklatzeko moduan bereizita entregatzen. Izaskun Biurrun zinegotziak eskaini ditu datuok Pasaiakoudalaren osoko bilkuran eta herritarrak zoriondu ditu lortzen ari diren emaitzengatik. Albistea zabaldu dute Hitzak (“Atez atekoaren lehen balorazioa egin du udal gobernuak gaurko plenoan“) eta Diario Vascok (“Bildu asegura que San Juan recicla con el PaP el 84% de los residuos“).
Joan den astean EAJk prentsa ohar batean salatua zuen Atez Atekoa ezarriz geroztik Donibane zikinagoa dagoela, Hitzak “EAJren ustez, Donibaneko kaleak “inoiz baino zikinago” daude” kronikan eta Diario Vascok “El PNV denuncia la suciedad de las calles de Donibane” titulupekoan aipatu zutenez. Salaketa horiei ere erantzun zien Bilduko zinegotziak.
Atez Atekotik, Zero Zaborrerantz III. Jardunaldiak
Konpost Egunak
Gipuzkoa Zero Zabor, Hernanin Zero Zabor eta Usurbil Zero Zabor elkarteek urriko azken astebururako antolatu dituzte “Atez Atekotik Zero Zaborrerantz III Jardunaldiak”, aurtengoan gai monografiko bat lantzeko: Konpost Egunak.
Urte gutxitan herritar kontzientziadun minoritarioen jokabide militante izatetik kasik modako fenomeno bihurtu da konpost egitea Gipuzkoako eta Nafarroako herri askotan. Milaka familia ari dira bai norbere lur-muturrean edo bai udalak lagatako lurrean auzolanean beren hondakin organikoak konpost bihurtzen. Hiri hondakinen kudeaketan osagai funtsezkoa bihurtu da konpostatze autegestionatu hau.
Konpostaren Egunak bi egunez burutuko dira:
– Urriaren 24an, osteguna, Hernanin konpostaren inguruko mahai-ingurua.
– Urriaren 27an, igandea, Usurbilen konpostaren erakusteka.
Urriaren 24an Hernanin (19:00, Biteri kultur etxea), mahai-ingurua konpostaz. Gipuzkoako eta Nafarroako adituek aztertuko dituzte gaiaren alde oso zehatzak:
– Auto- eta Auzo-konpostaren egoera Gipuzkoan 2013ko urrian.
– Auto- zein Auzo-konpostatzaileak lortzeko sustapen kanpaina desberdinak.
– Gune urbano trinkoetan auzokonpost-guneak non, nolakoa? Hautatzeko irizpideak.
– Sakanako konpost ereduaren gakoak.
– Autokonpostatzen hasteko herritarrei eman beharreko trebakuntzaren edukia.
– Egituratzailearen aukeraketa”
Urriaren 27an, igandea (10:00/14:00 artean, Usurbilgo frontoian) konpostatzearen erakusketa. Hainbat osagairekin:
– Hondakin organikotik konposta eskuratzeko prozesua
– Gipuzkoako estadistikak
– Herrietako hainbat esperientzia
– Konpostagailu ezberdinen erakusketa
– Konpost-motak ezagutu
– Bakarka zein auzolanean konpostatzen hasi nahi dutenentzako izena emateko aukera
– Usurbilgo auzo-konpost gune batera bisita
– Herrian auzolanean egindako konpostaren banaketa, etxera eraman nahi dutenentzat
Erakusketarekin batera bestelako postuak ere izango dira: lore salmenta , arrautza ekologikoen prozesua eta barazki ekologikoen postuak…
Normal
0
21
false
false
false
ES
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-qformat:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:115%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-ansi-language:EU;
mso-fareast-language:EN-US;}
Sailkatzen ez duten herritarrekin Tolosaldeak ahalegin berezia eginen
2013-09-24 // Atez atekoa, Mankomunitateak, Zigorrak // Iruzkinik ez
Atez ateko bilketaren ezarritako bost herrietan agertzen diren zabor poltsek kezkaturik, lanketa berezia hasiko du Tolosaldeko Mankomunitateak hondakinak gaizki sailkatuta edo batere bereizi gabe kalean lagatzen dituzten herritarrekin. Hitzak “Hondakinen bilketan araua hautsiz gero, 90 eurotik gorako zigorrak jarriko direla dio Mankomunitateak” albistean zabaldu duenez, “lehenik eta behin, gaika sailkatu gabe eta ezlekuetan uzten diren zabor poltsa horiek identifikatuko dira, pegatina bidez, irailaren 26tik aurrera, eta hurrengo pausoa, praktika txar hori egiten duten herritarrak identifikatzea izango da”. Ohartarazi ondoren ere gaizki egiten jarraitzen dutenei hondakinen kudeaketaren inguruko arautegia aplikatuz zigorrak ezarriko zaizkie, 90 eurotik gorakoak.
