Zer topatuko duzu Durangoko Azokan ARGIAren gunean?
Durangoko Azokan izango gara ARGIAko kideok. Pasa bixitan eta animatu proiektua laguntzera. Zenbat eta gehiago izan, orduan eta indar handiagoz ariko gara lanean.
Durangoko Azokan izango gara ARGIAko kideok. Pasa bixitan eta animatu proiektua laguntzera. Zenbat eta gehiago izan, orduan eta indar handiagoz ariko gara lanean.
Irudian ikusten den bezalako ARGIA.eus-en laster-marka bat eduki nahi duzu zure Android-ean? Oso erraza da!
Hernaniko eragile eta herritar talde batek abenduaren 3aren karira antolatzen duen Euskararen Egunak ekimenean parte hartuko du ARGIAk argazki erakusketa eta bisita gidatuarekin. Hernaniko ikastetxeek, euskaltegiek, euskara elkarteek, udalak eta herritar talde batek Euskararen Egunaren bueltan egitarau zabala antolatu dute […]
Astebete da Argia eraberritua kioskoetan dela. Zer iruditu zaizu? Harpidedun eta irakurleen iritziak bildu nahi ditugu. Animatu txioak bidaltzera #ArgiaEraberritua erabiliz edo iruzkinetan utzi iritzia. Gustu handiz irakurriko ditugu. [View the story “Argia eraberrituaz iritzi bilketa” on Storify]
Lasarte-Oriako egoitzan bildu ginen ARGIAko kide, kolaboratzaile nahiz lagunak astekaria itxuraz eta mamiz eraberritu dugula ospatzeko. Ostegun arratsaldez gure erredakzioak ez-ohiko itxura hartu zuen. Lasarteko pabiloian kolaboratzaile, lagun eta ARGIAko kide ugarik aurkezpen-festa txiki batekin ospatu genuen astekari eraberritua jadanik […]
Batura proiektua abiatu dute, Euskal Herriko ekonomia sozial eraldatzailean kokatzen diren ekimenak mapa batean jarri eta ikusgarritasuna eman asmoz. Ekonomia sozial eraldatzailea deitzen diogu langileen parte hartzean oinarritutako ekonomiari. Irabazi ekonomikoak beharrean, erdigunean pertsonak kokatzen dituen eredua da, langileen jabetzan […]
Esku artean daukagu ARGIA aldizkari eraberritua. Urtebeteko prozesua izan da diseinua, formatua eta edukia gogoetatzea. Hori dela eta, azaroaren 12an, osteguna, 18:30ean, ARGIAko lan taldeko kideok, Lasarte-Orian dugun egoitzan aurkezpen-ekitaldia egingo dugu. ARGIAko komunitate osoa dago gonbidaturik. Bertan, eraberritze prozesuaz […]
Instagram sare sozialean kontua ireki dugu. Argia.eus erabiltzailearen bitartez, aldizkariko azalak eta bestelako argazkien bidez aktualitatearen jarraipena egingo dugu. Gure komunikazio proiektua barnetik ezagutzeko aukera ere izango da. Instagram 2010eko urrian sortu zuten mugikorrerako aplikazio gisa. Zerbitzua arrakasta irabazten joan […]
Astelehena, urriak 12, Espainiako Egun Nazionala, lan eguna dugu ARGIAn. 2013an adostu genuen ARGIAko langileok gure balioekin bat egiten duen egutegia. Abenduaren 6a (Espainiako Konstituzioaren Eguna) ere lan eguna da guretzat, eta abenduaren 3a (Euskararen Eguna) jai ofizial bihurtu dugu.
“Donbass: Gerra Europaren bihotzean” izeneko dokumentala kaleratzeko diru bilketa martxan jarri dugu karena.eu plataforman. Ibai Trebiño eta Mikel Arregi ARGIAko kolaboratzaileek Ukraina, Krimea eta Donbassen jaso dituzten lehen eskuko testigantzetan oinarrituta dago lana.