Honi buruz
ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.
Azken bidalketak
- Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
- DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
- “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
- Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
- “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan
Iruzkin berriak
- Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
- Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
- Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan
Artxiboak
Kategoriak
- Alderdi politikoen 2016
- Azpiegiturak
- DSS2016EU
- Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
- Espazio publikoaren erabilera
- Europar Batasuna
- Euskarriak
- Festa amaitu da
- Herri galdeketak
- Herri kultura
- Herritarren aldarrikapenak
- Hiri eredua
- Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
- Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
- Inaugurazio ekitaldia
- Iritzi artikuluak
- Kortxoenea
- Kultur eragileen iritzia
- Sailkatu gabea
- San Joan baleontzia
- Zezenketak
Eta ezustean, “Kapitalismoa borrokatu” pintada egin zuen artistak
Atalak: Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren baitan, Hormek diote proiektuaren lehen partea gauzatu zuten urrian hainbat artistak. Hiriko bost pareta beste horrenbeste artistaren esku utzi zituzten “istorio bana” konta zezaten.
Ondorengo artistek parte hartu dute: Ismael Iglesias Intxaurrondon, Judas Arrieta Ziriza Etxean, Arantxa Recio Altzako Roman Irigoien plazan, Hormachic Oreretako Alaberga auzoan eta lekurik zentrikoenean, Dizebi, Urumeako igogailuan. Irutxuloko Hitzaren artikulu honetan ikus daitezke lan guztiak.
Dizebi, Itsasondoko artistaren lanari erreparatuko diogu, nahiko oharkabean eta ohiartzun mediatiko txikiarekin igaro baita.
Mural ederrak egiteagatik ere ezagun den artistak ez zuen marrazki bereziki ederrik egin hirian ikusgarritasun handia duen dorre grisean. Andamioa baliatuz, ondorengoa idatzi zuen: “Kapitalismoa borrokatu”. Ondoren, ezabatu egin zuen dena “Kapital” izan ezik. Egun, horrela dago.
“2016 kultur hiriburutza zer den pentsatu behar dugu, ekimen hauek zertarako egiten diren eta kulturak hiriburutzan zer paper jokatuko duen”. Bideo honetan azaldu du Dizebik egindako lana. “Lan hau egin dut, batzuentzat izaera kritikoa izan dezake. Nik kalean lanak egin ohi ditut, batzuetan enkarguak jasotzen ditut, eta nik erabakitzen dut arau horien barnean sartzea, jolas egitea”.
Graffitiak ohikoan Donostiako periferian aurkitzen direla dio, eta erdigunea margotzeko askoz zailagoa dela. “Horrelako proposamen politiko edo sozialak, kale espresioaren parte direnak, ezabatzeko joera dago; horregatik, kalearen parte diren espresio horiek erreskatatu nahi izan ditut: pintadak eta partxeak. Marginalagoak diren espresio horiek zentrora ekarri nahi izan ditut, kapitalitateko mural baten mailan jarri”. Mural dotoreak egin daitezkeela uste du, baina beste adierazpen batzuek egunerokotasunean lekua eta garrantzia dutela ere bai.
Gainera, iruditzen zaio kaleko artea instituzioetatik –eta legeen barnean– erabiltzen denean, beste adierazpen batzuk kaleetatik kentzeko erabiltzen dela. “Kalean margotzea gauza bat da, baina zer ekimenen barnean egiten den kontutan hartu behar da, horrek zentzua aldatzen du, eta ni kontziente naiz askotan horren parte naizela”.
Muralgintzan Euskal Herrian sona irabazi zuen artistak, bestelako lanak ere egin izan ditu. Adibidez, 2011ko hau: