Kalparsoro fiskalak itxi egin ditu GHKren Bilduko agintarien kontrako ikerketak
[Pello Zubiria Kamino] EAEko fiskal nagusi Juan Kalparsorok behin betiko itxi ditu GHK-ko 2011-2015 epeko agintariei –tartean Ainhoa Intxaurrandieta lehendakaria– irekitako ikerketak. Hala ezagutarazi du eldiario.es hedabide digitalak. Hala ere, Bilduko agintari haiei erantzukizun zibil edo penalik ezin egotzi zaiela erabaki arren, fiskalak Gipuzkoako Aldundiari bidea erakutsi dio ondarean jasandako kalteagatik erreklamazioa aurkezteko. Kalparsorok 2015eko urtarrilean ireki zituen...
Read MoreFlandriako Energia ministroak errausketari diru-laguntzak kendu nahi dizkio
[Pello Zubiria Kamino] Flandriako Energia ministro Bart Tommeleinek errauste plantei energia berdea ekoizten dutelakoan ematen zaizkien diru-laguntzak kentzea proposatu du, De Redactie hedabideari adierazi dionez. Jakina da erraustegiak kudeatzen dituzten konpainiek errentagarritasuna lortzen dutela zaborrak kiskaltzea energia berriztagarritzat jotzen duen araudi eztabaidatu bati esker. Tommelein Open VLD (Open Vlaamse Liberalen en Democraten) alderdiko buruetakoa da. Europa mailan Open VLD...
Read MoreGHKk 28an abiarazi nahi du Zubietako erraustegiaren kudeatzailea hautatzeko lehiaketa
Iragarri zuen Diario Vascok eta GHK Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak konfirmatu du, bere bazkideei batzar nagusi ez-ohikorako dei eginez: Zubietako errauste planta eraiki eta 35 urtean Gipuzkoako hondakinak kudeatuko dituen enpresa taldea hautatzeko lehiaketa uztailaren 28an jarriko dute abian, kontsortzioan EAJ eta PSEko hautetsiek daukaten nagusitasuna baliatuz. Urtea amaitzerako hasi nahi dituztenez obrak, ezergatik ez direla geldituko erakutsi nahi dute agintariek, orain arteko baimenei...
Read More“Hondakinak gardentasunari begira” jardunaldia KMn: nor gonbidatu du Diputazioak?
San Fermin egunez, goizeko 10:00etatik hasita, Gipuzkoako Foru Aldundiak jardunaldi bat antolatu du Donostiako Koldo Mitxelena aretoan bi titulu hauen pean: “Hondakinak gardentasunari begira” eta “Europako hondakinen kudeaketaren oraina eta geroa”. Gonbidatu guztiak dira errausketaren aldekoak, are errausketaren negoziokoak ere. Baina nor da zer? Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuaren ongi etorriaren ostean, lehen hizlaria izan da Kristina Apiñaniz, ACLIMAko...
Read MoreGipuzkoako Batzar Nagusiek ez dute onartu ikertzea errausketaren eragina osasunean
EAJ, PSE eta PPren botoek atzera bota dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan errausketak giza osasunean dauzkan eraginak ikertzeko batzorde bat sortzea. EH Bildu eta Ahal Dugu-Podemosek eskatua zuten, OEITeko medikuek eta GuraSOSek ekarritako adituek plazaratutako informazioei erantzunez. Jone Cisnerosek defenditu du batzordearen sorrera Ahal Dugu-Podemosen izenean eta Iban Asenjok EHBildurenean, biek ere aipatu dituztelarik herritarren artean errausketaren eta osasunaren gaiak sortzen duen kezka...
Read MoreKataluniako Sant Vicenç dels Hortsen ere ez dute nahi porlan fabrikan pneumatikoak erretzerik
Katalunian Sant Vicenç des Horts herrian (28.000 biztanle, Bartzelonatik 16 kilometrora) jendea haserre dabil jakin dutenetik bertako porlan fabrikak urtean 20.000 tona pneumatiko zahar erretzeko baimena eskatu duela. Lehendik usinak jaurtitzen duen hautsaren kexu baldin baziren, herritarrak baimen eskari berriarekin hasi dira ohartzen zer ari zaizkien etxe ondoko labeetan kiskaltzen. Euskaldunok zementu fabrika handi hori ikusten dugu Bartzelonara iristean autopistatik gertu,...
Read MoreNafarroako planaren eztabaidan kezka errausketari ate txiki bat uzteagatik
Nafarroan 2015-2025erako hondakinen plan nagusi (PIGRN) berria idazteko prozesua amaitzear denean, zenbait eragilek bere kezka azaldu du Gobernuko ordezkariren batek berriro mahai gainean ipini duelako hondakinen parte bat erraustea. Hondakinen kudeaketan aspalditik erreferentzia den Compañía de las 3 Erres elkarteak argitasunak eskatu dizkie agintariei. Plan berriaren lehen zirriborroak ko-errausketari –porlan fabriketan errausteari– atera erabat ixten ez ziola eta, eztabaida lanetan...
Read MoreAsensiok GHK auditatu eta Bilduko agintariak auzitara eraman nahi ditu
GHK Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa kontsortzioaren 2011-2015eko diru-kontuen auditoria egin arazi du Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatuak eta hor aurkitu omen dituen irregulartasun ugariak direla eta orain instruktore bat izendatuko du, horien erantzukizunak pertsonalizatu eta ahal bada auzitegietara eramateko. Diario Vasco egunkariari eskainitako elkarrizketa luzean esan du diputatuak berak. Ez da lehen aldia izango GHKren Bilduko agintariek beren buruak epaitegien jomugan...
Read MoreErraustegiaren 770 milioiak: irabazleak eta galtzaileak ezagutzeko gakoak
Berria eta Garak laburbildu dituzte Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa kontsortzioak onartu duen 35 urterako bideragarritasun plan ekonomikoaren lerro nagusiak (ikusi hemen agiri osoa, gaztelaniaz, ARGIAk sarean eskainirik). Operazioaren gako nagusiak azpimarratzea merezi du, 770 milioi euroko kopuru potoloaren barnean badira oharkabean uztea merezi ez duten gakoak: – Aipatu kopuruok ez dute hondakinak erretzearen kostua osorik hartzen: kanpo utzi dira errautsen eta eskorien tratamendua eta...
Read MoreGuraSOS sortu dute: “Nire haurrentzat nahi ez dudana, beste inoren haurrentzat nahi ez dudalako”
Zubietako erraustegitik 15 kilometroko radioan bizi diren haurren gurasoak mobilizatu dira hondakinen errausketari aurre egiteko: GuraSOS elkarte berria larunbatean, maiatzak 7, aurkeztu dute Lasarte-Orian. Aurkezpenean esan dutenez, “zuek bezalako aita-amak, aitona-amonak eta osaba-izebak gara. Erraustegiaren proiektua bertan behera gera dadila eskatzen dugu, gaur egun ez baitago berme nahikorik gipuzkoarren eta bereziki haurren osasunaren gainean”, diote oharrean. Biodonostia...
Read More

Iruzkin berriak