Hurrengo geltokia Durango
(Itsaso Zubiria Etxeberria) Inguruan sumatzen da dagoeneko Durango-usaina. Hasiak gara abenduko zubirako planak egiten eta askoren asmoetan sartzen da azokara bisita bat egitea. Landako eraikina existitu aurretik azoka karpa zuri eta hotz hartan egoten zenetik hutsik egin gabe, aurten ere […]
‘Txori urdinak’ liburua aurkeztuko du ARGIA-k Gasteizen
Zigor Olabarria Oleaga ARGIAko kazetariak larunbatean aurkeztuko du Txori urdinak. Espetxearen erretratu bat Santi Cobos presoaren ahotik liburua, Hala Bedi irratiaren lokalean (Bueno Monreal, 16), eguerdiko 12:00etan. Santi Cobosek (Leon, Gaztela, 1968) bizitzaren erdia eman du preso. Pairatu ditu torturak, […]
ARGIAk elkartasuna adierazi nahi die zibererasoen biktima izan diren hedabide independenteei
Hainbat hedabidek eraso informatikoa jasan dute pasa den ostiraletik eta irakurleek ezin izan dute haien webguneetan sartu asteburu osoan. Prentsa askatasunari eta adierazpen askatasunari egindako eraso zuzen honen aurrean, jomugan diren proiektu horiei eta bertako langileei gure babesa eta elkartasuna […]
‘Sendabelarrek dakitena’ eta ‘Bidean’ liburuak aurkeztuko ditu ARGIA-k Donostian
Alde Zaharrean dagoen Donostiako Udal Liburutegian bi egunez jarraian izango gara liburu bana aurkezteko. Garbiñe Larrea azaroaren 2an izango da ‘Sendabelarrek dakitena’ liburua aurkezten eta Koldo Rabadan Izagirrek ‘Bidean’ liburua aurkeztuko du azaroaren 3an.
Errigoraren bost otar Argia Jendearentzat
Abian da beste urte batez Errigora ekimenaren udazkeneko kanpaina, Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka lelopean. Nahi duen orok otarrak eskuratzeko aukera izango du Errigoraren webgunean zein ohiko puntuetan, eta hala, Nafarroa hegoaldeko laborantzari, euskararen aldeko proiektuei eta euskalgintzari ere ekarpen […]
Ezer ez ospatzeko: gaur laneguna da ARGIAn
Gaur, asteartea, urriak 12, lan eguna dugu ARGIAn. 2013an adostu genuen ARGIAko langileok gure balioekin bat egiten duen egutegia. Hispanitatearen Eguna bezala, Espainiako Konstituzioaren Eguna (abenduak 6) ere lan eguna da guretzat. Aldiz, abenduaren 3a (Euskararen Eguna) jai ofizial bihurtu […]
Lurrak eskertuko digun agenda
Ohikoena da agendan norbera idazten joatea egin beharrekoak. Lanak antolatzeko modu bat da. Baina zer irudituko litzaizuke, irakurle, betiko agendaren funtzio hori mantentzeaz gain, liburuxkak berak proposatuko balizkizu egin beharreko lanak? Funtzio horiek eta gehiago dakartza Ilargia eta Landareak 2022 […]
Zenbat maitale ditu gaur astekariak?
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Nahiago nuke bihar, balitu dobliak! Ez luke barkamenik, balitu erdiak! Pixka bat moldatuta hitzak, baina zein ondo sartzen den Tapia eta Leturiaren ‘Aritmetika arazoak’ kanta. ARGIA hasi da, urtero urte garai honetan bezala, Argia Jende gehiago erakartzeko […]