Kategoria: ARGIA Eguna

Argia Eguna egin zenuten saregileei, mila esker!

0

Aurpegirik gabeko eskuak ageri ziren aurtengo Argia Egunaren kartelean, Puntadaz Puntada Txikitik Eragiten leloaren gainean; aurpegirik gabeko eskuak, orratzari eraginez sarea osatzen. Puntadaz puntada, txikitasunetik, apaltasunez, ateratzen dira aurrera mota horretako ekimenak, baita askoz proiektu handiagoak ere. Gorputzek bezala emozioek […]

Irakurri

‘Oroimenaren txangoa’, Argia Egunean

0

Ondarroatik Saturraranera joan-etorrian, lehen eskutik ezagutuko ditugu 1936ko Gerrako hainbat pasarte harrigarriren agertokiak, Ondarroako Historia Zaleak elkarteko kideen laguntzarekin. Urriaren 1aren ingurumarian beteko dira 80 urte Molaren tropak Ondarroan sartu zirela. Efemeridea aprobetxatuz Argia Egunean Oroimenaren txangoa antolatu dugu, emakume kartzela […]

Irakurri

Jan eta edaten duguna ere bagara

0

Jakoba Errekondok dio hauteskundeetan boza nori eman jakiteko biderik onena dela politikariei galdetzea non erosten duten janaria. ARGIA, oraingoz, ez da hauteskundeetara aurkeztuko, baina galdera horri heldu nahi diogu. ARGIAren komunitatea osatzen duten milaka lagunek proiektua babesten dute egunerokotasunean kazetaritza […]

Irakurri

Argia Eguna 2016: Ondarroan urriaren 1ean

1

Argiazaleok Lea-Artibaien elkartuko gara aurten eta jadanik hasi gara festa prestatzen herritar eta eragileekin batera; lehen bilerak aste honetan egingo ditugu Markinan eta Mutrikun. ARGIAren proiektu komunikatiboa partekatu eta Txikitik Eragiten jarraitzeko helburuz Argia Eguna ospatuko dugu hirugarrenez, eta baditugu […]

Irakurri

Argia Eguneko bidelagunei, esker onez

0

ARGIA Eguneko (eta asteburuko) biharamunak pasa eta gure eguneroko lanei heldu diegun arren, ez dugu berehala ahaztuko igandean Oñatin bizi izan genuena. Egun ederra ospatu genuen, zuek gabe ezinezko izango litzatekeen festa.

Irakurri

Argia Eguna ez galtzeko gida

0

Oñatin Argia Eguna dela-eta asteburu osoko egitaraua antolatu dugu herri eragileekin eta udalarekin elkarlanean. Mapa honetan ikusiko duzu non eta noiz izango diren ekitaldi nagusiak.

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA