Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak
“Bakearen milia” erakusketak hainbat argazkilariri bidalitako mezua zabaldu denetik, polemika sare sozialetan zabaltzen ari da eta profesional batzuek uko egin diote egitasmoan parte hartzeari. Mezuan irakurtzen denez, erakusketaren antolatzaileek fotokazetariei eskatzen diete euren lanak doan erabiltzen uzteko, “irabazi asmorik gabeko” proiektua delako. K6 Gestión Cultural enpresak antolatu du Donostia 2016ko “Bakearen milia” erakusketa eta “bakearen...
Read MoreNork jarri zituen Donostian Espainiako erregearen ongietorri kartelak?
[Lander Arbelaitz] Udaleko langilez jantzita zihoazen bi lagun, bi kartel, markesinak irekitzeko giltza eta ekimenaren argazki batzuk nahikoa izan ziren DSS2016EU-k Felipe VI Espainiako erregea gonbidatu zuela eztabaidagai bihurtzeko. Bideo baten bidez street art ekintzaren irudiak argitaratu dituzte, Pentsatu, ez sinistu lemapean. Bideoa Europako Kultur Hiriburutzarekiko kritikoa den DSS2016, Donostia $aldu eta Suntsitu kolektiboak sinatu du. Joan den asteazkenean Donostiako hainbat lekutan...
Read More‘Lehertu da festa’, Donostia 2016 ardatz duen nobela aurkeztuko dute asteazkenean
“Donostia Europako Kultur Hiriburutzaren atarian da. Mikel Egileor freelance kazetari ohi eta outsider totala ikertzaile dabil orain. Hiriko gazte baten desagerpena ikertzeko enkargua eman diote. Egileorrez gain, ordea, Ertzaintza ere atzetik dabilkio gazteari, Europako kultur gertakari handia hondatu eta galarazi nahi duelakoan. Atentatuen psikosia hiriko bazter guztietan hedatu da…”. Sinopsi horrekin iragarri du Erein argitaletxeak Eneko Aizpuruaren Lehertu da festa....
Read MoreMetroa Donostian?
Arantza Zubizarreta eta Fatima Ariztimuño (Satorralaiako partaideak) Donostiako Metro “pasantea” edo igarobidearen proiektuak desadostasun zabala pizten du hirian. Herritar askoren iritzia argia da gaiari buruz: Donostiak ez du Metrorik behar eta egitasmo hori geldiarazi behar da auzi honetan eztabaida eta erabaki prozesu partehartzaile bat irekitzeko. Hainbat galdera eta kritika planteatu dira Eusko Jaurlaritzako sailburu Ana Oregik 2013an “faraonikotzat” jo eta geldiarazi zuen...
Read MoreEspainiako errege-erreginak Donostian ekainean, 2016a dela-eta
Felipe VI.a Espainiako erregea eta Letizia Ortiz erregina Donostian izango dira ekainaren 17an Bake ituna proiektuko erakusketa nagusiaren inaugurazioan. El Mundon irakurtzen denez, Espainiako monarkek bisitarekin Donostia 2016ri babesa adierazi nahi diote kultur hiriburutzari. Errege izendatu zutenetik Donostiara etorriko den lehen aldia du Felipe Borboikoak. Horretarako, hiriburutzan garrantzi handia hartu duen erakusketa aukeratu du: Bake itunak bakea, gerra eta indarkeria bezalako gaiak...
Read More
Iruzkin berriak