Zero Zabor estrategiaren irizpide nagusiak Zero Waste Europeren agirian
2013-09-24 // Zero Waste Europe // Iruzkinik ez
Argazki hau dakar Zero Waste Europeren agiriak: Hernaniko alkate Luis Intxauspe Zero Waste mugimenduko lider Paul Conneti (bizkarrez) atez ateko bilketa erakusten.
Zero Waste Europe (ZWE) koordinadorak “ZW strategy in Europe explained – The main principles” agirian finkatu ditu Europa mailako Zero Zabor estrategiaren oinarriak. Idatziaren aurkezpenean ZWEk dio: “Jende askok eskatu digu azaltzeko irizpide nagusiak, Europan Zero Zabor estrategia bat ezartzeko betekizunak. Hona hemen erantzuna, ‘Main principles‘ [printzipio edo oinarri nagusiak] idatzian daude ZZ estrategia orok jarraitu beharrekoak”.
Komunitate bakoitzak dauzkanez bere ezaugarri propioak, filosofia hori lekuko baldintzetara egokitu beharko ditu: “ZWEren orritxo horrek azken helmuga baino norabidea markatzen du, eta garrantzizkoena da azken errefusa zero izate aldera murrizteko konpromisoa”.
Azpimarratzekoa da gauza bat direla aipatu Zero Zabor printzipioak eta beste bat ezberdina udal bat Zero Zabor udalerri bihurtzeko baldintzak. Agiri biak euskaratzeko zain daude, guk dakigula.
“ZW strategy in Europe explained – The main principles” agiriak honako atalok dauzka sarrera baten ondoren: kultur aldaketa, jendarteen konpromisoa, azpiegituren aldaketa, hondakinen prebentzioa, industrien erantzukizuna, profesionalen eta politikarien hezkuntza eta prestaketa, gaikako bilketa (atez ateko bilketaren sustapena, azken errefusaren gutxitzea, energia eta hondakinak eta azken hitza. Lerroon azpian doan grafikoan laburbiltzen dute orain arte ohikoa izan den hondakinen kudeaketa eta Zero Zabor estrategiaren arabera antolatutakoa.
Hondakinen ohiko estrategia versus Zero Zabor estrategia (Iturria Zero Waste Europe)
Oñatiko Atez Atekoaren emaitzak: politikarien balorazioak
2013-09-23 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Udalak jakinarazi ostean Atez Atekoa abian jarri denetik bi hilabetetan Oñatin Atez Atekoaz %80a gainditu dutela, herriko talde politikoen lehen balorazioak bildu ditu Goienak. Mikel Biain herriko alkateak (Bildu) udal gobernu taldearen izenean herritarrak zoriondu ditu lehenbiziko egunetik azaldutako jarreragatik, horri esker herriko hondakinen bilketan aldaketa handia denbora gutxian lortzea ahalbideratuz (Goienaren bideoa: “Ekarpen positiboak” dituen edonorentzat Hondakinen Jarraipen Batzordera batzeko deia egiten du alkateak “bilketa sistema hobetzen jarraitzeko”). Hondakinen jarraipen batzordea sortu duenez udalak sistema hobetzeko, irekia den batzordean parte hartzeko deia egin die herritarrei.
Aldiz, Atez Atekoaren kontra dagoen EAJko Lurdes Idoiagak (Goienaren bideoa: “Datuen gerran” ez direla sartuko eta gaiari gertuko jarraipena egingo diotela dio oposizioak“) azpimarratu du kontra dauden herritarrek ere disziplina erakutsi dutela sistema berriari egokitzerakoan eta horrek erakusten duela edukiontzien sistemarekin ere emaitza onak lortu ahal izango zirela. Nabarmendu du EAJren kezka ere bilketa sistema berriak ekarriko dituen kosteengati.