Kategoria: Sailkatugabeak

Euskararen Nazioarteko Egunean, ARGIAk jai

0

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, ARGIAko kideok jai egingo dugu. Langile batzordeak hala erabakita, Espainiako egutegi ofizialak jai-egun moduan markatutako festa batzuk ez ditugu ospatzen. Bai, ordea, gure proiektuak bereak dituenak, abenduaren 3a kasu.

Irakurri

Flandriarrek prentsa independentea nahi dute

0

Urriaren 11n, 17:00etan genuen hitzordua. Lasarteko egoitzako atea ireki eta sei flandriar independentista ageri ziren, Katalunia-Euskal Herria-Eskozia-Flandrian erabakitzeko eskubidearen aldeko Ja garagardo botiltzarrak eta flandriako bonboiak eskuan. Kamiseta laranjek adierazten zutenez, Deustuko Askegunetik zetozen eta biharamonean Independentistak sareak deitutako manifestaziora […]

Irakurri

ARGIA English – Euskal Herritik mundura zuzenean

3

ARGIA Euskal Herriko informazioa ingelesez ere zabaltzen hasiko da sarean. Sare sozialen bitartez informazioak muga fisikoak gainditzen ditu, eta Euskal Herrian nazioartera begira inongo filtrotatik pasa gabe informazioa zabaltzen hasteko beharra ikusten dugu. Geure esku dago gure berri gu geu […]

Irakurri

ARGIA Euskararen Egunarekin bat

0

ARGIAko langileok gure balioekin bat egiten duen egutegia adostu genuen urte hasieran. Horrela, Espainiako jai egunetan lan egin dugu eta abenduaren 3a, Euskararen Eguna, jai ofizial bihurtu (gainerako jai egunak noiz egin langile bakoitzak aukeratzen du). Gaur zubi egin eta […]

Irakurri

ARGIA Ikastolen aldeko festekin bat

0

Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez festak bultzatzeko erabiltzen diren hedapen euskarrietan publizitatea trukatzeko konpromisoa hartu dute Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatibak eta Komunikazio Biziagoak, ARGIA plazaratzen duen enpresak.

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA